La Bible en un an

1. Bada, Jacobec eguin çuen egoitza Canaango lurrean ceinetan arrotz ibili baitzen haren aita.
2. Eta hauquiec dira haren ondocoen helcariac. Josepec, hamasei urthetan, bere anaiequin alhatzen cituen arthaldeac haurra celaric oraino; eta cen bere aitaren emazte Balaren eta Celpharen semeequin; eta bere aitaren baithan jaçarri çuen bere anaiec gaixtaqueria handi bat eguin çutela.
3. Bada Israelec bere seme gucien gainetic maite çuen Josep, ceren bere çaharcean içatu çuen; eta eguin cioen soineco carançacatu bat.
4. Bainan anaiec ikusteaz aitac berce seme guciac baino maiteago çuela, higüindu çuten, eta hari edocein gauça eztiqui erran etzeçoqueten.
5. Guerthatu ere cen bere anaiei kondatu ciotela ametsetaco ikuscari bat, hori içan cen herra handiago baten aria.
6. Erran içan cioten: Adi çaçue ikusi dudan ene ametsa.
7. Uste nuen espal lotzen hari guinela landa batean; eta ene espala jaiquitzen beçala cela, eta xutic guelditzen, eta çuen espalec inguruan jarriric adoratzen çutela ene espala.
8. Ihardetsi çuten haren anaiec: Gure erregue içan behar othe çare? ala çure azpico içanen gare? Amets eta solas horietaco aria içan cen beraz bekaizgo eta herracunde itchindi.
9. Berce amets bat ere ikusi çuen; eta hura kondatzean anaiei erran çuen: Ametsetan ikusi dut iduri iguzquia, ilharguia eta hameca içar adoratzen nindutela.
10. Hori bere aitari eta anaiei kondatu ciotenean, larderiatu çuen bere aitac, eta erran cioen: Cer erran nahi du amets horrec? nic eta çure amac eta çure anaiec adoratuco othe çaitugu lurraren gainean?
11. Bekaizgotan çagozcon berez bere anaiac: bainan aitac beguiesten çuen gauça minçatu gabetaric.
12. Eta haren anaiac Siquemen çaudelaric arthaldeen alhatzen,
13. Israelec erran cioen: Çure anaiec ardiac alhatzen dituzte Siquemen: çato, igorrico çaitut hequietara. Ihardetsiric hunec,
14. Huna non naicen, aitac erran cioen: Çoaci, eta ikusaçu hea guciac ongui doacen çure anaiençat eta aciendençat: eta erakarrico darozquidatzu berriac cer iragaiten den. Hebrongo haranetic igorria içanic, ethorri cen Siquemera.
15. Eta guiçon batec atzeman çuen bazterrez bazter çabilala, eta galdatu cioen hea cer bilhatzen çuen.
16. Josepec ihardetsi çuen: Ene anaiac bilhatzen ditut; erakutz diçadaçu non alhatzen dituzten arthaldeac.
17. Eta guiçonac erran cioen: Goan dira toqui huntaric: bainan aditu ditut elkarri erraten: Goacen Dothainera. Josep goan cen beraz bere anaien ondotic, eta atzeman cituen Dothainen.
18. Urrunera hauquiec ikusi çutenean, hura hurbildu baino lehen, eguin çuten haren hilceco asmua.
19. Eta elkarri erraten çuten: Huna non heldu den gure ametseguilea.
20. Çatozte, hil deçagun, eta arthic urtegui çahar hortara, eta erranen dugu: Basabere gaixto batec iretsi du: eta orduan ikulico du cerençat baliatu çaizcoen bene ametsac.
21. Bainan Errubenec, hori adituric, eguinahalaz han cen haren atheratzera hequien escuetaric, eta erraten çuen:
22. Ez dioçoçuela bicia ken, eta ez ixur odolic: bainan arthicaçue mortuan den urtegui hortara, eta iducatzue çuen escuac garbi: eta hola minço cen, Josep hequien escuetaric athera nahiz, eta hura bere aitari bihurcea gatic.
