La Bible en un an

1. Job lothuric bere solas idurizcacoari, minçatu cen oraino, eta erran çuen:
2. Norc emanen darot içan nadien beihala beçala, hala-nola Jaincoac beguiratzen ninduen egunetan,
3. Haren arguiac ene gainera distiratzen çuenean, eta haren arguitara ilhumbetan nindabilanean;
4. Içatu naicen beçala ene gaztetasuneco egunetan, Jaincoa ixilic ene olhan cenean;
5. Ahalorotacoa enequin eta ene haurrac ene inguruan cirenean;
6. Oinac esnean garbitzen nintuenean, eta harria olio-ithurritara urcen citzaitanean;
7. Hirico athera goaten nincenean, eta plaça gainean jarleku bat xuxencen çarotatenean?
8. Guiçon-gazteec ikusten ninduten, eta itzalcen ciren; eta çaharrac jaiquiric, xutic egoten ciren.
9. Aitzindariac solasetic guelditzen ciren eta erhia ahoaren aitzinean eçarcen çuten.
10. Buruçaguiec beren minçoa ithotzen çuten eta hequien mihia cinçurrari josten cen.
11. Aditzen çuen beharriac dohatsu deitzen ninduen, eta ikusten çuen beguiac lekucotasun bihurcen çarodan,
12. Atheratzen nituelacotz marrascaz çagoen beharra eta lagunçaric etzuen umeçurça.
13. Galcera cihoanaren benedicionea, ene gainera heldu cen, eta goçatzen nuen alhargunaren bihotza.
14. Çucentasunaz jaunci dut ene burua; ene çucentasunaz jaunci naiz, aldagarri eta koro batez beçala.
15. Içatu naiz itsuaren beguia eta mainguaren oina.
16. Beharren aita nincen; eta ez naquizquien gaucetan, artha handiz bilhatzen nincen.
17. Gaixtaguinari hausten niozcan haguinac, eta horcetaric kencen nioen phusca.
18. Eta erraten nuen: Ene ohancettoan hilen naiz, eta ene egunac palmac beçala berhaturen ditut.
19. Ene erroa ur-bazterretan hedatzen da, eta ene hostoilan gueldituren da ihinça.
20. Ene ospea bethi berrituz goanen da, eta ene arrambela hazcartuz ene escuan.
21. Ençuten nindutenac, ene erabaquiari beguira egoten ciren; erne eta ixil çauden ene erranari.
22. Etziren ausartatzen ene hitzei deusen iratchiquitzera, eta ene solasa ihinça beçala jausten citzaioeten gainera.
23. Deitzen ninduten lur agorrac uria beçala; ahoac iduquitzen cituzten lur hirricatua udazqueneco eraunsiari dagoen beçala.
24. Irri bat noiz edo noiz eguiten banioten, ecin sinhetsiz egoten ciren, eta ene beguitharteco arguidura etzen lurrera erorcen.
25. Hequien gana goan nahi banuen, buru-buruan jarcen nincen; eta erregue bat bere armadaz inguratua iduri jarcen nincenean, halere nincen atsecabetan cirenen goçatzaile.
1. Eta orai nitaz eguiten dute irri gazteagoec, ceinen aitac ene arthaldeco çakurren artean eçarceaz nardatuco bainincen;
2. Ceinen escuetaco indarra ez-deusençat bainaducan, eta bicia bera hequiençat sobera iduritzen baitzitzaitan.
3. Beharrac eta goseac iretsiac, mortuan ahal çutena carruscatzen çuten, asturugaitzez eta erromeseriaz cikina çariotela;
4. Belharrac eta çuhaitz-açalac jaten cituzten, eta orreen erroz hazten ciren;
5. Errequetara goaten ciren hequien harrapatzera; eta bakar cembait atzeman çuquetenean, izcolaca harat laster eguiten çuten.
