1. Guero Jacobec beguiac alchatzen cituelaric, ikusi çuen Esau heldu cela, eta harequin lau ehun guiçon: eta Liaren, Erraquelen eta bi nescatoen haurrac bereci cituen.
2. Eta eçarri cituen bi nescatoac beren haurrequin aitzinean: guero Lia eta bere haurrac ondotic: eta Erraquel Josepequin azquen buruan.
3. Eta bere aitzina goanic, lurrera gurthu eta adoratu çuen çazpi aldiz bere anaia hurbildu arteo.
4. Esauc bada laster eguiten çuelaric haren gana, besarcatu çuen; eta lephoa tincatzen cioelaric eta musu ematen, abiatu cen nigarrez.
5. Beguiac alchatu-eta, ikusi cituen emaztequiac eta hequien haurrac, eta erran çuen: Cer nahi dute horiec? ala çureac dira? Ihardetsi çuen: Jaincoac niri çure cerbitzariari eman dituen umeac dira.
6. Eta hurbilduric, nescatoac eta hequien haurrac gurthu ciren.
7. Lia ere hurbildu cen bere haurrequin: eta orobat adoratu çutenean, Josepec eta Erraquelec adoratu çuten azquenic.
8. Eta Esauc erran çuen: Cer dira bidean atzeman ditudan mulço hequiec? Jacobec ihardetsi çuen: Gracia kausi neçan ene jaunaren aitzinean.
10. Eta Jacobec ihardetsi cioen: Ez, othoi, çure beguietan gracia aurkitu badut, ene escuetaric onhets çaçu emaitza ttipi hori: ecen çure beguithartea ikusi dut, hala nola ikusi içan banu Jaincoarena; alde içan çaquizquit,
11. Eta onhets çaçu ekarri darotzutan benedicionea, Jainco ororen emaile denac eman içan darotana. Esauc, anaiaren othoitzetara nequez onhetsiric emaitzac,
13. Eta Jacobec ihardetsi cioen: Badaquiçu, Jauna baditudala haur xeheac, ardiac eta behi ernariac enequin; nekarazten baditut usuago ibilaraciz, egun batean hilen çaizquit arthaldeac.
14. Ene jauna, goan bedi bere cerbitzariaren aitzinean; eta ni jarraiquico naiz emequi haren urhatsari, ikusiz ene haur ttipien ahala, heldu arteo Seirrera ene jaunaren gana.
15. Esauc ihardetsi çuen: Enequin diren guiçonetaric, çure bideco lagun cembait bederen othoi gueldi beitez. Jacobec erran cioen: Ez da premiaric: hau da beharretan naicen gauça bakarra, kausi deçadan, jauna, gracia çure aitzinean.
16. Esau itzuli cen beraz egun berean ethorri bideaz Seirrera.
17. Eta Jacob ethorri cen Socothera, eta han etehe bat eta olhac eguinic, leku hura deithu çuen Socoth, erran nahi da, Olhac.
18. Eta iragan cen Salem, Siquimitarren hirira, ceina baita Canaango lurrean, Mesopotamia Siriacotic bihurtu ondoan; eta bere egoitza eguin çuen hiriaren aldean.
19. Eta ehun bildots truc erosi çuen bere olhetaco bazterraren çathi bat Hemorren semeei, eta Hemor cen Siquemen aita.
20. Eta han aldare bat eguinic, haren gainean dei eguin cioen Israelen Jainco guciz hazcarrari.
1. Bada, Dina, Liaren alaba, ilki cen leku hartaco emaztequien ikustera.
2. Ikusi çuenean Siquemec, Hemor hebearraren, leku hartaco buruçaguiaren semeac, maithatu çuen, eta ebatsi eta harequin lo eguin çuen, doncellari borcha eguiten cioelaric.
3. Eta bihotza josi citzaioen hari, eta bere lausengüez eztitu çuen haren goibeldura.
4. Eta bere aita Hemorren gana goanic, erran cioen: Onhets diçadaçu nescatcha hori emaztetzat.
5. Jacobec hori aditu çuenean, semeac campoan cituelaric acienden alhatzen, ixilic guelditu cen hequiec bihurtu arteo.
6. Eta Hemor, Siquemen aita ilki celaric Jacobi minçatzeco,
7. Huna non Jacoben semeac heldu ciren campotic; eta aditu çutenean cer cen guerthatu, hasarre handitan eman ciren, ceren gauça itsusia guerthatu cen Israelen, eta Jacoben alaba borchatzea, gauça debecatua eguin celacotz.
