La Bible en un an

1. Egarri çareten guciac, çatozte uretara; eta diruric ez duçuenec, laster eguiçue, eros eta jan çaçue; çatozte, erosaçue arno eta esne diruric gabe eta trucadaric batere gabe.
2. Certaco igorcen duçue dirua, ez oguitan, eta çuen lana, ez asetzeco? Ençun neçaçu eta adi; hazcurri ona har çaçue, eta goritasunean çuen arimac goço hartuco du.
3. Emadaçue beharria, eta çatozte ene gana; adi çaçue, eta bicico da çuen arima, eta çuequin joco dut bethico patua, Dabidi aguindu urricalmenduaren cinceco.
4. Huna non hura jendaiei eman diotedan lekuco, buruçagui eta irakasletzat.
5. Huna non deithuco duçun eçagutzen ez duçun jendaqui bat, eta eçagutzen etzintuzten jendaiec çure gana laster eguinen dute çure Jainco Jauna gatic, Israelgo saindua gatic, ceren çaituen ospatu.
6. Aurki daitequeeno, bilha çaçue Jauna; dei eguioçue, hurbil deno.
7. Guiçon tzarrac utz beça bere bidea, eta gaixtaguinac bere gogoetac, eta bihur bedi Jauna gana, eta urricalduren çaio Jauna; eta gure Jaincoa gana itzul bedi, ceren den guciz barkatiar.
8. Ecen, dio Jaunac, ene gogoetac ez dira çuen gogoetac, ene bideac ez dira çuen bideac.
9. Alabainan lurretic cembat gora baitire ceruac, hambat ene bideac çuen bideetaric gora daude, eta ene gogoetac çuen gogoetetaric.
10. Eta nola uria eta elhurra cerutic jausten baitire, eta harat ez baitire guehiago itzulcen, bainan lurra urztatzen eta horditzen baitute, eta eraguiten baitiote, eta eraileari hacia eta jaleari oguia ematen;
11. Hala içanen da ene hitza, ene ahotic ilkico dena; ez da ene gana bihurturen hutsic, bainan eguinen du nic nahi içan dudan gucia eta bereaz atheraturen da nic igorcen dudan gaucetan;
12. Ecen bozcariotan ilkico çarete, eta baquean içanen çarete bidatuac; mendiec eta aldapec çuen aitzinean laudorioac dituzte cantaturen, eta toquico çuhamu guciac escu-çaflaca harico dire.
13. Içaia ethorriren da belhar-xutaren orde, eta arraiana handituren hausinaren orde; eta Jauna deithua içanen da hala-nola kenduco ez den bethirainoco eçagutzari bat.
1. Hau dio Jaunac: Çucentasuna beguira çaçue, eta çucenari emoçue bere bidea; ceren ene ganicaco salbamendua hurbil baita ethorceco, eta ene justicia aguerceco.
2. Dohatsu guiçona, hori eguiten duena eta horri iratchiquitzen dena guiçasemea, larumbata beguiratuz, ez lohitzea gatic hura; bere escuac beguiratuz, gaizquiaren ez eguiteco
3. Eta Jaunari iratchiqui den arrotz-semeac ez beça erran: Jaunac bereciz hastancen nau bere populutic. Eta ebaquiac ez beça erran: Huna çur ihar bat naicela.
4. Ecen hau dio Jaunac ebaquiençat: Beguiratzen badute larumbata, eta nic nahi dudanaz hautatzen badira, eta iduquitzen badute enequilaco patua,
5. Emanen diotet ene etchean eta ene harrasien barnean leku bat, eta icen bat seme-alabac baino hobeac: bethiren bethico icen bat emanen diotet, galduco ez dena.
6. Eta arrotz-semeac, Jaunari iratchiquitzen direnac haren adoratzeco, eta haren icena maithatzen dutenac, haren cerbitzari jarceraino; ene larumbata beguiratuco duen edocein, ez haren lohitzeco, eta enequilaco patua daducana;
7. Hainac eramanen ditut ene mendi saindura, eta bozcarioz betheco ditut ene othoitzeco etchean; hequien holocaustac eta bitimac ene aldarearen gainean gogaragarri içanen çaizquit, ceren ene etchea deithua içanen baita populu guciençateco othoitzeco etchea.
8. Dio Jainco Jaunac, Israeldic barraiatuac cirenac bilcen dituenac: Bilduco ditut oraino Israelen gana hari batu nahico direnac.
9. Larreco abereac, oihaneco abereac, çatozte guciac puscaren irestera.
10. Israelgo atalariac guciac dira itsuac, nihorc ez daqui deusere; çakur mutuac dira, saingatzeco on ez direnac, iduripen alferric baicic ikusten ez dutenac, lo daudecenac, eta ametsac laket dituztenac.
11. Eta dira çakur ahalqueric batere gabeac, asea eçagutzen ez dutenac; arçainec berec adimendua cer den ez daquite; guciac ceihertu dira cein bere alde, bakotcha bere jaramanqueriari jarraiquiz, lehembicicotic azqueneraino.
12. Çatozte, har deçagun arnoa, gaiten bethe horditu arteo, eta nola baita egun, bihar ere hala içanen da, eta hainitz guehiago.
5. Itsasoa, cer duc ihes goateco; eta hic, Jordanea, cergatic eguin duc guibelerat? Ahoa badute, eta ez dira minçatzen; badituzte beguiac, eta ez dute ikusten.