23. Beraz Josep heldu içan cen beçain laster bere anaietara, biluci çuten bere soineco luce carançatutic,
24. Eta arthiqui çuten urtegui çaharrera, ceina agortua baitzen.
25. Eta jarriac çaudelaric oguiaren jateco, ikusi cituzten Ismaeldar bidaiariac ethorcen Galaatetic, eta hequien cameluac, balsamuac, arraxina eta mina çaramazquitenac Eguiptora.
26. Judac beraz erran cioten bere anaiei: Cer baliatuco gare gure anaia hilçaz, eta haren odola gordetzeaz?
27. Hobe da salcea Ismaeldarrei, eta gure escuac ez kutsatzea: ecen gure anaia da eta gure haraguia. Anaiac erori ciren haren hitzetara.
28. Eta hura urteguitic atheraric, iragaiten ciren Madiantar tratulariei, hogoi cilharrezcotan saldu çuten Ismaeldarrei, ceinec Eguiptora eraman baitzuten.
29. Eta Erruben itzuliric urteguira, etzuen causitu haurra:
30. Soinecoac urratu cituen eta bene anaietara goanic, erran cioten: Haurra ez da agueri eta norat eguinen dut nic?
31. Bainan hartu çuten Josepen soinecoa, eta hil çuten pittica baten odolean gorritu çuten.
32. Guiçonac igorri cituzten aitari hura eramatera, eta erraitera: Hau aurkitu dugu: ikusaçu hea den çure semearen soinecoa, ala ez.
33. Aitac eçagutu çuenean, erran çuen: Ene semearen soinecoa da: basabere gaixto batec jan du hura; basabereac iretsi du Josep.
34. Eta soinecoac urraturic, jaunci çuen çurdatza, dembora handiz auhendatzen çuelaric bere semea.
35. Eta haren haur guciac bilduric aitaren atsecabearen goçatzeco, etzuen goçagailuric nahi içan onhetsi, bainan erran çuen: Ene semea auhendatzen dudalaric jautsico naiz ifernura. Eta cirauelaric bere nigarretan,
36. Madiantarrec saldu çuten Josep Putifar, Faraonen ebaqui, soldadoetaco buruçaguiari.
1. Ordu berean, Juda bere anaien ganic jautsiric, Hiras deitzen cen guiçon odolamtar baten gana aldaratu cen.
2. Eta han ikusi çuen Sue deitzen cen cananear guiçon baten alaba: eta emaztetzat harturic, sarthu cen haren gana.
3. Eta hau haurdundu cen, eta erdi seme batez, eta deithu çuen Her.
4. Eta berriz haurdunduric, Onan deithu çuen sorthu citzaioen semea.
5. Eta berriz ere erdi cen hirugarren batez, ceina deithu baitzuen Sala; hau sorthu-eta, guelditu cen haur eguitetic.
6. Bada Judac Her bere seme çaharrenari harraraci cioen emazte bat, Thamar deitzen cena.
7. Eta Her, Judaren seme çaharrena, içan cen gaixtaguin bat Jaunaren aitzinean: eta Jaunac hil içan çuen.
8. Judac erran cioen beraz bere seme Onani: Sar çaiteci çure anaiaren emaztea gana, eta bat çaiteci harequin, ondoreac eraguiteco çure anaiari.
9. Hunec baitzaquien, bere anaiaren emaztea gana sarthuz, etzitzaizcola berari sorthuco haurrac, hacia ixurcen çuen lurrera, bere anaiaren iceneco haurric sort etzadiençat.
10. Eta horren gatic jo çuen Jaunac, ceren gauça hastiagarria çuen eguiten.
11. Judac erran cioen beraz bere erreina Thamarri: Çaude alhargun çure aitaren etchean, ene seme Sela handi dadien arteo: beldur cen ecen hura ere hil çadien bere anaiac beçala. Thamar goan cen eta egon bere aitaren etchean.