6. Mortuco errequetan, lurreco cilhoquetan edo harri gainetan egoten ciren;
7. Horrelaco biciaz ciren boz, eta nihonereco atseguina citzaioten sasipean egotea.
8. Aita çoro eta putrusen seme eta lurrean doidoia baicic agueri ez diren batzu dagozquit escarnioz.
9. Orai hequien cantagailu bilhacatua naiz, eta erranquiçunçat eguina natzaiote.
10. Higüincetan naducate, ene ganic urrun doaci ihesi eta ez dira beldur niri beguithartera thu eguiteco.
11. Jaincoac alabainan idequi du bere gueci-uncia, eta erdiratu nau, eta balaztatu du ene ahoa.
12. Ene çorigaitza hasi denean, jaiqui dira berehala escuin-aldean, behaztoparaci dituzte ene çangoac, eta beren urhatsen azpian hartu naute, itsasoco uhinec beçala.
13. Urratu dituzte ene bideac, hedatu darozquidate celatac, nausitu dira, eta nihor ez da niri langunçaric ekarceco içatu.
14. Harrasi urratu batetic eta athe idequitic beçala jauci çaizquit gainera, eta ene çorigaitzen erdian erori dira ene gainera.
15. Ezdeusetaratua naiz; haiceac beçala eraman darotaçue ene lehia; eta lanho bat iduri goan da ene çoriona.
16. Eta orai ene arima ilhauncen hari da ene baithan, eta atsecabezco egunac hartu nau.
17. Oinhaceac gabaz erdiratzen ditu ene heçurrac, eta jaten hari nautenec ez dute loric eguiten.
18. Hequien molçoac iresten du ene jaunzcura, eta athorraren gaineco buruac beçala hersatzen naute.
19. Eguina naiz lohia iduri, ilhauna eta hautsa beçala naiz bilhacatu.
20. Deihadar darotzut eguiten, Jauna, eta ez nauçu ençuten; çure aitzinean xutic nago, eta ez darotaçu beguiratzen.
21. Muthiritu çaizquit, eta çure escuaren gogortasunean etsai atheratu.
22. Lurretic jauci nauçu; eta haicearen gainean beçala eçarriz, phorrocatu nauçu gucia.
23. Badaquit heriotzera naramaçula, bici diren gucien etchea eçarria den lekura.
24. Gucia gatic ez duçu escua hedatzen hequiec alde bat ahitzeco; eta erorcen badira ere, cerorrec salbaturen ditutzu.
25. Beihala nigar eguiten nuen atsecabetan cenaren gainera, eta ene arima beharrari urricalcen citzaioen.
26. Onari nindagoen beguira, eta gaixtoa çait ethorri; arguia nuen iguriquitzen, eta ilhumbeac dira jauci.
27. Sutan dago ene barnea hatsarteric gabe: atsecabezco egunec ustecabean atzeman Haute.
28. Auhenez nindabilan, sumindu gabetaric; xutituz marrasca eguiten nuen jendeen erdian.
29. Erainsugueen anaia içatu naiz eta ostruquen lagun.
30. Ene gainean belztu da larrua, eta kaldac ene heçurrac kabartu ditu.
31. Deithoretara aldatu da ene guitarra; ene organoac ez du nigar-eguileen boça baicic.
7. Iharros beitez itsasoa eta hartan direnac, lurreco inguruac eta han egoten diren guciac.
8. Hibaiac escu-çaflaca harico dira, mendiac batean jaucico dira
9. Jaunaren aitzinean, ceren heldu baita lurraren juiatzera. Çucenqui juiatuco du lurraren ingurua, eta populuac çucembidean.
10. Ene haurra, çuhurra bada çure arima, çurequin boztuco da ene bihotza,
11. Eta bozcarioz jaucico da ene barnea, solas çucenac atheratuco dituztenean çure ezpainec.
12. Paulec Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostolu içatera deithuac, eta gure anaye Sosthenesec,
15. Iaincoaren Eliça Corinthen denari, Iesus Christez sanctificatuey, saindu içatera deithuey, Iesus Christ gure Iaunaren icena leku orotan inuocatzen duten guciequin, cein baita, hambat hayén nola gure Iaun:
16. Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.
