1. Miqueas Morasthiarrari Jaunac eguin solasa, Judaco erregue Joathamen eta Acacen eta Ecequiasen egunetan; Miqueasec içatu ikuspena Samariaren eta Jerusalemeren gainean.
2. Adi çaçue populu guciec, eta atzarriac egon beitez lurra eta hartan direnac oro; eta Jainco Jauna çuen contra lekuco içan bedi, Jauna bere templo saindutic.
3. Ecen huna bere lekutic ilkitzera dihoala Jauna; eta jautsiren da, eta oina eçarriren du lurreco bizcar gucien gainean.
4. Eta haren azpian eceztaturen dire mendiac, eta haranac urthuren ezcoa suaren aitzinean beçala, eta çurrumbilora jausten diren urac beçala.
5. Jacoben gaixtaqueriaren eta Israelen bekatuen gatic guerthatuco da hori gucia. Cer da Jacoben tzarqueria? ez othe da Samaria? eta nondic dathorci Judaco leku gorac? ez othe Jerusalemdic?,
6. Eta eçarriren dut Samaria hala-nola landan harri murru bat mahastia landatzean; eta haranera ambilduren ditut hartaco harriac, eta aguerturen ditut haren asentuac.
7. Çathicatuac içanen dire haren jaincomoldeac, eta haren irabaciac oro suz erreac içanen dire, eta herrausturen ditut haren idola guciac; ceren lilitcho-sarietaric bilduac baitire, eta lilitcho-saritara baitire bihurturen.
8. Horren gainean naiz deithoraturen eta orrobiaz egonen; goanen naiz biluz eta has; uhuria eguinen dut erainsugueac beçala, eta carranca ostrucac beçala;
9. Ceren etsitua baita haren çauria, ceren ethorri baita Judaraino, jo baitu ene populuaren athea Jerusalemeraino.
10. Jetherat ez hel berria; ez eguin marrascaca nigarric. Herrautsaren etchean herrautsez estal çaitezte.
11. Leku ederreco egoiliarrac, çoazte laidoz estaliac; ez da atheratu ilkibidean dagoena; hauçoco etcheac, bere hazcartasunac xutic daducanac, çuetaric harturen ditu deithore-ariac;
12. Ceren oneraco ecindua baita uherduretan bici dena, Jauna ganic Jerusalemgo atheetara jautsi delacoz gaitza.
13. Orga-lasterren harramançac laztu du Laquiseco egoiliarra: hi haiz Siongo alabaren bekatuaren ithurburua, ecen hire baithan aurkitu dire Israelen tzarqueriac.
14. Hargatic Jethen primançara igorriren ditu bidalquinac; gueçurrezco etchea içanen da Israelgo erregueen enganagarri.
15. Maresan hagoena, ondore bat igorriren derainat oraino; Odolamera helduren da Israelgo ospea.
16. karçoil eta murritz hadi hire bihotzeco haur maiteen ariaz; biphil hadi arranoa beçala, gathibu eramanac direlacoz hire ganic.
1. Çorigaitz hutsalqueriaco gogoetac erabilcen, eta çuen oheetan asmu gaixtoac eguiten ditutzuenei! Goiz-goicetic obratzen dituzte, ceren hequien escua Jaincoaren contra goititua baita.
2. Eta lehiatu dituzte landac, borchaca hartu dituzte, eta ebatsi dituzte etcheac; gueçurrez belçatzen çuten guiçon bat, haren etchearen irritsean; berce bat berriz, haren lurren lehian.
3. Aria hortaz hau dio Jaunac: Huna non jendaqui horrençat gaitza derabilcadan burutan; hartaric ez ditutzue çuen lephoac itzurico, eta etzarete burgoiric ibilico, latzeguia içanen baita dembora.
4. Orduan erranquiçun bat atheratuco dute çuen gainean, eta goçoqui cantatuco dute cantu hau: Desmasiaz gare xahutuac; ene populuaren çathia berce batzuetara da aldatua: nola urrunduren da ene ganic, guibelerat heldu denaz gueroztic gure eremuen çathitzailea?
5. Horren gatic ez da guehiago çuetan içanen çortheco haria hedatuco duenic Jaunaren baldarnan.
6. Ez beçaitezte minça, erranez: Ez da hauquien gainera jautsico çorigaitza, ahalquea etzaiote iratchiquico.
7. Jacoben etcheac dio: Laburtua othe da Jaunaren izpiritua, edo horrelacoac othe dire haren asmuac? Ene hitzac ez othe dire onac çucen dabilanarequin?
