La Bible en un an

1. Ecequiasec halaber Israel guciari eta Judari bidali çaroeten, eta gutunac iscribatu çaroezten Efraimi eta Manaseri, Jerusalemera ethor citecen Jaunaren etchera, eta Israelgo Jainco Jaunari eguin cioçoten bazcoa.
2. Beraz erreguec, buruçaguiec eta baldarna guciac Jerusalemen bilçar eguinic, erabaqui çuten bazcoa bigarren hilabethean eguinen çutela.
3. Alabainan bere orduan ecin eguin çuten, behar cen becembat aphez etzelacotz içan sainduetsiric, eta populua etzelacotz oraino bildua içan Jerusalemera.
4. Eta solasa erregueren eta oste guciaren gogaraco içan cen.
5. Eta erabaqui çuten meçulariac igorrico cituztela Israel gucira Bersabeetic Daneraino, ethor citecen eta Israelgo Jainco Jaunari bazcoa Jerusalemen eguin cioçoten; ecic ascoc etzuten eguin legueaz manatua den beçala.
6. Eta erregueren eta buruçaguien manuz gutunequin meçulariac goan ciren Israel gucira eta Judara, erreguec manatu çaroeten beçala oihu eguinez: Israelgo semeac, Abrahamen, Isaaquen eta Israelen Jainco Jauna gana bihur çaitezte, eta Asiriarren escuari itzuri diren ondarretara itzuliren da Jauna.
7. Ez beçaçue eguin çuen aita, anaiec beçala, ceinac beren arbasoen Jainco Jauna ganic guibelatu baitira, eta harec, ikusten duçuen beçala, heriotzeari arthiqui ditu.
8. Berautzue gogor çuen buruac çuen aitec beçala; escuac emotzuete Jaunari, eta bethicotzat sainduetsi duen sainduteguira çatozte; cerbitza çaçue çuen arbasoen Jainco Jauna, eta çuen gainetic aldaratuco du bere hasarrearen hatsa.
9. Ecic baldin çuec Jauna gana bihurcen baçarete, çuen anaiec eta semeec urricalpena aurkituren dute gathibu eraman dituzten nausien aitzinean, eta leku huntara itzuliren dira; ecic urricalmendutsu eta barkatiar da çuen Jainco Jauna, eta ez du bere beguithartea çuen ganic aldaratuco, bihurcen baçarete haren gana.
10. Meçulariac arin cihoacen beraz hiritic hirira Efraimgo eta Manaseco lurrac gaindi Çabuloneraino; eta hequiec trufatzen eta escarniatzen cituzten.
11. Bizquitartean Aserretic, Manasetic eta Çabulondic, bakar batzuec onhetsiric errana, Jerusalemera ethorri ciren.
12. Judan aldiz, Jaunaren escua haritu cen hequien baithan, orori bihotz bat emateco, Jaunaren hitza bethe ceçaten, erregueren eta buruçaguien manuaren arabera.
13. Eta populutze handiac bildu ciren Jerusalemera, airisetaco besta-buruaren eguitera bigarren hilabethean.
14. Eta jaiquiric urratu cituzten Jerusalemen ciren aldareac; eta jaincomoldeei isensuaren erretzeco erabilcen cirenac oro phuscaturic, Cedrongo errecara arthiqui cituzten.
15. Bada, bazcoa imolatu çuten bigarren hilabetheco hamalaugarren egunean. Aphecec ere eta lebitarrec, noizbait beren buruac sainduetsiric, Jaunaren etchean escaini cituzten holocaustac.
16. Eta jarri ciren beren lerroan, xedatua cen beçala eta Moise Jaincoaren guiçonaren leguearen arabera; aphecec berriz, lebitarren escutic harcen çuten ihinztaduraren eguiteco odola,
17. Oste handi bat bacelacotz sainduetsia etzena; eta hargatic lebitarrec imolatu çaroeten bazcoa ernatu etzirenei beren buruac Jaunari sainduestera.
18. Efraimdic, Manasetic, Isacarretic eta Çabulondic ethorri populutic ascoc, etzirelaric sainduetsiac, bazcoa jan çuten, ez iscribatua denaren arabera; eta Ecequiasec hequiençat othoitz eguin çuen, erraten çuelaric: Jauna ona da, beguithartez jarrico da
19. Beren arbasoen Jainco Jauna beren bihotz oroz bilhatzen dutenei; eta ez darote jaçarrico ez direla sainduetsiac.
20. Jaunac ençun çuen, eta jabaldu citzaioen populuari.
21. Eta Israelgo seme, Jerusalemen aurkitu cirenec, çazpi egunez eguin çuten airisetaco besta, bozcario handitan eta egun oroz Jauna laudatuz, eta lebitarrec eta aphecec ere bai, hequien carguari cihoacen tresnac joz.
22. Eta Ecequias bihotzera minçatu çaroeten Jaunaren gaineco gaucetan ongui aditzen ciren lebitarrei; eta bestaco çazpi egunetan jan çuten, baquezco bitimac imolatuz eta beren arbasoen Jainco Jauna laudatuz.