12. Bada asco egun iragan ondoan, hil cen Sueren alaba, Judaren emaztea: Juda, deithorearen ondoan, goçagailu harturic, igaiten cen bere ardi-moztaileetara, Thamnasera; bere eta bere arthaldeco arçain Hiras odolamtarra.
13. Thamarri berria ekarri cioten bere aitaguinarreba Thamnasera igaiten cela ardien motzaraztera.
14. Bere alhargun soinecoac utziric, theristroa hartu çuen: eta jaunzcura gambiaturic, jarri cen Thamarreraco bide-juntan Sela handitua celacotz, eta etziotelacotz senharçat eman.
15. Judac, hura ikusi içan çuenean, uste içan çuen nesca galdu cembait cela, ecen bere beguithartea gordea çaducan beldurrez-eta eçagutua içan cedin.
16. Eta hurbilduric, erran cioen: Utz neçaçu çure baithara: etzaquien ecen bere erreina çuela. Hunec ihardetsi cioen: Cer ematen darotaçu nitaz baliatzeco?
17. Erran cioen igorrico darotzut pittica bat arthaldeetaric. Berriz ere hunec erran cioen: Jasanen dut çuc nahi duçuna, ematen badarotaçu bahi bat, aguindua igorri artecan.
18. Judac erran cioen: Cer nahi duçu ematea bahitzat? Ihardetsi çuen: Çure erreztuna, eta escumuthurrecoa, eta escuan daducaçun makila. Beraz behingo uqui-alditic emaztequia içorra guerthatu cen.
19. Eta xutituric goan cen: guero utziric hartu içan çuen jaunzcura, jaunci cituen alhargun-soinecoac.
20. Bizquitartean Judac igorri çuen pittica odolamtar arçainarequin, guibelerat har ceçan emaztequiari eman cioen bahia: arçainac hura ez aurkituric,
21. Galdeguin cioten toquico guiçonei: Non da bide-juntan jarria cen emaztequia? Oroc ihardetsi çuten: Ez da leku hortan içatu ema galduric.
22. Bihurtu cen Juda gana, eta erran cioen: Ez dut aurkitu, eta hango guiçonec erran ere darotate ez dela toqui hartan egundaino jarri içan nesca tzarric.
23. Judac erran çuen: Atchic beça beretzat, segurqui gueçurtica ez deçaquegu jaçar: nic igorri dut aguindu nuen pittica, eta çuc ez duçu bera aurkitu.
24. Bainan huna non hirur hilabetheren buruan berria ekarri cioten Judari, erraten ciotelaric: Thamar, çure erreina, guiçonquiarequin erabili içan da, eta agueri da haren sabela loditzen hari dela. Eta Judac erran çuen: Athera çaçue erretzeco.
25. Erretzera çaramatelaric, bidali çuen bere aitaguinarreba gana, erraten çuelaric: Içorra naiz haina ganic ceinarenac baitira hauquiec: eçagut çatzu norenac diren erreztun hau, escumuthurrecoa eta makila.
26. Judac bahiac eçaguturic, erran çuen: Ni baino çucenagoa da, ceren ez baitut eman ene seme Selari. Guciarequin ere etzuen handic-harat Thamar eçagutu guehiago.
27. Erditzeco menean aguertu içan cen biritchiac cituela sabelean: eta haurren eguitean, batec atheratu çuen escua, ceinetan emaguinac lothu baitzuen gorri bat, erraten çuelaric:
28. Hau ilkico da lehenic.
29. Bainan harec bildu çuen escua guibelerat, eta berce haurra ilki cen: eta emaztequiac erran çuen: Certaco çu gatic hautsi da trencada? eta aria hortaz eman cioen icena Pharez.
30. Guero atheratu cen haren anaia, ceinaren escuan baitzen gorria: eta deithu çuen Çara.
11. Çure icena eçagutzen dutenec, çure baithan içan beçate beren iguriquitza, ceren ez baititutzu bazterrerat utzi çu bilhatzen çaituztenac, Jauna. Ecen erran du bere bihotzean: ahanci çaio Jaincoari; beguiac aldaratzen ditu, batere ez ikusteco.
