La Bible en un an

1. Patu eguin dut ene beguiequin, nescatcha bat ere gogoan ez erabilceco.
2. Ecen bercela Jaincoac cer çathi çuqueen cerutic ene baithan, eta Ahalorotacoac cer primança bere egoitza goratic?
3. Galpena ez othe da gaixtaguinarençat, eta hastancea tzarqueria eguiten haritzen direnençat?
4. Jaincoa ez othe dago ene bide guciei beguira, eta ez othe ditu ene urhats guciac kondatzen?
5. Erguelquerian ibili balin banaiz, eta maularacotzat ene oina ernatu balin bada;
6. Jaincoac phisu çucenetan phisa beneça, eta eçagut beça ene lainotasuna.
7. Ene urhatsa bidetic makurtu bada, ene bihotza ene beguiei jarraiqui bada, eta ene escuei notha bat lothu baçaiote;
8. Erain beçat, eta berce batec jan beça nic eraina; ene ganicaco ondoregoa errotic atheratua içan bedi.
9. Baldin ene bihotza limburtu bada emaztequi baten gainean, eta celataric ene adisquide baten athean hedatu içan badut;
10. Berce baten ondar içan bedi ene emaztea, eta berceac makur beitez haren gainera.
11. Ecen hori cilhegui ez dena da, eta tzarqueriaric handiena;
12. Su bat da ahitu arteo erretzen duena, eta ninica guciac errotic daramatzana.
13. Baldin çucembideaz nardatu banaiz ene muthilaren eta nescatoaren alderat, makur cerbait çutenean enequin;
14. Cer eguinen dut arren, Jaincoa juiatzera jaiquico denean? Eta cer ihardetsico diot bilhatzera abiatzen denean?
15. Ez othe nau amaren sabelean eguin ene sehia ere eguin içan duenac? eta ni sabelean irazquitu nauena eta hura eguin duena, ez othe da Jainco bera?
16. Beharrari nahi çuena ez badiot ukatu, eta alhargunaren beguia ez badut iguri egonaraci;
17. Ene ahamena bakarric jan ez badut, eta umeçurçac hartaric jan içan badu;
18. (Ecen ene haurretic urricalmendua enequin handitu, eta ene amaren sabeletic enequin atheratu da;)
19. Erdeinatu badut bideanta has celacotz, eta jende beharra etzuelacotz estalguiric;
20. Baldin haren alderdiec ez banaute benedicatu, eta ene ardien ilearequin ez bada berotu;
21. Baldin escua alchatu badut umeçurçaren gainera, athean hazcarrago nincela ikusten nuenean ere;
22. Sorbalda bere lotgunetic eror bequit, eta ene besoa bere heçurrequin crasca bedi.
23. Ecen bethi Jaincoaren beldur içan naiz, ene gainera hancen diren uhinen beçala; eta egundaino ecin jasan dut haren ahalquesunaren handia.