1. Esquerrac emaiten drauzquiót neure Iaincoari bethi çueçaz, Iesus Christ Iaunean çuey eman içan çaiçuen Iaincoaren gratiagatic:
2. Ceren gauça gucietan abrastu içan baitzarete hartan, eloquentia eta eçagutze gucian:
3. Iesus Christen testimoniage çuetan confirmatu içan denaren araura:
4. Hala non ezpaitzarete falta eceinere dohainen, Iesus Christ gure Iaunaren reuelationearen beguira çaudetela.
5. Ceinec confirmaturen-ere baitzaituztéz finerano irreprehensible içateco Iesus Christ gure Iaunaren egunecotzat.
6. Fidel da Iaincoa ceinez deithu içan baitzarete Iesus Christ haren Seme gure Iaunaren communionera.
7. Bada othoitz eguiten drauçuet anayeác, Iesus Christ gure Iaunaren icenaz, gauça berbat erran deçaçuen guciéc, eta eztén çuen artean targoaric: baina çareten iunctatuac adimendu batetan eta gogo batetan.
8. Ecen, ene anayeác, declaratu draudate çueçaz Chloes baithacoéc, ecen discordiác diradela çuen artean.
9. Bada haur diot, ecen çuetaric batbederac erraiten duela, Ni behinçát Paulen naiz, eta ni Apolloren, eta ni Cephasen, eta ni Christen.
10. Ala çathitua da Christ? Ala Paul crucificatu içan da çuengatic, edo Paulen icenean batheyatu içan çarete?
11. Esquerrac emaiten drauzquiot Iaincoari ceren ezpaitut çuetaric nehor batheyatu, Crispo eta Gaio baicen:
12. Nehorc erran ezteçan ecen neure icenean batheyatzen ariçan naicela.
13. Batheiatu vkan dut Estebenen familia-ere: gaineracoz eztaquit berceric batre batheyatu vkan dudanez.
14. Ecen eznau igorri Christec batheyatzera, baina euangelizatzera: ez hitzezco çuhurtziatan, Christen crutzea ezdeusetara eztadinçát.
15. Ecen crutzezco hitza, galtzen diradeney behinçát, erhogoa çaye: baina guri saluatzen garenoy, Iainçoaren verthute da.
16. Ecen scribatua da, Galduren dut çuhurren çuhurtziá, eta adituén adimendua kenduren dut.
17. Non da çuhurra? non da Scriba? non da secula hunetaco disputaria? eztu erho eguin Iaincoac mundu hunetaco sapientia?
18. Ecen Iaincoaren sapientian munduac Iaincoa eçagutu eztuenaz gueroz haren sapientiatic, Iaincoaren placera içan da predicationearen erhogoaz sinhesten dutenén saluatzera.
19. Ecen Iuduac-ere signo esquez daude, eta Grecoéc sapientia bilhatzen duté:
20. Baina guçaz den becembatean predicatzen dugu Christ crucificatua, Iuduey behinçát scandalo, eta Grecoey erhogoa çayena.
21. Baina deithu diradeney hambat Iuduey nola Grecoey predicatzen drauegu Christ Iaincoaren verthutea eta Iaincoaren sapientiá.
22. Ecen Iaincoaren erhogoá guiçonac baino çuhurrago da: eta Iaincoaren flaqueçá guiçonac baino borthitzago da.
23. Ecen badacussaçue çuen vocationea, anayéac, ecen etzaretela çuhurrac anhitz haraguiaren arauez, ez borthitzac anhitz, ez nobleac anhitz.
24. Baina munduco gauça erho diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzançát çuhurrac: eta munduco gauça flaccu diradenac elegitu vkan ditu Iaincoac confundi ditzançát gauça borthitzac:
25. Eta munduco gauça noble eztiradenac, eta menospreciatuac elegitu vkan ditu Iaincoac, eta gauça eztiradenac, diradenac deseguin ditzançát
26. Glorifica eztadinçat haraguiric batre haren aitzinean.
27. Baina harenganic çuec çarete Iesus Christean, cein eguin içan baitzaicu Iaincoaz sapientia eta iustitia eta sanctificatione eta redemptione:
28. Scribatua den beçala, Gloriatzen dena, Iaunean gloria dadinçát.
Basque Bible 1571
Public Domain