La Bible en un an

1. Eta Dabidec erran çuen: Uste duçue norbait guelditu dela Saulen etchetic, urricalmendutan har deçadan Jonathasen gatic?
2. Bada, bacen Saulen etcheco guiçon bat Siba deitzen cena. Erreguec bere gana deithuric, erran çaroen: Çu çare Siba? Eta harec ihardetsi çuen: Ni naiz, çure muthil.
3. Eta erreguec erran çuen: Ez othe da norbait guelditzen Saulen etchetic, harequin eguin deçadan Jaincoaren urricalpena? Sibac erregueri erran çaroen: Guelditzen da Jonathasen seme bat, çangoz herbala.
4. Eta erreeguec erran çuen: Non da? Sibac erregueri ihardetsi çaroen: Huna, Maquir, Amielen semearen etchean da Lodabarren.
5. Dabid erregueac igorri çuen beraz eta Lodabarretic erakarraraci çuen hura, Maquir Amielen semearen etchetic.
6. Bada, Saulen seme, Jonathasen semea, Miphiboseth, Dabiden gana ethorri cenean, ahuspez erori eta adoran eman cen. Eta Dabidec erran çaroen: Miphiboseth? Hunec ihardetsi çuen: Huna çure muthila.
7. Dabidec erran çaroen: Ez içan beldurric, ceren çure gainera ekarrico baitut ene urricalmendua çure aita Jonathasen cariaz; bihurtuco darozquitzut çure aitaso Saulen lurrac oro, eta çuc oguia ene mahainean janen duçu bethi.
8. Miphibosethec adoratuz ihardetsi çaroen: Nor naiz ni çure muthila, ni beçalaco çakur hil bati beguiratu baitioçu?
9. Hargatic Dabidec deithu çuen Siba, Saulen muthila, eta erran çaroen: Çure nausiaren semeari eman diozcat Saulenac içan diren gauça guciac eta haren etche gucia.
10. Lant çoçue beraz lurra çuc, çure semeac eta çure sehiec; eta çure nausiaren semeari jatecoac ekarrico diozcatzu haz dadiençat: bainan Miphibosethec, çure nausiaren semeac ene mahainean janen du bethi oguia. Bada, Sibaren semeac hamaborz baciren, eta sehiac hogoi.
11. Eta Sibac erregueri erran çaroen: Erregue ene jauna, nola çure muthilari manatu baitioçu, hala eguinen du çure muthilac; eta Miphibosethec ene mahainean janen du, erregueren semeetaric batec beçala.
12. Bada Miphibosethec baçuen seme bat haurttoa, Mica deitzen cena: Sibaren etche guciac, berriz, cerbitzatzen çuen Miphiboseth.
13. Eta Miphibosethec bere egoitza Jerusalemen eguiten çuen, ceren bethi erregueren mahainean janen baitzuen, eta cen bi çangoetaric maingu.
1. Bada, horiez gueroztic, Amonen semeen erreguea hilcera ethorri cen, eta Hanon haren semea erreguinatu cen haren ondotic.
2. Eta Dabidec erran çuen: Urricalpen ekarrico diot Hanon, Naasen semeari, haren aitac niri urricalpen ekarri içan darotan beçala. Dabitec igorri çuen beraz bere cerbitzariez goçacari ematera Hanoni aitaren heriotzeaz. Bainan Dabiden cerbitzariac Amonen semeen lurrera ethorri cirenean,
3. Amontarren aitzindariec erran çaroten beren nausi Hanoni: Uste duçu çure aitari ohore bihurceco Dabidec çure gana igorri dituela goçacari-ekarleac, eta Dabidec bere cerbitzariac ez dituela çure ganat igorri bilhaquetaco xedez, hiriaren beguiztatzeco eta hunen xahutzeco?
4. Hargatic Hanonec hartu cituen Dabiden cerbitzariac, murriztu cioten biçarraren erdia, soinecoen erdiac hautsi iphurdi-maceletaraino, eta guero igorri cituen.
