La Bible en un an
| 1. Tirren desmasia. Orrobiaz abia çaitezte, itsasoco unciac, ceren lekua ceintaric heldu ohi baitziren unciac xahutua baita: Cethimgo lurretic ethorri çaiote berria. |
| 2. Ixil çaitezte, irlan çaudeztenac: Sidoneco tratulariac itsasoa iraganez ethorcen ciren hire bethetzera. |
| 3. Tirrençat ciren Nilac bere ur handiequin sorrarazten cituen haciac, eta hibaieco uzten fruituac; Tir bilhacatua cen jendaqui gucien merkatua. |
| 4. Ahalquez urth hadi, Sidon; minçatu da ecen itsasoa, itsasoco indarra, dioelaric: Ez naiz erdi, eta ez dut haurric eguin; ez dut haci ez muthil, ez nescatcharic. |
| 5. Deithore minetan egonen dira Eguipton, adituco dituztenean Tirreco berriac. |
| 6. Iragan çatzue itsasoac, eguiçue orrobia, irlan egoten çaretenec. |
| 7. Ez othe da hori çuen hiri hura, ceinac berce orduz beihalaco bere egunez espantu baitzuen? Orai bere oinec urrun eramanen dute arrotz bicitzera. |
| 8. Norc atheratu du asmu hori Tirren gainean, ceina baitzen beihala korodun, ceinetaco tratulariac prince baitziren, eta mercatariac lurreco handi? |
| 9. Armadetaco Jaunac eguin du asmu hori eragoztecotzat ospedun gucien hampurustasuna, eta laidotara arthiquitzeco lurreco handi-mandiac. |
| 10. Çoaz çure lurretic hibaia iragaiten den beçala, oi itsasoaren alaba; ez duçu guehiago guerricoric. |
| 11. Jaunac itsasoaren gainera hedatu du bere escua, iharrosi ditu erresumac; Canaanen contra eman ditu manuac, çathicatzeco hango hazcarrac. |
| 12. Eta erran du: Sidonen alaba, nescatcha desohoratua, ez dun guehiago hire buruaz espanturic erabilico; jaiquiric iragan çan itsasoa Cethimeraino; han ere ez dun hiretzat içanen phausuric. |
| 13. Horra Caldearren lurra; ez da içatu holaco populuric; Asurrec arthiqui cituen horgo asentuac; gathibu eraman dituzte horgo hazcarrac, jauçaraci dituzte horgo etcheac, eta bere lurrera dute eragotzi. |
| 14. Orrobia eguiçue, itsasoco unciac, ceren xahutua baita çuen indarra. |
| 15. Eta hau içanen da egun hartan: Ahancia içanen haiz, oi Tir, hirur hogoi eta hamar urthez, erregue baten egunac neurtuac diren beçala; aldiz hirur hogoi eta hamar urtheren buruan, Tirrençat içanen du lilitchoaren cantua beçalaco bat. |
| 16. Har çan guitarra, eguiçan hirico ingurua, lilitcho ahanzterat utzia; canta çan ongui, errepica cantua, hitaz orhoit dadien norbait. |
| 17. Eta hau içanen da hirur hogoi eta hamar urtheren buruan: Jauna ethorriren da Tirren ikustera, eta bere irabacietara bihurraracico du; eta Tir berritan limburturen da ororen aitzinean lurreco erresuma guciequin. |
| 18. Eta haren tratu, irabaciac Jaunari içanen çaizco sainduetsiac; ez dira beguiratuac eta çainduac içanen; ceren haren tratua içanen baita Jaunaren aitzinean egoten direnençat, jan deçaten ase arteo, eta jauncia içan deçaten azquen çaharceraino. |
| 1. Huna non Jaunac xahutuco duen lurra, eta bulucico du, eta gainazpicatuco du, eta barraiatuco ditu hango egoiliarrac. |
