1. Jaunaren arka egotu cen beraz çazpi hilabethe Filistin-herrian.
2. Filistindarrec apheçac eta aztiac deithu cituzten, ciotelaric: Cer eguinen dugu Jaunaren arkaz? Erakuts diçaguçue noletan bihurtuco dugun bere lekura. Hauquiec ihardetsi çuten:
3. Baldin Israelgo Jaincoaren arka bihurcen baduçue, ez beçaçue hutsa utz, bainan çor duçuena bihur çoçue bekatuarençat, eta orduan sendatuco çarete eta jaquinen duçue certaco haren escua ez den çuen ganic guibelatzen.
4. Filistindarrec erran çuten: Cer da bekatuarençat bihurtu behar dioguna? Ihardetsi çuten:
5. Filistindarren herri araldeen nombrearen arabera, eguizquitzue borz guibelaldeco cilho urhezco eta borz arratoin urhezcoac, ceren çauri bera içatu baita çuen baithan eta çuen satrapen baithan. Eta çuen guibelaldeco cilhoen iduriac eguinen ditutzue, eta çuen lurra xahutu duten arratoinenac, eta goretsico duçue Israelgo Jaincoa, eta beharbada bere escua alchatuco du çuen gainetic, çuen jaincoen eta çuen lurraren gainetic.
6. Certaco gogorcen ditutzue çuen bihotzac Eguiptoac eguin içan duen beçala, eta Faraonec beçala? Faraonec, joa içan cen ondoan, ez othe cituen utzi Israeldarrac, ceinac goan baitziren?
7. Orai beraz har çaçue eta eguiçue orga berri bat; bi behi umedun, uztarrian egundaino eçarriac içan ez direnac, uztar çatzue orga hari, eta hequien aratcheac etchean hers çatzue.
8. Eta hartuco duçue Jaunaren arka eta orguetan eçarrico; guero bekatuaren alderat eman ditutzuen gauçac sahetsean eçarrico diozcatzue kutchatto batean, eta utz çaçue goan dadien.
9. Eta beguiratuco duçue: baldin bere lekura daraman bideaz igaiten bada, Bethsamesi buruz, bera içanen da içurri handi hau eman darocuna; bainan ez badu harat eguiten, jaquinen dugu ez gaituela horren escuac uquitu, bainan guerthacari bat içatu dela.
10. Horrela eguin çuten beraz; eta harturic bi behi, umeac errapean cituztenac, uztartu cituzten orgari, eta hequien aratcheac etchean hersi.
11. Eta orguetan eçarri cituzten arka eta kutcha, ceinac barnean baitzituen urhezco arratoinac eta guibeleco cilho itchurac.
12. Bada, behiac xuxen cihoacen Bethsamesera daraman bideaz, eta bides urhats batean eguiten çuten, aitzinerateguinez eta orroaca. Filistindarren, satrapac berriz Bethsameseco muguetaraino jarraiquitzen ciren.
13. Bada, Bethsamestarrac ogui ephaiten ciren haranean. Beguiac alchaturic, ikusi çuten arka, eta bozcariatu ciren ikusi çutenean.
14. Eta orgac ethorri ciren Josue Bethsamestarraren landara eta han guelditu ciren. Toqui hartan bacen harri handi bat; hautsi cituzten orguen çurac, eta hequien gainean behiac eçarri cituzten holocaustetan Jaunari.
15. Lebitarrec jautsi cituzten arka eta haren sahetsean cen kutchattoa, ceinaren barnean baitziren urhezco gauçac, et harri handiaren gainean eçarri cituzten. Eta egun hartan Bethsameseco guiçonec holocaustac Jaunari escaini ciozcaten eta bitimac imolatu.
16. Filistindarren borz satrapec ikusi çuten hori, eta egun berean Acaronera bihurtu içan ciren.
17. Hauquiec dira, bada, Filistindarrec Jaunari hobenarençat bihurtu cituzten guibeleco cilho urhezcoac: Açotec bat, açac bat, Ascalonec bat, Jethec bat, Acaronec bat;
18. Eta haimberce urhezco arratoin nola hiri baitzen Filistindarren borz herri araldeetan, hiri harrasidunetic herri harrasigabecoraino, eta Abel-handiraino, ceinaren gainean eçarri baitzuten Jaunaren arka, egungo eguna arteo Josue Bethsamestarraren landan dena.
