1. Çorigaitz Arieli, Arielgo hiri Dabidec hartu duenari! Urtheac urthea eraman du; besta ederrac goan dira.
2. Ariel inguratuco dut hersgailuz, eta ilhun eta deithoretan içanen da, eta içanen da Ariel iduri.
3. Eta inguru gucian ustei batez beçala inguratuco haut, eta tranchada bat alchatuco dut hire aitzinean, eta hazcargailuac eçarriren ditut hire sethiatzeco.
4. Eta aphaldua içanen haiz, luphetic minçatuco haiz, eta luphetic ençunen da hire solasa; eta hire minçoa içanen da pithonarena luphetic iduri, eta hire solasa içanen da lupheticaco gurgura bat beçala.
5. Eta hi haiçatuco hautenen ostea içanen da herrauts xehea iduri, eta hire contra nausitu direnen ostea içanen da hala-nola haiceac daramatzan ilhaunac;
6. Eta hori içanen da batbateco tarrapata bat. Armadetaco Jauna Arielen ikustera ethorrico da, ihurçuri, lur-ikaren erdian; xirimola, phesia eta su iresle baten garraren burrumba lazgarriarequin.
7. Eta Arielen contra guducatu diren jendaqui gucien ostea, eta Arieli guerla eguin, et hura sethiatu, eta haren contra nausitu direnac oro içanen dira ametsetaco gabazco itchurapen bat iduri.
8. Eta nola gose denac ametsetaric jaten baitu, eta atzarcen denean sabela huts baitu; eta nola egarri denac, ametsetaric edaten baitu, eta atzarcen denean, oraino egarriz ahitua eta barnea hutsic baitago; hala-hala içanen da Siongo mendiaren contra gudu eguin duten jendaia gucien ostea.
9. Harri eta baldi çaitezte, kordocan eta andarca ibil çaitezte; hordi çaitezte, bainan ez arnoz; canti çaitezte, ez ordean hordi içanez;
10. Ecen Jaunac çuen gainera buhatuco du lo hatsa; hersico ditu çuen beguiac, itsutuco ditu çuen profeta eta buruçagui ikuspendunac.
11. Eta profeta gucien ikuspenac çuençat içanen dira, iracurcen daquien bati ematen den liburu ciguilatu batetaco hitzac beçala. Erranen diote: Iracur çaçu hau. Eta ihardetsico dut: Ecin dirot, ciguilatua baita.
12. Eta liburua emanen çaio iracurcen ez daquien bati, eta erranen diote: Iracur çaçu. Eta ihardetsico du: Ez daquit iracurcen.
13. Eta Jaunac erran du: Populu hori ahoz hurbilcen çaitalacoz eta ezpainez handiesten nauelacoz, bainan horren bihotza ene ganic urrun baita, eta guiçonen legue eta irakasmenen araberacoa baita horrec enetzat duen beldurra;
14. Horren gatic huna non, populu hori hobequi harriaraciren dudan berce sendagaila gaitz eta espantagarri batez ecen çuhurcia galduco da horren guiçon çuhurren baitharic, eta itsutuco da horren umoen adimendua.
15. Çorigaitz çuei ceinac çuen bihotzen barnean sarthuac baitzaudezte, Jaunari gorde nahiz çuen xedea; ceinen eguinçac ilhumbetacoac baitira, eta erraten baituçue: Norc ikusten gaitu, eta norc daqui gure berri?
16. Tzarra da çuen gogoeta hori, hala-nola buztina baxereguilearen contra asmutan sar baledi, eta lanac erran baleço lanthu duenari: Ez nauc hic eguin; eta baxerac erran baleço eguin duenari: Etzaic aditzen.
17. Ez othe da oraino ephe guti laburric barnean Liban aldatuco Carmelera, eta Carmel ez othe da oihan batençat hartuco?
18. Eta egun hartan gorrec adituco dituzte liburuco hitzac, eta itsuen beguiec ikusico dute ilhumbeen eta lambroaren artetic.