8. Eta aitzitic ene populua ceiherrera jaiqui da; athorraz berçalde, capa ere kendu dioçue beharrari, eta perla eman dioçuete beren bidean iragaiten cirenei.
9. Beren atseguinezco etcheetaric iraici ditutzue ene populuco emaztequiac; hequien haurttoen ahotic bethico kendu duçue ene laudorioa.
10. Jaiqui, çoazte, ceren ez baituqueçue phausuric lur huntan, ceren bere lohitasunaren ariaz andeaturen baita usteldura icigarrienaz.
11. Oxala izpiritugabeco guiçon bat baninz, eta gueçurrac balire ene erranac! Çuen gainera ixurico dut karastasuneco arnoa, eta hordiaraciren çaituztet; eta haina hura ceinaren gainera ixurico baita, populu hau içanen da.
12. Gucia batera bilduco çaitut, Jacob; molçora bilduco ditut Israelgo ondarrac; batean eçarrico dut ene populua ardi-bordan beçala, arthaldea hespilen erdian beçala; guiçonen ostearen handiz, harramascan egonen dire.
13. Ecen hequien aitzinean içanen da bide-idequitzailea; molçoca ethorrico dire eta athetic sarthuco; eta hequien erregue hequien aitzinean iraganen da, eta hequien buruan içanen da Jauna.
1. Eta erran dut: Adi çaçue Jacoben buruçaguiec eta Israelen etcheco aitzindariec: Ez othe dagoquiçue çuei cer den çucen jaquitea,
2. Onguia gaitzets eta gaizquia maite duçuenac; beharrei borchaca larrua bizcarretic eta haraguia heçurren gainetic kencen duçuenac?
3. Horiec jan dute ene populuaren haraguia, eta kendu diote soinetic larrua; eta hautsi diozcate heçurrac; eta xehacatu dituzte duphinaraco beçala; eta haraguia elceraco beçala.
4. Egun batez eguinen diote Jaunari oihu, eta ez ditu ençunen; eta orduan gordeco diote bere beguithartea, tzarqui beren asinuetan ibili diren beçala.
5. Hau dio Jaunac profeta hainen gainean, ceinec enganatzen baitute ene populua; ceinec horcez asiquitzen baitute, eta baquea erançuten; eta norbaitec ez badiote ahora cerbait arthiquitzen, haren contra sainduesten dute gudua.
6. Hargatic gaua içanen da çuençat ikuspen, eta ilhumbeac çuençat asmacari; eta profeta horien gainera itsuturen da iguzquia, eta horien gainera ilhunduren eguna.
7. Eta ahalquetara erorico dire ikuspen ikusleac, eta ahalquetara goanen dire asmaguinac; eta oroc estaliren dituzte beguitharteac, ceren ez baitiote ihardetsiren Jaunac.
8. Ni ordean bethea naiz Jaunaren izpirituaren indarraz, adigarriz eta ahalez, Jacobi erançuteco bere gaizquia eta Israeli bere bekatua.
9. Hau adi çaçue, Jacoben etcheco buruçaguiac eta Israelen etcheco juieac; ceren gaitzets baituçue çucentasuna, eta eragozten baititutzue çucenac oro.
10. Odolez alchatzen duçue Sion, eta gaixtaqueriaz Jerusaleme.
11. Horgo aitzindariec emaitza truc atheratzen dituzte beren erabaquiac, aphecec saritan beren irakaspenac, profetec dirutan beren asmaguinçac; eta guero Jaunaren gainean daudeci, derratelaric: Jauna ez othe da gure erdian? Ez da gure gainera asturugaitzic ethorrico.
12. Horren gatic eta çuen tzarquerien gatic, irauliren da Sion landa bat beçala, eta harri murru bat iduri içanen da Jerusaleme, eta oihan gora bat temploco mendia.
9. Jauna guciençat ezti da, eta haren urricalpenac hedatzen dira haren eguincunde gucien gainera.
10. Çure eguincari guciec aithor eman biaçaçute, Jauna, eta benedica beçaitzazte çure sainduec.