12. Canta çaçue Sionen dagoen Jauna; jendaien artean eçagutaraz çatzue haren arthac; Jaiqui çaite, Jainco Jauna, gora bedi çure escua; ez ahanz beharrac.
13. Ecen orhoitu da beharrez, bilhatu du hequien odola, etzaio ahanci hequien oihua. Cergatic gaixtaguinac sumintaraci du Jaincoa? Ceren erran duen bere bihotzean: Ez da bilhatuco.
14. Urrical çaquizquit, Jauna; ikusaçu cer aphaltasunetan eçarri nauten ene etsaiec. Ikusten duçu, Jauna, ecen beguiratzen dioçute neke oinhaceei, çure escuari arthiquitzeco gaixtaguinac. Çure gain da beharra, çu çare umeçurçaren lagunça.
15. Oi çu, heriotzeco atheetaric goititzen nauçuna, çure laudorio guciac eçagutaraz detzadan Siongo alabari hirico atheetan! Hauts çaçu bekatorearen eta gaixtaguinaren besoa. Bilhatua içanen da haren bekatua eta ez da kausituco.
16. Bozturen naiz çuc eman salbamenduan. Jendaiac sarthuac daude beren escuz eguin duten leceari. Hequien çangoa atzemana içan da berec gorde duten artean. Jauna erreguinaturen da bethi eta menderen mendetan: jendaiac, galduren çarete haren lurretic.
17. Eçagutua içanen da Jauna, çucenari bere bidea ematen daroena; bekatorea atzemana içan da bere escuetaco lanetan. Jaunac ençun du beharren nahicaria. Jauna, çure beharriac ençun du hequien bihotzeco aphaindura.
18. Ifernura boaci bekatoreac, Jaincoa ahanzten duten jendaiac oro. Umeçurçaren eta aphalaren alde erabac çaçu, guiçonac bene burua ez deçançat guehiago lurraren gainean espanta.
19. Ecen beharra ez da azqueneraino ahancia içanen, noharroinaren jasancortasuna ez da bethico alferra içanen.
20. Jaiqui çaite, Jauna, gogor ez dadien guiçonaren ahala; jendaiac çure aitzinean juiatuac içan beitez.
31. Ez bekaizgoric ekar makurrean dabilanari, eta ez jarraic haren bideei;
32. Ceren Jaunac hastio baititu enganatzaile guciac, eta lainoequin baititu bere solasac.
33. Jaunac igorcen du beharra gaixtaguinaren etchera; bainan prestuen egoitzac benedicatuac içanen dira.
34. Harec trufatuco ditu trufariac, eta graciaz betheco ditu ezti direnac.
35. Çuhurrec goçatuco dute ospea; çoroen goratzea ahalquetara bihurtuco da.
1. Egun hartan berean Iesus etchetic ilkiric, iar cedin itsas costán.
2. Eta bil cedin harengana gendetze anhitz, hambat non vnci batetara sarthuric iar baitzedin: eta gendetze gucia itsas costán cegoen.
3. Eta erran cieçén anhitz gauça comparationez, cioela, Huná, ereillebat ilki cedin ereitera.
4. Eta ereitean hacitic batzu eror citecen bide bazterrera: eta choriac ethorri içan dirade, eta iretsi vkan dituzte hec.
5. Eta batzu erori içan dirade leku harriçuetara, non ezpaitzuten heuragui lurric: eta bertan ilki citecen, ceren ezpaitzuten lur barneric.
6. Guero iguzquia goratu eta, erre içan dirade, eta ceren ezpaitzuten erroric, eyarthu içan dirade.
7. Eta batzu erori içan dirade elhorri artera: eta handitu içan dirade elhorriac, eta itho vkan dituzte hec.
8. Eta batzu erori içan dirade lur onera: eta fructu renda ceçaten, batac ehun, berceac hiruroguey, eta berceac hoguey eta hamar.
