37. Errahuelen semeac: Nahath, Çara, Sama eta Meça.
38. Seirren semeac: Lotan, Sobal, Sebeon, Ana, Dison, Eser eta Disan.
39. Lotanen semeac: Hori eta Homam. Thamna cen berriz, Lotanen arreba.
40. Sobalen semeac: Alian, Manahath, Ebal, Sephi eta Onam. Sebeonen semeac: Aya eta Ana. Anarenac: Dison.
41. Disonen semeac: Hamram, Eseban, Jethran eta Caran.
42. Eserren semeac: Balaan, Çaban eta Jecan. Disanenac, Hus eta Aran.
43. Hauquiec dira erregueac Edomen lurrean manatu dutenac, Israelen semeen gainean erregueric içan cedin baino lehen: Bale Beorren semea; eta cen haren hiriaren icena, Denaba.
44. Bada, Bale hil cen eta haren orde erreguinatu cen Jobab, Çare Bofracoaren semea.
45. Eta Jobab hil içan cenean, haren orde erreguinatu cen Husam Themantarren lurrecoa.
46. Husam ere hil cen, eta erreguinatu cen haren orde Adad Badaden semea. Harec jo çuen Madian Moaben lurrean, eta haren hiriaren icena cen Abith.
47. Eta Adad hil içan cenean, haren orde erreguinatu cen Semla Marescacoa.
48. Semla ere hil içan cen, eta erreguinatu cen haren orde Saul Errohobothecoa, Errohoboth baita hibai-bazterrean.
49. Saul ere hil cen, eta haren orde Balanan Acoborren semea erreguinatu cen.
50. Hau ere hil cen, eta hunen orde erreguinatu cen Adad, ceinaren hiria Phau deitzen baitzen, eta ceinaren emaztea deitzen baitzen Meetabel, Matreden alaba, eta Matred cen Meçaaben alaba.
51. Bada, Adad hil ondoan, Edomen hasi ciren buruçagui içaten erregueen orde: Thamna buruçaguia, Alba buruçaguia, Jetheth buruçaguia,
52. Oolibama buruçaguia, Ela buruçaguia, Phinon buruçaguia,
3. Judaren semeac: Her, Onan eta Sela. Horiec hirurac sorthu ciren Sueren alaba Cananear baten ganic. Bada, Judaren seme çaharrena, Her, tzarra içan cen Jaunaren aitzinean eta Jaunac hil çuen.
4. Thamarrec berriz, Judaren erreinac, haren ganic içan cituen Phares eta Çara. Judaren seme guciac beraz içan ciren borz.
7. Carmiren semeac: Acar ceinac Israel nahasi baitzuen anathemaren ohoinçaz.
8. Ethanen semeac: Açarias.
9. Hefroni sorthu semeac, berriz: Jerameel, Erram eta Calubi.
10. Bada, Erramec içan çuen Aminadab. Aminadabec berriz, içan çuen Nahason Judaren semeen buruçaguia.
11. Nahasonec içan çuen Salma, ceina ganic sorthu baitzen Booz.
12. Boocec berriz, içan çuen Obed, ceinac içan baitzuen Isai.
13. Hunec içan çuen berriz, lehembicico semea Eliab, bigarrena Abinadab, hirugarrena Simaa,
14. Laugarrena Nathanael, borzgarrena Erradai,
15. Seigarrena Asom, çazpigarrena Dabid.
16. Hequien arrebac içatu ciren Sarbia eta Abigail. Sarbiaren semeac: Abisai, Joab eta Asael, hirur.
17. Abigailec içatu çuen Amasa, ceinaren aita Jether Ismaheldarra baitzen.
18. Bada, Calebec Hefronen semeac emazte bat hartu çuen Açuba deitzen cena, ceinaren ganic içan baitzuen Jerioth; eta haren semeac içan ciren Jaser, Sobab eta Ardon.
19. Eta Açuba hil ondoan, Calebec emaztetzat hartu çuen Efratha, ceinac eman baitzaroen Hur.
20. Hurrec berriz, içatu çuen Uri, eta Uric Beseleel.
21. Horiez gueroz Hefron ezcondu cen Maquirren alabarequin, Maquir baitzen Galaaden aita; hirur hogoi urthe cituen hura harcean, eta haren ganic içan çuen Segub.
