6. Samgar, Anathen semearen egunetan, Jahelen egunetan, gure bidexcac alfer çaudecen; eta hequiec gaindi sarcen ohi cirenac, ceiher bidez ibili dira.
7. Israeldic galduac ciren guerlari hazcarrac; phausuan higatzen ciren, Debora jaiqui cen orduco, ama bat Israelen jaiqui ceneco.
8. Guerla berriac hautatu ditu Jaunac, eta berac erauzten ditu etsaien atheac. Erredola eta lança aguertu dira Israelgo berrogoi mila guerlarien artean.
9. Ene bihotzac maithatzen ditu Israelgo buruçaguiac: oi çuec, gal-mentara çuen oldez laster eguin duçuenac, benedica çaçue Jauna.
10. Asto ederren gainera igaiten çaretenac, juieen alkian jarcen çaretenac, bideari buruz cihoaztenac, minça çaizte.
11. Orga-lasterrac phorrocatuac içan diren lekuan, etsaien armada ehoa içan den toquian, goretsiac içan beitez Jaunaren erabaquiac eta haren urricaria Israelgo hazcarren alderat. Orduan jautsi da populua etsaiaren atheetara, orduan nausi guelditu da.
12. Jaiqui, jaiqui, Debora; jaiqui, jaiqui, eta canta cantica bat. Jaiqui, Barac; Abinoemen semea, loth hire gathibuei.
13. Salbatuac dira populuaren ondarrac: Jaunac garhaitu ditu hazcar cirenac.
14. Efraimez xahutu ditu etsaiac Amalec baithan, eta guero Benjaminez hire populuetan, oi Amalec; Maquirren ganic atheratu dira buruçaguiac, eta Çabulonen ganic armada gudura eraman dutenac.
15. Isacarren aitzindariac Deborarequin ciren; jarraiqui dira Balaquen urhatsari, eta Barac galceco çorira lecera beçala, çurrumbilora beçala jauci da. Orduan aldebandaca çagoen Erruben, kimera çabilan haren guerlari bihozdunen artean.
16. Certan hago hire cedarrietan, ala hire ardien marraquen ençuten. Aldebandaca dago Erruben; kimera dabila haren guerlari bihozdunen artean.
18. Bainan Çabulonec eta Nefthalic heriorari escaincen cituzten beren buruac Merome-herrian.
19. Ethorri dira erregueac, eta gudu eman dute; Canaango erregueac guducatu dira Thanaquen, Maiedoco uren aldean; harrapaqueta çabilçan, eta halere deusic ecin eraman dute
20. Cerutic jaçarri içan çaiote: içarrac, beren lerroac eta urhatsac hautsi gabe, guducatu dira Sisararen contra.
21. Cisongo latsac ambilcatu ditu hequien gorphutz hilac, Cadumimgo latsac, Cisongo latsac. Oi ene arima, oinen azpian erabilzquic hazcarrac.
23. Madarica çaçue Merozgo lurra, cioen Jaunaren aingueruac; madarica çatzue hango egoiliarrac, ceren ez diren Jaunaren laguncera ethorri, haren guerlari hazcarrenen lagunçara.
24. Benedicatua emaztequien artean Jahel, Haber Cinearraren emaztea; benedicatua içan bedi bere olhan.
25. Ura galdatzen cioenari eman dio esnea, burra escaini dio aitzindarien uncian.
26. Escu ezquerraz hartu du itzea eta escuinaz languileen mailua; sarrasquitzeco toquia bilhatu du buruan, jo du Sisara, oloa hazcarqui cilhatu dio.
27. Çalapartaca cerabilan haren oinen artean; iraungui eta hil da; ambilca cihoan haren oinen aitzinean, eta hatsa galduric, lander çagoen lurrean etzana.
28. Leihotic beguira, orroaz çagoen haren ama; bere guelatic cerasan: Certan dago guibel haren orga-lasterra? certaco ez dira agueri haren çaldiac?
29. Sisararen emaztetaric çuhurrenac hitz hauquiec ihardesten diozca bere amaguinarrebari:
30. Beharbada orai çathitzen ditu buluzquinac, eta emaztequiric ederrena berezten diote; asco carancetaco soinecoac ematen diozcate harrapaquinetic, eta oihal lorecatuac bilcen dituzte haren bulharren aphainduratzat.
31. Horrela gal beitez çure etsai guciac, Jauna; bainan çu maite çaituztenec, nola iguzquiac jaiquitzean arguitzen baitu, hala dirdira beçate.
4. Israelen landatzen cituzten beren olhac, eta nola erainçac belharretan baitziren, oro xahutzen cituzten Gaçaco sarceraino; eta bicitzeco behar cenic deusere etzuten uzten Israelen, ez ardi, ez idi, ez asto.
5. Alabainan berac eta beren arthalde guciac ethorcen ciren beren olhequin, eta iduri xartalac bethetzen cituzten bazter guciac; nihonereco guiçon eta camelu elemenia batec uquitu gucia xahutzen çuen.
