La Bible en un an

1. Norbaitec baquezco bitimetaric escainça eguiten badu, abelgorrietaric nahi badu erakarri, içan dadien orotsa edo urrixa, narriogabea ekarrico du Jaunaren aitzinera.
2. Eta bere bitimari escua eçarrico dio buruaren gainean, eta imolatuco du lekutotasuneco tabernacleco sarcean, eta Aaronen seme aphecec odola ixurico dute aldarearen inguruan.
3. Eta Jaunari baquezco bitimatic escainça eguinen diote guibel-erraiac estalcen dituen bilgorraz, eta barneco guicen guciaz,
4. Bi guelçurrinez, sahetsac estalcen dituen gançarequin, eta guibelaren sareaz guelçurrinequin.
5. Eta hequiec holocaustetan erreco dituzte aldare gainean, egurrei azpitic su emanic, Jaunari goçoenic çaioen usaineco escaincetan.
6. Eguiten duen escainça acienda xurietaric balin bada eta baquezco bitima, ekar deçan orotsa edo urrixa, narriogabea içan beharco da.
7. Bildotsa escaincen badu Jaunaren aitzinean,
8. Eçarrico du escua bitimaren buruaren gainean ceina imolatua içanen baita lekucotasuneco tabernacle-sarcean, eta Aaronen semeec haren odola ixurico dute aldarearen inguruan.
9. Eta baquezco bitimatic sacrificiotan Jaunari escainico diozcate bilgorra eta buztana osoric,
10. Guelçurrinequin, sabela eta guibelerraiac oro estalcen dituen guicenarequin, bi guelçurrinac, sahetsac estalcen dituen gançarequin, eta guibelaren sarea guelçurrinequin.
11. Eta apheçac hequiec erreco ditu, suaren eta Jaunaganaco escainçaren mantenu.
12. Escainça ahunz bat balin bada, eta hura escaincen badio Jaunari,
13. Escua eçarrico du bitimaren buruaren gainean, eta imolatuco du lekucotasuneco tabernacle-sarcean. Eta Aaronen semeec odola ixurico dute aldarearen inguruan.
14. Eta bitimatic, Jaunaren suaren mantenatzeco, harturen dituzte sabela estalcen duen bilgorra eta guibel-errai guciac estalcen dituena,
15. Bi guelçurrinac hequien gainean sahetsetaraino den sarearequin, eta guibelaren gança guelçurrinequin.
16. Eta apheçac aldare gainean erreco ditu suaren eta usain goçoenaren mantenu. Urin gucia Jaunarena içanen da,
17. Bethico çucen bat beçala guiçamende gucietan eta çuen egoitza orotan: eta ez duçue batere janen ez odolic ez-etare urinic.
1. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
2. Erroçute Israelgo semeei: Norbait jaquingabez bekatura erori bada, eta eguin badu cerbait Jaunac eguitea debecatu içan duenetaric:
3. Baina, gançutua içan den apheça balin bada eta hobendundu bada, populua hutsera erorrarazten duelaric; bere bekatuarençat aratche narriogabeco bat escainico dio Jaunari:
4. Eta hura erakarrico du lekucotasuneco tabernacle-sarcera Jaunaren aitzinera, eta eçarrico dio escua buruaren gainean, eta imolatuco du Jaunari.
5. Halaber hartuco du aratchearen odoletic, eta eramanen du lekucotasuneco tabernaclera.
6. Eta erhia odolean busti ondoan, çazpitan hartaz ihinztadura eguinen du Jaunaren aitzinean sainduteguico belaren parrean.
7. Eta Jaunari hainitz goço çaizcoen balsamuetaco aldare, lekucotasuneco tabernaclean denaren adarretan eçarrico du odol hartaric: eta gaineraco odol gucia ixurico du holocaustetaco aldarearen oinetan, tabernacle-sarcean.