19. Eta guiçon eztien bozcarioa handituco da Jauna baithan, eta beharrac bozcarioz jaucico dira Israelgo sainduaren baithan;
20. Ceren erori baita nausi çabilana, xahutu baita trufaria, eta eragotziac baitira gaizquirat atzarriac çaudenac;
21. Guiçonei beren solasez bekatu eraguiten çaroetenac, eta baldarnaco cridançatzailea amarruca erorrarazten çutenac, eta çucembidetic ariaric gabe ceihercen cirenac.
22. Horren gatic, Jacoben etcheari hau dio Jaunac, Abraham berrerosi duenac: Jacob ez da guehiago ahalcatua içanen, ez-eta haren beguithartea ez da guehiago gorrituren;
23. Bere umeac ordean, erre escuetaco lanac, ikusico dituenean bere erdian ene icenari ospe ekarcen; oroc batean ospaturen dute Jacoben saindua, eta goraqui aithor bihurturen diote Israelen Jaincoari,
24. Eta izpirituz basatuac cirenec ardietsiren dute adigarria, eta marmara-eguileec eçaguturen dute leguea.
1. Azqueneraino, Dabiden psalmoa.
2. Jaincoa, ez beçaçu ixil ene laudorioa, bekatorearen ahoa eta malçurrarena ene gainera idequi direlacotz.
3. Malçurquerian minçatu dira ene contra, eta herrazco solasez inguratu naute, eta ariaric gabe jaçarri darotade.
4. Maithatu behar orde, enetzat gaizquica hari ciren; ni aldiz othoitzean nindagoen.
5. Gaizquiac onguiençat, eta herra ene amodioaren ordain bihurtu daroztade.
6. Gaixtaguina eçar çaçu ene etsaiaren nausi, eta bethi haren escuinean içan bedi debrua.
21. Çure etsaia gose bada, ase çaçu; egarriz badago, emoçu ura edatera;
22. Ecen ikatz biciac bilduco ditutzu haren buruaren gainera, eta Jaunac bihurtuco darotzu.
1. Ainençaçue supporta appurbat neure erhogoán, baina aitzitic supporta neçaçue.
2. Ecen ielossi naiz çueçaz Iaincoaren ielosgoaz: ecen preparatu cerauzquiotet senhar bati (virgina castabat beçala) Christi, presenta çaitzatedançát:
3. Baina beldur naiz nolazpait, nola sugueac Eua seducitu vkan baitu bere fineciaz, hala çuen pensamenduac-ere corrumpi eztitecen Christean den simplicitatetic.
4. Ecen baldin norbeit ethor baledi guc predicatu eztugun berce Iesusbat predica lieçaçuenic, edo baldin berce spiritubat recebitzen bacinduté recebitu eztuçuenic, edo berce Euangeliobat recebitu eztuçuenic, hura vngui paira cineçaquete.
5. Ecen badaritzat eznaicela deusetan Apostolu excellentenac baino mendreago içan.
6. Eta baldin idiot banaiz-ere minçoan, ez ordea eçagutzean: aitzitic guciz gauça gucietan manifestatu içan gara çuetara.
7. Ala falta eguin dut neure buruären beheratzean, çuec altcha cindeiztençat? eta ceren dohainic Iaincoaren Euangelioa predicatu baitrauçuet?
9. Eta çuequin nincenean, eta beharra nuenean eznaiz nagui içan eguitecoan nehoren caltetan: ecen ni falta nincena supplitu vkan dute Macedoniaric ethorri içan ciraden anayéc, eta beguiratu içan naiz eta beguiraturen deusetan-ere çuen carga içatetic.
10. Christen eguiá da nitan, ecen gloriatze haur eztela boçaturen enetzat Achaiaco regionétan.
11. Cergatic? ala ceren çuey on eztaritzuedan? Iaincoac badaqui.
12. Baina eguiten dudana eguinen-ere badut: occasione bilha dabiltzaney occasionea trenca diecedançát: gloriatzen diraden gauçán gu bay beçalaco eriden ditecençat.
14. Eta ezta miresteco, ecen Satan bera -ere transformatzen da arguico Ainguerutara.
15. Ezta beraz gauça handia baldin haren ministreac-ere iustitiataco ministretara transformatzen badirade: ceinén fina hayen obrén araura içanen baita.