23. Eta oste guciaren gogaraco içan cen berce çazpi egun ere bestatzea, eta hala eguin çuten bozcalencia handitan.
24. Ecic Ecequiasec Judaco erreguec populuari eman çarozcan mila cecen eta çazpi mila ardi; buruçaguiec berriz, populuari mila cecen eta hamar mila ardi eman çarozten. Aphecetaric beraz mulço handia içan cen sainduetsia.
25. Eta bozcarioz gainditua içan cen Judaco populu gucia, hala apheçac eta lebitarrac, nola Israeldic ethorri ciren jendetze guciac, Israelgo lurreco proselitac ere eta Judan egoten cirenac.
26. Eta Jerusalemen hambateco besta bat eguin cen, non halacoric ez baitzen hiri hartan içatu Salomon, Israelgo erregue, Dabiden semearen egunez gueroztic.
27. Azquenean, apheçac eta lebitarrac jaiqui ciren populua benedicatzen çutelaric, eta ençuna içan cen hequien boça, eta othoitza heldu içan cen ceruco egoitza sainduraino.
1. Eta bestac, ohitzen arabera eguinac içan ciren ondoan, Judaco hirietan aurkitu cen Israel gucia ilki cen, eta phorroscatu cituzten jaincomoldeac, ebaqui lucuac, urratu leku gorac, herrautsi aldareac, ez bakarric Juda eta Benjamin gucicoac, bainan oraino Efraim eta Manasecoac, errotic arthiqui arteo; eta Israelgo semeac oro bihurtu ciren beren goçamen eta hirietara.
2. Bada, Ecequiasec aphez eta lebitar mulçoac eçarri cituen andanaca, cein bere eguimbidean, erran nahi da hala apheçac nola lebitarrac holocaustetaco eta baquezcoetaco, cerbitza ceçaten, aithor eman eta canta Jaunaren campetaco atheetan.
3. Aldiz erregueri cihoacon, haren beraren içatetic escaint citecen bethi goiz-arrats holocaustac, larumbatetan ere eta hilabetheen lehen egunean eta berce besta-buruetan, Moisen leguean iscribatua den beçala.
4. Halaber manatu çaroen Jerusalemen çaroen populuari, aphecei eta lebitarrei eman cioçoten beren çucena, Jaunaren legueco eguitecoetan alde bat hari ahal citecen.
5. Hori populuaren beharrietara heldu içan cenean, Israelgo semeac asco picain escaini cituzten, ogui, arno eta olioarenic, eztiarena ere; eta lurrac ekarcen dituen gucien hamarrenac escaini cituzten.
6. Halaber Judaco hirietan çauden Israelgo eta Judaco semeec escaini cituzten idien eta ardien hamarrenac, eta beren Jainco Jaunari botuz eman çaroezten gauça sainduetsien hamarrenac; eta oro ekarcearequin, eguin cituzten meta hainitz.
7. Hirugarren hilabethean hasi ciren meten eguiten eta çazpigarren hilabethean akabatu cituzten.
8. Eta Ecequias eta buruçaguiac sarthu cirenean, ikusi cituzten metac, eta benedicatu cituzten Jauna eta Israelgo populua.
9. Ecequiasec aphecei eta lebitarrei galdatu çaroeten, certaco çauden metac hala.
10. Açarias aphez-handiac, Sadoquen odolecoac, ihardetsi çaroen, cioelaric: Picainac Jaunaren etchean escainiac içaten abiatuz gueroztic, jan dugu eta ase gare, eta hainitz guelditu da, Jaunac benedicatu duelacoz bere populua; eta ondarren nasaicia da ikusten duçun hori.
11. Ecequiasec manatu çuen beraz bihiteguiac antola cetzazten Jaunaren etchean. Hori eguin çutenean,
12. Çucenqui sarthu cituzten nahiz picainac, nahiz hamarrenac eta botuz emanac cirenac oro. Hequietaz berriz, içan cen cargutua Conenias lebitarra, eta bigarrençat, Semei haren anaia;
13. Eta hunen ondotic, Jahiel, Açarias, Nahath, Asael, Jerimoth, Joçabad, Eliel, Jesmaquias, Mahath eta Banaias, Coneniasen eta haren anaia Semeiren azpico, Ecequiasen eta Açarias Jaincoaren etcheco aphez-handiaren manuz, hequiec baitzuten orotan ikusteco.
14. Berriz, Core lebitarra Jemnaren semea, iguzqui-haiceco athearen çaina, cen cargutua norc bere oldera Jaunari escaincen cituenez, picainez eta sainduren sainduan consecratzen cirenez.
15. Eta haren azpico ciren Eden eta Benjamin, Jesue eta Semeias, Amarias ere eta Sequenias, aphecen hirietan, çucenqui beren çathiac emateco beren anaiei, ttipiei eta handiei,
16. Berçalde hirur urthetaric goitico muthicoei, Jaunaren temploan sarcen ciren guciei; eta hequien arthaco ciren, cerbitzuco eta berce eguimbideetaco behar cirenac egun oroz eta beren aldietan,
17. Aphecençat familiaca, eta lebitarrençat hogoi urthetaric eta goiti, beren lerro eta andanetan.
18. Eta oste guciari, hala emazteei nola hequien haurrei, muthico edo nesquei, çucen ematen çaroeten jatecoa, sainduetsiac ciren gaucetaric.