8. Hemor beraz minçatu citzaioten: Siquem ene semea bihotzez josi da çuen alabari, emoçue emaztetzat;
9. Eta ezconcez bat gaitecen: igutzue çuen alabac, eta har çatzue gure alabac;
10. Eguiçue çuen egoitza gurequin, lurra çuen escuco da; lant çaçue, salerositan hari çaitezte, eta lurra goça çaçue.
11. Siquemec ere erran cioten Dinaren aitari eta anaiei: Gracia aurki beçat çuen aitzinean, eta erabaquitzen duçuen gucia emanen dut:
12. Berha çaçue dotea eta emaitzac galda, eta gogo onez emanen ditut galdatuac: indaçue bakarric nescatcha hau emaztetzat.
13. Jacoben semeec, beren arrebari eguina içan citzaioen borcharen hisiaz, ihardetsi cioten Siquemi eta bere aitari malçurqueria gogoan cerabilatelaric:
14. Ez deçaquegu eguin çuec galdeguiten duçuena, ez-etare eman gure arreba guiçon ingurebaquia ez den bati; hori gauça cilhegui ez dena eta tzarra delacotz gu-tartean.
15. Bainan hortan batasun eguin deçaquegu, baldin eguin nahi baçarete gure bardin, eta ingurebaquitzen badira çuen arteco guiçonqui guciac.
16. Orduan emanen ditugu eta hartuco, çuec çuen alabac, eta guc gureac: eta egonen gare çuequin, eta populu bat içanen gare.
17. Bainan ingurebaquiac ez baduçue içan nahi, hartuco dugu gure alaba, eta hemendic goanen gare.
18. Escainça hori içan cen Hemorren eta haren seme Siquemen gogaraco;
19. Eta guiçon-gazte horrec etzuen luçatu non galdeguina etzuen berehala bethetzen: ecen hainitz çuen maite nescatcha; eta bera hainitz ikusia cen bere aitaren etchean.
20. Eta hirico athera sarthuric, minçatu ciren populuari:
21. Guiçon hauquiec baquetiarrac dira, eta nahi dute egon gurequin: sal-erositan hari beitez lur huntan, lant beçate, hedatua eta çabala da eta languilez escas da: hartuco ditugu horien alabac emaztetzat, eta horiei emanen diotzotegu gureac.
22. Gauça bakar bat da on handi hori guibelatzen duena: ingurebaquitzen baditugu gure guiçonquiac, jendaqui horren ohitzaren arabera eguiteco,
23. Horien onac, arthaldeac eta dituzten guciac gureac içanen dira: onhets diotzotegun hori bera, eta elkarrequin egoten garelaric populu bakar bat eguinen dugu.
24. Oro hitz berera ethorri ciren, guiçonqui guciac ingurebaquiric.
25. Eta huna non, hirugarren egunean, sarrasquien oinhacea minenean cenean, Jacoben bi seme, Simeon eta Lebi, Dinaren anaiac, ausarqui sarthu ciren hirian ezpatequin: eta guiçonqui guciac hilic,
26. Hemor eta Siquem orobat hil cituzten, eramaten çutelaric Dina, beren arreba, Siquemen etchetic.
27. Horiec atheratu cirenean, Jacoben berce semeac jauci ciren hilen gainera, eta hiria xahutu çuten borcha eguinaren aspercundetan.
28. Hequien ardi, eta idi eta astoac harturic, etcheetan eta campoetan ciren gauça guciac xahuturic,
29. Haur ttipiac ere eta emazteac gathibu eraman cituzten.
30. Horiec oçarqui eguin cituzten ondoan, Jacobec erran cioten Simeoni eta Lebiri: Asaldutan eçarri nauçue, eta lur huntan dauden Cananear eta Pherecearrei hastiaraci. Gu guti gare; hequiec, bilduric elkarretara, ehoco naute, xahutuac içanen gare ni eta ene etchea.
31. Ihardets çuten: Nesca tzar baten arara erabili behar çuten gure arreba?
1. Azqueneraino, semearen gauça gordeen gainean, Dabiden psalmoa. Certaco, Jauna, urrundu çare? certaco uzten gaituçu gure behar-ordu eta hesturetan?
2. Ene bihotz oroz, Jauna, emanen darotzut aithor; cantaturen ditut çure sendagaila guciac, Gaixtaguina hancen delaric, beharra ehotzen dute; atzemanac içanen dira berec asmatzen dituzten amarruetan.
