1. Jaunaren hitza Jonasi, Amathiren semeari ilki citzaioena, cerralaric:
2. Jaiqui çaite eta çoaz Ninibaco hiri handira, eta erançun çaçu han, ene aitzinera igan dela hango tzarqueria.
3. Eta Jonas jaiqui cen, Jaunaren aitzinetic Thatsisera ihes eguiteco. Jopera jautsi cen eta atzeman çuen Thatsisera cihoan unci bat; eman çuen bidaiaco behar cen dirua, eta uncian sarthu cen, hartan cirenequin Tharsisera goateco Jaunaren ihes.
4. Jaunac ordean itsasora igorri çuen haice handi bat, eta phesia gaitza eguin cen itsasoan, eta leherceco çorian çabilan uncia.
5. Itsasturuac icituac ciren; cein bere jaincoari deihadarca çauden, eta itsasora arthiqui cituzten uncian ciren puscac, hequietaz içan çadien arindua; Jonas berriz, unci barnera jautsia cen, eta lo gogor batean çagoen.
6. Eta lemaçaina hurbildu citzaion eta erran cioen: Certan çaude lo hortan? Jaiqui çaite eta dei eguioçu çure Jaincoari, hean çure Jaincoa orhoituco den gutaz, eta gal ez gaitecen.
7. Eta han cirenec batac berceari erran çuten: Çatozte eta arthic detzagun çorteac, eta jaquin deçagun certaco dathorquigun çorigaitz hau. Eta arthiqui cituzten çorteac, eta çortea Jonasen gainera erori cen.
8. Eta erran cioten: Aguer diçaguc cer ariaz den çorigaitz hau gure gainean. Cer oficio duc? Nongoa haiz eta norat hoa? edo cein jendaquitaric haiz?
9. Jonasec ihardetsi cioten: Hebrearra naiz ni, eta itsasoa eta leihorra eguin dituen Jainco Jaun cerucoaren beldurrean bici naiz.
10. Eta icialdura handia lothu citzaioten guiçon hequiei, eta erran cioten Jonasi: Certaco eguin duc hori? (ecen berac erranic baçaquiten, Jaunaren aitzinetic ihes cihoala.)
11. Eta erran cioten: Cer eguinen deraiagu, itsasoa bara dadien gure ganic? Ecen goitituz eta hantuz cihoan itsasoa.
12. Eta Jonasec ihardetsi çuen: Har neçaçue eta arthic itsasora, eta itsasoa baraturen da çuen ganic; nic badaquit alabainan phesia gaitz hau ene gatic ethorri dela çuen gainera.
13. Eta guiçonac arrau-indarca hari ciren, leihorrera bihurtu nahiz, bainan etziren nausitzen, itsasoa goitituz eta hantuz cihoalacoz.
14. Eta Jaunari oihu eguin eta erran cioten: Othoi, Jauna, ez beguedi gal guiçon hunen heriotzearen ariaz, eta ez beçaçu gure gain eçar odol hobengabea; ceren, Jauna, nahi duçun beçala eguiten baituçu.
15. Eta hartu çuten Jonas eta itsasora arthiqui çuten, eta itsasoa jabaldu cen bere iraquiduratic.
16. Eta guiçon hequiec beldur handia hartu çuten Jaunarençat; eta bitimac imolatu ciozcaten Jaunari, eta botuac eguin cituzten.
17. Eta Jaunac han eçarri çuen arrain handi bat Jonasen iresteco; eta Jonas arrainaren sabelean egotu cen hirur gau-egunez.
1. Eta bere Jainco Jaunari othoitz eguin cioen arrainaren sabeletic,
2. Eta erran cioen: Ene hesturaco lekutic Jaunari eguin diot deihadar, eta ençun nau; hobiaren ondotic oihu eguin dut, eta aditu duçu ene minçoa.
3. Arthiqui nauçu lecera, itsasoaren barnera, eta urec inguratu naute; çure tirain eta uhinac oro iragan çaizquit gainetic.
4. Eta nic erran dut: Iraicia naiz çure beguien aitzinetic; berriz ikusiren dut halere çure templo saindua.
6. Mendien behereco erroetara jautsi naiz; lurreco hersgailuec guilçatu naute bethico; eta çuc, ene Jainco Jauna, galcetic beguiraturen duçu ene bicia.
