La Bible en un an

1. Toqui mortu eta bideric gabeac bozcariotan içanen dira; eremua bozcarioz jaucico da, eta lilia beçala loratuco.
2. Alde orotara musquilduren da, eta bozcarioz jaucico da, eta canticac ditu cantaturen; emana içanen çaio Libanen ospea, Carmelen eta Saronen edertasuna; berec ikusico dituzte Jaunaren ospea eta gure Jaincoaren ederra.
3. Hazcar çatzue escu ethenduac eta indar emoçuete belhaun herbalei.
4. Bihotz ilhaunac dituztenei erroçuete: Har çaçue indar, eta ez içan beldurric: huna non dakarren çuen Jaincoac merecimenduaren araberaco aspercundea; Jaincoa heldu da bera, eta salbaturen çaituztete.
5. Orduan idequiren dira itsuen beguiac eta çabalduren gorren beharriac.
6. Orduan maingua jauciren da orena beçala, eta idequiren da mutuaren mihia, ceren ithurriac ilki baitira mortuan eta uharrac eremuan.
7. Eta leihor cen toquia ur-maeletara aldatuco da, eta agor cena ithur-uretara. Erainsugueac lehen egoten ciren ohancetan ilkico da kanabera eta ihiaren hosto berdea.
8. Eta han içanen da bidexca bat, eta bide bat bide saindua deithuco dena: kutsatua ez da hartaric iraganen, eta hura içanen da çucençat bide çucena, haletan non çoroac hartan gaindi ibilico ez baitira.
9. Ez da han içanen lehoinic, eta basabere gaixtoa ez da hartaric iganen, ez-eta hartan kausituco; eta hartan ibilico dira libratuac içan direnac;
10. Eta Jaunac berrerosi dituenac bihurturen dira eta Sionera laudoriozco cantutan ethorriren, eta bethi iraunen duen bozcario bat içanen da hequien buruaren gainean; boscalenciaren eta goiheretasunaren jabe içanen dira, eta oinhaceac eta auhenac ihes eguinen dute.
1. Eta Ecequias erreguearen hamalaugarren urthean guerthatu cen Senaquerib, Asiriarren erregue, Judaco hiri hazcar gucietara igan cela eta hartu cituela.
2. Eta Asiriarren erreguec Errabsaces igorri çuen indar handitan Laquistic Jerusalemera Ecequias erreguearen gana; eta Errabsaces baratu cen gaineco arrainteguico ixtunean, bolaçainaren landaco bidean.
3. Eta haren gana ilki ciren Eliacim, Helciasen semea, erregueren etcheguiçona, eta Sobna iscribaua, eta Joahe, Asaphen semea, agueriçaina.
4. Eta Errabsacesec erran çaroeten: Hau dio erregue handiac: Cer da ustequeria hori ceinaren gainean baihaiz bermatzen?
5. Cer asmuc, edo cer indarrec ekarcen hau bihurcera? noren gainean daducac hire phesquiça, ene ganic guibelatu baihaiz?
6. Huna non Eguiptoaren gainean, kanaberazco makila hautsi horren gainean daducacan hire ustea; horren gainean bermatzen bada guiçona, escutic sorthuren çaioc eta cilhatuco cioc: horra cer den Faraon, Eguiptoco erregue, haren gainean sinheste daducaten guciençat.
7. Eta baldin ihardesten balerotac: Gure Jainco Jaunaren baithan ematen dugu gure phesquiça: ez othe da hura bera, ceinaren leku gorac eta aldareac eragotzi baititu Ecequiasec, Judari eta Jerusalemeri erranez: Berce aldare hunen aitzinean adoratuco duçue?
8. Eta orai emahadi Asiriarren erregue ene nausiaren escuetara, eta emanen darozquiat bi mila çaldi, eta hequien igaileric ecin atheratuco duc hire populutic.
9. Eta ene nausiaren cerbitzari xumeentaricaco juie leku bakar batecoaren beguithartea nola jasanen duc? Baldin Eguiptoaren gainean bahago, orga-laster eta çaldizcoen gainean;
10. Jaunaren manua gabe igan othe naiz lur huntara, hunen xahutzera? Jaunac erran içan darot: Igan çaite lur hortara eta xahu çaçu.
11. Eta Eliacimec, eta Sobnac, eta Joahec erran cioten Errabsacesi: Çure cerbitzariei siriaraz minça çaite, ecen aditzen dugu: juduaraz ez minça guri, harrasi gainean dagoen populuac aditzen duelaric.
12. Eta Errabsicesec ihardetsi çaroeten: Hire nausiaren gana eta hire gana igorri othe naic ene nausiac, solas hauquien gucien eguitera; eta ez lehenago harrasi gainean jarriac dauden guiçon horietara, jan deçaten beren ongarria eta çuequin edan oinen azpitic beren guernua?
