1. Beraz, horiez gueroztic, Absalomec eguin çuen orga-laster bat, eta hartu cituen çaldizcoac eta berrogoi eta hamar guiçon haren aitzinean goaten cirenac.
2. Eta goicean jaiquiric, egoten cen athe aitzinean, eta eguiteco çuten guiçonac, erregueri justiciaren galdatzera ethorceco, bere gana deitzen cituen eta erraten cioten: Cein hiritaco çare? Harec ihardestean erraten çuen: Çure cerbitzaria da Israelgo hulaco leinucoa.
3. Eta Absalomec erraten cioen: Çure solasac onac eta çucenac iduritzen çaizquit. Bainan ez da nihor çure ençuteco erreguez eçarriric. Eta erraten çuen:
4. Norc eçarrico nau juie lurrean, ene gana ethor ditecen eguiteco duten guciac, eta çucenqui juia detzadan?
5. Bainan agur eguitera norbait hurbilcen citzaioenean, hedatzen cioen bere escua, eta lothuric musu ematen cioen.
6. Eta hola eguiten çuen Israelgo guciei, justiciara heldu cirenei, erreguez ençunac içateco, eta Israelgo guiçonen bihotzac bilcen cituen.
7. Bada, berrogoi urtheren buruan, Absalomec erran cioen Dabid erregueaqui: Goanen naiz, eta Hebronen betheco ditut Jaunari eguin diozcadan botuac.
11. Bada, Absalomequin Jerusalemetic goan ciren berrehun guiçon deithuac, bihotz laiioarequin cihoacelaric, eta gauçaren jaquitateric batere gabe.
12. Absalomec halaber erakarraraci çuen Aquitophel Siloarra Dabiden conseilaria, Jiloco bere hiritic. Eta bitimac imolatzen cituelaric, hitcharce hazcar bat eguin içan cen, ceren populua alde orotaric ethorriz berhatzen hari baitien Absalomequin.
13. Beraz, berriquetari bat Dabidi ethorri citzaioen cioelaric: Bere bihotz oroz Israel gucia jarraiquitzen çaio Absalomi.
14. Eta Dabidec erran cioten bere cerbitzari, Jerusalemen harequin cirenei: Jaiqui çaizte, ihes eguin deçagun; ez guinduque ecen Absalomen ganic itzurbideric; laster eguiçue atheratzera, beldurreceta ethorriric atzeman gaitzan, eta çorigaitza gure gainera erorraraz deçan, eta hiria jo ezpataren ahoaz.
15. Cerbitzariec erregueri erran cioten: Edocein gauça mana diaçagun gure erregue jaunac, gogotic betheco dugu guc, çure cerbitzariec.
16. Erregue ilki cen beraz oinez eta haren etche gucia ere. Erreguec utzi cituen hamar emaztequi ohaide etchearen çainceco.
17. Erregue oinez atheraturic Israel guciarequin baratu cen etchetic urrun.
18. Haren cerbitzari guciac ibilcen ciren haren aldean; Ceretharren eta Pheletharren andanac, eta Jethar guciac guerlari hazcarrac, sei ehun oinezco Jethic jarraiqui citaizcoenac, goaten ciren erregueren aitzinean.
19. Bada, erreguec erran cioen Ethai Jetharrari: Certaco heldu çare gurequin? itzul çaite, eta çaude erreguerequin, ceren arrotza baitzare eta çure lekutic atheratua.
20. Atzo ethorria çare, eta egun borchatua içanen çare gurequin atheratzera? ni ordean goanen naiz goan behar dudan toquira: itzul çaite, eta çure anaiac guibelerat eraman çatzu, eta Jaunac emanen darozquitzu urricalpena eta eguia, kar eta cintasun aguertu duçulacotz.
21. Ethaiec erregueri ihardetsi çaroen, cioelaric: Bici bedi Jauna, eta bici bedi ene erregue jauna! edocein toquitan içan çaite±en, ene erregue jauna, ala hilean, ala bician, çure cerbitzaria han içanen da.
22. Eta Dabidec erran cioen Ethairi: Çato eta iragan çaite. Eta Ethai Jetharra iragan cen, eta harequin ciren guiçonac ere, eta gaineraco sende gucia.
23. Eta guciac nigar marrascaz hari ciren, eta populu gucia iragaiten cen. Erreguec ere iragan çuen Cedrongo erreca, eta populu gucia baçohan mortuco alderat beguiratzen duen bideaz.
24. Bada, Sadoc apheça ere ethorri cen, eta harequin lebitar guciac, Jaincoaren batasuneco arka çakartela, eta phausatu çuten Jaunaren arka; eta Abiathar igan cen, hiritic atheratu cen populu gucia bildu arteo.