7. Ene arima hestutua cenean ene baithan, çutaz orhoitu naiz, Jauna; hel çadien ene othoitza çure gana, çure templo saindura.
8. Hutsalqueria alfer batzuei jarraiquitzen direnec uko eguiten diote beren alderaco urricalmenduari.
9. Bainan nic laudoriozco cantuequin imolaturen darozquitzut bitimac; eta ene salbatzeco, Jaunari bihurturen diozcat eguin diozcadan botu guciac.
10. Eta bigarrera aldico Jonasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cerralaric:
1. Jaiqui çaite, eta çoaz Ninibaco hiri handira, eta han erançun çaçu nic erraten darotzudan erançuquia.
2. Eta jaiqui cen Jonas, eta, Jaunaren hitzaren arabera, Ninibara goan cen; eta Niniba hain cen hiri handia, non baitzuen hirur egunen bidea.
3. Eta Jonasec, sarcen abiatu cenetic, eguin çuen egun baten bidea, eta oihu eguiten çuen eta erraten: Oraino berrogoi egun, eta hiria xahutua içanen da.
4. Eta Ninibarrec sinhetsi çuten Jaincoa baithan; erançun çuten barura, eta handienetic ttipieneraino çakuz jaunci ciren guciac.
5. Eta berria heldu içan citzaioen Ninibaco erregueri, eta jaiqui cen bere tronutic, eta arthiqui cituen bere soinecoac, eta jaunci çuen çaku bat, eta jarri cen hautsaren erdian.
6. Eta Niniban oihu eguin eta erançun çuten erregueren eta buruçaguien manamenduz, erranez: Guiçonec, çaldiec, idiec, ardiec ez beçate den-gutiena dasta; ez beitez alha, eta ez beçate uric edan.
7. Çakuz estal beitez guiçonac eta aciendac; beren indar guciaz deihadareguin bioçote Jaunari; eta batbedera bihur bedi bere bide gaixtotic eta escuen gainean duen tzarqueriatic.
8. Norc daqui hean ez den itzulico Jaincoa, eta hean ez duen barkatuco; hean ez den bihurco bere hasarrearen iraquiduratic, eta hala ez baicare galduco?
9. Eta Jaincoac ikusi cituen hequien eguinçac, itzuli cirela beren bide tzarretic; eta Jaincoa urricaldu cen hequiei eguinen ciotela erran çuen gaizquiaren gainean, eta etzioten eguin.
10. Eta Jonas hestutu cen hestura handi batez, eta minkaiztu cen.
1. Eta othoitz eguin cioen Jaunari, eta erran: Othoi, Jauna, ez othe da hau ene solasa, ene herrian oraino egoten nincenecoa? aria hortaz aitzindu naiz Tharsisera ihes goatera. Badaquit ecen çu çarela Jainco barkatiar, urricalmendutsu, jasancor, urricalpen handitacoa, eta gaizquia barkatzen duçuna.
2. Eta orai, Jauna, athera çaçu othoi ene arima ene baitharic; ceren enetzat heriotzea bicitzea baino hobea baita.
3. Eta Jaunac erran cioen: Uste duçu aria onez hasarretzen çaren?
4. Eta Jonas Ninibatic ilki cen eta jarri hiritic iguzqui-alderat; eta beretzat eguin çuen han itzalpe bat, eta jarria çagoen haren azpian itzalean, ikusi arteo cer guerthaturen citzaioen hiriari.
5. Eta Jainco Jaunac sortaraci çuen hunz-ondo bat, eta igan cen Jonasen buru gainera, itzala içan çadien haren buruaren gainean, eta gueriça ceçan hura, beroaz kexatua celacoz; eta bozcario handiaz boztu cen Jonas hunz-ondoaren ariaz.
6. Eta biharamun argui-hastean Jaincoac igorri çuen har bat, eta jo çuen hunz-ondoa, eta ihartu cen.
7. Eta iguzquia ilki cenean, Jaunac manatu çuen haice bero eta erregarri bat; eta iguzquiac jo çuen Jonasen burua, eta saphac ithotzen çuen Jonas; eta bere biciari galdatu cioen hilic utz ceçan, eta erran çuen: Bicitzea baino hobe nuque hilcea.
8. Eta Jaunac erran cioen Jonasi: Uste duçu ongui samurcen çaren hunz-ondoaren ariaz? Eta ihardetsi çuen: Aria dut samurceco heriotzeraino.