22. Segubec ere içatu çuen Jair, eta hau hogoi eta hirur hiriren nausi içatu cen Galaadeco lurrean.
23. Jesurrec eta Aramec hartu cituzten Jairgo hiriac; Canath ere eta hango herriac, hirur hogoi hiri; horiec oro Maquirren Galaaden aitaren semeac.
24. Bada, Hefron hil cenean, Calebec emaztetzat hartu çuen Efratha. Hefronec emaztetzat içan çuen Abia ere, ceinac eman baitzaroen Ashur Thecuaren aita.
25. Jerameelen ganic berriz, Hefronen seme çaharrena ganic sorthu ciren Erram haren seme çaharrena, Buna, Aram, Asom eta Aquia.
26. Jerameelec hartu çuen berce emazte bat ere Aura deitzen cena, ceina içan baitzen Onamen ama.
27. Eta Jerameelen seme çaharren Erramen seme içatu ciren Moos, Jamin eta Acar.
28. Onamec berriz, içan cituen semetzat Semei eta Jada. Semeiren semeac berriz, ciren Nadab eta Abisur.
29. Abisurren emaztea berriz, deitzen cen Abihail, ceinac eman baitzarozquien Ahoban eta Molid.
30. Nadaben semeac berriz, içatu ciren Saled eta Aphaim. Saled berriz, hil cen haurric içan gabe.
31. Aphaimec berriz, içan çuen Jesi, Jesic Sesan, eta Sesanec Oholai.
32. Semeiren anaia Jadaren semeac berriz: Jether eta Jonathan. Bainan Jether ere hil cen haurric içan gabe.
33. Jonathanec berriz, içan cituen Phaleth eta Ciça. Horiec içan ciren Jerameelen semeac.
34. Sesanec berriz, etzuen içan semeric, bainan alabac, eta eguiptoar gathibu bat Jeraa deitzen cena.
35. Eta hari emaztetzat eman çaroen bere alaba bat, ceinac eman baitzaroen Ethei.
36. Etheic berriz, içan çuen Nathan eta Nathanec Çabad.
37. Çabadec halaber içan çuen Oflal, eta Malec Obed.
38. Obedec içan çuen Jehu, eta Jehuc Açarias.
39. Açariasec içan çuen Heles, eta Helesec Elasa.
40. Elasac içan çuen Sisamoi, eta Sisamoiec Selum.
41. Selumec içan çuen Icamia eta Icamiac Elisama.
42. Huna berriz, Jerameelen anaia Caleben semeac: Mesa haren seme çaharrena, Cipheco buruçaguia, eta Hebronen aitaren Maresaren semeac.
43. Hebronen semeac berriz: Core, Taphua, Errecem eta Sama.
44. Samac berriz, içan çuen Erraham Jercaamen aita; eta Errecemec içan çuen Samai.
45. Maon Samairen semea cen, eta Maon Bethsurren aita.
46. Ephac berriz, Caleben ohaideac, içan cituen Haran, Mosa eta Jecez. Bada, Hatanec içan çuen Jecez.
47. Berriz, Jahadairen semeac: Erregom, Joathan, Jesan, Phaleth, Epha eta Saaph.
48. Maacac Caleben ohaideac içan cituen Saber eta Tharana.
49. Saaphec berriz, Madmenaren aitac içan çuen Sue Macbenaren aita eta Gabaaren aita. Acsa berriz, Caleben alaba cen.
50. Hauquiec ciren Caleben semeac, Hur Efratharen seme çaharrena ganicacoac: Sobal Cariathiarimen aita,
52. Bada, Sobalec Cariathiarimen aitac, Phausa-lekuren erdiaren gainean ikusteco çuenac, semeac bacituen.
53. Cariathiarimen iraulguitic atheratzen dira Jethritarrac, Aphutharrac, Sematharrac eta Maserarrac. Hauquietaric ilki dira Saraitarrac eta Esthaoldarrac;
54. Salmaren semeac, Bethlehem eta Netophathi, Joaben etcheco koroac; eta Phausa-lekuren erdiaren jabea, Sarai;
55. Jabesen çauden iscribauen ahaidegoac, cantatzen eta musica jotzen çutenac, eta olhetan egoten cirenac. Hequiec dira Cinearrac, ethorriac Caloren ganic, ceina baitzen Errecaben etchearen aita.