13. Eta Errabsaces xutic jarri cen, eta juduaraz minçoa goratuz, oihu eguin çuen, eta erran: Adi çatzue erregue handiaren, Asiriarren erregueren hitzac.
14. Hau dio erreguec: Ez beçaitzazte çora Ecequiasec, ceren ecin itzurraracico baitzaituztete.
15. Eta Ecequiasec ez biaçaçuete ustequeriaric eman Jaunaren gainean, erranez: Jaunac atheraturen gaitu athequetaric, eta hiri hau ez da emana içanen Asiriarren erregueren escura.
16. Berautzue Ecequiasen ençutetic; ecen hau dio Asiriarren erreguec: Eguin diçadaçute onguiethorria, eta ilki çaitezte ene gana, eta jan çaçue ceinec bere mahastitic, eta bere picotic, eta edan çaçue ceinec bere urteguico uretic,
17. Ethor nadien arteo eta eraman çaitzaiztadan çuen lurraren idurico berce lur batera, ceina baita çuena beçala ogui eta arno lurra, bihi eta mahasti lurra.
18. Eta Ecequiasec ez beçaitzazte nahas, erranez: Jaunac atheratuco gaitu. Jendaietaco Jaincoec atheratu othe dute ceinec bere lurra Asiriarren erregueren escutic?
19. Non da Ematheco eta Arphadeco jaincoa? non da Sepharbaimgo jaincoa? Atheratu othe dute Samaria ene escutic?
20. Cein da lur horietaco jainco gucietaric bere lurra ene escutic atheratu duena, Jaunac Jerusaleme atheratzeco ene escutic?
21. Eta oro ixilic egotu ciren, eta etzioten hitz bat ihardetsi; ecen erreguec manu eman çuen, erranez: Ez bioçoçuete ihardets.
22. Eta soinecoac hautsiric, Ecequiasen gana ethorri ciren Eliacim, Helciasen semea, erregueren etcheguiçona, eta Sobna iscribaua, eta Joahe, Asaphen semea, agueriçaina, eta ekarri ciozcaten Errabsacesen hitzac.
6. Jendaien erdian juiatzen harico da; xahutuco ditu bazterrac; lehertuco ditu ascoren buruac lurrean.
7. Bidean errecatic edanen du; hargatic goratuco du burua.
8. Nola eztia ez baita on hainitz jaten duenarençat, hala maiestatearen ikarle dena, lehertua içanen da haren ospeaz.
9. Nola baita hiri idequi eta inguruan harrasi gabe den bat, orobat da minçatzean bere gogoa ecin hez deçaqueen guiçona.
10. Haur da çuetara ethorten naicén heren aldia Biga edo hirur testimonioren ahoan fermu içanen da hitz gucia.
11. Aitzinetic erran vkan dut, eta berriz aitzinetic diot, present baninz beçala, eta absent naicelaric orain scribatzen drauet lehen bekatu eguin duteney, eta goitico guciey, ecen berriz banathor eztudala nehor guppida vkanen.
12. Christ nitan minço denaren experientiaren ondoan çabiltzatenaz gueroz, cein ezpaita infirmo çuetara, baina da botheretsu çuetan.
13. Ecen crucificatu içan bada-ere infirmitatez, alabaina vici da Iaincoaren verthutez: ecen gu-ere infirmo gara harequin, baina vici gara harequin Iaincoaren verthutez çuec baithara.
27. Çuen buruäc experimentaitzaçue eya fedean çaretenez, çuen buruäc phorogaitzaçue: ala eztituçue çuen buruäc eçagutzen, ecen Iesus Christ çuetan dela? baldin reprobo ezpaçarete.
28. Baina sperança dut eçaguturen duçuela ecen gu ezgarela reprobo.
1. Eta othoitz eguiten draucat Iaincoari, deus gaizquiric eguin ezteçaçuen: ez gu approbatu eriden gaitecençát, baina çuec vngui daguiçuençát, eta gu reprobo beçala garençát.
2. Ecen deus ecin daidiquegu eguiaren contra, baina eguiaren alde.
3. Ecen alegueratzen gara gu flaccu garen, eta çuec erscon çareten: eta haur-ere desiratzen dugu, diot, çuen perfectionea.
4. Halacotz gauça hauc absent naicela scribatzen ditut, present içanen naicenean seueritatez vsat ezteçadançát, Iaunac edificationetacotz eta ez destructionetacotz eman drautan botherearen araura.
5. Gaineracoaz, anayeác, aleguera çaiteztez, auança çaiteztez perfect içatera, consola çaiteztez, çareten consentimendu batetaco, çareten vici baquean, eta charitatezco eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin.
6. Elkar saluta eçaçue pot saindu batez. Salutatzen çaituztez saindu guciéc.
7. Iesus Christ Iaunaren gratiá, eta Iaincoaren charitatea, eta Spiritu sainduaren communicationea dela çuequin gucioquin. Amen.
Basque Bible 1571
Public Domain