9. Eta Jaunac erran cioen: Minkaitz çare hunz-ondo baten ariaz, ceinaren ethorrarazteco ez baitzare behartu, eta ceinaren handiarazten ez baitzare haritu; ceina gau batez sorthu eta bercean hil baita;
10. Eta nic ez othe diot barkaturen Ninibaco hiri handiari, ceintan baitire ehun eta hogoi mila guiçon baino guehiago, beren escuina eta ezquerra eçagutzen ez dituztenac, eta acienda elemenia bat?
11. Laudamena Dabidi berari. Jaincoa, ene erreguea, goretsico çaitut eta benedicatuco dut çure icena orai eta menderen mendetan.
1. Egun oroz benedicatuco çaitut eta laudatuco dut çure icena orai eta menderen mendetan.
2. Handia da Jauna, eta guciz laudagarria, eta mugarriric ez du haren handitasunac.
3. Guiçaldi guciec laudatuco dituzte çure eguincariac, eta goraqui aiphatuco dute çure botherea.
4. Çure saindutasunaren handiestasun ospetsuaz minçatuco dira, eta erranen dituzte çure sendagaila espantagarriac.
5. Erranen dute çure eguincari lazgarrien indarra, eta hequien ahoan içanen da çure handitasuna.
6. Aiphamenetan eçarrico dute çure eztitasuneco nasaiciaren orhoitzapena, eta çure çucentasunaz bozcariotan ibilico dira.
7. Urricalcor eta urricalmendutsu da Jauna, jasancor eta hainitz urricalmendutsu.
8. Ez berba batere haren hitzei, beldurrez-eta jaçarria içan daquiçun eta gueçurretan aurkitua içan çaitecen.
6. Bi galde eguin içan darozquitzut, ez uka niri hil nadien baino lehen.
7. Erguelqueria eta gueçurrezco hitzac urrun eguizquitzu ni ganic; Ez niri eman ez behartasuna, ez-etare aberastasuna; emadaçu bakarric bicitzeco premia dena;
8. Beldurrez-eta ase ondoan lerra nadien ukatzera, eta erran deçadan Nor da Jauna? edo beharrac hartaraturic, ebats deçadan, eta ene Jaincoaren icena arnega.
1. Eta ikus nitzan çazpi Aingueru Iaincoaren aitzinean assistitzen dutenac, eta eman cequiztén çazpi trompetta.
2. Eta berce Ainguerubat ethor cedin eta egon cedin aldare aitzinean, vrrhezco encenserbat çuela: eta eman cequión anhitz perfum, Saindu gucién orationequin offrenda litzançát, throno aitzinean den aldare vrrhezcoaren gainean.
4. Eta har ceçan Aingueruäc encensera, eta bethe ceçan hura aldareco sutic, eta egotz ceçan lurrera: eta eguin citecen igorciriac eta vozac eta chistmistac eta lur ikaratze.
6. Eta lehen Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta eguin ceçan babaçuça eta su odol nahasteca, eta egotz citecen lurrera, eta arborén heren partea, erre cedin, eta belhar pherde gucia erre cedin.
7. Eta bigarren Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta mendi handi suz erratzen cen-bat beçala egotz cedin itsassora: eta itsassoaren heren partea odol eguin cedin.
8. Eta hil cedin itsassoan ciraden creatura vicitze çutenen herén partea: eta vncien herén partea deseguin cedin.
9. Guero herén Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta eror cedin cerutic içar handi irachequibat, çucibat beçala, eta eror cedin fuuioen herén partera, eta ithur vretara.
10. Eta içarraren icena erraiten da, Absinthio: eta vrén herén partea Absinthio bilha cedin: eta anhitz guiçon hil cedin vretaric, ceren karmindu içan baitziraden vrac.
11. Guero Laurgarren Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta io cedin iguzquiaren herén partea, eta ilharguiaren herén partea, eta içarren herén partea: hala non hayen herén partea ilhun baitzedin, eta egunaren herén parteac etzuen arguiric eguiten, ez gauärenac halaber.
12. Orduan ikus eta ençun neçan Ainguerubat hegaldatzen cela ceruären erdiaz, cioela ocengui, Maledictione, maledictione, maledictione lurreco habitantey, berce hirur Aingueruec ioren dituzten trompetta soinuacgatic.