1. Azqueneraino, Idithunençat, Asaphen psalmoa.
2. Ene ahoz Jaunari deihadar eguin diot; ene ahoz deihadar eguin diot, eta hedatu darot beharria.
3. Ene hesturaco egunean bilhatu dut Jaincoa; gauaz ene escuez hari nindaguiocon, eta ez naiz huts guelditu. Ene arimac ez du nahi içan berce goçacariric;
4. Orhoitu naiz Jaincoaz, eta goçoz bethe naiz, eta alhatu dut gogoa, eta iraunguitu çait izpiritua.
5. Ene beguiec beilac aitzindu dituzte; nahasia içan naiz, eta ez naiz minçatu.
6. Gogoan erabili ditut beihalaco egunac; buruan içan ditut bethiereco urtheac.
6. Hainitzec ohore ekarcen diote ahaldunaren jauntasunari, eta emailearen emaitzen adisquide dira.
7. Guiçon beharra higüin dute bere anaiec; eta guehiagoric, adisquideec urruneguiten diote. Elheen ondotic baicic ez dabilanac, ez du deusic içanen;
1. Baina hec populuari minço çaizcala, ethor cequiztén Sacrificadoreac eta templeco Capitaina, eta Sadduceuac,
3. Eta escuac egotz citzaten hayén gainera, eta eçar citzaten presoindeguian biharamunerano. Ecen ia arratsa cen.
4. Eta hitza ençun çutenetaric anhitzec sinhets ceçaten: eta guiçonén contua eguin cedin borz millatarano.
5. Eta guertha cedin biharamunean bil baitzitecen hayén Gobernadoreac eta Ancianoac eta Scribác Ierusalemera:
6. Eta Annas Sacrificadore subiranoa, eta Caiphas eta Ioannes, eta Alexander, eta Sacrificadorén arraçatic ciraden guciac.
7. Eta artean eçarri cituztenean, interroga citzaten, Cer botherez edo noren icenean gauça haur eguin duçue çuec?
8. Orduan Pierrisec Spiritu sainduaz hetheric, erran ciecen, Populuaren Gobernadoreác eta Israeleco Ancianoác,
9. Egungo egunean guiçon impotent bati eguin içan çayón vnguiaz examinatzen garenaz gueroz, cer moienez haur sendatu içan den:
10. Iaquiçue çuec gucioc eta Israeleco populu guciac, ecen Iesus Christ Nazarenoren icenean cein çuec crucificatu baituçue, cein Iaincoac resuscitatu baitu hiletaric, harçaz guiçon haur dagoela sendoric çuen aitzinean.
11. Haur da harri çueçaz edificaçaleoz arbuyatu içan den hura, cein eguin içan baita cantoin buru.
12. Eta ezta bercetan batetan-ere saluamenduric: ecen berce icenic ezta ceruären azpian guiçoney eman çayenic, ceinez saluatu behar garén.
13. Orduan ikussiric Pierrisen minçatzeco hardieçá eta Ioannesena, eta eçaguturic ecen guiçon letra-gabeac eta idiotac ciradela, miresten çutén, eta eçagutzen çutén hec Iesusequin içanac ciradela.
14. Eta çacussatenean sendatu içan cen guiçona hequin present cela, ecin deusetan contrasta ahal citaqueen.
15. Orduan hec conseillutic campora ilkitera manaturic: compartitzen çutén elkarren artean,
16. Cioitela, Cer eguinen drauègu guiçon hoey? ecen signo clarobat hauçaz eguin içan dela, manifest da Ierusalemeco habitant guciey, eta ecin vka deçaquegu.
17. Baina guehiagoric publica eztadin populuaren artean, defenda diecegun mehatchuz, eztaquizquión guehiagoric minça icen horretan nehori-ere.
18. Bada hec deithuric mana citzaten neholetan-ere ezlitecen minça, eta ezleçaten iracats Iesusen icenean.
19. Baina Pierrisec eta Ioannesec ihardesten çutela erran ciecén, Eya Iaincoaren aitzinean gauça iustoa denez lehen çuey obeditzea ecen ez Iaincoari, iugea eçaçue.