6. Mendiac, certaco jauci çarete ahariac beçala, eta çuec, mendixcac, bildotsac iduri? Beharriac içan, eta ez dute aditzen; sudur-mizpirac içan, eta ez dute usnatzen.
7. Lurra ikaratu da Jaunaren aitzinean, Jacoben Jaincoaren aitzinean. Badituzte escuac, eta ez dute haztatzen; oinac ere, eta ez dira ibilico; beren cinçurretic ez dute oihuric eguinen.
8. Harec aldatzen du harria ur-maeletara, eta cotorra ithur-uretara. Hequien idurico bilhaca beitez hequien eguileac, eta hequietan sinheste duten guciac.
9. Israelen etcheac Jauna baithan iduqui du bere phesquiça: hura da haren lagunça eta gueriça.
20. Egurrac escas eguin duqueenean, hilen da sua; salhataria ken eta gueldituco dira escatimac.
21. Ikatz hila biciari beçala, eta egurra suari, orobat da guiçon jauzcorra aharra bizteco.
1. Othoitz eguiten drauçuet bada nic, bainaiz presoner gure Iaunean, ebil çaitezten deithu içan çareten vocationeari dagocan beçala,
2. Humilitate eta emetassun gucirequin, spiritu patient batequin, elkar supportatzen duçuelaric charitatez:
3. Arthatsu çaretelaric Spirituaren vnitatearen beguiratzera baquezco lotgarriaz.
4. Gorputzbat da eta Spiritubat, deithu-ere içan çareten beçala çuen vocationearen sperança batetara:
5. Iaunbat, Fedebat, Baptismobat:
6. Gucién Iainco eta Aitabat, cein baita gucién gainean, eta gucién artean, eta çuetan guciotan.
7. Baina gutaric batbederari gratia eman içan çayó Christen dohainaren neurriaren araura.
8. Halacotz dio, Goiti iganic captiuo eraman vkan du captiuitatea, eta eman drauzte dohainac guiçoney.
9. Eta igaite hura cer da, lehen lurreco parte behera hautara iautsi-ere dela baicen?
10. Iautsi içan den hura bera da igan-ere dena ceru gucién garaira, gauça guciac bethe litzançát.
11. Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco,
12. Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan.
13. Guciac rencontra gaitezqueno fedearen, eta Iaincoaren Semearen eçagutzearen vnitatean, guiçon perfectotan, Christen adin perfecteco neurrira:
14. Guehiagoric haour ezgarençát balençán ebilteco, eta doctrinataco haice oroz hara huna guiçonén enganioz, eta hayén finecia cautelosqui enganagarrizcoz erabili içateco.
15. Baina eguiari garreitzalaric charitaterequin, gucietan handi gaitecen hartan, cein baita buruä, Christ:
16. Ceinetaric gorputz guciac vngui iunctaturic, eta forniduraren iunctura guciéz elkarrequin iossiric, membroetaric batbederaren neurrico indarraren araura hartzen baitu gorputzeco hacitze, bere buruären edificationetan charitatez.
17. Haur bada erraiten dut, eta Iaunaz requeritzen çaituztet, guehiagoric etzaitezten ebil berce Gentilac dabiltzan beçala berén adimenduco vanitatean,
18. Adimenduz ilhunduac diradelaric eta Iaincoaren vicitzetic appartatuac, hetan berén bihotzeco gogortassunetic den ignorantiaren causaz:
19. Eta sendimendu gabeturic, bere buruac abandonnatu vkan dituzté dissolutionetara, cithalqueria ororen eguitera, appetitu desordenaturequin.
20. Baina çuec eztuçue hala ikassi vkan Christ:
21. Baldin behinçát hura ençun vkan baduçue, eta harçaz iracatsiac baçarete, eguiá Iesus baithan den beçala:
22. Ken deçaçuen leheneco conuersationeaz den becembatean guiçon çaharra, enganagarrizco guthicién araura corrumpitzen dena:
23. Eta arramberri çaitezten çuen adimenduco spirituan:
24. Eta iaunz deçaçuen guiçon berria, cein Iaincoaren araura creatu içan baita iustitiatan eta eguiazco saindutassunetan.
25. Halacotz, gueçurra kenduric, minça çaiteztez eguiaz batbedera cein çuen hurcoarequin: ecen elkarren membro gara.
26. Asserre çaiteztez, eta bekaturic eztaguiçuela: iguzquia eztadila etzin çuen asserretassunaren gainean:
27. Eta lekuric eztemoçuela deabruari.
28. Ebaisten çuenac ezteçala guehiagoric ebats: baina aitzitic trabailla bedi on daten gauçaric eguiten duela, beharra duenari emaiteco duençát.
29. Hitz corrumpituric batre çuen ahotic ilki eztadila, baina cembeit bada, edificationearen vsançaco on datenic, ençuten duteney gratia eman diecençát.
30. Eta ezteçaçuela contrista Iaincoaren Spiritu saindua, ceinez ciguilatuac baitzarete redemptioneco egunecotzát.
31. Samindura eta colera, eta hira, eta oihu, eta gaitzerraite gucia çuetaric ken bedi, malitia gucirequin.
32. Baina çareten elkargana benigno, misericordioso eta elkarri barkaçale, Iaincoac Christez barkatu vkan drauçuen beçala.
Basque Bible 1571
Public Domain