La Bible en un an

1. Huna Errubenen haurrac, Israelen seme çaharrenarenac (ecic hura cen haren çaharrena; bainan lohitu çutelacotz bere aitaren ohea, haren çucenac emanac içan ciren Israelen seme Josepen haurrei, eta Erruben ez da çaharrençat eçagutua.
2. Bada, Juda cen bere anaien artean guerlariena, haren odoletic ilki ciren aitzindariac; çaharrenaren çucenac ordean Josepi dira eçagutuac).
3. Huna beraz Errubenen haurrac, Israelen seule çaharrenarenac: Enoc, Phalu, Efron eta Carmi.
4. Joelen semea Samaia, Samaiarena Gog, Goguena Semei,
5. Semeirena Mica, Micarena Erreia, Erreiarena Baal,
6. Baalena Beera, ceina gathibu eraman baitzuen Thelgathphalnasarrec Asiriarren erreguec eta aitzindari baitzen Errubenen leinuan.
7. Haren anaiec eta ahaidego guciac berriz, familiaca kondatzean, Jehiel eta Çacarias cituzten aitzindari.
8. Bala Açacen semea (Açaz Samaren semea baitzen eta Sama Joelena), Aroerren jarri cen Neboraino eta Beelmeoneraino.
9. Halaber bere egoitza eguin çuen iguzqui-haiceco aurkinçaren alderat mortuco sarceraino eta Ufrataco hibairaino. Ecic aberequeta gaitzaren jabe cen Galaadeco lurrean.
10. Bada Saulen egunetan Agartarrac guducatu cituzten, eta hequiec hilic hequien orde beren egoitza hequien olhetan eguin çuten, Galaadetic iguzqui-haiceco alderat beguiratzen duen aurkinça gucian.
11. Gaden semeec berriz, hequien lurraren parrean eguin çuten beren egoitza, Basango lurrean Selcaraino.
12. Joel cen buruan eta Saphan ondoco; Janai berriz, eta Saphat Basanen aitzindari.
13. Hequien anaiac berriz, beren ondoregoen etcheen arabera: Micael, Mosolam, Sebe, Jorai, Jacan, Cie eta Heber, çazpi.
14. Hauquiec ciren Abihailen semeac, Abihail baitzen Huriren semea, Huri Jararena, Jara, Galaadeca, Galaad Micaelena, Micael Jesesirena, Jesesi Jedorena, Jedo Bucena.
15. Halaber hequien anaiac ciren Guniren seme Abdielen haurrac, beren etchetaco familietan buruçagui cirenac.
16. Eta beren egoitza eguin çuten Galaaden eta Basanen, eta hango herrietan eta Sarongo hiripe gucietan, muguetaraino.
17. Hequiec oro kondatuac içan ciren Judaco erregue Joathanen egunetan eta Israelgo erregue Jeroboamen egunetan.
18. Errubenen eta Gaden semeac eta Manaseren leinu erdicoac guiçon guerlariac ciren, erredolac eta ezpatac çakarztenac, arrambela hedatzen çutenac eta guducan jaquinac; berrogoi eta laur mila çazpi ehun eta hirur hogoi atheratzen ciren guerlara.
19. Guducatu ciren Agartarren contra; hauquiei berriz, Iturtarrec, Naphisecoec eta Nodabecoec
20. Lagunça eman çaroeten. Eta Agartarrac eta hequiequilaco guciac hequien escuetara arthiquiac içan ciren, ceren Jaunari dei eguin baitzaroeten guduan hari cirelaric; eta Jaunac ençun cituen, haren baithan sinhetsi çutelacotz.
21. Eta hartu cituzten etsaiec goçatu guciac, berrogoi eta hamar mila camelu, berrehun eta berrogoi eta hamar mila ardi, bi mila asto eta ehun mila guiçon.
22. Asco erori ciren oraino sakituric, ecic Jaunaren guerla cen. Hequien orde egotu ciren han, Asiriara eramanac içan ciren arteo.
23. Manaseren leinu erdiac ere lurraren goçamena içan çuen Basango muguetaric Baal-Hermoneraino, Sanirreraino eta Hermongo mendiraino, ceren hainitz baitziren.
24. Eta hauquiec içan ciren hequien etcheco ahaidegoaren buruçaguiac: Epher, Jesi, Eliel, Ezriel, Jeremia, Odoia eta Jehiel, guiçon guciz hazcar eta ahaldunac, aitzindari aiphatuac beren odolecoetan.
25. Bainan utzi çuten beren arbasoen Jaincoa, eta Jaincoac hequien aitzinetic xahutu cituen hango populuen jaincoen ondotic lohitu içan ciren.
