1. Josepec etzeçaqueen luceçago borcha bere burua beguira çagoen jende mulçuaren aitzinean: horren gatic manatu çuen guciac athera citecen camporat, elkarrequilaco eçagutpenean atzeric nihor guertha etzedinçat.
2. Eta nigar-marrasca bat eguin çuen, Eguiptoarrec eta Faraonen etche guciac aditu çutena.
3. Eta erran cioten bere anaiei: Josep naiz ni: ene aita bici da oraino? Anaiec, laztura gaitzac joric, ecin ceçocoten ihardets.
4. Bainan hunec goçotasunequin erran cioten: Hurbil çaquizquidate. Eta ondora hurbildu citzaizconean, erran cioten. Ni naiz Josep çuen anaia, Eguiptora saldu içan duçuena.
5. Etzaiteztela ici eta ez bequiçue gogor iduri ceren saldu nauçuen herri hauquietara: ecen çuen salbatzera igorri nau Jaincoac çuen aitzinean Eguiptora.
6. Bi urthe baditu ecen gosetea abiatua dela lurrean: eta guelditzen dira oraino borz urthe, ceinetan lurra ecin lanthuco baita ez-etare uztaric bilduco.
7. Eta Jaincoac aitzinetic igorri nau, beguira çaiteztençat lurraren gainean, eta jatecoac bicitzeco içan ahal deçaçuençat.
8. Ez çuen xedetic, bainan Jaincoaren nahitic igorria içatu naiz hunat: eta harec eguin nau Faraonen aita beçala, horren etcheco nausi, eta Eguiptoco lur gucico buruçagui.
9. Laster eguiçue eta igan çaizte ene aita gana, eta erroçue: Hau gaztiatzen darotzu çure seme Josepec: Jaincoac eguin nau Eguiptoco lur gucico jaun; jauts çaite ene gana, ez beçaçu luça:
10. Eta egoitza eguinen duçu Jefengo lurrean; eta içanen çare ene aldean çu, eta çure semeac, eta çure semeen semeac, çure ardiac eta abereac, eta dituçun gauça guciac.
11. Eta han hacico çaitut (ecen oraino guelditzen dira gosetezco borz urthe), gal etzadiençat çu, eta çure etchea, eta ditutzun guciac.
12. Huna çuen beguiec eta Benjamin ene anaiaren beguiec ikusten dute ene ahoz minço natzaitzuela.
13. Eraman çoçue ene aitari ene ospe guciaren eta Eguiptoan ikusi ditutzuen ororen berriac: higui çaizte, eta erakar darotaçue ene gana.
14. Eta bere anaia Benjamini lephotic besarca lothu cenean, nigar eguin çuen; eta hau ere orobat nigarrez çagoen lephotic lothuric.
15. Eta Josepec musu eman cioten bere anaia guciei, eta bakotcharen gainean nigar eguin çuen: guero ausartatu citzaizcon solas ematera.
16. Eta jaquina içan cen eta haro handitan barraiatu çuten erregueren gortean: Josepen anaiac ethorri dira; eta Faraon boztu cen, eta haren etche gucia ere bai.
17. Eta erran cioen Josepi manu eguin ceçotela bere anaiei, erranez: Carga çatzue çuen astoac, eta çoazte Canaango lurrera.
18. Eta handic har çatzue çuen aita eta etchecoac, eta çatozte ni gana: eta nic emanen darozquitzuet Eguiptoco on guciac, lurrac daducan gogo hobeenetic haciac içan çadieztençat.
19. Mana çoçute ere har detzaten orgac Eguiptoco lurretic, beren haurren eta emazteen ekarceco, eta erroçute: Har çaçue çuen aita, eta eguiçue lehen-bai-lehen ethorcera.
21. Eta Israelen semeec eguin çuten manatua içan citzaioetena. Josepec eman ciotzaten orgac Faraonen manuaren arabera, eta bideco jatecoac.
22. Manatu çuen ere bakotchari eman ciotzoten bira soineco: bainan Benjamini eman ciozcan hirur ehun cilharrezco borz soineco ederrenenequin.
23. Berce haimberce diru eta soineco igorri cituen bere aitari hamar astorequin, Eguiptoco ontasunetaric eramaten çutenac, eta berme haimberce asto urrixequin bideco bihia eta oguiac çaramazquitenac.
