La Bible en un an

1. Hau dio Jaunac: Çoaz, eta baxereguilearen ganic har çaçu lurrezco unci bat, populuco çaharrequin eta aphecetaricaco çaharrequin batean;
2. Eta ilki çaite Enomen semearen haranera, ceina buztinezco athearen sarcean baita, eta han atheratuco ditutzu nic erranen darozquitzudan hitzac.
3. Eta erranen duçu: Judaco erregueac eta Jerusalemdarrac, adi çaçue Jaunaren hitza: hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non atsecabea erakarriren dudan leku hunen gainera; haletan non, adituco duten guciei beharriac hixtuca abiatuco baitzaizcote;
4. Ceren bazterrerat utzi bainaute, eta berceei eman dioten leku hau; eta sacrificioac eguin dituzten hemen jainco arrotzei, berec, beren arbasoec eta Judaco erregueec eçagutzen etzituztenei; eta leku hau bethe dute hobengabecoen odolez.
5. Eta Baali alchatu diozcate leku gorac, beren haurrac Baali holocaustetan erretzeco; holacoric ez baitut manatu, ez erran, eta ez baitzait gogorat ethorri.
6. Horren gatic, dio Jaunac, huna non heldu diren egunac, eta leku hau ez da guehiago deithuco Topheth eta Enomen semearen harana, bainan-bai Sarrasquico harana.
7. Eta toqui huntan eceztaturen ditut Judaren eta Jerusalemen asmuac, eta berac erorraraciren ditut beren etsaien aitzinean ezpataren azpira, eta hequien bicien ondotic dabilçanen escuetara; eta hequien gorphutzac emanen diozcatet ceruco hegastinei eta lurreco basabereei jatera.
8. Eta eçarriren dut hiri hau gucien harrigarri eta irrigarri; hemendic iraganen diren guciac harrituco baitire eta hixtuz egonen hunen desmasia guciaren gainean.
9. Eta Jerusalemdarrac hacico ditut beren semeen eta beren alaben haraguiz; eta bakotchac janen du bere adisquidearen haraguitic sethioco egunetan, eta hesturan ceintan hersico baitituzte beren etsaiec eta hequien bicia beharrez dabilçanec.
10. Eta guero uncia lehertuco duçu çurequin goanen diren guiçonen beguietara.
11. Eta erranen daroeçu: Hau dio armadetaco Jaunac: Hola leherturen ditut populu hau eta hiri hau, nola lehercen baita lurrezco unci hau, ceina guehiago ecin osa baititaque; eta hilac Tophethen ehorcico dire, ehorzteco berce toquiric ez içanez.
12. Horrela eguinen daroet toqui huni eta hemengo egoiliarrei, dio Jaunac; eta hiri hau eçarriren dut Tophethen bardin.
13. Eta Jerusalemeco etcheac, eta Judaco erregueen jaureguiac, Tophetheco lekua beçala, içanen dire lohi; eta halaber etche guciac ceinen gainetan sacrificioac eguin baitituzte ceruco içarreria guciari, eta libacioneac escaini jainco arrotzei.
14. Bada, Jeremias ethorri cen Tophethetic, ceinetara igorri baitzuen Jaunac profetisatzeco; eta jarri cen Jaunaren etcheco lorioan, eta erran cioen populu guciari:
15. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non ekarcera nohan hiri hunen gainera, eta hunempeco hiri gucien gainera, hunen contra erran ditudan asturugaitzac oro; ceren dituzten beren buruac gogortu, ene solasac ez nahiz ençun.
1. Eta Phasur apheçac, Emerren semeac, ceina buruçagui Jaunaren etchean eçarria baitzen, aditu çuen Jeremias hitz horien profetisatzen.