3. Çure baithan boztuco eta goiheretuco naiz; çure icena cantaturen dut, Jainco guciz gora. Alabainan bekatorea laudatua da bere arimaco lehietan, eta gaixtaguina benedicatua da.
4. Çuc ene etsaia guibelaz itzularaztearequin, herbalduco eta galduco dira çure aitzinetic guciac. Bekatoreac sumindu du Jauna: bere sepharen handiz, ez du hura bilhatuco.
5. Ecen çucembidea eman darocuçu niri eta ene eguitecoari: çure tronuaren gainean jarri çare, Jainco çucenqui juiatzen duçuna. Ez du bere aitzinean Jaincoa: lohituac ditu noiznahiden bere bideac. Çure erabaquiac, Jauna, eceztatzen dira haren beguietan: nausituco çaiote bere etsai guciei.
21. Ene semea, horiec ez beitez çure beguietaric athera; iduc çatzu leguea eta ene errana;
22. Eta hori içanen da çure arimaco bicia eta çure ahoco berreguindura.
23. Orduan gogoa onic ibilico çare çure bidean, eta çure oina ez da behaztopatuco.
24. Lo eguiten baduçu, beldurric gabe eguinen duçu; phausu hartuco duçu, eta goçoa içanen da çure loa.
25. Ez har tupuzteco ikaraduraric eta ez ici çure gainera jaucico diren gaixtaguinen indarrez;
26. Ecen Jauna çure sahetsean içanen da, eta çure oina çainduco du, etzedinçat içan atzemana.
1. Dembora hartan ioaiten cen Iesus ereincetan gaindi Sabbath egun batez: eta haren discipuluac ciraden gosse, eta has citecen buruca idoquiten, eta iaten.
2. Eta Phariseuec ikussiric erran cieçoten, Horrá, hire discipuluéc eguiten dié Sabbathoan eguin sori eztena.
3. Baina harc erran ciecén, Eztuçue iracurri Dauid-ec gossez eguin çuena eta harequin ciradenec?
4. Nola sarthu içan cen Iaincoaren etchean, eta propositionezco oguiac ian cituen: hetaric iatea ez haren, ez harequin ciradenén, Sacrificadorén baicen sori etzelaric?
5. Edo eztuçue iracurri Leguean, nola Sabbath egunetan Sacrificadoréc templean Sabbath eguna hausten dutén, eta hoguen-gabe diraden?
6. Bada erraiten drauçuet, ecen templea baino handiagobat hemen dela.
7. Eta baldin bacinaquite cer den, Misericordia nahi dut eta ez sacrificio, etzintuquezten condemnatu hoguen-gabeac.
8. Ecen Sabbathoaren-ere Iaun da guiçonaren Semea.
9. Eta handic partituric hayén synagogara ethor cedin.
10. Eta huná, cen han guiçombat escua eyhar çuenic: eta interroga ceçaten, ciotela, Sori da Sabbath egunean sendatzea? haur cioiten, hura accusa leçatençat.
11. Eta harc erran ciecén, Nor içanen da çuetaric guiçona, ardibat duenic: eta, baldin hura Sabbathoan lecera eror badadi, harturen eta altchaturen eztuena?
12. Eta cembatez da guiçona ardia baino guehiago? Beraz sori da Sabbathoetan vngui eguitea.
13. Orduan diotsó guiçon hari, Heda eçac eure escua. Eta heda ceçan, eta bercea beçain senda cedin.
14. Eta Phariseuéc ilkiric har ceçaten conseillu, haren contra, nolatan hura hil leçaqueten.
15. Baina Iesusec hori eçaguturic leku eguin ceçan handic: eta iarreiqui cequión gendalde handia, eta hec guciac senda citzan.
16. Eta mehatchurequin debeta citzan ezleçaten manifesta.
18. Huná, ene cerbitzari elegitu dudana, ene maitea, ceinetan hartzen baitu bere atseguin ona ene arimác: eçarriren dut neure Spiritua haren gainean, eta iugemendu Gentiley predicaturen draue.
19. Eztu iharduquiren, ezeta oihuric eguinen, eta nehorc eztu carriquetan haren voza ençunen.
20. Canabera çarthatua eztu chehaturen, eta kea darión lihoa eztu iraunguiren: iugemendua victoriatan ilki eraci diroeno.
21. Eta haren icenean Gentiléc sperança vkanen dute.