24. Igorri cituen beraz bere anaiac, eta abiatzean erran cioten: Etzaiteztela samur bidean.
25. Eguiptotic iganic, ethorri ciren Canaango lurrera bere aita Jacoben gana.
26. Eta berri eman cioten, erraten çutelaric: Josep çare semea bici da, eta hura bera da Eguiptoco lur gucico buruçagui. Hori aditu çuenean, Jacobec, lo dorphe batetaric atzarcen balitz beçala, etzioten bizquitartean sinhesteric ematen.
27. Hauquiec aitzitic kondatzen cioten nola eta nola cen gauça. Bainan ikusi cituenean orgac, eta Josepec igorri ciozquien guciac, bihurtu citzaioen bere tentua,
28. Eta erran çuen: Ene seme Josep bici bada oraino, asqui dut: goanen naiz, eta ikusico dut hil nadien baino lehen.
1. Eta Israel abiaturic, cituen guciequin, ethorri cen Cineco putzura; eta han bitimac hilic bere aita Isaaquen Jaincoari,
2. Ençun çuen hura ikuspenez gauaz deitzen çuela, eta erraiten cioela: Jacob, Jacob. Ihardetsi cioen: Huna non naicen.
3. Jaincoac erran cioen: Ni naiz çure aitaren Jainco guciz hazcarra: ez içan beldurric, jauts çaite Eguiptora, ceren han eçarriren baitzaitut jendaqui handi baten buruco.
4. Ni harat jautsico naiz çurequin, eta nic guibelerat erakarrien çaitut handic: Josepen escuec hersico ere darozquitzute beguiac.
5. Jacob jaiqui cen beraz Cineco putzutic: eta semeec eraman çuten haurrequin eta beren emazterquin Faraonec igorri cituen orguetan guiçon-çaharraren ekarceco,
6. Canaango lurrean cituen pusca guciequin: eta Eguiptora ethorri cen bere ondorego guciarequin,
7. Seme, eta ilobaso, alaba eta ondoco guciac elkarrequin.
8. Hautchec dira Israelen semeen icenac, Eguiptoan sarthu cirenac, bere eta bere haurrac. Çaharrena Erruben.
9. Errubenen semeac: Henoc, eta Phalu, eta Hefron, eta Carmi.
10. Simeonen semeac: Jamuel, eta Jamin, eta Ahod, eta Jaquin, eta Sohar, eta Saul Cananearraren semea.
11. Lebiren semeac: Jerson, eta Caath, eta Merari.
12. Judaren semeac: Her, eta Onan, eta Sela, eta Phares, eta Çara; bainan Her eta Onan hil ciren Canaango lurrean. Pharesi sorthu semeac ciren: Hefron eta Hamul.
13. Isacarren semeac: Thola, eta Phua, eta Job, eta Semron.
14. Çabulonen semeac: Sared, eta Helon, eta Jahelel.
15. Horiec dira Liaren semeac, Mesopotamia Siriacoan, içan cituenac, bere alaba Dinarequin: seme eta alaba, orotara hogoi eta hamahirur cituen.
16. Gaden semeac: Sephion, eta Hagui, eta Suni, eta Esebon, eta Heri, eta Arodi, eta Areli.
17. Aserren semeac: Jamne, eta Jesua, eta Jesui, eta Beria, Sara ere hequien arreba. Beriaren semeac: Heber eta Melquiel.
18. Horiec dira Celpharen semeac, Labanec Liari eman içan cioenarenac; haren ganic hamasei haur horiec içan cituen Jacobec.
19. Erraquel bere emazteaganicaco semeac: Josep eta Benjamin.
20. Eta Eguiptoco lurrean Josepi sorthu içan citzaizcon semeac, Heliopoliseco Aphez Putifarren alaba Asenethen ganic içan cituenac: Manase eta Efraim.
21. Benjaminen semeac: Bela eta Becor, eta Abel, eta Jera, eta Nasman eta Equi, eta Erros, eta Mophim, eta Ophim, eta Ared.
22. Horiec dira Erraquelec Jacobi eman içan ciozquien haurrac: orotara hamalau:
23. Danen semeac: Hufim.
24. Nefthaliren semeac: Jafiel, eta Guni, eta Jefer, eta Salem.
25. Horiec dira Balaren semeac, Labanec bere alaba Erraqueli eman cinenarenac. Haren ganic çazpi horiec içan cituen Jacobec.
26. Jacobequin Eguiptoan sarthu ciren guciac eta haren belhaunetic ilkiac, ciren, haren semeen emazteac gabe, hirur hogoi eta sei.
