La Bible en un an

1. Eta goçatzera sarthuco çaren lurrera çure Jainco Jaunac barneratuco çaituenean, eta çure aitzinean xahutuco dituenean jendaqui asco, Hethearrac, eta Jerjesearrac, eta Amorhearrac, Cananearrac, eta Pherecearrac, eta Hebearrac, eta Jebusearrac, çazpi jendaia çu baino osle hainitz handiagocoac eta hazcarragoac;
2. Eta çure Jainco Jaunac çuri escura emanen darozquitzunean, joco dituçu heriotzeraino. Ez duçu hequiequin batasunic eguinen, eta etzazquiote urricalduco;
3. Eta ez duçu hequiequin ezconçaric josico. Ez dioçu çure alabaric haren semeari emanen, eta ez duçu haren alabaric çure semeari onhetsico,
4. Ceren-eta çure semea bilduco baitu niri ez jarraiquitzera, eta nahiago içatera jainco atzeac cerbitzatu; eta jaucico da Jaunaren hasarrea, eta ordu berean xahutuco çaitu.
5. Aitzitic lehenago hau eguinen dioçu: lurrerat arthicatzu haren aldareac, phorroca çatzu haren jaincomoldeac, ebac lucuac, eta erre itchura bernuçatuac;
6. Ceren baitzare çure Jainco Jaunari sainduetsi populu bat. Çure Jainco Jaunac çu hautatu çaitu, içan çaquiozquiençat populu bere-berea lurraren gainean diren populu gucien artetic.
7. Jauna ez da çuei batu, eta etzaituztete hautatu berce populu guciac ostetan xitzen cintuztelacotz, berce populuac oro baino aphurragoac cineztenean:
8. Bainan bai ceren Jaunac maithatu baitzaituztete eta beguiratu baitu çuen arbasoei eguin cioeten cina: eta escu hazcarrean eraiqui çaituztete, eta gathibutasuneco etchetic berrerosi, Faraon Eguiptoco erregueren escutic.
9. Eta jaquinen duçu nola çure Jainco Jauna bera den Jainco hazcar eta fidela, bere patua eta urricalpena mila guiçalditaraino beguiratzen diotena bera maite dutenei eta bere manamenduen çainçaileei:
10. Eta berehala bihurcen diotena gaitzirizcotan daducatenei, haletan non eceztatzen baititu, eta luçatzen ez baitu, han berean merecitua bihurtuz.
11. Beguira çatzu beraz manamendu, ceremonia eta erabaqui nic egun bethetzeaz meçutzen darozquitzutanac.
12. Baldin erabaqui hauquiec ençun ondoan, iduquitzen eta bethetzen badituçu, çure Jainco Jaunac ere beguiratuco darozquitzu batasuna eta çure arbasoei cin eguinez aguinduricaco urricalpena;
13. Eta maithatuco çaitu, eta berhatuco, eta benedicatuco ditu çure sabeleco fruitua, eta çure lurreco fruitua, oguia eta mahatsa, olioa eta abere larriac, eta ardi-arthaldeac, lur hartan, ceina çuri emanen çarotzula cin eguin baitiote çure arbasoei.
14. Benedicatua içanen çare populu gucien artean. Çure baithan ez da içanen urrix-orotsetan agorric, ala guiçonetan, ala abereetan.
15. Jaunac çu ganic urrunduco ditu ahuldura guciac; ez ditu çure gainera ekarrico eçagutu dituçun Eguiptoco gaitz guciz gaixtoac, bainan helduco ditu çure etsai gucien gainera.
16. Iretsico ditutzu çure Jainco Jaunac escuetaratuco darozquitzun populu guciac. Çure beguiac ez ditu guphidez utzico, eta ez ditutzu hequien jaincoac cerbitzatuco, çure galbide içan ez ditecençat.
17. Eguin bacineça çure baithan: Jendaia horiec ni baino ostez guehiago dira, nola xahutuco ahal ditut?
18. Ez lotsa, bainan orhoit bequizquitzu çure Jainco Jaunac Faraoni eta Eguiptoar guciei eguin diotena,
19. Çure beguiec ikusi dituzten içurri gaitzac, eta ikuscariac, eta sendagailac, eta escu hazcarra, eta beso çabala, çure Jainco Jaunac erabiliac çure eraiquitzeco, lotsatzen çaituzten populu guciei hala-hala eguinen diote.