8. Eta bekatuaren xahupeneco hartuco du aratchearen bilgorra, hala guibel-erraiac estalcen dituena, nola barnean den gucia,
9. Bi guelçurrinac eta hequien gainean den sarea sahetsetaraino, eta guibelaren bilgorra guelçurrinequin,
10. kencen diren beçala aratche baquezco bitimatic; eta erreco ditu holocaustetaco aldarearen gainean.
11. Bainan larrua eta haragui guciac, buru, çango, sabel, ongarri,
12. Eta gaineraco gorphutz guciarequin, eramanen ditu campetaric leku garbi batera, hautsac ixurcen ohi diren toquira: eta su emanen dioçute egur-çamaren gainean eçarriric, eta erreco dira hauts ixurien toquian.
13. Ordean eçagutza escasa Israelgo baldarna guciari guerthatu baçaio, eta Jaunaren manamenduaren contraco cerbait jaquingabez eguin balin badu,
14. Eta guero nabaditu badu bere bekatua, bere bekatuarençat aratche bat escainico du, eta hura erakarrico du tabernacle-sarcera,
15. Eta populuaren arteco çaharrenec haren buruaren gainean eçarrico dute escua Jaunaren aitzinean. Eta aratchea Jaunaren aitzinean imolaturic,
16. Gançutua içan den apheçac haren odoletic ekarrico du lekucotasuneco tabernaclera,
17. Eta erhia bustiric, çazpitan ihinztadura eguinen du belaren parrean.
18. Eta Jaunaren aitzinean lekucotasuneco tabernaclean den aldarearen adarretan eçarrico du odol hartaric beretic: ordean odol gaineracoa ixurico du lekucotasuneco tabernacle-sarcean den holocaustetaco aldarearen oinetan:
19. Eta bilgor gucia hartuco du eta aldare gainean erreco:
20. Aratche hortaz ere eguiten duelaric, berceaz aitzinean eguin içan duena: eta apheçac othoitz eguitearequin Israelgo semeençat, eztituco da Jauna hequien alderat.
21. Aphez-handiac guero campetaric atheratuco du aratchea, eta lehembicicoa beçala erreco du, ceren den baldarnaren bekatuarençateco bitima.
22. Aitzindari batec bekatu eguin badu, eta Jaunaren legueac debecatzen duenetaric cerbait eguin badu jaquingabean,
23. Eta guero nabaditu badu bere bekatua, bitima bat escainico dio Jaunari, aker narriogabe bat, ahunz arthaldetic harturic.
24. Eta escua buruaren gainean eçarrico dio: eta imolatu duqueenean, holocaustac Jaunaren aitzinean hilcen ohi diren toquian, ceren den bekatuarençatecoa,
25. Apheçac erhia bustico du bekatuarençateco bitimaren odolean, uquitzen dituelaric holocaustetaco aldarearen adarrac, eta gaineracoa ixurcen aldarearen oinetan.
26. Bainan aldare gainean erreco du bilgorra, baquezco bitimetan eguiten ohi den beçala: eta apheçac othoitz eguinen du aitzindariarençat eta haren bekatuarençat, eta barkatuco çaio.
27. Ordean populuaren arteco norbaitec bekatu eguiten badu jaquingabez, eta hobenduncen bada Jaunaren legueac debecatzen dituenetaric cerbait eguinez,
28. Eta bere bekatua eçagutu balin badu, ahunz narriogabe bat escainico du,
29. Eta bekatuarençateco bitimaren buruaren gainean eçarrico du escua, eta hura hilen du holocaustetaco lekuan.
30. Eta apheçac odoletic hartuco du bere erhian: eta holocaustetaco aldarearen adarrac uquitzen dituelaric, gaineracoa aldarearen oinetan ixurico du.
31. Eta bilgor gucia kenduric, baquezco bitimei kencen ohi çaioten beçala, hura erreco dio Jaunari usain goçotan: eta hobendunarençat othoitz eguinen du, eta barkatuco çaio hobena.