19. Aaronen semeetaric ere baciren bazterraldetan eta hiri bakotcheco hiripetan guiçonac eçarriac, aphez eta lebitarretaricaco guiçonqui guciei beren çathiac ematen çarozcatenac.
20. Ecequiasec beraz Juda gucian eguin cituen erran ditugunac oro, eta bere Jainco Jaunaren aitzinean eguin çuen on, çucen eta eguia cena,
21. Jaunaren etcheco cerbitzuco eguitecoetan, legue eta ceremonien arabera, bere Jaincoa nahiz bilhatu bere bihotz oroz; hala eguin çuen eta ongui goan cen.
1. Dabidi berari othoitza. Jauna, makur çaçu beharria eta ençun neçaçu, ceren naicen behar eta erromes.
2. Çain çaçu ene arima, saindu naicelacotz; ene Jaincoa, salba çaçu çure cerbitzari, bere iguriquitza çure baithan daducana.
3. Urrical çaquizquit, Jauna, cergatic egun gucian oihuz egon bainarotzu;
4. Bozcaria çaçu çure sehiaren arima, çure gana, Jauna, alchatu dudalacotz ene arima;
5. Alabainan ezti eta goço çare, Jauna, eta urricalmendu handiac ditutzu çuri dei eguiten duten guciençat.
6. Çure beharriz, Jauna, har çaçu ene othoitza, eta atzarria çaudeci ene errequeizco oihuari.
7. Deihadar eguin darotzut ene hesturaco egunean, ceren bainauçu ençun.
9. Hobe da selharu-çoko batean egotea, ecenetz balsaco etchean emazte mococariarequin.
10. Gaixtaguinaren arima gaizqui-gura da; ez du urricari içanen bere laguna.
11. Gaixtoa joa denean, çuhurrago içanen da lainoa; eta badin çuhurrari badarraiquio, çuhurciaren jabe eguinen da.
1. Bada tumultoa appacegatu cenean, Paul discipuluac beregana deithuric eta bessarcaturic, parti cedin Macedoniarát ioaiteco.
2. Eta comarca hetan ebili cenean, eta exhortatu cituenean hitz anhitzez, ethor cedin Greciara.
3. Eta han hirur hilebethe eguinic, ceren Iuduéc celata eguiten baitzeraucaten Syriarat embarcatu içan baliz: haren abisua içan cen Macedonian gaindi itzultzera.
4. Eta lagund ceçan hura Sopater Beroenesac Asiarano: eta Thessaloniceanoetaric, Aristarquec eta Secondec, eta Gaio Derbianoac, eta Timotheoc: eta Asianoetaric, Tychiquec eta Trophimec.
5. Hauc aitzinerát ioanic iguriqui guençaten Troasen.
6. Eta gu embarca guentecen altchagarri gaberico oguien egunén ondoan Philippestic, eta ethor guentecen hetara Troasera, borz egunen buruan: non egon baiquentecen çazpi egun.
7. Eta asteco lehen egunean oguiaren haustera discipuluac bilduac içan eta, Paul minço cen hequin (ceren biharamunean partitzeco baitzén) eta iraun ceçan haren proposac gauherdi arterano.
8. Eta cen anhitz lampa gambera gorán, non bilduac baiquinaden.
9. Eta iarriric cegoela guiçon gaztebat Eutyche deitzen cenic leiho gainean, logale handi batec harturic, Paul luçaqui minço cela, loa garaithuric eror cedin hirurgarren soillerutic beherera, eta hila altcha ceçaten.
10. Baina iautsiric Paul behera cedin haren gainera, eta bessarcaturic erran ceçan, Etzaiteztela trubla ecen hunen arimá haur baithan da.
11. Guero iganic eta oguia hautsiric eta ianic, eta luçaqui minçaturic arguirano, hala parti cedin.
12. Eta guiçon gazteor viciric ekar ceçaten, eta haguitz consola citecen.
13. Eta gu vncira ethorriric embarca guentecen Assoserat, handic hartzeco guenduen Paul: ecen hala ordenatu çuen, berac bide hura oinez eguin gogoz.
14. Bada Asson gurequin bathu cenean, hura harturic ethor guentecen Mitylenera.
15. Eta handic embarcaturic, biharamunean ethor guentecen Chiosen aurkara: eta hurrenengo egunean arriua guentecen Samosera: eta Trogillen egonic, ondoco egunean ethor guentecen Miletera.
16. Ecen deliberatu çuen Paulec Ephesez aitzinago iragaitera, demboraric gal ezleçançát Asian: ecen lehiatzen cen baldin possible balitzayo Mendecoste egunean Ierusalemen içatera.
Basque Bible 1571
Public Domain