28. Bada, Jacobec bore aitzinean Juda igorri cioen Josepi, berria eraman ceçon eta ethor çadiençat haren bidera Jefen-herrira.
29. Jacob haran heldu içan cenean, Josepec çaldiac bere orga-lasterrari uztarturic, igan cen bere aitaren bidera, leku berera: eta ikustearequin hura, jauci citzaioen lephora, eta besarca çaducalaric nigar eguin çuen.
30. Eta aitac erran cioen Josepi: Gaurgueroz hilen naiz bocic, ceren ikus baitut çure beguithartea, eta biciric uzten baitzaitut.
31. Eta Josep minçatu citzaioten bere anaiei, eta bere aitaren etcheco guciei: Iganen naiz, eta berria emanen diot Faraoni, eta erranen: Ene anaiac eta ene aitaren etchecoac, Canaango lurrean cirenac, ethorri dira ene gana;
32. Eta dira ardi çainçaile, eta arthalde hazten haritzen dira: berequin erakarri dituzte beren ardi eta idi eta içan ahal dituzten guciac.
33. Eta deithuco çaituztenean eta erranen darotzuenean: Cer da çuen lana?
34. Ihardetsico dioçue: Çure cerbitzari gare, arçainac haurretic orai arteo, gu eta gure aitzinecoac. Hori erroçue, çuen egoitza eguin ahal deçaçuençat Jefengo lurrean: ceren Eguiptoarrec higüin baitituzte ardi çainçaile guciac.
2. Noiz arteo erabiliren ditut ehun asmu ene ariman? Noiz arteo alhaturen dut egunaz ene bihotza atsecabean?
3. Noiz arteo ene etsaia alchaturen da ene gainera?
4. Beira çaçu eta ençun neçaçu, ene Jainco Jauna. Argui çatzu ene beguiac, ez nadien behinere lohacar heriotzean;
5. Ene etsaiac egun batez erran deçan beldurrez: Garai atheratu natzaio. Hestutzen nautenac bozcariotan sarthuco dira kordocatua içaten banaiz;
6. Nic aldiz, çure urricalçapenean eçarri dut ene iguriquitza. Ene bihotza bozcarioz jauciren da çuc nauçulacotz itzuri; cantaturen dut onguiz gainditu nauen Jauna; ospaturen dut Jaun gorenaren icena.
7. Ez bequizquitzu laket içan guiçon tzarren bidexcac, eta ez bequiçu atseguingarri içan gaixtaguinen bidea.
8. Ihes eguioçu, ez hartaric iragan; aldara çaite eta bazterrerat utz çaçu;
14. Ecen loric ez duquete, non ez duten gaizqui cerbait eguin; eta loa galcen dute, non ez duten norbait eragotzi.
15. Tzarqueriaco oguia jaten dute, eta bidegabequeriaco arnoa edaten.
16. Orduan ethorten dirade Iesusgana Ierusalemetar Scriba eta Phariseu batzu, dioitela,
17. Cergatic hire discipuluéc iragaiten dute aitzinecoen ordenança? ecen eztitie ikutzen bere escuac oguia iaten dutenean.
1. Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Eta çuec cergatic iragaiten duçue Iaincoaren manamendua çuen ordenançaz?
2. Ecen Iaincoac manatu vkan du, dioela, Ohoraitzac eure aita eta ama. Eta, Aita edo ama maradicaturen duena, herioz hil bedi.
3. Baina çuec dioçue, Norc-ere erranen baitrauca aitari edo amari, Eneganic den dono gucia probetchaturen çaic: ohora ezpadeça-ere bere aita edo bere ama hoguen gabe date.
4. Eta ezdeustu vkan duçue Iaincoaren manamendua çuen ordenançáz.
5. Hypocritác, vngui prophetizatu vkan du çueçaz Esaiasec, dioela,
6. Populu haur ahoz hurbiltzen çait, eta ezpainéz ohoratzen nau: baina hauén bihotza vrrun da eneganic.
7. Baina alferretan ohoratzen naute, iracasten dituztela doctrinatzát guiçonén manamenduac.
8. Eta populua beregana deithuric erran ciecén, Ençun eçaçue eta adi eçaçue.
9. Eztu ahoan sartzen denac satsutzen guiçona: baina ahotic ilkiten denac satsutzen du guiçona.
10. Orduan hurbilduric bere discipuluéc erran cieçoten, Eçagutu duc nola Phariseuac propos hori ençunic scandalizatu içan diraden?
11. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ene Aita ceruètacoac landatu eztuen landare gucia erroetaric idoquiren da.