26. Eta Israelgo Jaincoac hequien contra phiztu cituen Asiriarren erregue Phulen gogoa eta Asurgo erregue Thelgathphalnasarren gogoa; eta handic kendu cituen Erruben, Gad eta Manaseren leinu erdia, eta eraman cituen Lahelara, Haborrera, Arara, eta Goçango hibaira, egungo eguna arteo.
1. Lebiren semeac: Jerson, Caath eta Merari.
2. Caathen semeac: Amram, Isaar, Hebron eta Ociel.
3. Amramen semeac: Aaron, Moise eta Maria. Aaronen semeac: Nadab, Abiu, Eleaçar eta Ithamar.
4. Eleaçarrec içan çuen Phinees, eta Pquineesec Abisue.
5. Bada, Abisuec içan çuen Bocci, eta Boccic Oci.
6. Ocic içan çuen Çaraias, eta Çaraiasec Meraioth.
7. Berriz, Meraiothec içan çuen Amarias, eta Amariasec Aquitob.
8. Aquitobec içan çuen Sadoc, eta Sadoquec Aquimaas.
9. Aquimaasec içan çuen Açarias: Açariasec Johanan.
10. Johananec içan çuen Açarias: hura bera da apheztasuneco eguimbideac bethe cituena Salomonec Jerusalemen alchatu çuen temploan.
11. Açariasec berriz, içan çuen Amarias, eta Amariasec Aquitob.
12. Aquitobec içan çuen Sadoc, eta Sadoquec Selum.
13. Selumec içan çuen Helcias, eta Helciasec Açarias.
14. Açariasec içan çuen Saraias, eta Saraiasec Josedec.
15. Bada, Josedec ilki cen Jaunac atze-herritara Nabucodonosorren escuz kendu cituenean Judaco eta Jerusalemeco egoiliarrac.
16. Lebiren semeac ciren beraz Jerson, Caath eta Merari.
17. Hauquiec dira Jersonen semeen icenac: Lobni eta Semei.
18. Caathen semeac: Amram, Isaar, Hebron eta Ociel.
19. Merariren semeac: Moholi eta Musi. Hauquiec dira berriz, Lebiren ondoregoac hequien familien arabera:
20. Jerfonen semea Lobni, Lobnirena Jabath, Jabathena Çama,
21. Çamarena Joah, Joahena Ado, Adorena Çara, Çararena Jethrai.
22. Caathen semeac: Aminadab haren semea, Aminadaben semea Core, Corerena Asir,
23. Asirrena Elcana, Elcanarena Abiasaph, Abiasaphena Asir.
24. Asirrena Thahath, Thahathena Uriel, Urielena Ocias, Ociasena Saul.
25. Elcanaren semeac: Amasai, Aquimoth
26. Eta Elcana, Elcanaren semeac: Sophai, Sophairena Nahath,
27. Nahathena Eliab, Eliabena Jeroham, haren semea Elcana.
28. Samuelen semeac: Baseni çaharrena eta Abia.
29. Merariren semeac berriz: Moholi, Moholirena Lobni, Lobnirena Semei, Semeirena Oça,
30. Oçardia Samaa, Samaarena Haguia, Haguiarena Asaia.
31. Horiec dira Dabidec Jaunaren etcheco cantarien gaineco eçarri cituenac, arka han eçarria içan cenetic;
32. Beren eguimbidearen bethetzeco, lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean cantatzen çuten, Salomonec Jerusalemen Jaunaren etchea eguin arteo; eta eguimbidetan sarcen ciren, cein bere lerroan.
33. Hauquiec dira berriz, hequien semeequin içaten cirenac, Caathen semeetaric, Heman cantaria Johelen semea, Johel Samuelena,