24. Ez dut uste içan urhea cela ene indarra, eta ez diot urhe ederrenari erran: Hi haiz ene sinhestea.
25. Baldin ene aberastasun handiez, eta ceren ene escuac hainitz atzematen çuen boztu banaiz;
26. Baldin beguiratu badiotet iguzquiari dirdiratzen çuenean eta ilharguiari arguiric cihoanean;
27. Eta ene bihotza ixilic boztu bada, eta ahoz musu eman badiot ene escuari;
28. Hori laiteque tzarqueria gaitzena, eta Jainco guciz goraren alderaco arnegamendua.
29. Higüin ninduenaren gaitzaz ez naiz boztu, eta hura gaixtaquerian atzemanic ez naiz bozcarioz jauci;
30. Ecen ez diot bekatuari eman ene cinçurra, ixterbeguia madaricatuz galdatzeco haren bicia.
31. Ene olhaco guiçonec ez badute erran: Norc emanen darocu horren jaquietaric asetzera?
32. Arrotza ere ez da campoan egon, ene athea idequia içan çaio bideantari.
33. Asco guiçonec beçala estali badut ene bekatua, eta golkoan gorde badut ene tzarqueria;
34. Oste handiac icitu banau, eta ahaideen erdeinuac lotsatu; aitzitic ez banaiz ixildu eta athetic ez ilki;
35. Norc emanen darot ençule bat, Ahalorotacoac ençun deçan ene lehia, eta berac iscriba deçan ene gaineco erabaquia liburu batean,
36. Nic hura ene sorbaldaren gainean erabilceco eta hartaz koro batez beçala ene burua inguratzeco?
37. Urhats oroz erasico dut hura, eta aguertuco dut buruçaguiaren aitzinera beçala.
38. Ene lurrac ene contra deihadar eguiten badu, eta hartaco hildoac harequin batean nigarrez badaude;
39. Diruric eman gabe jan baditut hartaco fruituac, eta atsecabetan eçarri badut hartaco laborarien arima;
40. Ogui-orde eman biaçat lapharra, eta garagar-orde elhorria.
1. Bada, hirur guiçon hequiec utzi çuten Jobi ihardestea, ceren çucençat çaducan bere burua.
2. Eta Baraquel Buztarraren seme Eliu, Erramen odoleticacoa, samurtu eta gaitzitu cen; eta Joben contra hasarretu cen, erraten çuelacotz çucena cela Jaincoaren aitzinean.
3. Gaitzitua cen, berriz, haren adisquideen contra, aria onic etzutelacotz kausitu Jobi ihardesteco, bainan Job hobendun erratea baicic etzutelacotz eguin.
4. Eliu beraz, Job minço celaric beguira egon cen, minço cirenac çaharragoac cirelacotz.
5. Bainan ikusi çuenean hirurec ecin ihardets ceçaquetela, handizqui samurtu cen.
6. Eliu, Baraquel Buztarraren semeac ihardestean erran çuen: Adinez ni naiz gazteena eta çuec aldiz, çaharrenac; hargatic burua beheitituric herabe içan naiz çuei erakusteco cer iduritzen çaitan hiri.
7. Alabainan ene ustequeria cen adina minçaturen cela, eta urtheec irakatsiren çutela çuhurcia.
8. Ordean, ikusten dudan beçala, izpiritua guiçonetan den arren, Ahalorotacoaren ganic heldu da adigarria.
9. Çuhurrenic ez dira bethi adin handicoac, ez-eta çaharrac çucenaren adimendua guehienic dutenac.
10. Hargatic erranen dut: Ençun neçaçue, nic ere daquidana erakutsiren darotzuet.
11. Ecic çuen solasei beguira egon natzaiote; çuen umotasunaren ençuten egotu naiz, hitzez gauçaren xuritzen haritu çareteno;
12. Eta uste içan dudano cerbait erranen cindutela, iguriqui içan dut: bainan ikusten dudan beçala, çuetaric nihor ez da Jobi jaçar eta hunen solasei ihardets deçaqueenic.