25. Erreguec erran cioen Sadoqui: Hirira bihur çaçu Jaincoaren arka: baldin Jaunaren aitzinean gracia aurkitu badut, guibelerat erakarriren nau, eta berriz erakutsiren darozquit hori eta bere tabernaclea.
26. Ordean erraten badarot: Ez haiz ene gogaraco: Jaunaren nahiari nago, eguin beça ongui çaioena.
27. Eta erreguec erran cioen Sadoc apheçari: Oi ikustea, baquean itzul çaite hirira, eta Aquimaas, çure semea, eta Jonathas Abiatharren semea, çuen bi semeac çuequin içan beitez.
28. Huna non gordeco naicen mortuco celhaietan, çuen ganic solas bat ene arguitzera ethor daquidan arteo.
29. Sadoquec eta Abiatharrec beraz Jaincoaren arka bihurtu çuten Jerusalemera, eta egotu ciren han.
30. Bada, Dabidec igaiten çuen Olibetaco patarra, eta igaitean nigarrez çohan ointhuts eta burua estaliric; eta harequin cen populu gucia ere burua estaliric, nigarrez igaiten cen.
31. Bada, Dabidi ekarri cioten berria Aquitophelec ere Absalomequin cin eguin çuela, eta Dabidec erran çuen: Jauna, çora çaçu, othoi, Aquitophelen oharmena.
32. Eta Dabid heldu içan cenean mendiaren bizcarrera, Jauna adoratu gogo çuen toquira, hara non ethorri citzaioen Cusai Araquitarra, soinecoa hautsiric eta burua lurrez bethea.
33. Eta Dabidec erran cioen: Baldin enequin heldu baçare, poxelu içanen çaizquit.
35. Bada çurequin ditutzu Sadoc eta Abiathar apheçac, eta erregueren etchetic adituco ditutzun solas guciac, helduco diozcatzuete Sadoc eta Abiathar aphecei.
36. Eta hequiequin dira hequien bi semeac, Aquimaas, Sadoquen semea, eta Jonathas, Abiatharren semea; eta hequietaz helduco daroztatzue adituco ditutzuen gauça guciac.
37. Beraz Cusai Dabiden adisquidea hiria ethorcearequin, Absalom ere sarthu cen Jerusalemen.
1. Dabidec mendi-bizcarra iragan çuenetic laster, haren bidera aguertu cen Siba, Miphibosethen cerbitzarta, bi astorequin, ceinac cargatuac baitziren berrehun oguiz, mahats merlatuzco ehun flocaz, pico merlatuzco ehun otharrez eta çahagui bat arnoz.
2. Erreguec Sibari erran cioen: Cer dira horiec? Sibac ihardetsi çuen: Astoac erregueren cerbitzarien azpico, oguiac eta picoac çure muthilec jateco, eta mortuan norbait ahitzen bada, arnoa hari emateco.
3. Eta erreguec erran cioen: Non da çure nausiaren semea? Sibac erregueri ihardetsi çuen: Jerusalemen guelditu da, cioelaric: Israelgo etcheac bihurtuco darot egun ene aitaren erresuma.
4. Eta erreguec Sibari erran cioen: Çureac içan beitez Miphibosethenac ciren guciac. Eta Sibac ihardetsi çuen: Erregue, ene jauna, othoizten çaitut gracia aurki deçadan çure aitzinean.
5. Dabid erreguea ethorri cen beraz Bahurimeraino; eta hara non atheratzen cen handic Saulen etcheco ahaidegoco guiçon bat, Semei deitzen cena, Jeraren semea eta ilkiric heldu cen eta burhoca hari cen,
6. Eta harriac arthiquitzen ciozcaten Dabidi eta Dabid erreguearen cerbitzari guciei. Bada populua oro eta guerlari guciac cihoacen erregueren escuinetic eta ezquerretic.
8. Jaunac bihurtu daroc Saulen etcheco odol gucia, jabetu haicelacotz haren orde haren erreinuaz, eta Jaunac hire seme Absalomen escuan eçarri dic erreinua; eta huna non hire tzarqueriec lehercen hauten, odolcoi bat haicelacotz.
9. Bada, Abisaic, Sarbiaren semeac erran cioen erregueri: Certaco çakur hil horrec madaricatzen du erregue ene jauna? goanen naiz eta moztuco diot burua.
10. Erreguec ihardetsi cioen: Sarbiaren semea, cer da çure eta ene artean? utzaçu, madarica deçan; Jaunac ecic manatu dio madarica deçan Dabid, eta nor da ausartatuco dena erraitera, certaco eguin duen hola?
