La Bible en un an

1. Bada suguea cen Jainco Jaunac eguin içan cituen lurreco abere guciac baino malçurragoa. Hunec erran cioen emaztequiari: Cergatic manatu darotzu Jaunac jan ez deçaçun pharabisuco çuhaitz gucietaric?
2. Emaztequiac ihardetsi cioen: Pharabisuan diren çuhaitzetaco fruituetaric jaten dugu;
3. Bainan pharabisuaren erdian den çuhaitzeco fruitutic jan ez deçagun manatu darocu Jaincoac, eta ez deçagun uqui ere, hil gaitecen beldurrez.
4. Eta sugueac erran cioen emaztequiari: Etzarete segur heriotzez hilen.
5. Jaincoac ecen badaqui hartaric janen duçuen egunean idequico direla çuen beguiac; eta içanen çaretela jaincoac iduri, onguiaz eta gaizquiaz jaquinsun.
6. Emaztequiac ikusi çuen beraz çuhaitz haren fruitua jateco ona cela, ederra beguico eta itchuraz tirriagarria: eta hartu çuen fruitu hartaric eta jan: eta eman cioen bere senharrari, ceinac ere jan içan baitzuen.
7. Eta idequiac içan ciren bien beguiac: eta oharturic buluz-gorriac cirela, josi cituzten pico hostoac, eta eguin cituzten guerripecoac.
8. Eta aditu çutenean Jainco Jaunaren boça baratzean çabilalaric arrastirico haicearen mugan, Adam eta bere emaztea gorde ciren Jainco Jaunaren beguithartetic pharabisuco çuhaitzen-pean.
9. Eta Jainco Jaunac deithu çuen Adam, eta erran cioen: Non çare?
10. Adamec ihardetsi cioen: Ençun dut çure minçoa pharabisuan: bainan lotsatu naiz bilucia naicelacotz, eta gorde içan naiz.
11. Jaunac erran cioen: Eta nondic daquiçu bilucia çarela, baicic-ere jan duçulacotz nic debecatu narotzun çuhaitzeco fruitutic?
12. Adamec ihardetsi cioen: Lagunçat eman darotaçun emazteac escaini darot fruitu hortaric, eta jan içan dut.
13. Eta Jainco Jaunac erran cioen emazteari: Certaco eguin duçu hori? Ihardetsi çuen: Sugueac enganatu nau, eta jan dut.
14. Eta Jainco Jaunac erraten dio sugueari: Hori eguin ducalacotz, madaricatua haiz lurreco acienda eta basabere gucien artean: herrestatuco haiz hire sabelaren gainean, eta lurra janen duc hire bicico egun oroz.
15. Etsaigoa eçarrico diat hire eta emaztequiaren artean, hire umeen eta harenen artean: harec lehertuco daroc burua, eta hic malçurqui jaçarrico dioc haren hindagorari.
16. Emaztequiari ere erran cioen: Usutuco ditut çure gaitzac eta çure içorrac: oinhacetan erdico çare, eta içanen çare guiçonaren escupeco, eta guiçona içanen da çure nausi.
17. Guero erran cioen Adami: Ceren ençun içan duçun çure emaztea, eta jan duçun nic jatea debecatu narotzun çuhaitzeco fruitutic, lurra madaricatua da çure eguitatean: çure nequeen bidez janen duçu çure bicico egun gucietan hartaric atheraco duçun hazcurria.
18. Elhorriac eta astakaloac emanen darozquitzu, eta janen duçu lurreco belharra.
19. Çure copetaco icerdian janen duçu oguia, bihur çaitecen arteo lurrera ceintaric içan baitzare atheratua: herrauts çare ecen, eta herrautsetara çare bihurtuco.
20. Eta Adamec bere emazteari icençat eman cioen Eba; ceren baitzen guiçon gucien ama.
21. Jainco Jaunac eguin ere içan cituen Adami eta haren emazteari larruzco soinecoac eta hequiec jaunci içan ciotzoten:
22. Eta erran çuen: Huna Adam gutaric bat iduri eguina, onguia eta gaizquia daquizquiela: orai beraz escua eçar ez deçan bicitzeco çuhaitzaren gainean, har ez deçan hartaric, eta jan, eta bici ez dadien bethiere.
23. Eta Jainco Jaunac igorri çuen gogozco pharabisutic, lant ceçançat lurra ceintaric atheratua içan baitzen.
24. Eta Adam kendu çuen handic, eta gogozco pharabisuaren aitzinean eçarri çuen querubin bat, eta ezpata gardun dardararari bat, çaincecotzat bicitzeco çuhaitzeraco bidea.
1. Bada Adamec eçagutu çuen Eba, bere emaztea, ceina içorra guerthatu baitzen eta erdi Cainez, erraten çuelaric: Jaincoaren nahiarequin içan dut guiçon bat.