5. Berri hori ekarria içan cenean Dabidi, igorri çuen hequien bidera, ecen guiçonac ahalque hainitz itsusian eçarriac ciren, eta Dabidec gaztiatu çaroeten: Çaudezte Jericon çuen biçarra luça dadien arteo, eta orduan ethorrico çarete.
6. Bada, Amonen semeec ikustenez irain eguin çaroetela Dabidi, igorri çuten Errohobeco eta Sobaco Siriarretara eta saritan erakarri cituzten hogoi mila oinezco, eta mila guiçon Maaca erreguea ganic, eta hamabi mila guiçon Istoben ganic.
7. Dabidec aditu çuenean hori, igorri cituen Joab eta guerlarien armada gucia.
8. Amonen semeac atheratu ciren beraz eta lerrotan jarri ciren atheco sarcearen aitzinean; Sobaco eta Errohobeco Siriarrac, berriz, eta Istob eta Maaca celhaiean ciren berez.
9. Joabec ikusiric beraz gudua bere contra aitzinetic eta guibeletic xuxendua çuela, Israelgo hoberen gucietan hautatu cituen guiçonac, eta lerroac xuxendu cituen Siriarren contra.
10. Eta gaineraco populua eman çaroen bere anaia Abisairi, ceinac xuxendu baitzituen lerroac Amontarren contra.
11. Eta Joabec erran çaroen: Baldin Siriarrac nausitzen baçaizquit, çatozquit lagunçara; eta berriz, Amonen semeac nausitzen baçaizquitzu, nic lagunduco çaitut.
12. Içan çaite bihotzeco guiçon, eta guduca gaitecen gure populuarençat eta gure Jaincoaren hiriarençat: Jaunac, berriz, eguinen du haren beguietan ongui dena.
13. Beraz Joab eta harequilaco populua guduari lothu ciren Siriarren contra, eta hauquiec berehala ihesari eman ciren haren aitzinetic.
14. Amonen semeec berriz, ikusiric Siriarrec ihes eguin çutela, berec ere iheseguin çuten Abisairen aitzinetic eta hirira sarthu ciren. Eta Joab itzuli cen Amontarretaric eta Jerusalemera ethorri cen.
15. Siriarrec beraz ikusiric erori cirela Israelen aitzinean, batera bildu ciren.
16. Eta Adarecerrec igorri çuen ibaiaz haindian ciren Siriarretara, eta erakarri çuen hequien armada. Sobac, Adarecerren armadaco buruçaguia, cen hequien aitzindari.
17. Berri hori Dabidi ekarria içan cenean, bilaraci çuen Israel gucia, iragan çuen Jordanea eta ethorri cen Helamera. Siriarrac lerrotan jarri ciren Dabiden contra, eta gudu eman çaroeten.
18. Bainan Siriarrec ihes eguin çuten Israelen aitzinetic. Dabidec hartu cituen çazpi ehun orga-laster eta hil berrogoi mila çaldizco: jo çuen Sobac armadaco buruçaguia, eta hau berehala hil cen.
19. Bada, Adarecerren lagunçara ethorriac ciren erregue guciec ikusiric Israelez garhaituac cirela, icitu ciren, eta berrogoi eta hemeçorci mila guiçon ihesari eman ciren Israelen aitzinean. Eta baquea eguin çuten Israelequin, eta haren cerbitzuco jarri ciren; eta gueroztic Siriarrac beldur içan ciren lagunça emateco Amonen semeei.
1. Azqueneraino, birphizteco psalmoaren cantica. Oi lurra, alde orotaric bozcariozco oihuac igor çatzic Jaincoari:
2. Psalmotan canta çaçue haren icena: haren laudorioei ospe emoçuete.
3. Jaincoari erroçue: Ceinen lazgarri diren çure eguinçac, Jauna! çure indar gaitzaren aitzinean, uko eguinen dute çure etsaiec.