20. Gaineraco, çure Jainco Jaunac listorrac ere igorrico ditu hequien gainera, oro xahu detzaneraino, eta gal detzaneraino çuri itzuriac eta gorde ahal içan direnac.
21. Etzare hequien beldur içanen, ceren çure erdian baita çure Jainco Jauna, Jainco handi eta ikaragarria.
22. Jendaia hequiec berac urthuco ditu çure aitzinean emequi-emequi eta çathica. Ecin xahutuco ditutzu oro batean, beldurrez-eta lurreco basa ihiciac berha ditecen çure contra.
23. Eta çure Jainco Jaunac escuetara emanen darozquitzu, eta herioz joco ditu arras xahutuac içan ditecen arteo.
24. Eta hequien erregueac escuetaratuco darozquitzu, eta ceruen-petic eceztatuco ditutzu hequien icenac: nihorc ecin buru eguinen darotzu hequiec çathicatu dituçun arteo.
25. Hequien obra bernuçatuac suz erreco dituçu: ez duçu irritsic içanen urhe eta cilhar halaco eguiten erabiliarençat; eta hequietaric ez duçu çuretzat deusere hartuco, etzediençat hobendun jar, ceren-eta hats baitzaizco çure Jainco Jaunari.
26. Eta idolatic ez duçu den-gutiena çure etchean sarthuco, anathema bilhaca etzediençat, hura bera den beçala. Higüin içanen duçu hala nola-nola pusca cikin bat, eta gauça kutsacor, eta satsu bat beçala hats içanen çaitzu, ceren den anathema.
1. Ardurarequin çaude egun nic manatzen darozquitzudan manamendu gucien beguiratzera, bici ahal içan çaitecençat, eta berha çaitecen, eta sarthuric goça deçaçun lurra, ceintaz Jaunac çure arbasoei cin eguin içan baitu.
2. Eta orhoituren çare bide guciaz ceintaz Jaunac berrogoi urthez mortua barna erakarri baitzaitu, çure gaztigatzeco, eta frogatzeco, eta aguerian eçarceco çure bihotzaren barnean çagoena, heian haren manamenduac çainduco cintuen, ala ez.
3. Jateco escasiaz jo çaitu, eta mana, çuc eta çure aitec eçagutzen etzindutena, hazcurritzat eman içan darotzu, çuri erakustecotzat guiçona ez dela ogui hutsean bicitzen bainan Jaunaren ahotic ilkitzen den hitz gucitan.
4. Huna berrogoi urthe, larrua estalcen çarotzun soinecoa, ez dela behinere ihetcheduraz hautsi, eta çure oinetacoac ez direla phorrocatu:
5. Çure gogoan iharduc deçaçunçat, guiçonac bere semea arguitzen duen beçala, orobat arguitu çaituela çure Jainco Jaunac;
6. Beguira detzatzunçat çure Jainco Jaunaren manamenduac, eta haren bidean ibil çaitecen, eta haren beldurra içan deçaçun.
7. Ecen çure Jainco Jaunac sarraracico çaitu lur on batean, laes eta ur eta ithurrietaco lurrean, ceinetaco mendi celhaietara erausten baitira ibaien sorth-buruac:
8. Ogui, garagar eta mahats lurrean, ceintan sorcen baitira picoac, mingranac eta olibac: olioaren eta eztiaren lurrean;
9. Ceintan escasiaric batere gabe janen baituçu çure oguia, eta gauça gucietaco nasaiciaz goçatuco baitzare; ceintaco harriac burdinac baitira eta ceintaco mendietaric atheratzen baitira cobre mokorrac:
