La Bible en un an

1. Bada, Dabidec Jerusalemera bilaraci cituen Israelgo lehembicicoac, leinuetaco buruçaguiac, tropetaco aitzindariac erregue cerbitzatzen çutenac, milatariac, ehuntariac, erregueren içate eta ontasunen gaineco cirenac, bere semeac ebaquiequin, handiac eta armadaco guiçonic guerlarienac.
2. Erregue jaiqui cen, eta xutic ororen aitzinean, erran çaroeten: Ene anaiac eta ene populua, adi neçaçue: Içatu dut gogoan templo baten eguitea, hartan eçarceco Jaunaren batasuneco arka, gure Jaincoaren oinetaco alkia; eta haren eguiteco xuxendu ditut oro.
3. Bainan Jaunac erran içan darot: Ez daroçu çuc ene icenari alchaturen etcheric, ceren çaren guerla-guiçona, eta odola ixuri duçulacoz.
4. Bainan Israelgo Jainco Jaunac hautatu içan nau ni ene aitaren etche gucitic, bethicotzat Israelen gainean erregue içateco; Judatic ecen hautatu ditu buruçaguiac. Bada, Judaren etchean ene aitaren etchea du hautatu; eta ene aitaren semeetaric ni nahi içan nau bereci Israel guciaren erreguetzat.
5. Berçalde ene semeetaric (ecic Jaunac asco haur eman içan darozquit), ene seme Salomon hautatu du, jarraraztecotzat Jaunaren erresumaco tronuaren gainean Israelen.
6. Eta erran içan darot: Çure seme Salomonec alchaturen ditu ene temploa eta ene phausa-lekua; ecic hura dut ene semetzat hautatu, eta ni aitatzat içanen natzaio.
7. Haren erreinua gogorturen dut bethi guciraino, irauten badu ene manamendu eta erabaquien bethetzen orai beçala.
8. Orai beraz Israelgo baldarna guciaren aitzinean, gure Jaincoac aditzen duelaric, derraçuet: Beguira çatzue eta bilha gure Jainco Jaunaren manamenduac oro, lur gori hau goça deçaçuen, eta çuen ondotic menderen mendetaraino çuen semeei utz deçaçuençat.
9. Eta çuc, Salomon ene semea, eçagut çaçu çure aitaren Jaincoa, eta cerbitza çaçu bihotz xahu eta gogo oso batequin; ecic, Jaunac ikarcen ditu bihotzac, eta badaquizqui gogo gucietaco berriac. Hura bilhatzen baduçu, aurkituren duçu: bainan uzten baduçu, bethico iraiciren çaitu.
10. Orai beraz Jaunac hautatu baitzaitu bere sainduteguico etchearen alchatzeco, loth çaite bihotzequin eta akaba çaçu.
11. Guero Dabidec bere seme Salomoni eman çaroen lorioaren, temploaren, unciteguien, jateco salhen, guela gordeen eta propiciatoriaren xehatzapena;
12. Eta oraino lorio gogoan hartu cituen guciena, kutchateguien eta gauça sainduen lekuen inguruco salhena;
13. Aphecen eta lebitarren berezpenac Jaunaren etcheco lan gucietan eta Jaunaren temploco cerbitzuan erabilceco tresna gucietan;
14. Unci bakotcharen urhea phisura; cilharra ere phisura unciei cihoacotena beren cerbitzuaren arabera;
15. Urhezco ganderailuençat ere eta hequien criseluençat, urhea ganderailu bakotcharen eta criseluen neurriaren arabera. Eman çuen orobat cilharrezco ganderailuençat eta hequien criseluençat, bakotchac behar çuen neurriaren araberaco phisua cilharretan.
16. Halaber eman çuen proposicioneco mahainençat urhea hequien neurrien arabera, eta orobat cilharra cilharrezco berce mahainençat.
17. Bihorcecoençat ere, xatençat eta urhe garbieneticaco isensunciençat, eta urhezco lehointtoençat urhea bereci çuen lehointto bakotchac behar çuen neurriaren arabera. Cilharrezco lehoinençat halaber cilhar-phisua bereci çuen neurri arauca.
18. Eman çuen aldiz isensuaren erretzeco aldarearençat urheric garbiena, hartaric beretic eguinac içan citecen kerubinac orga-laster bat iduri, hegalac hedatuz Jaunaren batasuneco arka estalcen çutela.