32. Bainan acienda xurietaric escaincen balin badu bekatuarençateco bitima, ardi narriogabe bat ekarrico du,
33. Escua eçarrico dio buruaren gainean, eta imolatuco du holocaustetaco bitimac hilcen ohi diren toquian,
34. Eta apheçac bere erhiaz hartuco du haren odoletic, eta holocaustetaco aldarearen adarrac uquitzen dituelaric, gaineracoa aldarearen oinetan ixurico du.
35. Bilgor gucia ere harcen duelaric, baquezco bitimatzat imolatzen diren aharien bilgorra harcen ohi den beçala, aldare gainean erreco dio Jaunari usain goçotan: eta othoitz eguinen du hobendunarençat eta haren bekatuarençat, eta barkatuco çaio.
1. Astearen lehembicico eguneco, Dabiden psalmoa. Jaunarenac dira lurra, eta hartan direnac oro; lurraren ingurua, eta hartan egoten diren guciac;
2. Ceren harec baitu itsasoen gainean asentatu, eta ibaien gainean xuxendu.
3. Nor içanen da Jaunaren mendira, edo nor egonen ahal da haren leku sainduan?
4. Escuac hobengabe eta bihotza xahu dituena, bere arima alferretan içan ez duena, eta bere lagunari cimarkurequin cin eguin ez dioena.
5. Hainac ardietsiren du Jauna ganic benedicionea eta Jainco bere salbatzailea ganic urricalpena.
6. Hura da Jaincoa bilhatzen dutenen guiçaldia, Jacoben Jaincoaren beguithartea bilhatzen dutenena.
1. Çuhurciac eguin du beretzat etche bat; çazpi habe irazqui ditu;
2. Imolatu tutu bere bitimac; nahastecatu du arnoa, eta xuxendu du bere mahaina.
3. Bere nescatoac igorri ditu deitzera gaztelura eta hirico harrasietara:
4. Lainoric nihor balin bada, ethor bedi ene gana. Eta çoroei erran diote:
5. Çatozte, jan çaçue ene oguia eta edan çaçue çuençat xuxendu dudan arnoa.
6. Utz çaçue haurtasuna, eta bici çaitezte; eta ibil çaitezte umotasunaren bideetaric.
55. Han ciraden halaber anhitz emazte vrrundanic beha ceudela, cein iarreiqui içan baitzaizcan Iesusi Galileatic, hura cerbitzatzen çutela.
56. Hetaric cen, Maria Magdalena, eta Maria Iacquesen eta Iosesen ama, eta Zebedeoren semen amá.
57. Eta arrastu cenean, ethor cedin guiçon abratsbat Arimathiatic, Ioseph deitzen cenic, hura-ere Iesusen discipulu içan cen.
58. Haur ethor cedin Pilatgana, eta esca cequión Iesusen gorputzaren: orduan mana ceçan Pilatec renda ledin gorputza.
59. Eta gorputza harturic Iosephec mihisse churi batetan barna eçar ceçan.
60. Eta eçar ceçan bere monument berri arroca batetan ebaquia çuenean: eta harri handibat monument borthara itzuliric, ioan cedin.
61. Eta Maria Magdalena eta Maria bercea ciraden han iarriac sepulchre aurkán.
62. Eta biharamunean, cein baita Sabbathoaren preparatione ondoan, bil citecen Sacrificadore principalac, eta Phariseuac Pilatgana.
63. Erraiten çutela, Iauna, orhoitu gaituc nola abusari harc vici cela erran ceçan, Ondoco heren egunean resuscitaturen naiz.
64. Mana eçac bada beguira dadin sepulchrea heren egunerano, haren discipuluéc gauäz ethorriric, hura ebats ezteçaten, eta populuari derroten, Resuscitatu da hiletaric: eta halaz baitate azquen errorea lehena baino gaichtoago.
65. Eta erran ciecén Pilatec, Badituçue goardac: çoazte, segura çaitezte daquiçuen beçala.
66. Hec bada ioanic segura ceçaten sepulchrea, harria ciguilaturic, goardequin.
Basque Bible 1571
Public Domain