2. Eta Phasurrec jo çuen Jeremias profeta eta eçarri çuen Benjaminen gaineco athean cen presondeguian, Jaunaren etchean.
3. Biharamunean, arguitu çuenean, Phasurrec atheratu çuen Jeremias presondeguitic, eta Jeremiasec erran çaroen: Jaunac etzaitu guehiago deitzen Phasur, bainan Orotaric-beldur.
4. Ecen hau dio Jaunac: Huna non emanen çaituztedan beldurrari, hi, eta hire adisquide guciac; eta hequiec erorico dira beren etsaien ezpataren azpira, eta hire beguiec ikusico dute; eta Juda gucia arthiquiren dut Babilonaco erregueren escuetara; eta harec eramanen ditu Babilonara eta ezpataz joco ditu.
5. Eta emanen ditut hiri huntaco ontasunac oro, eta hunen lan gucia eta baliostasun guciac, eta Judaco erregueen kutchetaco aberastasunac oro; emanen ditut hequien etsaien aztaparretara; eta harrapaturen dituzte; eta hartuco eta Babilonara eramanen dituzte.
6. Hi berriz, Phasur, eta hire etcheco guciac, gathibu goanen çarete; eta goanen çarete Babilonara; eta hi eta hire adisquide guciac, ceinei gueçurra profetisatu baitiotec, han hilen eta han ehorcico çarete.
7. Escuratu nauçu, Jauna, eta ethorri natzaitzu; hazcarrago içan çare, eta nausitu çare; egun gucian irrigarri ibili naiz; oroc escarniatu haute;
8. Ceren aspaldidanic minço bainaiz, ixtaqueriaz oihu, eta xahupenaz deihadar eguinez; eta enetzat Jaunaren hitza bilhacatu da laido eta escarnio bide egun gucian.
9. Eta erran dut: Ez naiz Jaunaz orhoituco, eta ez naiz guehiago haren icenean minçaturen: eta ene bihotzean eguin da hala-nola su bat erretzen duena, eta ene heçurretan sarthua; eta ecin jasanez, iraungui naiz.
10. Ecen aditu ditut hainitzen irainac, eta ikusi laztura inguruan. Eta guiçon gucietaric, enequin baquean bici eta ene aldaquetan çaudecenetaric, aditu dut: Eguioçue ondotic eta jarraiquico gatzaizquio; hean nolazbait enganatuco den, hean nausituco aren horren contra eta hortaric ardietsuco dugun aspercunde.
11. Jauna ordean enequin da, guerlari hazcar bat iduri; horren gatic hiri ondotic eguiten darotatenac erorico dira; hebain içanen dira; ahalque gaitzaz dira estalico, ceren adimenduz ez baitute ardietsi nolacoa den bethirainoco laido behinere eceztatzen ez dena.
12. Eta çuc, armadetaco Jauna, prestuaren frogatzailea, bihotzac eta barneac ikusten ditutzuna; eguiçu, othoi, ikus deçadan çure aspercundea hequien gainean; ecen çure aitzinean aguertu dut ene çucena.
13. Jaunari canta diotzotzue canticac, lauda çaçue Jauna, ceren gaixtaguinen aztaparretic atheratu duen beharraren bicia.
14. Madaricatua ni sortu naicen eguna; ene amac mundurat eman nauen eguna ez bedi içan benedicatua.
15. Madaricatua guiçona, ene aitari berria ekarri içan dioena, erranez: Muthico bat sorthu çaitzu; eta bozcarioz beçala bethe duena.