4. Adora beçaitza lur guciac, canta betza çure laudorioac, psalmotan canta beça çure icena.
5. Çatozte eta ikus çatzue Jaincoaren eguinçac. Ikaragarri da guiçasemeen gaineco asmuetan.
6. Leihorretara harec bihurtu du itsasoa: oinez iragan dira hibaiaren erditic: han boztu gure Jauna baithan.
7. Hura bere indarraz erreguinatzen da bethi gucian: haren beguiac jendaien gainean daude: bihurriarena eguiten dutenac ez beitez hant beren baithan.
8. Jendaiac, benedica çaçue gure Jaincoa, eta orotan ençunaraz çatzue haren laudorioac.
20. Sola huntaz arguitua denac aurkituren ditu onac, eta bere iguriquitza Jaunaren baithan daducana, haina dohatsu da.
21. Bihotzez çuhur dena, umoa deithuco dute; eta aho eztia duenac guehiagocoac ardietsico ditu.
1. Guero ioan cedin Iesus Galileaco itsassoaz berce aldera, Tiberiacora.
2. Eta iarreiquiten çayón gendetze handia, ceren ikusten baitzituzten harc erién gainean eguiten cituen signoac.
3. Orduan igan cedin mendi batetara Iesus, eta han iar cedin bere discipuluequin.
4. Eta hurbil cen Bazco, Iuduen bestá.
5. Bada beguiac altchatu cituenean Iesusec eta ikussi çuenean ecen gendetze handia ethorten cela harengana, diotsa Philipperi, Nondic erossiren dugu ogui, hauc ian deçatençat?
6. (Baina haur erraiten çuen haren enseyatzeagatic, ecen berac baçaquian, cer eguiteco çuen)
7. Ihardets cieçón Philippec, Ber-ehun dineroren oguiaz ezliqueye asco, den gutiena batbederac har leçan.
8. Diotsa bere discipuluetaric batec, Andriu Simon Pierrisen anayeac.
9. Baduc hemen muthilcobat, dituenic borz ogui garagarrezcoric, eta bi arrain: baina hauc cer dirade hambaten arteco?
10. Eta erran ceçan Iesusec, Iar eraci eçaçue gendea. Eta cen belhar handi leku hartan. Iar citecen bada borz milla guiçonen contuaren inguruä.
11. Eta har citzan Iesusec oguiac: eta gratiac rendaturic parti cietzén discipuluey: eta discipuluéc iarriric ceudeney: halaber arrainetaric-ere nahi çuten becembat.
12. Eta ressasiatu içan ciradenean erran ciecén bere discipuluey, Bil itzaçue soberatu diraden çathiac, deus gal eztadin.
13. Bil citzaten bada, eta bethe citzaten hamabi sasqui çathiz, borz ogui garagarrezcoetaric, ian çuteney soberaturic.
14. Gende hec bada ikussi çutenean Iesusec eguin çuen miraculua, erraiten çutén, Haur da eguiazqui mundura ethorteco cen Propheta hura.
15. Iesusec bada eçaguturic ecen haren harrapatzera ethorteco ciradela hura regue eguin leçatençát, retira cedin berriz mendira ber-bera.
16. Eta arratsa ethor cedinean, iauts citecen haren discipuluac itsassora.
17. Eta sarthuric vncira, ioaiten ciraden itsassoaz berce aldera Capernaum alderát: eta ia ilhuna cen, eta etzén Iesus hetara ethorri.
18. Eta itsassoa, haice handic erauntsiz altchatzen cen.
19. Bada hoguey eta borz, edo hoguey eta hamar stade beçala abiroina tiratu ondoan, ikusten dute Iesus itsas gainez dabilala, eta vnciari hurbiltzen çayola, eta ici citecen.
20. Eta harc erran ciecén, Ni naiz, etzaretela beldur.
21. Nahi vkan çutén bada hura vncira recebitu: eta bertan vncia arriba cedin ioaiten ciraden lekura.
Basque Bible 1571
Public Domain