La Bible en un an

1. Judaren bekatua burdin-xiriaz eta diamantaren mocoaz iscribatua da, hequien bihotzaren çabaltasunean eta hequien aldareetaco adarretan bernuçatua.
2. Hequien semeac orhoituco direnean mendi goretaco beren aldare, lucu eta çuhaitz hostotsuez,
3. Bazterretan sacrificioac eguiten dituztelaric; harrapacara emanen ditinat hire bekatuen gatic hire eremu gucietan hire ahal, aberastasun eta leku gorac.
4. Eta gueldituren haiz nic eman primançatic gabetua, eta hire etsaiac cerbitzaraciren darozquinat eçagutzen ez dunan lurrean; ceren ene hasarreari eman dinonan su, bethi gucian harico dun erretzen.
5. Hau dio Jaunac: Madaricatua guiçona bere sinhestea guiçonaren gainean duena, eta haraguizco besoaren gainean bermatzen dena, eta ceinaren bihotzac Jauna ganic guibelerat eguiten baitu.
6. Ecen mortuan tamarisca beçala içanen da, eta ona ez du ikusiren ethorrico denean; bainan mortuan egonen da agorrerian, gatz-lur nihor ecin-egonezcoan.
7. Dohatsu guiçona Jaunaren baithan daducana bere sinhestea! Jauna içanen da haren iguriquitza.
8. Eta içanen da uren bazterrean landatzen den çuhamua iduri, ceinac hecetasuneco alderat hedatzen baititu erroac; eta beroa ethorrico denean, ez da haren beldur içanen. Haren hostoa berde egonen da; agorteco orduan ez da grinan içanen, eta ez da fruitu ekarcetic behinere baratuco.
9. Guiçonaren bihotza tzarra eta ecin-ikartuzcoa da; norc eçagut hura?
10. Ni naiz Jauna, bihotz-ikarlea eta barneac frogatzen ditudana, batbederari bere bidearen eta bere asmuetaco fruituen arabera emanen diodana.
11. Epherrac xitatzen ditu eguin ez dituen arrolceac: guiçonac bilcen ditu aberastasunac, eta ez çucembidean; bere egunen erdian utzico ditu, eta haren azquen orenean aguerico da haren erhoqueria.
12. Ospearen tronua ceru goretan da hastetic; hura da gure sainduespeneco lekua.
13. Jauna, çu çare Israelen iguriquimena; çu uzten çaituzten guciac ahalquetara erorico dira; çure ganic guibelerat eguiten dutenac lurrean içanen dira iscribatuac, ceren duten utzi Jauna, ur bicien ithurria.
14. Senda neçaçu, Jauna, eta sendaturen naiz; salba neçaçu, eta salbatua içanen naiz, ceren çu baitzare ene leloa.
15. Huna non erraten darotedan: Non da Jaunaren hitza? Aguer bedi.
16. Eta ni ez naiz nahasi, çuri, ene arçainari jarraiquiz; eta nic ez dut, daquiçuna aguiançatu guiçonaren eguna. Ene ahotic ilkia, çure aitzinean çucena içatu da.
17. Ez içan lazgarri niri, çu, ene phesquiça atsecabeetaco egunean.
18. Ahalquetara eror beitez niri jaçarcen darotatenac, eta neror ez benedi ahalca; hequiec ikara beitez, eta ni ez benedi ikara; erakar dioçoçute gainera atsecabezco eguna, eta leher çatzu leherpen bikunaz.
19. Hau erran darot Jaunac: Çoaz, eta çaude populuco umeen athean, ceintaric sarcen eta ilkitzen baitira Judaco erregueac; çoaz Jerusalemeco athe gucietara,
20. Eta erroçute: Judaco erregueac, Juda gucia, Jerusalemdar guciac, athe hauquietaric sarcen çaretenac, adi çaçue Jaunaren hitza.
21. Hau dio Jaunac: Çain çatzue çuen arimac, haxeric ez erabil larumbatean, haxeric ez ekar Jerusalemeco atheac gaindi.
22. Çuen etcheetaric haxeric ez athera larumbatean, eta lanic batere ez eguin; sainduetsaçue larumbata, çuen arbasoei manatu diotedan beçala.
23. Eta ez dute ençun, eta ez dute eman beharria; bainan gogortu dituzte beren buruac, ni ez nahiz aditu eta ene irakasmena ez nahiz onhetsi.