34. Samuel Elcanarena, Elcana Jerohamena, Jeroham Elielena, Eliel Thohurena,
35. Thohu Suphena, Suph Elcanarena, Elcana Mahathena, Mahath Amasairena,
36. Amasai Elcanarena, Elcana Johelena, Johel Açariasena, Açarias Sophoniasena,
37. Sophonias Thahathena, Thahath Asirrena, Asir Abiasaphena, Abiasaph Corenena,
38. Core Isaarrena, Isaar Caathena, Caath Lebirena, Lebi Israelena.
39. Haren anaia cen Asaph, haren escuinean jarcen cena; Asaph cen Baraquiasen semea, Baraquias Samaarena,
40. Samaa Micaelena, Micael Basaiasena, Basaias Melquiasena,
41. Melquias Athanairena, Athanai Çararena, Çara Adaiarena,
42. Adaia Ethanena, Ethan Çamarena, Çama Semeirena,
43. Semei Jethena, Jeth Jersonena, Jersun Lebirena.
44. Merariren semeac berriz, hequien anaiac, ezquer alderat ciren, Ethan Cusiren semea, Cusi Abdirena, Abdi Maloquena,
45. Maloc Hasabiasena, Hasabias Amasiasena, Amasias Helciasena,
46. Helcias Amasairena, Amasai Bonirena, Boni Somerrena,
47. Somer Moholirena, Moholi Musirena, Musi Merarirena, Merari Lebirena.
48. Lebitar hequien anaiac halaber eçarriac ciren Jaunaren etcheco tabernacleco eguimbide orotaco.
49. Aaronec ordean eta haren semeec erretzen çuten isensua holocaustetaco aldarearen gainean eta usain-onetaco aldarearen gainean, sainduren sainduco lan orotan; eta Israelençat othoitz eguiteco ciren, Jaincoaren cerbitzari Moisec manatu çuen gucien arabera.
50. Hauquiec dira berriz, Aaronen semeac: Eleaçar haren semea, Phinees Eleaçarren semea, Phineesena Abisue,
51. Abisuerena Bocci, Boccirena Oci, Ocirena Çarahia,
52. Çarahiarena Meraioth, Meraiothena Amarias, Amariasena Aquitob,
53. Aquitobena Sadoc, Sadoquena Aquimaas.
54. Eta hauquiec dira hequien egoitzac herrietan eta herrien muguetan, erran nahi da Aaronen semeenac, Caatharren ahaidegoen arabera; ecen hequiei çorthean guerthatu citzaizcoten.
55. Hequiei eman çaroezten beraz Hebron Judaco lurrean, eta hartaco hiripeac inguruan;
56. Bainan hirico bazterraldeac eta herriac emanac içan ciren Calebi, Jephonen semeari.
57. Bada, Aaronen semeei eman içan çaroezten ihes-lekutaco hiriac, Hebron eta Lobna bere hiripeequin;
58. Jether ere eta Esthemo beren hiripeequin, halaber Helon eta Dabir beren hiripeequin,
59. Asan ere eta Bethsemes beren hiripeequin;
60. Benjamingo leinutic berriz, Gabee eta hango hiripeac, Almath bere hiripeequin, Anathoth ere bere hiripeequin; orotara hamahirur hiri hequien familien arabera.
61. Caathen odoleco gaineraco umeei berriz, Manaseren leinu erditic eman çaroezten hamar hiri.
62. Bada, Jersonen semeec beren familien arauca içan cituzten hamahirur hiri Isacarren leinutic, Aserren leinutic, Nefthaliren leinutic eta Manaseren leinutic Basanen.
63. Merariren semeei berriz, beren familien arauca, çorthean eman çaroezten hamabi hiri Errubenen leinutic, Gaden leinutic eta Çabulonen leinutic.
64. Israelgo semeec lebitarrei eman çaroezten halaber hiriac beren hiripeequin.
65. Hiri hequiec çorthez eman cituzten Judaren semeen leinutic, Simeonen semeen leinutic eta Benjaminen semeen leinutic, eta beren icenez deithu cituzten.
66. Caathen semeen odoleco cirenei ere eman çaroezten, eta baciren hequien cedarrietaco hiriac Efraimen leinutic.
67. Eman çaroezten beraz ihes-lekutaco hiriac, Siquem bere hiripeequin Efraimgo mendian, eta Gacer bere hiripeequin;
68. Jecmaam ere bere hiripeequin, eta Bethoron orobat;
69. Halaber Helon bere hiripeequin, eta Jethremon ara berera.
70. Caathen semeen odoleco gaineracoei eman cituzten oraino Manaseren leinu erditic Aner eta bere hiripeac, Baalam eta bere hiripeac.
71. Jersonen semeei berriz, Manaseren leinu erditic emanac içan ciren Gaulon eta bere hiripeac Basanen, Astharoth eta bere hiripeac;
72. Isacarren leinutic, Cedes eta bere hiripeac, Dabereth bere hiripeequin,
73. Erramoth ere eta bere hiripeac, eta Anem bere hiripeequin;
74. Aserren leinutic berriz, Masal bere hiripeequin, Abdon orobat,
75. Hucac ere eta bere hiripeac, eta Errohob bere hiripeequin;
76. Nefthaliren leinutic berriz, Cedes Galilean eta bere hiripeac, Hamon bere hiripeequin, eta Cariathaim bere hiripeequin.