13. Ez beçaçue erran: Aurkitu dugu çuhurcia; Jaincoac egotzi du Job, ez guiçonac.
14. Jobec niri ez darot deus erran, eta nic ez diot çuen solasen arabera ihardetsiren.
15. Lotsatuac dira, ez dute guehiago ihardesten, eta hitza beren ahoan tapatu dute.
16. Ceren beraz iguriqui dudan, eta ez diren minçatu; bekoz beko egotu diren, eta ez duten ihardetsi;
17. Ni ere minçaturen naiz ene aldian, eta erakutsiren dut daquidana;
18. Ecen erratecoz bethea naiz eta barneco izpiritu batec hersatzen nau.
19. Ene barnea da hatsbideric ez duen limburreta beçala, ceinac unci berriac çartarazten baititu.
20. Minçaturen naiz, hats aphur baten harceco; idequico ditut ezpainac, eta ihardetsico dut.
21. Nor-nor-den ez naiz beguiratuco eta ez dut Jaincoa guiçonaren kide eçarrico.
22. Ez daquit alabainan cembat naicen bicico, eta hean eguin nauenac laster ez nauen hemendic kenduco.
1. Dabidi berari psalmoa. Erreguetu da Jauna, sumin beitez populuac; querubinen gainean jarri da, dardara bedi lurra.
2. Jauna Sionen handi eta populu gucien gainetic gora da.
3. Aithor eman bioçote çure icen handiari, ceren den ikaragarri eta saindu:
17. Çure bihotzac ez beça bekatoreençat har bekaizgoric, bainan egun gucian içan çaite Jaunaren beldurrean;
18. Ceren azquen orduan phesquicetan içanen baitzare, eta iguriquitzen duçuna etzaitzu içanen kendua.
1. Eta ni ethorri içan naicenean çuetara, anayeác, eznaiz ethorri eloquentiazco edo sapientiazco excellentiarequin, Iaincoaren testimoniagea denuntiatzen nerauçuela.
2. Ecen eztut deliberatu vkan deus çuen artean iaquitera, Iesus Christ baicen, hura-ere crucificatua.
3. Eta ni infirmitaterequin eta beldurrequin eta ikara halldirequin içan naiz çuec baithan.
4. Eta ene minçatzea eta ene predicationea ezta içan sapientia humanoren hitz gogagarritan: baina spirituren eta verthuteren eracustetan.
5. Çuen fedea eztençát guiçonén sapientiatan, baina Iaincoaren potentiatan.
6. Eta sapientiá denuntiatzen dugu perfectoén artean: eta sapientiá diot ez mundu hunena, ezeta mundu hunetaco prince deseguinen diradenena:
7. Baina denuntiatzen dugu Iaincoaren sapientia mysteriotan dena, diot estalia, Iaincoac ia dembora gucién aitzinetic gure gloriatan determinatu vkan çuena:
8. Cein mundu hunetaco princietaric batec-ere ezpaitu eçagutu vkan: ecen baldin eçagutu vkan baluté, gloriazco Iauna etzuqueten crucificatu.
9. Baina predicatzen ditugu, scribatua den beçala, Beguic ikussi eztituen, eta beharric ençun eztituen gauçác, eta guiçonén bihotzetara igan içan eztiradenac, cein Iaincoac hari on daritzoteney appaindu baitrauzté.
10. Baina guri Iaincoac reuelatu vkan drauzquigu bere Spirituaz: ecen Spirituac gauça guciac penetratzen ditu, báy Iaincoaren gauça barnác-ere.
11. Ecen guiçonetaric ceinec daquizqui guiçonaren gauçác, guiçonaren spiritu hura baithan denac baicen? Halaber Iaincoaren gauçac-ere eztitu nehorc eçagutu vkan, Iaincoaren Spirituac baicen.
12. Bada guc eztugu munduaren spiritua recebitu vkan: baina Iaincoaganico Spiritua: Iaincoaz guri eman içan caizquigun gauçác eçagut ditzagunçát:
13. Cein denuntiatzen-ere baititugu, ez sapientia humanoac iracasten dituen hitzéz, baina Spiritu sainduac iracasten dituenéz, gauça spiritualac spiritualetara appropriatuz.
14. Baina guiçon naturalac eztitu comprehenditzen Iaincoaren Spirituaren gauçác: ecen erhogoa çaizquio, eta ecin adi ditzaque, ceren spiritualqui iugeatzen baitirade.
15. Baina guiçon spiritualac iugeatzen ditu gauça guciac, eta bera ezta nehorçaz iugeatzen.
16. Ecen norc eçagutu du Iaunaren intentionea, hura instrui deçan? baina guc Christen intentionea badugu.
Basque Bible 1571
Public Domain