24. Eta hau guerthaturen da, dio Jaunac, baldin ençuten banauçue, haxeric ez ekarceco larumbatean hiri huntaco atheetaric, eta baldin sainduesten baduçue larumbata, lanic batere ez eguinez.
25. Hiri huntaco atheetaric sarthuren dira erregueac eta buruçaguiac, jarcen direlaric Dabiden tronuan eta igaiten orga-lasterren eta çaldien gainera, berac eta beren-peco aitzindariac, Judaco guiçonac eta Jerusalemeco egoiliarrac; eta bethi gucian hiri huntan içanen dira jendeac.
26. Eta Judaco hirietaric, eta Jerusalemeco inguruetaric, eta Benjamindic, eta celhaietaric, eta mendietaric, eta hegoaldetic ethorriren dira holocausta, bitima, sacrificio eta isensu ekarleac, eta escainçac ekarriren dituzte Jaunaren etchera.
27. Baldin ordean ez banauçue ençuten larumbataren sainduesteco, eta haxeric ez erabilceco, eta Jerusalemeco atheetaric ez ekarceco larumbatean; horgo atheetan bizturen dut sua, eta erreco ditu Jerusalemeco etcheac, eta ez da hilen.
1. Jaunac Jeremiasi erran hitza, cioelaric:
2. Jaiqui çaite eta jauts baxereguilearen etchera, eta han adituren ditutzu ene solasac.
3. Eta jautsi naiz baxereguilearen etchera, eta hara non lanean hari cen hura bere pirritan.
4. Eta escuz buztinetic eguiten çuen uncia hautsi cen; eta itzuliric hartaric eguin çuen berce unci bat, berac eguin nahi çuen beçalacoa.
5. Eta Jauna minçatu citzaitan huneletan:
6. Israelgo etchea, baxereguile horrec beçala, nahi dudana ez othe dut bada eguinen çuetaric? dio Jaunac. Huna buztina baxereguilearen escuan beçala, çuec ene escuan çaretela, Israelgo etchea.
7. Bat-batean minçaturen naiz jendaqui baten contra eta erresuma baten contra, errotic haren arthiquitzeco, xahutzeco, eta urratzeco.
8. Jendaqui hura bere gaizquiaz urriquitan jarcen bada, haren contra minçatu naicelacoz; niri ere urriquituren çait hari eguiteco burutan hartu dudan gaizquia.
9. Eta bat-batean jendaqui batez eta erresuma batez minçaturen naiz, haren alchatzeco eta gogorceco.
10. Baldin gaizquia eguin badu ene aitzinean, ez aditu nahiz ene hitza, urriquituren çait hari eguinen diodala erran dudan onguia.
11. Orai beraz minça çaite Judaco guiçonari eta Jerusalemdarrei, erraten daroeçularic: Hau dio Jaunac: Huna non çuen contra asturugaitz aphaincen eta asmu eguiten hari naicela; nor-bera bere bide gaixtotic itzul bedi; çucen çatzue çuen bideac eta lehiac.
12. Eta hauquiec ihardetsi dute: Etsitu dugu; gure gogoei jarraiquiren gare, eta batbederac eguinen dugu gure bihotz tzarrac aguincen daroen gaizquia.
13. Hau dio beraz Jaunac: Galda çaçue jendaietan: Norc aditu du icigarriqueriaric Israelgo nescatchac eguin duena beçalacoric?
14. Libango elhurra galduren othe da hango harri-muthurretaric, edo agorraraz othe ditazque handic jausten diren ur-turrusta hotzac?
15. Eta ahanci nau ene populuac, sacrificio alferrac eguinez, eta bere bideetan behaztopatuz, mendeco bidexquetan, hequietaric ibili nahiz cehatua etzen bideaz,
16. Beren lurra desmasian eçarceco eta bethico trufagailu bilhacarazteco. Edocein iragan dadien hortan gaindi, harrituren da, eta dardaratuco du burua.
17. Haice erregarriac beçala barraiaturen ditut beren etsaiaren aitzinean guibela erakutsiren diotet eta ez beguithartea beren xahupeneco egunean.
18. Eta erran dute: Çatozte, eta asmu cerbait athera deçagun Jeremiasen contra; ecen ez da galduco leguea apheçaren ganic, umotasuna çuhurraren ganic, Jaincoaren hitza profetaren ganic çatozte jarraic gatzaizquion gure mihiaz, eta horren elhe guciei ez gaitecen beguira.