11. Erranen dute çure erreinuco ospea, eta çure ahalaren handiaz minçatuco dira,
12. Guiçasemeei eçagutarazteco çure ahala eta çure erreinuco ospearen handitasuna.
13. Çure erreguetasunac menderen mendetan badirau eta çure nausitasuna guiçaldi gucien gainera da hedatzen. Jauna fidel da bere hitz gucietan, eta saindu bere eguinça orotan.
14. Jaunac xutitzen ditu erorcen diren guciac, eta jaiquitzen eroriac direnac.
15. Begui guciac çuri daude, Jauna, eta çuc behar den mugan ematen duçu hequien hazcurria.
10. Ez jaçar sehiari bere nausiaren aitzinean, madarica çaitzan eta eror çadien beldurrez.
1. Orduan borzgarren Aingueruäc trompettáz io ceçan, eta ikus neçan içarbat cerutic lurrera eroria, eta eman cequión abysmeco putzuaren gakoa.
2. Eta irequi ceçan abysmeco putzua, eta altcha cedin putzuco kea, labe handi batetaco kea beçala: eta ilhund cedin iguzquia eta airea putzuco ketic.
3. Eta ketic ilki citecen othiac lurrera, eta bothere eman cequién lurreco scorpionéc duten beçalaco botherea.
4. Eta erran cequién ezlaguioten calteric lurreco belharrari ez eceinere pherderi, ez eceinere arboreri: baina solament Iaincoaren seignalea bere belarretan etzuten guiçoney.
5. Eta eman cequién ez hec hil litzaten, baina tormenta litzaten borz hilebethez, eta hayen tormentá licen scorpionezco tormentá guiçona io duqueenecoa beçala.
6. Eta egun hetan guiçonéc herioa bilhaturen duté, eta eztuté eridenen: eta desiraturen duté hiltzera, eta herioac ihes eguinen du hetaric.
7. Eta othien formá cen çaldi bataillara apprestatuén irudico, eta ciraden hayén buru gainetan vrrhea ciruditen coroac beçalacoac: eta hayén beguitharteac ciraden guiçonén beguitharteac beçala.
8. Eta cituzten biloac, emaztén biloac beçala: eta hayén hortzac ciraden lehoinenac beçala.
9. Eta cituzten halacretac burdin halacretac beçala: eta hayen hegalén hotsa, anhitz, çaldic combatera laster eguiten duteneco carreta hotsa beçala.
10. Eta cituztén buztanac scorpionenac irudi: eta cituztén eztenac bere buztanetan: eta hayén botherea cen guiçoney calte eguitea borz hilebethez.
11. Eta çuten bere gaineco reguetzát abysmeco Aingueruä, ceinec baitu icen Hebraicoz, Abaddon, eta Grec-ez Apollyon erran nahi baita deseguilea.
12. Maledictionebat iragan da, eta huná, ethorten dirade oraino bi maledictione guero.
13. Orduan seigarren Aingueruac io ceçan trompettáz, eta ençun neçan vozbat Iaincoaren beguién aitzinean den aldare vrrhezcoaren laur adarretaric proceditzen cenic,
14. Ciotsala seigarren Aingueru trompettá çuenari, Lachaitzac laur Aingueru Euphrateco fluuio handi gainean estecatuac diradenac.
15. Lacha citecen bada laur Aingueruäc, baitziraden appainduac orenecotz eta egunecotz eta hilebethecotz eta vrthecotz, hil deçatençát guiçonén herén partea.
16. Eta çaldizco armadaren contua cen hoguey millatan hamar milla: eta ençun neçan hayén contua.
17. Eta hunela ikus nitzan çaldiac visionean: eta hayén gainetan iarriac ciradenéc, cituztela suzco eta hyacinthezco eta suphrezco halacretac: eta çaldién buruäc ciraden lehoinén buruäc beçala: eta hayén ahoetaric ilkiten cen su, eta ke eta suphre.
18. Eta hirur gauça hauçaz hil içan cen guiçonén herén partea, diot, suaz, eta keaz, eta hayén ahotic ilkiten cen suphreaz.
20. Eta goitico guiçon plaga hauçaz hil etziradenac bere escuezco obretaric etzitecen emenda, adora ezlitzatençát deabruac eta vrrhezco eta cilharrezco eta cobrezco eta harrizco eta çurezco idolác, ceinéc ecin ikus baiteçaquete ez ençun, eta ecin ebil baititezque:
21. Eta etzitecen emenda bere guiça-erhaitequetaric, ez bere poçoinquerietaric, ez bere paillardicetaric, ez bere ohoinquerietaric.