11. Eta erreguec Abisairi eta bere cerbitzari guciei erran cioten: Huna non ene semea, ene sabeletic ilki dena, dabilan ene biciaren ondoan; orai beraz cembatez hobequi Jeminiren semea! Utzaçue, madarica deçan Jaunaren manamenduaren arabera;
12. Eta beharbada Jaunac beguiratuco dio ene atsecabeari, eta beharbada Jaunac onguia bihurtuco darot egungo madaricionearen alderat.
13. Hargatic Dabid baçohan bere bidean, eta haren lagunac harequin. Semei ere mendi-bizcarrez sahetsetic, Dabiden parrean cihoan, haren contra madaricioneca eta harrica, eta herrautsa besa-gainca barraiatuz.
14. Beraz erregue eta harequin populu gucia nekeac ehoac ethorri ciren eta Bahurimen indar hartu çuten.
15. Absalom, berriz, eta haren populu gucia, eta Aquitophel ere harequin, Jerusalemen sarthu ciren.
16. Eta Absalomen gana goan cenean Cusai Araquitarra, Dabiden adisquidea, erran cioen: Agur, erregue, agur, erregue.
17. Absalomec ihardetsi cioen: Hori da hire esquerra hire adisquidearen alderat? certaco ez haiz goan hire adisquidearequin?
18. Cusaiec ihardetsi cioen Absalomi: Ez, ceren hainarena içanen bainaiz, ceina hautatu baitute Jaunac eta populu hunec guciac, eta Israel guciac, eta harequin egonen naiz.
19. Bainan, hau ere erran deçadan, noren cerbitzatzera heldu naiz? ez naiz erregueren semea gana heldu? nola çure aitaren manuco içatu bainaiz, orobat içanen naiz çure manuco.
20. Bada Absalomec Aquitopheli erran cioen: Ikusaçue cer eguin behar dugun.
21. Eta Aquitophelec erran cioen Absalomi: Sar çaiteci çure aitac etchearen çaincera igorri dituen bere ohaideetara; arren-eta, Israel guciac aditzen dienean laidoztatu duçula çure aita, hequien escuac gogor ditecen çurequin.
22. Absalomen olha hedatu çuten beraz çabalçan, eta bere aitaren ohaideetara sarthu cen Israel guciaren aitzinean.
23. Bada ordu hequietan Aquitophelec ematen cituen conseilu guciac, nahiz Dabidequin cenean, nahiz Absalomequin, ciren norbaitec Jaincoa consultatzen balu beçala.
8. Benedica begaizca Jaincoac, eta lurraren bazterrac oro haren beldur içan beitez.
9. Guiçon tzarra cilhatzen hari da gaizquiaren atzemateco, eta sua erretzen hari da haren ezpainetan.
10. Guiçon galduac phizten ditu escatimac, eta elhetsuac makurcen ditu buruçaguiac.
11. Guiçon gaixtoac amainatzen du bere adisquidea, eta ona ez den bidetic eramaten du.
13. Eta guero baçabilan Iesus Galilean: ecen etzén Iudean ebili nahi, ceren Iuduac baitzabiltzan hura hil nahiz.
14. Eta hurbil cen Iuduén bestá tabernaclén deitzen cena.
15. Erran cieçoten bada bere anayéc, Parti adi hemendic eta habil Iudearát, hire discipuluec-ere ikus ditzatençát hire obra eguiten dituanac.
27. Ecen nehorc eztic deus secretuan eguiten, estimationetan içan nahiz dabilanec, baldin gauça hauc eguiten badituc, manifesta ieçoc eure buruä munduari.
28. Ecen are haren anayec-ere etzuten sinhesten hura baithan.
29. Dioste bada Iesusec, Ene demborá ezta oraino ethorri: baina çuen demborá bethi da prest.
30. Ecin munduac gaitzets çaitzaquezte çuec: baina niri gaitz darizt: ceren nic testificatzen baitut harçaz, ecen haren obrác gaichto diradela.
1. Çuec igan çaitezte besta hunetara: ni eznaiz oraino igaiten besta hunetara, ceren ene demborá ezpaita oraino bethe.
2. Eta gauça hauc erran cerauztenean egon cedin Galilean.
3. Eta igan ciradenean haren anayeac, orduan hura-ere igan cedin bestara, ez aguerriz, baina ichilic beçala.
4. Iuduéc bada bilhatzen çuten hura bestán, eta erraiten çuten, Non da hura?
5. Eta murmuratione handia cen populuaren artean harçaz: ecen batzuc erraiten çuten Guiçon ona da: eta bercéc erraiten çutén, Ezta: baina seducitzen du populua.