19. Eta erran çuen: Horiec oro Jaunaren escuaz iscribatuac ethorri çaizquit, molde horrec irakats cetzaztançat eguiteco diren guciac.
20. Dabidec berriz ere erran çaroen Salomon bere semeari: Guiçonqui hari çaite, emaçu bihotzez eta eguiçu; ez içan beldurric, ez ici; ecen ene Jainco Jauna çurequin içanen da; etzaitu ez igorrico ez utzico, Jaunaren etcheco cerbitzuaren lan gucia akabatu duqueçun arteo.
21. Huna aphecen eta lebitarren andanac; lagunduco çaituzte Jaunaren etcheco cerbitzu gucietan, eta hartara jarriac dira, eta nahiz handiec, nahiz ttipiec, oroc badaquite çuc manatzeco ditutzun gucien eguiten.
1. Eta erregue Dabidec baldarna guciari erran çaroen: Jaincoac ene seme Salomon hautetsi du, haur mamorra celaric oraino; ecic lana handia da, ez da alabainan guiçon batençat eguiteco egoitza, bainan Jaincoarençat.
2. Ni berriz, ene ahal guciez haritu naiz Jaunaren etchecotzat behar diren gucien bilcen, urhea urhezco tresnençat, cilharra cilharrezcoençat, cobrea cobrezcoençat, burdina burdinazcoençat, çurac çurezcoençat, oniz harriac, eta antimonioa beçalacoac, eta asco carancetacoac, eta harri balios orotaric, eta Paroseco marmola nasaiqui.
3. Eta ene Jaincoaren etcheco escaini ditudanez berçalde, ene mozquinetic ematen dut urhea eta cilharra ene Jaincoaren temploa eguiteco, aiphatu gabe etche sainduarençat xuxenduac direnac:
4. Hirur mila urhezco talendu Ophirreco urhetic, eta çazpi mila talendu cilhar frogatuenetic, temploco harrasien ederztatzeco.
5. Eta non-ere lana urhezcoa baita, languileen escuz urhez eguin bedi, eta non-ere cilharrezcoa baita, cilharrez eguin bedi; eta nihor balin bada bere baitharic escaini nahi duenic, bere escua egun bethe beça, eta nahi duena Jaunari escaint bioço.
6. Hargatic familietaco buruçaguiec, Israelgo leinuetaco handiec, milatariec, ehuntariec eta erregueren ontasunetaco aitzindariec eguin cituzten aguinçac.
7. Eta eman cituzten Jaunaren etcheco lanençat borz mila talendu urhezcoac, eta hamar mila solido; hamar mila talendu cilharrezcoac; hemeçorci mila talendu cobrezcoac, eta ehun mila burdinazcoac.
8. Eta ceinac ere baitzuen etchean harri baliosic, hainac eman cituen Jaunaren etcheco kutchetara, Jahiel Jersondarraren escuz.
9. Populu gucia boztu cen aguinçac gogo onez eguitean, ceren bihotz oroz escaincen baitzituzten Jaunari, eta erregue Dabid ere bozcario handitan sarthu cen.
10. Eta Jauna benedicatu çuen oste guciaren aitzinean, eta erran çuen: Benedicatua çare Israelgo Jainco Jauna, gure aita, egundainotic bethi guciraino.
11. Çuri, Jauna, handitasuna; çuri ahal, ospe, garhaiciac; çuri laudorio; ecic ceruan eta lurrean diren guciac çureac dira; çuri, Jauna, erreguetasuna; çu çare handi gucien gainetic handi.
12. Çureac dira aberastasunac, eta çurea ospea; çu çare jaun gucien gainean, çure escuan dira indarra eta ahala, çure escuan handitasuna eta gucien gaineco buruçaguitasuna.
13. Orai beraz, gure Jaincoa, aithor bihurcen darotzugu, çure icen ospetsuari ematen diogu gorespen.
14. Cer naiz ni, eta cer da ene populua, emaitza hauquiec oro guc çuri eguin ahal içateco? çureac dira guciac; çure escutic hartua ematen darotzugu cerorri.
15. Ecic, gure aitzineco guciac beçala, arrotz eta bideant batzu gare çure aitzinean. Gure egunac, itzal bat iduri dohaci lurraren gainean, tricatzeric gabe.