2. Berriz ere haurdun eguin cen Abel haren anaiaz. Bada Abel içan cen arçain, eta Cain laborari.
3. Eta handic asco egunen buruan, guerthatu cen Cainec Jaunari dohainac escaini cituela lurreco fruituetaric.
4. Abelec ere escaini cioizquien bere arthaldeco lehembicico sorthuetaric eta guicenenetaric: eta Jaunac beguiratu cioten Abeli eta haren emaitzei.
5. Bainan etzioten beguiratu Caini eta haren emaitzei: eta Cain borthizqui sumindu cen, eta erori cen haren beguithartea.
6. Eta Jaunac erran cioen: Certaco samurtu çare? eta certaco erori da çure beguithartea?
7. Baldin ongui eguiten baduçu, ez othe çare sariztatua içanen? eta gaizqui eguiten baduçu, çure bekatua ez othe da berehala çure atheraco? bainan hartaraco lehia çure baithan içanen da, eta çu nausitu behar çaizco.
8. Eta Cainec erran cioen Abel bere anaiari: Ilki gaitecen campora. Eta camporatu cirenean, Cain jauci citzaioen Abel bere anaiari, eta hil içan çuen.
9. Eta Jaunac erran cioen Caini: Non da Abel çure anaia? Hunec ihardesten dio: Ez daquit nic. Ni othe naiz ene anaiaren çaina?
10. Eta Jaunac erran cioen: Cer eguin duçu? çure anaiaren odola nire lurretic oihuz dagoquit.
11. Orai beraz madaricatua içanen çare lurraren gainean, ceina idequi baita harceco çure escutic çure anaiaren odola.
12. Çuc lanthu-eta, ez darozquitzu bere fruituac emanen: lurraren gainean ihes eta lekuz-leku ibilico çare.
13. Eta Cainec ihardetsi cioen Jaunari: Handieguia da ene bekatua, nic merecitzecotzat barkamendua.
14. Huna non egun kencen nauçun ene lurretic, eta ni gordeco naiz çure beguietaric, eta lurrean içanen naiz ibildaun eta ihesdun: beraz hilen nau edocein atzematen nauenac.
15. Eta Jaunac erran cioen: Ez da holacoric içanen: bainan nornahic hil deçan Cain çazpitan gaztigatua içanen da. Eta Jaunac Caini hatz bat eçarri içan cioen, atzematen çuenac hil etzeçançat.
16. Cain Jaunaren aitzinetic atheraturic ihesdun egon cen Edenetic iguzqui-sorce alderaco bazterretan.
17. Cainec bere emaztea eçagutu içan çuen; eta hau içorra guerthatu cen, eta erdi cen Henoquez: eta hiri bat eguin içan çuen eta deithu Henoc bere semearen icenetic.
18. Bada Henoc aitatu cen Iradez. Irad aitatu cen Mabiaelez. Mabiael aitatu cen Mathusaelez. Mathusael aitatu cen Lamequez.
19. Hunec hartu cituen bi emazte, bat Ada eta bercea Seia deitzen cirenac.
20. Ada amatu cen Jabelez, ceina içan baitzen olhetan daudecinen eta arçainen aita.
21. Eta haren anaia deitzen cen Jubal: hau içan cen arrabita eta maniura jotzen dutenen aita.
22. Sela ere amatu cen Tubalcainez, ceina içan baitzen harotz eta burdinazco eta letoinezco obra orotan languile. Noema cen Tubalcainen arreba.
23. Eta Lamequec erran cioten Ada eta Sela bere bi emazteei: Lamequen andreac, ençun çaçue ene boça, adi çaçue ene solasa: hil içan baititut guiçon bat ene escuticaco sarrasquian, eta guiçon gazte bat ene escuticaco cazcacoz.
24. Baldin Cainen heriotzea çazpitan içaten bada gaztigatua, Lamequena hiruretan hogoi eta hamaçazpi aldiz.
25. Adamec berriz ere eçagutu çuen bere emaztea: eta hunec içan çuen seme bat Seth deithu çuena, erraten çuelaric: Jaunac, Abel Cainec hil çuenaren orde, eman içan darot berce ondore bat.
