1. Job lothuric bere solas idurizcacoari, minçatu cen oraino eta erran çuen:
2. Bici bedi Jaincoa, ene gaineco erabaquia guibelatu duena, eta bici bedi Ahalorotacoa, ene arima uherduran eçarri duena
3. Ceren hatsa ene baithan guelditzen deno, eta ene sudur-mizpiretan Jaincoa ganicaco biciac diraueno,
4. Ene ezpainec ez baitute tzarqueria bat erranen, ez-eta ene mihiac gueçur bat moldatuco.
5. Urrun da uste baitut çucen juiatzen duçuela; hil arteo ez naiz atheratuco hobengabe naicela erratetic.
6. Ez dut utzico hasi dudan ene xuripena, ene bihotzac alabainan ez nerrau ene bici gucian hobendun.
7. Gaixtaguinçat goan bedi ene etsaia, guiçatzarçat niri par eguilea.
8. Cer phesquiça duque aleguiacariac, jaramanqueriaz lotzen bada berceen onari, eta Jaincoac haren arimari ez badio atheric idequitzen?
9. Jaincoac ençunen othe du haren deihadarra, çorigaitza gainera ethorrico çaioenean?
10. Ala bere goçoa aurkituren othe du Ahaloratacoa baithan, eta edocein orduz Jaincoari dei eguinen ahal othe dio?
11. Jaincoaren lagunçarequin arguituren çaituztet Ahalorotacoa baithan denaz, eta ez darotzuet gordeco.
12. Bainan jaquinsun çarete guciac, eta certaco ariaric gabe deratsatzue solas alferrac?
13. Hau da guiçon gaixtoaren çucena Jaincoaren baithan, eta hau muthiriec Ahalorotacoa ganic hartuco duten primança:
14. Baldin seme asco heldu baçaio, ezpataren bazca içanen dira, eta haren ilobasoac ez dira oguiz aseco.
15. Haren ganic gueldituco direnac, hil orduco ehorcico dira, eta beren alhargunec ez darote deithoreric eguinen.
16. Dirua lur-meta beçala bildu balu ere, eta lohia beçala molçatu balitu soinecoac,
17. Lana hartuco du bai, guiçon çucenac ordean jauncico ditu soinecoac, eta hobengabeac eramanen du diruaren çathia.
18. Bere etchea biphiac beçala eguin du, eta etchola bat eguin du abereçainac beçala.
19. Aberatsac bethico loa hartuco duenean, ez du berequin deusere eramanen; idequico ditu beguiac, eta deus ez du atzemanen.
20. Uhar batec beçala hartuco du erromeseriac, phesiac gabaz du lehertuco.
21. Erretzen duen haice bat lothuco çaio, eramanen du, eta xirimola batec beçala jauçaracico du bere toquitic.
22. Jaincoac eçarrico dio escua gainean eta ez du guphidetsico; haren escutic ihes eguin beharrez harico da.
23. Haren lekuari beguiraturic, escu-çaflaca harico dira haren gainean eta hixtuca ondotic.
1. Cilharrac badu lurrean bere adarren sorlekua, eta urheac urcen den toquia;
2. Burdina lurretic atheratzen da; eta harria, beroac urthuric, cobre bilhacatzen da.
3. Guiçonac nahi duen iraupena eman dio ilhunari; bere beguia helcen du gauça gucien akabançara, lupheco ilhumbeetaco harrira, heriotzearen itzalpeetara.