16. Oi gure Jainco Jauna, çure icen sainduari etche baten eguiteco metatu ditugun ontasunce hauquiec, çure escutic heldu dira, eta çureac dira guciac.
17. Badaquit, ene Jaincoa, bihotzac haztatzen ditutzula, eta lainotasuna duçula maite: hargatic ni ere ene bihotzeco lainotasunean boztu naiz hauquien ororen escaincean, eta bozcario handirequin ikusi dut, hemen guerthatu den çure populua, çuri bere emaitzen eguiten.
18. Gure arbaso Abrahamen, Isaaquen eta Israelen Jainco Jauna, menderen mendetaraino hauquien bihotzetan gogor çaçu xede hori, eta hauquien gogoac bethi gucian iraun beça çure ganaco agurrean.
19. Ene seme Salomoni halaber emoçu bihotz bat osoqui garbia, beguira detzan çure manamendu, lekucotasun eta ceremoniac, eta bethe detzan guciac, eta alcha deçan çure temploa, ceinaren gueiac xuxunduac baititut.
20. Guero Dabidec erran çaroen baldarna guciari: Benedica çaçue gure Jainco Jauna. Eta baldarna guciac benedicatu çuen bere arbasoen Jainco Jauna; eta gurthu ciren eta adoratu çuten Jaincoa, eta guero erregue.
21. Jaunari bitimac imolatu çaroezten; eta biharamunean holocaustetan esqueini cituzten mila cecen, mila ahari, mila bildots, beren libacioneequin, ceremonia gucien arabera, Israel guciarençat nasaicia handitan.
22. Eta egun hartan bozcario handirequin jan eta edan çuten Jaunaren aitzinean. Eta bigarren aldico gançutu çuten Salomon Dabiden semea. Salomon erreguetzat gançutu çaroeten Jaunari eta Sadoc aphez-handitzat.
23. Salomon Jaunaren tronuan jarri cen erreguetzat Dabid bere aitaren orde, eta hori gucien gogaraco içatu cen, eta Israel guciac nausitzat eçagutu çuen.
24. Aitzindari guciec halaber, handiec eta Dabid erreguearen seme guciec escua eman çuten, eta Salomon erreguearen-peco jarri ciren.
25. Jaunac beraz Salomon alchatu çuen Israel guciaren gainera, eta haren erreinuari eman çaroen hambateco ospea, non halacoric içatu ez baitzuen lehenago Israelgo erregue batec ere.
26. Dabid Isairen semea erreguinatu cen beraz Israel guciaren gainean.
27. Berrogoi urthez erreguinatu cen Israelen gainean; Hebronen erreguinatu cen çazpi urthez, eta Jerusalemen hogoi eta hamahirur urthez.
28. Eta hil cen çaharce on batean, egunez, ontasunez eta ospez bethea. Salomon haren semea erreguinatu cen haren orde.
29. Bada, Dabid erreguearen eguinçac, hala lehembicicoac nola azquenac, iscribatuac dira Samuel ikuslearen liburuan, Nathan profetaren liburuan eta Gad ikustearen liburuan.
30. Hequietan dira halaber, Israelen eta lurreco erresuma gucietan, Dabid erregue celaric iragan ciren guerthacariac, haren erreinucoac eta demboracoac eta haren garhaiciac.
67. Asco guiçon deitzen dituzte urricalmendutsu; norc atzemanen du ordean guiçon segurqui hala dena?
68. Bere lainotasunean dabilan guiçon prestuac, haurrac bere ondotic utzico ditu çoriondun.
69. Eta biharamunean sar citecen Cesarean. Eta Cornelio hayén beguira cegoen, bere ahideac eta adisquide familiarac deithuric.
70. Eta guertha cedin Pierris sartzen cen beçala, Cornelio aitzinera ilki baitzequión, eta bere buruä haren oinetara egotziric, adora ceçan.
71. Baina Pierrisec goiti ceçan hura, cioela, Iaiqui adi neuror-ere guiçon nauc.
72. Eta harequin minço cela sar cedin, eta eriden ceçan anhitz gende hara bilduric:
6. Eta erran ciecén, Çuec badaquiçue eztela permettitzen guiçon Iudubat iuncta edo hurbil daquión estranger bati: baina niri eracutsi draut Iaincoac guiçonic batre commun edo satsu ezteçadan erran.
Basque Bible 1571
Public Domain