19. Bada, Jaunac, ceren bere arkari Bethsamestarrec beguiratu cioten, jo cituen hirur hogoi eta hamar aitzindari eta berrogoi eta hamar mila guiçon populu xehetic. Eta populua auhenetan egotu cen, Jaunac hambateco içurriaz jo çuelacotz jendea.
20. Eta Bethsamestarrec erran çuten: Nor egonen ahal da Jainco Jaun saindu hunen aitzinean? eta gu ganic noren baithara iganen dute?
21. Eta Cariathiarimtarrei guiçonac igorri cituzten, ciotelaric: Filistindarrec bihurtu dute Jaunaren arka, jauts çaizte, eta eramaçue çuen ganat.
1. Cariathiarimgo guiçonac ethorri ciren beraz, guibelerat eraman çuten Jaunaren arka, eta eçarri çuten Gabaan, Abinadaben etchean; eta Eleaçar, haren semea, consecratu çuten, Jaunaren arkaren çainceco.
2. Eta guerthatu cen, Jaunaren arka Cariathiarimen egotu cen egunetic, egunac eguna ekarri çuela (ecen jadanic hogoigarren urthea cen); eta Israelen etche gucia sosegutan egon cela Jaunaren gueriçapean.
3. Bada, Israelen etche guciari minço celaric, Samuelec erran çuen: Çuen bihotz guciz Jauna gana bihurcen baçarete, çuen artetic ken çatzue jainco arrotzac, Baal eta Astaroth; çuen bihotzac aphain çotzue Jaunari, hura bakarric cerbitza çaçue, eta atheraturen çaituztete Filistindarraren escutic.
4. Israelgo semeec iraici cituzten beraz Baal eta Astaroth, eta Jauna bakarric cerbitzatu çuten.
5. Eta Samuelec erran çuen: Israel gucia bilaraz çaçue Masphathera, çuençat othoitz deçadan Jauna.
6. Eta Masphathera bildu ciren, ura ekarri eta Jaunaren aitzinean ixuri çuten: barur eguin çuten egun hartan, eta han erran çuten: Jaunaren alderat bekatu eguin dugu. Eta Samuelec Masphathen juiatu cituen Israelgo semeac.
7. Filistindarrec nabadituric Israelgo semeac Masphathera bildu cirela, Filistindarren satrapac igan ciren Israelera. Israelgo semeec aditu çutenean hori, Filistindarren beldurrac hartu cituen.
8. Eta Samueli erran cioten: Gure Jainco Jauna gana deihadarretic ez bara, itzur gaitzan Filistindarraren escuari.
9. Bada, Samuelec hartu çuen esneco bildots bat; Jaunari oso-osoa escaini cioen; Samuelec Jaunari Israelençat deihadar eguin cioen, eta ençun çuen Jaunac:
10. Bada, guerthatu cen, Samuelec holocausta escaincen çuenean, Filistindarrec gudua hasten çutela Israelen contra: bainan egun hartan Jaunac harrabots ikaragarri batequin ihurçuria carrascaraci çuen Filistindarren gainera, eta harritu cituen eta lurra jo çuten Israelen aitzinean.
11. Eta Israelgo guiçonec, Masphathetic ilkiric, Filistindarren ondotic eguin çuten eta jo cituzten Bethcarren-pean den lekuraino.
12. Bada, Samuelec harri bat hartu çuen eta eçarri Masphathen eta Senen artean, eta leku hura deithu çuen Lagunça-harri, eta erran çuen: Hunaraino lagundu gaitu Jaunac.
13. Filistindarrac aphalduac içan ciren, eta etziren guehiago abiatu Israelgo muguen iragaitera. Ecen Samuelen egun gucietan Jaunaren escua jaiquia egotu cen Filistindarren gainera.
14. Filistindarrec Israeli hartu içan ciozcaten hiri guciac, Maeh bihurtuac içan ciren beren eremuequin, Acarondic Jetheraino: eta Israel atheratu çuen Filistindarren escutic; eta baquea cen Israelen eta Amorhearraren artean.