4. Uharrac populu bidaianta ganic berezten ditu guiçon beharraren oinac ahanci dituenac eta helbideric gabe direnac.
5. Lurra, ceintan sorcen baitzen oguia, suaz iraulia içan da.
6. Hartaco harrietan da çafirraren lekua eta hartaco mokorretan urhearena.
7. Xoriac ez daqui hango bidea, eta saiaren beguiac ez du hura ikus.
8. Tratularien umeec ez dute hura oincatu, eta lehoinaren urrixa ez da han gaindi iragan.
9. Guiçonac harriaren gainera hedatu du escua, mendiac erroetaric irauli ditu.
10. Harrietan errecac eguin ditu, eta haren beguiac gauça balios guciac ikusi ditu.
11. Hibaien çolac ere ikartu, eta estaliac cirenac arguiratu ditu.
12. Bainan non atzematen da çuhurcia? Eta cein da adimenduaren lekua?
13. Guiçonac ez daqui haren balioa, eta ez da aurkitzen goçoqui bici direnen lurrean.
14. Leceac erraten du: Ez da ene baithan. Itsasoac dio: Ez da enequin.
15. Ez da urheric ederrenarençat ematen, ez da cilharrean trucatzen.
16. Ez da Indietaco oihal thindatuen aldean eçarceco, ez-eta sardoniz harriaren edo çafirraren aldean.
17. Urhea edo berina ez dira hari bardinceco, eta ez dira urhezco unciac hartan trucatuco.
18. Balio handieneco eta goreneco gauçac ez dira haren aldean aiphatuco; bainan çuhurcia leku gordeetaric atheratzen da.
19. Ethiopiaco topaça ez da haren bardin eçarrico, ez-eta oihal thindatu ederrenac haren aldean.
20. Nondic heldu da bada çuhurcia? Non da adimenduaren lekua?
21. Gordea da bici diren gucien beguiei; ceruco hegastinençat orobat estalia da.
22. Galpenac eta herioac diote: Gure beharriz ençun dugu haren omena.
23. Jaincoac eçagutzen du haren bidea, berac daqui haren lekua.
24. Alabainan bera da munduaren bazterrac ikusten dituena, eta ceruaren azpian diren gauça guciac beguiz daduzcana.
25. Hura da haiceari indarra eman dioena; harec neurritu ditu urac.
26. Leguea ematen çaroetenean uriei eta bidea phesi burrumbatsuei,
27. Orduan ikusi çuen çuhurcia, orduan eçagutaraci, aphaindu eta ikartu çuen.
28. Eta guiçonari erran çaroen: Huna Jaunaren beldurra, hau da çuhurcia, eta gaizquitic guibelerat eguiteco adimendua.
1. Dabidi berari psalmoa. Jaunari canta dioçoçue cantica berri bat, ceren sendagailac eguin baititu. Berac, bere escuinaz, bere beso sainduaz du salbatu.
2. Jaunac eçagutaraci du bere ganicaco salbamendua; jendaien aitzinean aguertu du bere çucentasuna.
3. Orhoitu da bere urricalmenduaz eta cintasunaz Israelen etchearen alderat. Lurreco bazter guciec ikusi dute gure Jaincoa ganicaco salbamendua.
4. Lurra oro bozcariotan jar bedi Jaunaren aitzinean; canta çaçue, jauz çaitezte, jo çaçue musicaco tresnac.
5. Jaunari jo dioçoçue guitarra, guitarraren gainean cantatuz psalmoac;
6. Jo çatzue cobrezco eta adarrezco turutac. Bozcaria çaitezte gure erregue Jaunaren aitzinean;
13. Ez guphidets haurrari cridança; ecen cigorraz jotzen baduçu ere, ez da hilen.
14. Hura cigorraz joco duçu, eta haren arima ifernutic atheratuco.
1. Gommendatzen drauçuet bada gure arreba Phebe, Cenchreco Eliçaren nescato dena:
2. Hura gure Iaunean recebi deçaçuençát sainduey dagoten beçala, eta assisti çaquizquioten çuen behar içanen den gauça gucietan: ecen hura anhitzen ostatessa içan da, eta neurorren-ere.
3. Salutaitzaçue Priscilla eta Aquila, ene aiutariac Iesus Christ Iaunean.
4. Ceinéc ene viciagatic bere leppoac susmettitu baitituzté: hæy eztrauztet nic neurorrec esquerrac emaiten, baina Gentilén Eliça guciéc-ere bay.
5. Saluta eçaçue hayén etchean den Eliçá-ere Saluta eçaçue Epenet ene maitea, cein baita Achaiaco primitiá Christean.
6. Saluta eçaçue Maria guregana anhitz trabaillatua.
7. Salutaitzaçue Andronic eta Iunia ene lehen gussuac, eta ene presonerquideac, Apostoluén artean notable diradenac, eta ni baino lehen içan diradenac Christean.
8. Saluta eçaçue Amplia ene maitea gure Iaunean.
9. Saluta eçaçue Vrban, gure aiutaria Christean eta Stachys ene maitea.
11. Saluta eçaçue Herodion ene lehen gussua. Salutaitzacue Narcisse baithaco gure Iaunean diradenac.
12. Salutaitzaçue Tryphena eta Tryphosa, gure Iaunean trabaillatzen diradenac. Saluta eçaçue Persida, nic maite dudana eta anhitz trabaillatu dena, gure Iaunean.
13. Saluta eçaçue Rufo berecia gure Iaunean, bayeta haren eta ene ama.
15. Salutaitzaçue Philologo, eta Iulia, Nereo, eta haren arrebá, eta Olympa, eta hequin diraden saindu guciac.
16. Saluta eçaçue elkar pot eguite saindu batez Christen Elicéc salutatzen çaituztez.
17. Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, gogoa ditzaçuen, çuec recebitu duçuen doctrinaren contra partialitateac eta scandaloac eguiten dituztenac: eta apparta çaitezten hetaric.
18. Ecen halacoéc Iesus Christ gure Iauna eztuté cerbitzatzen, baina bere sabela: eta hitz eztiz eta lausenguzcoz simplén bihotzac seducitzen dituzté.
19. Ecen çuen obedientiá batbederaz eçagutua da: Aleguera naiz bada çueçaz den becembatean: baina nahi dut çuhur çareten onean eta simple gaitzean.
20. Eta baquezco Iaincoac deseguinen du Satan çuen oinén azpian sarri. Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela, çuequin. Amen.
21. Salutatzen çaituztez Timotheo ene aiutariac, eta Lucioc, eta Iasonec, eta Sosipaterec ene lehen gussuéc.
22. Salutatzen çaituztét gure Iaunean nic Tertiusec, epistola haur scribatu dudanac.
23. Salutatzen çaituztez Gaius-ec, ene eta Eliça guciaren ostatuac. Salutatzen çaituztez Eraste hirico procuradoreac, eta Quart anayeac.
24. Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin gucioquin. Amen.
25. Bada çuec confirma ahal çaitzaqueztenari, ene Euangelioaren eta Iesus Christen predicationearen araura, hambat demboraz gueroztic mysterio estaliric egon den reuelationearen araura:
26. Baina, oráin manifestatu denaren, eta Propheten Scripturéz Iainco eternalaren manuz fedearen obedientiatan natione gucietan declaratu denaren araura:
27. Iaincoari, bada, çuhur bakoitzari dela gloria Iesus Christez eternalqui. Amen.