10. Jan eta ase ondoan, benedica deçaçunçat çure Jainco Jauna eman darotzun lur guciz ona gatic.
11. Atzar emaçu eta beguira çaite behinere ahanztetic çure Jainco Jauna, eta uztetic haren manamendu, erabaqui eta ceremonia, nic egun manatzen darozquitzutanac,
12. Beldurrez-eta jan eta ase ondoan, etche ederrac eguin dituzquetzunean, eta hequietan çaudecinean,
13. Idi-arthalde eta ardi-arthalde, cilhar eta urhe, eta gauça ororen nasaicia duqueçunean,
14. Hant dadien çure bihotza, eta ez dadien orhoit çure Jainco Jaunaz, Eguiptoco lurretic eta gathibutasuneco etchetic atheratu çaituenaz;
15. Çure bidari içatu denaz mortu çabal eta ikaragarrian, ceinetan baitziren sugue hatsaz erretzen çuena, harrobia eta dipsa, eta uric baterez; harri gogorrenetic ur turrustac jauçaraci dituenaz,
16. Eta mortuan haci çaituenaz manarequin, ceina ez baitzuten çure aitec eçagutzen. Eta gaztigatu eta froguetan eçarri çaituen ondoan, azquenean urricaldu çaitzu,
17. Erran etzineçan çure gogoan: Ene hazcartasunac eta besoco indarrac escuratu darozquit niri hauquiec guciac:
18. Bainan orhoit çaitecen çure Jainco Jaunaz, ceren berac eman daroaquitzun indarrac bethetzecotzat berequilaco patua, ceinaren gainean cin eguin içan baitiote çure arbasoei, egungo egunac eracusten duen beçala.
19. Bainan çure Jainco Jauna ahanciric, jainco atzeei jarraiquitzen baçare, eta cerbitzatzen eta adoratzen baditutzu, huna non orai aitzinetic erraten darotzudala guciz-guci galduco çarela,
20. Jaunac çure sarcean jendaiac xahutu dituen beçala, hala-hala çuec ere galduco çarete, baldin çuen Jainco Jaunaren boçari ethordun ez baçarete içaten.
5. Ecen ene tzarqueriac buruaz gorago igan çaizquit, eta haxe dorphe batec beçala naute lehercen.
6. Çornatu eta usteldu dira ene çauriac ene çoroquerien ariaz.
7. Lander eguina eta lurreraino makurtua naiz; egun gucian, gogoa ilhunic daramat urhatsa;
8. Ecen ene guelçurrinac liluraqueriaz bethe dira, eta ene haraguian alde sasualic ez da.
9. Guciz atsecabeztatua naiz eta aphaldua; ene bihotzeco auhenac orroaz naduca.
10. Jauna, çure aitzinean dira ene lehia guciac eta ene auhenac etzaizquitzu gordeac.
11. Asalduran da ene bihotza; ene indarrac utzi nau, eta ene beguietaco arguia bere ez da guehiago enequin.
9. Berez bere doitzen den gaixoac, guehiago balio du, ecenetz harro eta oguiz escas denac.
10. Prestuac bere abereen biciaz ardura badu; aldiz, gaixtaguinen barneac gogorrac dira.
39. Eta iaiquiric Maria egun hetan ioan cedin mendietara lehiatuqui Iudaco hiri batetara.
40. Eta sar cedin Zachariasen etchera, eta saluta ceçan Elisabeth.
41. Eta guertha cedin, ençun ceçanean Elisabethec Mariaren salutationea, iauz baitzedin haourra haren sabelean, eta bethe cedin Spiritu sainduaz Elisabeth:
42. Eta oihuz iar cedin voz handiz, eta erran ceçan, Benedicatua hi emaztén artean, ecen benedicatua dun hire sabeleco fructua.
43. Eta nondic haur niri, ethor dadin ene Iaunaren ama enegana?
44. Ecen huná, hire salutationearen voza ene beharrietara heldu içan den beçain sarri, iauci içan dun bozcarioz haourra ene sabelean.
45. Eta dohatsu aiz sinhetsi baitun, ceren complituren baitirade Iaunaz erran çaizquinan gauçác
46. Eta dio Mariac, Magnificatzen du ene arimác Iauna.
47. Eta alegueratu da ene spiritua Iainco ene Saluadorea baithan.
48. Ceren behatu vkan baitu bere nescatoaren beheratassunera: ecen huná, hemendic harat dohatsu erranen naute generatione guciéc.
49. Ecen gauça handiac eguin drauzquit botheretsu denac: eta haren icena saindu da:
50. Eta haren misericordia da generationetaric generationetara haren beldurra dutenetara.
51. Botheretsuqui eguin vkan du bere bessoaz: deseguin ditu superboac berén bihotzeco pensamenduan.
52. Egotzi ditu botheretsuac thronoetaric, eta goratu ditu chipiac.
53. Gosse ciradenac bethe ditu onez: eta abratsac igorri ditu hutsic
54. Sustengatu vkan du Israel bere haourra, bere misericordiáz orhoit içanez.
55. Gure aitey minçatu çayen beçala, Abrahami eta haren haciari iagoiticotz.
56. Eta egon cedin Maria harequin hirur hilebetheren inguruä: guero itzul cedin bere etcherát.
Basque Bible 1571
Public Domain