26. Sethen ganic ere sorthu cen seme bat Enos deithu çuena: hau hasi içan cen Jaunari dei eguiten.
1. Jendaiac certaco dira iharrosi? populuec certaco dituzte erabili asmaqueta ezdeusac?
2. Jaiqui dira erregueac, eta buruçaguiac bildu dira Jaunaren contra eta haren Cristoren contra:
3. Hauts detzagun hequien lokarriac, ken deçagun gure gainetic bequien uztarria.
4. Bainan ceruetan egoten dena trufatuco çatzoiote, eta Jaunac bere irrigarri içanen ditu.
5. Orduan bere hasarrean, minçatuco çatzaiote; eta bere suminduran, nahasmendutan eçarrico ditu.
6. Ni aldiz, hartaz içatu naiz erregue eçarria Sionen gainean, haren mendi sainduan, erançun deçadan haren leguea.
8. Ene semea, adi çaçu çure aitaren irakaspena, eta ez utz çure amaren leguea,
9. Edergailu bil deçan çure buruac, eta gathe aberats bat çure lephoac.
1. Iayo cenean bada Iesus Bethlehem Iudeacoan regue Herodesen demborán, huná, Çuhurrac Orientetic ethor citecen Ierusalemera,
2. Cioitela, Non da Iuduén regue iayo dena? ecen ikussi dugu haren içarra Orientean, eta ethorri gara hura adora deçagunçat.
3. Bada regue Herodes ençunic hori trubla cedin, eta Ierusaleme gucia harequin.
4. Eta bilduric Sacrificadore principal guciac eta populuaren Scribác, informa cedin hetaric non Christ sortzeco cen.
5. Eta hec erran cieçoten, Bethlehem Iudeacoan, ecen hunela scribatua duc Prophetáz,
6. Eta hi Bethlehem Iudaco lurrá, ezaiz Iudaco gobernadorén arteco chipiena, ecen hireganic ilkiren duc, Israel ene populua bazcaturen duen gobernadorea.
7. Orduan Herodes secretuqui Çuhurrac deithuric informa cedin hetaric diligentqui, içarra aguertu içan çayen demboráz:
8. Eta hec Bethlehemerat igorriric, erran cieçén, Ioanic informa çaitezte diligentqui haourtchoaz: eta eriden duqueçuenean, iaquin eraci ieçadacue, nic-ere ethorriric adora deçadan hura.
9. Hec bada reguea ençunic parti citecen: eta huná, Orientean ikussi vkan çuten içarra hayén aitzinean ioaiten cen, haourtchoa cen lekuaren gainera ethorriric gueldi cedino.
10. Eta içarra ikussiric bozcario handiz boz citecen haguitz.
11. Eta etchera sarthuric eriden ceçaten haourtchoa bere ama Mariarequin: eta ahozpez adora ceçaten hura, eta bere thesaurac desplegaturic presenta cietzoten estrenác, vrrhe, encensu, eta myrrha.
12. Eta diuinoqui ametsetan aduertitu içanic ezlitecen Herodesgana itzul, berce bidez retira citecen bere comarcarát.
13. Bada hec retiratu eta, huná, Iaunaren Aingueruä aguertzen çayó Iosephi, dioela, Iaiquiric har itzac haourtchoa eta haren ama, eta ihes eguic Egyptera: eta aicén han nic darraqueadano: ecen Herodesec bilhaturen dic haourtchoa hiltzeco.
14. Iosephec bada iratzarri eta, har citzan haourtchoa eta haren ama gauaz, eta retira cedin Egyptera.
15. Eta egon cedin han Herodesen finerano, Iaunac Prophetáz erran çuena compli ledinçát, cioela Egyptetic deithu vkan dut neure Semea.
16. Orduan Herodesec ikussiric nola Çuhurréz enganatu içan cen, asserre cedin haguitz: eta bere gendea igorriric hil citzan Bethlehemen eta haren aldiri gucietan ciraden haour bi vrthetaco eta behereco guciac, Çuhurretaric diligentqui informatu içan cen demboraren araura.
17. Orduan compli cedin Iaunac Hieremias Prophetáz erran vkan çuena, cioela,
18. Voza Rhaman ençun içan da, deithore eta nigar eta auhen handi. Rachel bere haourracgatic nigarrez egon, eta ezta consolatu nahi içan, ceren eztiraden.
19. Baina Herodes hil eta, huná, Iaunaren Aingueruä aguer cequión ametsetan Iosephi Egypten,
20. Cioela, iaiquiric har itzac haourtchoa eta haren ama eta ioan adi Israeleco lurrerát, ecen haourtchoaren arimaren ondoan çabiltzanac hil içan dituc.
21. Harc bada iratzarri eta, har citzan haourtchoa eta haren ama, eta ethor cedin Israeleco lurrera.
22. Baina ençunic ecen Archelausec regnatzen çuela Iudean bere aita Herodesen lekuan, beldur cedin hara ioaitera: eta ametsetan diuinoqui aduertituric retira cedin Galileaco bazterretarát.
23. Eta hara ethorriric habita cedin Nazareth deitzen den hirian: Prophetéz erran içan cena compli ledinçat, ecen Nazareno deithuren cela.
Basque Bible 1571
Public Domain