9. Ençuteco beharriric duenac, ençun beça.
10. Orduan hurbilduric discipuluéc erran cieçoten, Cergatic comparationez minço atzaye?
11. Eta harc ihardesten çuela, erran ciecén, Ceren çuey eman baitzaiçue ceruètaco resumaco secretuén eçagutzea, baina hæy etzaye eman.
12. Ecen norc-ere baitu, hari emanen çayó, eta hambatez guehiago vkanen du: baina norc-ere ezpaitu, hari duena-ere edequiren çayó.
13. Halacotz comparationez minço natzaye: ceren dacussatelaric ezpaitute ikusten, eta ençuten dutelaric ezpaitute ençuten, ez aditzen.
14. Hala complitzen da hetan Esaiasen prophetiá, ceinec baitio, Ençutez ençunen duçue, eta ez adituren: eta dacussaçuela ikussiren duçue eta etzaizquiote oharturen.
15. Ecen guicendua da populu hunen bihotza, eta beharriéz gogorqui ençun vkan duté, eta beguiac ertsi vkan dituzté: beguiez ikus, eta beharriéz ençun, eta bihotzaz adi ezteçaten, eta conuerti ez titecen, eta senda ez titzadan.
16. Bada dohatsu dirade çuen beguiac, ecen ikusten duté: eta çuen beharriac, ecen ençuten duté.
17. Ecen eguiaz erraiten drauçuet, anhitz Prophetac eta iustoc desiratu vkan dutela ikustera çuec ikusten dituçuen gaucén, eta ezpaitituzte ikussi: eta ençutera, ençuten dituçuen gaucén, eta ezpaitituzte ençun.
18. Çuec bada ençuçue ereillearen comparationea.
19. Noiz-ere nehorc ençuten baitu resuma hartaco hitza, eta ez aditzen, ethorten da Gaichto hura, eta harrapatzen du haren bihotzean erein cena: haur da bide bazterrean hacia recebitu duena.
20. Eta leku harriçuetara hacia recebitu duena, haur da, hitza ençuten, eta hura bertan bozcariorequin recebitzen duena:
21. Baina eztu erroric bere baithan, halacotz da iraute gutitaco: eta tribulationeric edo persecutioneric hitzagatic heltzen denean, bertan scandalizatzen da.
22. Eta elhorri artera hacia recebitu duena, haur da hitza ençuten duena, baina mundu hunetaco arthác, eta abrastassunezco enganioac ithotzen duté hitza, eta fructuric eztu eguiten.
23. Baina lur onera hacia recebitu duena, haur da hitza ençuten eta aditzen duena, ceinec fructu ekarten baitu eta eguiten, batac ehun, eta berceac hiruroguey, eta berceac hoguey eta hamar.
24. Berce comparationebat proposa ciecén, cioela, Comparatu da ceruètaco resumá haci ona bere landán erein duen guiçonarequin.
25. Baina guiçonac lo ceunçala, ethor cedin haren etsaya, eta erein ceçan hiraca, ogui artean: eta ioan cedin.
26. Eta handitu cenean belharra, eta fructu eguin çuenean, orduan aguer cedin hiraca-ere.
27. Orduan ethorriric aitafamiliaren cerbitzariéc erran cieçoten, Iauna, eztuc haci ona erein eure landan? nondic du beraz hiraca?
28. Eta harc erran ciecén, Guiçon etsayac hori eguin du. Eta cerbitzariéc erran cieçoten, Nahi duc bada goacen eta bil deçagun hura?
29. Eta harc erran ciecén, Ez: hiracaren biltzean oguia-ere idoqui ezteçaçuen harequin batean.
30. Vtzitzaçue biac elkarrequin handitzera vzta-arterano: eta vzta demborán, erranen drauet biltzaley, Bil eçaçue lehenic hiracá, eta hers eçaçue açautoz erratzecotzat: baina oguia bil eçaçue ene granerera.
Basque Bible 1571
Public Domain