16. Guiçon hura içan bedi Jaunac xahutu dituen hiriac beçala, eta ez baitzaio urriquitu: Adi beça goicean marrasca, eta egüerditan orrobia;
17. Ceren ez nauen amaren sabelean hil, ene amaren sabela içan çadiençat ene hobia, eta gueldi çadien bethiraino içorra.
18. Certaco ilki naiz ene amaren sabeletic, neke eta oinhace ikusteco, eta ahalquepean ene egunen higatzeco?
1. Mailetaco cantica. Jaunari deihadar eguin diot hesturan nincenean, eta ençun içan nau.
2. Jauna, ene arima athera çaçu gaixtaguinen ezpainetaric eta mihi malçurretic.
3. Cer emanen, edo cer ekarrico daie hire mihi malçurrarençat?
4. Hazcarraren gueci çorrotzac ikatz erregarriequin.
5. Çorigaitz niri, ceren luceac içatu diren ene arroztasuneco egunac! Cedarren daudecenequin eguin içan dut ene egoitza;
6. Lucez içatu da arrotz ene anima.
7. Baquea hastio çutenequin baquetiar içatu naiz: minçatzen natzaiotenean, ariaric gabe jaçarcen çarotedan.
8. Arrotzarençat berme sarthu denaren soinecoa eraman çaçu; eraman dioçoçu arrotzarençateco bahia.
13. Gaineracoaz bada anayeác, othoizten çaituztegu, eta requeritzen Iesus Iaunaz, gureganic recebitu vkan duçuen beçala, nola ebili behar çareten eta Iaincoaren gogaraco içan, guerotic guerora auançago çaitezten.
1. Ecen badaquiçue cer manamenduac eman drauzquiçuegun Iesus Iaunaren partez.
2. Ecen haur da Iaincoaren vorondatea,çuen sanctificationea, paillardiçataric beguira çaitezten:
3. Eta iaquin deçan çuetaric batbederac bere vnciaren posseditzen sanctificationerequin eta ohorerequin:
4. Ez guthiciataco affectionerequin, Gentil Iaincoa eçagutzen eztutenen ançora.
5. Nehorc ezteçala aurizqui edo engana bere anayea eceinere eguitecotan: ecen Iauna gauça hauen gucién mendecaçale da, nola lehen-ere erran eta testificatu baitrauçuegu.
6. Ecen ezgaitu deithu vkan Iaincoac cithalqueriatara, baina sanctificationetara.
7. Bada gauça hauc arbuyatzen dituenac, eztu guiçon-bat arbuyatzen, baina Iaincoa, ceinec bere Spiritu saindua gutan eçarri-ere vkan baitu.
8. Anayetassunezco charitateaz den becembatean, eztuçue mengoaric scriba dieçaçuedan ecen ceuroc Iaincoaz iracatsiac çarete, elkar onhets deçaçuen.
9. Ecen eguiten-ere baduçue haur Maeedonia gucian diraden anaye orotará: baina othoizten çaituztegu, anayeác, guerotic guerora auançago çaitezten,
10. Eta pena eçar deçaçuen baquez içatera, eta çuen eguiteco proprién eguitera, eta çuen escu propriéz languitera, manatu çaituztegun beçala:
11. Campotic diradenetara honestqui perporta çaiteztençát, eta deusen beharric eztuçuençát.
12. Eta eztut nahi çuec ignorant çareten, anayeác, lo daunçanéz den becembatean, contrista etzaiteztençát, berce goitico sperançaric eztutenac-ere beçala.
13. Ecen baldin sinhesten badugu Iesus hil eta resuscitatu dela, halaber Iesus Iaunean lo daunçanac-ere Iaincoac erekarriren ditu harequin.
14. Ecen haur erraiten drauçuegu Iaunaren hitzez ecen gu viciric goitico garatenoc Iaunaren aduenimenduan ezgaitzaiztela aitzinduren lo daunçateney.
15. Ecen Iauna bera exhortationezco oihurequin, eta Archangelu vozequin, eta Iaincoaren trompettarequin iautsiren da cerutic: eta Christean hilac resuscitaturen dirade lehenic:
16. Guero gu viciric goitico garatenoc, harrapaturen garate hequin batean hodeyetan Iaunaren aitzinera airetan: eta halaz bethi Iaunarequin içanen gara.
17. Bada, consola eçaçue elkar hitz hauçaz.
Basque Bible 1571
Public Domain