6. Eta Israel hainitz aphaldua içatu cen Madianen aitzinean.
7. Deihadar eguin çuen Jauna ganat, Madiantarren contra lagunça galdeguinez.
8. Jaunac igorri cioten guiçon profeta bat, ceinac erran baitzioten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nic iganaraci çaituztet Eguiptotic, eta nic ilkiaraci çaituztet gathibutasuneco etchetic:
9. Atheratu çaituztet Eguiptoarren eta atsecabeztatzen cinituzten etsai gucien escutic; çuen sarcean iraitzi ditut eta eman içan darotzuet hequien lurra.
10. Eta erran içan dut: Ni naiz çuen Jainco Jauna; Amorhearren lurrean duçue çuen egoitza, bainan ez içan hequien jaincoen beldurric. Eta ez duçue ençun nahi içan ene boça.
11. Bada ethorri cen Jaunaren ainguerua eta jarri cen haritz baten azpian, ceina baitzen Efran, eta Ezriren familiaco buruçagui Joasena baitzen. Eta haren seme Jedeonec dolharean jotzen eta garbitzen çuelaric oguia, Madiani ihes eguiteco,
12. Aguertu citzaioen Jaunaren ainguerua, eta erran cioen: Jauna dela çurequin, oi guiçonic hazcarrena.
13. Eta Jedeonec ihardetsi cioen: Othoi, ene jauna, baldin Jauna gurequin bada, nolaz atzeman gaituzte hestura hauquiec? non dira haren sendagailac, gure aitec kondatzen çarozquigutenac, erraten çarocutelaric: Jaunac atheratu içan gaitu Eguiptotic? Bainan orai utzi gaitu Jaunac, eta Madianen escuetara eman gaitu.
14. Eta Jaunac beguiratu cioen eta eman: Çoaci duçun çure indar huntan, eta atheratuco duçu Israel Madianen escutic: jaquiçu nic igorria çarela.
15. Jedeonec ihardetsi cioen: Othoi, ene jauna, nola atheratuco dut Israel? Ikusaçu ene familia Manase baithan aphalena dela, eta ni ene aitaren etchean ttipiena.
16. Jaunac erran cioen: Ni içanen naiz çurequin, eta joco duçu Madian guiçon bakar bat beçala.
17. Eta Jedeonec erran cioen: Gracia aurkitu badut çure aitzinean, indaçu eçagutgailu bat enequin çarela, çu niri minço çarena.
18. Ez becedi urrunt hemendic, bihur nadien arte çu gana, ekarcen dudalaric sacrificio bat eta çuri escaincen. Aingueruac ihardetsi cioen: Egonen naiz çure ethorceari iguri.
19. Jedeon sarthu cen beraz etchera eta erre cituen pittica bat, eta ogui airisac gaitzeru bat irinetaric. Haraguiac eçarriric sasqui batean eta guesala elce batean, ekarri cituen guciac haritzaren azpira, eta escaini ciozcan Jaunari.
20. Jaunaren aingueruac erran cioen: har çatzu haraguiac eta ogui airisac, eçar çatzu harri hunen gainean eta guesala gainera ixur çoçute. Jedeonec hori eguin çuenean,
21. Jaunaren aingueruac hedatu çuen escuan çaducan cigorraren mocoa, uquitu cituen haraguiac eta ogui airisac, eta harritic ilki cen su bat, haraguiac eta ogui airisac iretsi cituenac; eta Jaunaren ainguerua sunsitu cen haren beguietaric.
22. Jedeonec ikusiric Jaunaren ainguerua cela, erran çuen: Ai! ene Jainco Jauna, bekoz beko ikusi baitut Jaunaren ainguerua!
23. Eta Jaunac erran cioen: Baquea dela çurequin; ez ici, etzare hilen.
24. Jedeonec han alchatu cioen beraz aldare bat Jaunari eta deithu çuen Jaunaren Baque-leku, orai arteo icendatua den beçala. Eta oraino celaric Efran, ceina Ezriren familiarena baita,
25. Jaunac erran cioen gau hartan: Har çatzu çure aitaren cecena eta berce cecen bat çazpi urtheticoa, lurrerat arthicaçu Baalen aldarea, çure aitarena dena; eta ebac çaçu haren inguruan den oihana:
26. Eta çure Jainco Jaunari aldare bat alchatuco dioçu harri haren muthurrean, ceinaren gainean lehenago eçarri baituçu sacrificioa: hartuco duçu bigarren cecena, eta holocaustetan escainico duçu oihanetic ebaqui duqueçun egurraren gainean.
27. Jedeonec harturic beraz hamar guiçon bere sehietaric, eguin çuen Jaunac manatu cioen beçala. Bainan bere aitaren etchecoen eta hiri hartaco guiçonen beldurrez, etzuen egunaz eguin nahi içan, bainan gabaz eguin cituen oro.
28. Goicean jaiqui cirenean haren hirico guiçonac, ikusi çuten Baalen aldarea xehacatua, lucua ebaquia, eta bigarren cecena eçarria orduan eguina cen aldarearen gainean.
29. Eta elkarri erran çuten: Norc eguin du hori? Eta lanaren eguilearen bilha çabilçalaric, errana içan cen: Jedeonec, Joasen semeac eguin ditu horiec oro.