77. Merariren seme gaineracoei berriz, emanac içan çaroezten Çabulonen leinutic, Erremono eta bere hiripeac, Thabor bere hiripeequin;
78. Jordanez haindian halaber, Jericoren parrean, Jordaneco iguzqui-haice aldetic, Errubenen leinuan, Bosor mortucoa bere hiripeequin, Jasa bere hiripeequin,
79. Cademoth ere bere hiripeequin, eta Mephaat bere hiripeequin;
80. Eta halaber Gaden leinutic Erramoth Galaadecoa eta bere hiripeac, Manaim bere hiripeequin,
81. Eta oraino Hefebon bere hiripeequin, eta Jecer bere hiripeequin.
1. Asaphen aditza. Adi çac ene leguea, oi ene populua: ene ahoco hitzetara makur çac hire beharria.
2. Paraboletan idequico dut ene ahoa, eta asmacarica erranen darozquitzuet hasteticaco gauçac.
3. Cer eta cer ez dugu aditu eta eçagutu, eta gure aitec darozquigute erran!
10. Goçoqueriac ez dihoazquio çoroari, ez-eta gathibuari buruçaguien gaineco nausitasuna.
11. Guiçonaren arguitasuna haren jasancortasunetic da eçagun; eta haren ospea da bidegabeen gainetic iragaitea.
12. Nola lehoinaren orroa, hala ere da erregue baten hasarrea; eta nola ihinça belharraren gainean, hala ere da haren boztasuna.
1. Baina Ananias deitzen cen guiçon batec, Sapphira bere emaztearequin sal ceçan possessionebat:
2. Eta apparta ceçan preciotic partebat, haren emazteac-ere çaquialaric: eta cembeit parte ekarriric, Apostoluén oinetara eçar ceçan.
3. Eta erran ceçan Pierrisec, Ananias, cergatic bethe du Satanec hire bihotza Spiritu sainduari gueçur erraitera, eta landaren preciotic appartatzera?
4. Baldin beguiratu bahau etzena hire guelditzen? eta salduric hire botherean etzena? cer cen cergatic gauça hori gogoan eçarri behar auen? eztrauec guiçoney gueçur erran, baina Iaincoari.
5. Eta Ananias hitz hauc ençunic, eror cedin, eta renda ceçan spiritua: eta beldurtassun handia iar cedin gauça hauc ençuten cituzten gucién gainean.
6. Eta iaiquiric lagun gazte batzuc har ceçaten hura, eta camporat eramanic ohortz ceçaten.
7. Eta guertha cedin quasi hirur orenen buruän, haren emaztea-ere, cer eguin cen etzaquialaric, sar baitzedin:
8. Eta erran cieçón Pierrisec, Erran ieçadan hambatetan landá saldu duçue? Eta harc erran ceçan, Bay, hambatetan.
9. Orduan Pierrisec diotsa, Cer da iunctatu içan baitzarete çuen artean Iaunaren spirituaren tentatzera? horrá, hire senharra ohortze dutenén oinac borthán, eta eramanen aute hi.
10. Eta bertan eror cedin haren oinetara eta renda ceçan spiritua. Eta sarthuric lagun gaztéc eriden ceçaten hura hila, eta camporat eramanic ohortz ceçaten bere senharraren aldean.
11. Eta beldurtassun handia eguin cedin Eliça guciaren gainean, eta gauça hauc ençuten cituzten gucién gainean.
12. Eta Apostoluén escuz eguiten cen anhitz signo eta miraculu populuan: (eta ciraden guciac gogo batetaco Salomonen galerián.
13. Eta bercetaric batre etzén venturatzen hequin nahastecatzera: baina magnificatzen cituen hec populuac.
14. Eta emendatzenago cen Iaunean sinhesten çutenen compainiá, hambat guiçonez nola emaztez)
15. Hambat non karriquetara ekarten baitzituztén. eriac, eta ohetan eçarten eta licteretan, Pierris ethor ledinean haren itzala berere hetaric cembeiten gainetic iragan ledinçát.
16. Eta biltzen cen hiri hurbiletaco communa-ere Ierusalemera, ekarten cituztela eriac eta spiritu satsuez tormentatuac: eta guciac sendatzen ciraden.
17. Orduan iaiquiric Sacrificadore subiranoa, eta harequin ciraden guciac (cein baita Saddu-ceuen sectá) inuidiaz bethe citecen.
18. Eta egotz citzaten escuac Apostoluén gainera, eta eçar citzaten presoindegui publicoan.
19. Baina Iaunaren Aingueruäc gauaz irequi citzan presoindeguico borthác: eta hec campora idoquiric, erran ceçan,
20. Çoazte, eta templean çaudetela declaira ietzoçue populuari vicitze hunetaco hitz guciac.
21. Eta hec haur ençunic far citecen arthatsean templean, eta iracasten ari ciraden. Eta ethorriric Sacrificadore subiranoac, eta harequin ciradenéc bil ceçaten conseillua eta Israeleco haourrén Anciano guciac: eta igor ceçaten presoindeguira erekar litecençát.
Basque Bible 1571
Public Domain