| 2. Eta nola içanen baita populua, hala apheça; nola muthila, hala nausia; nola nescatoa, hala etchecandrea; nola erostea, hala salçailea; nola maileguz harçailea, hala emailea; nola guibelerat galdatzen duena, hala çor duena. |
| 3. Xahupenez xahutua içanen da lurra, eta harrapaquerian larrutua; hori da ecen Jaunac atheratu duen hitza. |
| 4. Lurra nigarretan da; iraungui, erkitu da; iraungui da mundua, erkitu da lurreco populuaren goratasuna. |
| 5. Eta lurra içurriztatua da hartan daudecenez; ceren hautsi baitituzte legueac, çucena aldatu, urratu bethiereco patua. |
| 6. Hargatic madaricioneac iretsico du lurra, eta bekatuan pulumpatuco dira hartan daudecenac; hargatic çoratuco dira hura lancen dutenac, eta gueldituco da guiçon guti. |
| 7. Mahatsa nigarrez dago; mahastia erkitua da; bihotzez bozten ciren guciac auhenetan daude. |
| 8. Baratu da atabalen harrabotsa, guelditu bozten cirenen oihua, ixildu guitarraren ots goçoa. |
| 9. Ez dute guehiago cantuz edanen arnoric; edaria karats içanen da edanen dutenençat. |
| 10. Herraustua da erguelquerietaco hiria; hersiac daude etcheac oro, eta nihor ez da sarcen. |
| 11. Arnoaren gainean cuinta içanen da carriquetan; galdu da bozcario gucia; arraicia goan da lurretic. |
| 12. Hirian guelditu da bakartasuna, çorigaitzac joco ditu atheac; |
| 13. Ecen lurraren erdian, populuaren erdian gueldituco direnac içanen dira hala-nola oliba bakarrac, ondoa bildu ondoan gueldituac, hala-nola mahats gutiac, bilcea akabatu den ondocoac. |
| 14. Hequiec alchaturen dute boça eta cantaturen dituzte laudorioac; Jauna goretsia içanen denean, irrincinaca joco dute itsasotic. |
| 15. Hargatic ospa çaçue Jauna çuen çuhurtasunaz; gorets çaçue itsasoco irletan Israelgo Jainco Jaunaren icena. |
| 16. Lurraren berce burutic ençun ditut laudorioac, prestuaren ospea. Eta erran dut: Ene segretua enetzat, ene segretua enetzat. Çorigaitz niri! Leguea dute gaixtoqui hautsi, legue-hausleec beçala hautsi dute. |
| 17. Laztura, cilhoa eta artea hiretzat, lurrean hagoena. |
| 18. Eta hau guerthaturen da: beldurraren lotsaz ihes-goailea cilhora erorico da; eta cilhotic itzurico dena, artean içanen da atzemana; ceren ceru goretaric idequiac baitira ur-jauciac eta iharrosiac içanen baitira lurraren asentuac. |
| 19. Lurra joca içanen da urratua, lurra carrascaca içanen da lehertua, lurra dardaraca içanen da iharrosia. |
| 20. Lurra hordia beçala andarca kordocan ibilico da; eta kendua içanen da, gau batençat hedatzen den olha iduri; eta bere tzarqueriac lehertuco du; erorico da, eta ez du jaiquitzera eguinen. |
| 21. Eta hau içanen da: Egun hartan Jauna aguertuco da ceruco armadaren ikustera hergoretan, eta lurreco erregue lurrean direnen ikustera. |
| 22. Eta molço batera putzuan içanen dira bilduac, eta han presondeguian hersiac; eta asco egunen buruan ikartuac içanen dira. |
| 23. Eta ilharguia ahalquez gorrituco eta urthuco da, armadetaco Jauna erregue jarrico denean Sionen eta Jerusalemen, eta ospatua içanen denean bere çaharren aitzinean. |