19. Jauna, ene gainera çaude atzarria, eta adi çatzu ene ixterbeguien solasac.
20. Onguiarençat gaizquia bihurcen othe da? ecen ene biciari artea hedatu diote. Orhoit çaite çure aitzinean egotu naicela, horien onarençat othoizca, eta horien gainetic aldaratu nahiz çure hasarrea.
21. Aria hortaz arthicatzu horien umeac goseteari, eta berac ezpataren azpira; horien emazteac eguin beitez haurrac gabe eta alhargun; heriotzez hilac içan beitez hequien senharrac; horietaco gazteria guduan içan bedi ezpataz sakitua.
22. Horien etcheetaric adi bedi marrasca; ecen horien gainera terrepentean erakarriren duçu ohoina, ceren eguin duten cilho bat ene atzemateco, eta sareac gorde dituzten ene oinen aitzinean.
23. Çuc, berriz, Jauna, badaquizquitzu horien heriozco asmuac ene contra; ez jabal horien bekatuari, eta horien bekatua ez bedi ecezta çure aitzinetic lurrera bihoaci çure aitzinean, eta çure iraquiduraco egunean, aspercunde athera çaçu horien gainean.
25. Lurrari eroria dago ene arima: bizcor neçaçu çure hitzaren arabera.
26. Erakutsi darozquitzut ene bideac, eta ençun nauçu: irakats diçadatzu çure legueac.
27. Irakats diçadaçu çure legueen bidea; eta çure sendagailez alhatuco dut ene gogoa.
28. Unhaduraz lo-asmara erori da ene arima, hazcar neçaçu çure aguincen arabera.
29. Tzarqueriaco bidetic aldara neçaçu, eta çure leguearen arietan urrical çaquizquit.
11. Ene haurra, berma çaquizquio çuhurciari eta goihere çaçu ene bihotza, içan ahal deçaçun cer ihardets gaizquica minço çaitzunari.
12. Ikustenez asturugaitza, xothila gorde da; burchoroec iragaitean jasan dituzte calteac.
1. Halacotz guehiagoric ecin pairatuz, on irudi içan çaicu gueuroc Athenesen gueldi guentecen.
2. Eta igorri vkan dugu Timotheo gure anaye eta Iaincoaren ministrea eta Christen Euangelioan gure aiutaçalea, çuen confirmatzera eta exhortatzera çuen fedearen gainean:
3. Nehor trubla eztadinçát afflictione hautan: ecen ceuroc badaquiçue hartaco ordenatuac garela.
4. Ecen çuec baithan guinenean aitzinetic erraiten guendrauçuen ecen afflictione iragan behar vkanen guenduela, heldu-ere içan den beçala, eta badaquiçue.
5. Halacotz nic-ere guehiagoric ecin pairatuz, hura igorri vkan dut çuen fedea eçagut neçançát, tentaçaleac nolazpeit tentatu centuquezten beldurrez, eta ezdeustu ezlicén gure trabaillua.
6. Eta heuraguiric eztuela ethorri cenean Timotheo çuetaric guregana, eta declaratu cerauzquigunean çuen fedea eta charitatea, eta nola duçuen guçaz memorio ona bethiere, desiratzen gaituçuelaric ikustera, guc-ere çuec beçala:
7. Halacotz içan gara consolatu, anayeác, çuetan, gure afflictione eta tribulatione orotan, çuen fedeaz.
8. Ecen orain gara vici, baldin çuec fermu baçaudete Iaunean.
9. Ecen cer remerciamendu Iaincoari renda ahal deçaqueogu çueçaz, gure Iaincoaren aitzinean çuen causaz alegueratzen garen alegrança guciagatic?
10. Gau eta egun abundantquiago othoitz eguiten dugula ikus deçagunçát çuen beguithartea, eta compli deçagunçát çuen fedean peitu dena.
11. Bada, gure Iainco eta Aitac, eta Iesus Christ gure Iaunac chuchent deçala gure çuetaratco bidea.
12. Eta çuec Iaunac multiplica eta abunda eraci çaitzatela elkarganaco eta gucietaraco charitatean, gu-ere çuetara beçala:
13. Confirma ditzançát çuen bihotzac reprotchu gabe saindutassunean gure Iainco eta Aitaren aitzinean, Iesus Christ gure Iaunaren bere saindu guciequilaco aduenimenduco.
Basque Bible 1571
Public Domain