15. Halaber Samuelec Israel juiatzen çuen bere bicico egun oroz;
16. Eta urthe guciz goaten cen inguruan Bethelera, Galgalara eta Masphathera, eta leku erran horietan juiatzen çuen Israel.
17. Guero itzulcen cen Erramathara, ecen han çuen bere etchea; eta han ere juiatzen çuen Israel; halaber han alchatu cioen aldare bat Jaunari.
1. Azqueneraino, leku sainduetaric urrundua içan den populuarençat, habean Dabidec iscribatua, arrotzec Jethen iduqui çutenean.
2. Jaincoa, urrical çaquizquit, ceren oincatu bainau guiçonac eta egun oroz guduca hestutu.
3. Egun gucian oincatu naute ene etsaiec, hainitz cirelacotz ene contra guducatzen cirenac.
4. Egun betheac lotsatuco nau, bainan çure baithan içanen dut ene iguriquitza.
5. Jaincoa baithan laudatuco dut niri eman hitza, Jaincoa içan dut ene phesquiça: guiçonac eguin diçaquetanaren beldur ez naiz içanen.
6. Egun gucian madaricatzen cituzten ene solasac; ene contra gaizquirat çauden hequien gogoeta guciac.
7. Bilku eguiten harico dira, eta gordeco dira; beguiz iduquico dituzte ene urhatsac. Nola ene biciari aiheri çan baitira,
8. Çuc ere ez ditutzu salbatuco. Çure hasarrean xehacatuco ditutzu populuac. Jaincoa,
14. Çuhurraren bihotza ikastera hari da; ezjaquinaz hazten da çoroen ahoa.
20. Eta ikus deçaçuenean Ierusaleme gendarmeriaz inguratua, orduan albeitzinequite ecen hurbil datela haren destructionea.
21. Orduan Iudean diradenéc ihes albeileguite mendietarát: eta haren artecoac retira albeilitez: eta campoetan diradenac ezalbeilitez hartan sar.
23. Eta dohain gaiz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan, ecen necessitate handia içanen da lur haren gainean, eta hira populu hartan.
24. Eta eroriren dirade ezpataren ahoz, eta captiuo eramanen dirade natione gucietara, eta Ierusaleme aurizquia içanen da Gentiléz, Gentilén demborác compli daitezqueno.
25. Orduan içanen dirade signoac iguzquian eta ilharguian eta içarretan: eta lurrean afflictione nationetan ez iaquinez cer eguin, orroaz daudela itsassoa eta bagác:
26. Hala non guiçonac hilac beçalacaturen baitirade iciduraren handiz, eta mundura ethorriren diraden gaitzén beguira egoitez: ecen ceruètaco verthuteac ikaraturen dirade.
27. Eta orduan ikussiren duté guiçonaren Semea ethorten dela hodey batetan bothere eta gloria handirequin.
28. Eta gauça hauc eguiten has ditecenean, chuchent albeitzinteizte, eta goiti albeitzinçate çuen buruäc, ecen hurbiltzen da çuen redemptionea.
29. Eta erran ciecén comparatione haur, Ikusquiçue ficotzea eta arbore guciac.
30. Ia hostatzen diradela dacussaçuenean, ceuron buruz eçagutzen duçue ecen ia hurbil dela vdá.
31. Halaber çuec-ere ikussiren duqueçuenean gauça hauc eguiten diradela, eçagut albeitzineçate ecen hurbil dela Iaincoaren resumá.
33. Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.
34. Gogoa eyeçue bada çuen buruèy, çuen bihotzac sortha eztitecen gormandiçaz, eta hordiqueriaz, eta vicitze hunetaco ansiéz: eta subitoqui gainera ethor eztaquiçuen egun hura.
35. Ecen laço batec beçala attrapaturen ditu lur guciaren gainean habitatzen diraden guciac.
36. Veilla eçaçue bada, dembora gucian othoitz eguiten duçuela, ethorteco diraden gauça guciey itzurteco digne eguin çaiteztençat, eta guiçonaren Semearen aitzinean egon ahal çaiteztençat.
37. Eta egunáz templean iracasten ari cen, eta gauaz Oliuatzetaco deitzen den mendian egoiten cen.
38. Eta populu gucia goicean ethorten cen harengana, templean hura ençun leçançat.