30. Eta erran cioten Joasi: Athera çaguc hunat hire semea, hil dadien, ceren hautsi duen Baalen aldarea eta ebaqui oihana.
31. Hunec ihardetsi cioeten: Ala çuec çarete Baalen asperçaile, harençat guducatzeco? Haren etsai dena hil bedi bihar goiça arguitu gabe. Baal Jainco bada, bere aldarea hautsi dioenaz bera asper bedi.
32. Egun hartaric harat Jedeon deithua içan cen Jerobaal, Joasec erran çuelacotz: Baal asper bedi bere aldarea hautsi dioenaz.
33. Bizquitartean Madian gucia, Amalec eta iguzqui-haiceco populuac batera bildu ciren, eta Jordanea iraganic, Jezraelgo haranean campatu ciren.
34. Bada, Jaunaren izpirituac hartu çuen Jedeon, ceinac turuta joz, bildu baitzuen Abiecerren etchea, jarraiqui çaquioençat.
35. Eta meçulariac igorri cituen Manase gucira, mina orobat jarraiqui baitzitzaioen; berce batzu igorri cituen Aserrera, Çabulonera eta Nefthalira, ceinac aitzinera ilki baitzitzaizcoen.
36. Orduan Jedeonec erran cioen Jaunari: Baldin aguindu beçala, ene escuaz athera gogo baduçu Israel,
37. Ardi-ile hau eçarrico dut larrainean: baldin ihinça ilearen gainean bada bakarric, eta agortasuna lur guciaren gainean, jaquinen dut ene escuz, erran duçun beçala, atheratuco duçula Israel.
38. Eta hala eguina içan cen. Eta gabaz jaiquiric, Jedeonec marruscatu çuen ilea, eta ophor bat bethe çuen ihincez.
39. Eta berriz erran cioen Jaincoari: Çure hasarrea ez bedi jauz ene contra, baldin oraino behin froga bat eguiten badut, ile hunen gainean galdatuz berce eçagutzari bat. Othoizten çaitut ile hau bakarric içan dadien idor, eta lur gucia ihinça darioela.
40. Eta Jaunac eguin çuen gau hartan harec galdatzen çuena: eta agortasuna içan cen bakarric ilean, eta ihinça lur gucian.
1. Asaphençat psalmoa. Jaincoen Jaincoa, Jauna minçatu da, eta deithu du lurra, Iguzquia sorcen den toquitic etzaten den lekuraino:
2. Siondic ilkico da haren edertasunaren dirdira.
3. Agueriqui ethorrico da gure Jaincoa: gure Jaincoa ethorrico da, eta ez da ixilic egonen. Sua biztuco da haren aitzinean, eta phesia gaitzac inguratuco du.
4. Gainetic cerua, beheretic lurra deithuco ditu bere populuaren berezteco.
5. Bil çotzue bere sainduac, sacrificioen gainean harequin batasun eguin dutenac.
6. Ceruec goraqui erranen dute haren çucentasuna, ceren Jaincoa bera baita juie.
7. Adi çaçu, ene populua, minçatzera noha; adi çaçu, Israel, eta lekucotasun atheraco darotzut: ni naiz Jaincoa, çure Jaincoa.
8. Çure sacrificioen gainean ez darotzut jaçarrico; ecen çure holocaustac ene aitzinean dira bethi.
20. Erromesa bere ahaideari berari higüin içanen çaio; aberatsac, berriz, içanen du adisquide asco.
21. Gure laguna arbuiatzen duenac, bekatu eguiten du, bainan beharraz urricalcen dena, dohatsu içanen da. Jaunaren baithan sinheste duenac maite du urricalmendua.
1. Eta hurbiltzen ciraden harengana publicano eta gende vicitze gaichtotaco guciac, hura ençun leçatençát.
2. Eta murmuratzen çutén Phariseuéc eta Scribéc, cioitela, hunec gende vicitze gaichtotacoac recebitzen ditu, eta iaten du hequin.
3. Baina harc erran ciecén comparatione haur, cioela,
4. Cein guiçonec çuetaric ehun ardi dituela eta hetaric bat galtzen duela, eztitu vtziten lauroguey eta hemeretziac desertuan eta ezta ioaiten galduaren ondoan, hura eriden deçaqueno?
5. Eta eriden duenean eçarten du bere sorbaldén gainean alegueraric.
6. Guero ethorriric etchera, deitzen ditu adisquideac eta auçoac, diostela, Aleguera çaitezte enequin: ecen eriden dut neure ardi galdua.
7. Erraiten drauçuet ecen hala bozcario içanen dela ceruän bekatore emendatzen den baten
8. Edo cein emazte hamar drachma dituenec, baldin gal badeça drachmabat, eztu arguia vizten eta etchea escobatzen, eta bilhatzen diligentqui hura eriden deçaqueno?
9. Eta eriden duenean, deitzen ditu emazte adisquideac eta auçoac, dioela, Aleguera çaitezte enequin: ecen eriden dut galdu nuen drachmá.
10. Hala, diotsuet, bozcario içanen dela Iaincoaren Aingueruén aitzinean, bekatore emendatzen den baten gainean.