| 10. Moab ene phesquiçaren uncia. Idumean hedatuco dut ene oina; arrotzac ene adisquide eguin dira. |
| 11. Norc eramanen nau hiri hazcartura? norc eramanen nau Idumearaino? |
| 12. Ez othe çuc, Jaincoa, ceinac hastandu baiquintutzun, eta ez baitzinen, oi Jaincoa, gure armadetara aguercen? |
| 13. Hesturatic ilkitzeco lagunça iguçu, ecen salbatzeco alferra da guiçonaren eguinahala. |
| 14. Jaincoa baithan eguinen dugu indar, eta harec ezdeusetara ekarrico ditu gure etsaiac. |
| 15. Aldara çaçu oina çure lagunaren etchetic, beldurrez-eta egun batez aseric higüincetan har çaitzan. |
| 16. Ecen nahi dugu daquiçuen, anayeác, gure afflictione Asian heldu içan çaicunaz, ecen cargatu içan garela excessiuoqui ahalaz garaitic, hambat non hersturatan içanez etsi baiquenduen viciaz-ere. |
| 17. Baina gueuroc gure baithan heriotaco sententia vkan dugu: gure baithan fida ezquentecençát, baina hilac resuscitatzen dituen Iaincoa baithan: |
| 18. Ceinec hain herio handitaric deliuratu baiquaitu, eta deliuratzen: cein baithan sperança baitugu ecen oraino-ere deliuraturen gaituela. |
| 19. Çuec-ere aiutatzen gaituçuelaric guregatic eguinen duçuen orationeaz: anhitz personaren respectuz eguin çaicun dohainaz, anhitzez guregatic esquerrac renda ditecençát. |
| 20. Ecen gure gloriatzea haur da, gure conscientiaren testimoniagea ecen Iaincoaren simplicitaterequin eta puritaterequin, ez haraguiaren sapientiarequin, baina Iaincoaren gratiarequin conuersatu vkan dugula munduan, eta principalqui çuec baithan. |
| 21. Ecen scribatzen drauzquiçuegun gauçác, eztirade iracurtzen edo eçagutzen-ere dituçuenez berce: eta sperança dut finerano-ere eçaguturen dituçuela. |
| 22. Nola eçagutu-ere baiquaituçue parte, ecen çuen gloriatze garela, çuec-ere gurea beçala Iesus Iaunaren egunecotzat. |
| 17. Eta confidança hunetan nahi nincén lehen çuetara ethorri, gratia doblea cindutençát: |
| 8. Eta çuetaric Macedoniarat iragan, eta harçara Macedoniaric ethorri çuetara, eta çueçaz guida nendin Iudeara. |
| 9. Bada haur deliberatzen nuenean arintassunez vsatu vkan dut? ala deliberatzen ditudan gauçác, haraguiaren arauez deliberatzen ditut, hala non ni baithan den Bay eta Ez? |
| 10. Aitzitic Iainco fidelac badaqui ecen ene çuetaratco hitza eztela içan Bay eta Ez. |
| 11. Ecen Iaincoaren Seme Iesus Christ guçaz çuen artean predicatu içan dena, niçaz eta Syluanoz eta Timotheoz, ezta içan Bay eta Ez, baina Bay hartan içan da: |
| 12. (Ecen Iaincoaren promes guciac hartan Bay dirade, eta hartan dirade Amen) Iaincoaren gloriatan guçaz. |
| 13. Bada confirmatzen gaituena çuequin Christ Iaunean eta vnctatu gaituena Iaincoa da: |
| 14. Ciguilatu-ere gaituena, eta Spirituaren errésac gure bihotzetan eman drauzquiguna. |
| 15. Nic bada Iaincoa dut testimonio deitzen neure arimaren gain, ecen çuen guppidaz, oraino eznaicela ethorri Corinthera. |
| 16. Ez dominatzen dugulacotz çuen fedearen gainean, baina çuen bozcarioaren aiutaçale garelacotz: ecen fedez çutic çaudete. |
| Basque Bible 1571 |
| Public Domain |