6. Esdras hura igan cen Babilonatic, eta bere trebe cen Moisen leguean, Israelgo Jainco Jaunac eman çuenean; eta erreguec onhetsi ciozcan bere galde guciac, ceren Jainco Jaunaren escua baitien haren gainean.
7. Eta Israelgo semeetaric, aphecen eta lebitarren semeetaric, cantarietaric, athalçainetaric eta Nathindarretaric, Jerusalemera igan ciren Artacsercses erreguearen çazpigarren urthean.
8. Eta Jerusalemera ethorri ciren borzgarren hilabethean, hura baitzen erregueren çazpigarren urthea.
9. Alabainan Esdras lehen hilabethearen lehembicico egunean Babilonatic abiatu cen igaiten, eta borzgarren hilabetheco lehembicico egunean heldu cen Jerusalemera, haren Jaincoaren escu lagungarria haren gainean baitzen.
10. Ecic Esdrasec bere bihotza aphaindu çuen, Jaunaren leguearen ikarceco, eta bethetzeco, eta Israeli irakasteco Jaunaren manuac eta erabaquiac.
11. Artacsercses erregueac Esdras apheçari, Jaunaren hitzetan eta manamenduetan eta haren ceremonia Israelgoetan jaquina cen iscribauari eman erabaquico gutunaren copia hau da:
13. Nitaz içan da erabaquia, ene erresuman Israelgo populutic, haren aphecetaric eta lebitarretaric nihorc atseguin balin badu Jerusalemera goatea, dihoan çurequin.
14. Ecic erregueren eta haren batzarreco çazpien aitzinean bidalia çare, Judearen eta Jerusalemen beguiztatzeco, çure Jaincoaren legue escuan duçunaren arabera,
15. Eta erreguec eta bere batzarrecoec, Jerusalemen bere tabernaclea duen Israelgo Jaincoari beren oldez escaincen daroeten urhearen eta cilharraren eramateco.
16. Eta Babilonaco herrialdean aurkituco duçun urhe eta cilhar gucia, eta populuac escaini nahico duena, eta aphecen artecoec beren oldez beren Jaincoaren etche Jerusalemen denari escainico daroetena,
17. Lainoqui har çaçu, eta diru hartaric aratcheac, bildotsac, bitimac eta hequien libacioneac arthaz eros çatzu, eta hequiec escaint çatzu çuen Jaincoaren temploco Jerusalemen den aldarearen gainean.
18. Aldiz oraino çuc eta çure anaiec guelditzen diren urhetic eta cilharretic atseguin baduçue berce cerbaiten eguitea, çuen Jaincoaren nahiaren arabera eguiçue.
20. Eta çure Jaincoaren etchean behar içanen diren gaineracoac ere, cembat-nahi içan dadien premia xahu deçaçun, emana içanen çaitzu erregueren kutchatic eta dirutic,
21. Eta ene ganic. Nic, Artacfercfes erregueac erabaqui eta manatu dut erresumaco kutchaco çainei, Esdras apheçac, ceruco Jaincoaren legueco iscribauac cer-nahi galda deçaçuen, luçamenic gabe eman dioçoçuen,
22. Ehun talendu cilharrezcotaraino, ehun coro oguitaraino, ehun bato arnotaraino, ehun bato oliotaraino, gatza berriz neurriric gabe.
23. Ceruco Jaincoaren cerbitzuari daronçonac oro, arthaz içan beitez ceruco Jaincoaren temploan emanac, beldurrez-eta erregueren eta haren semeen erresumaren contra sumin dadien.
24. Halaber jaquinsun eguiten çaituztegu, aphez guciez, lebitarrez, cantariez, athalçainez, Nathindarrez eta Jaincoaren etche huntaco cerbitzariez denaz becembatean, ez duçuela ahalic hequien gainean eçarceco figo, cerga eta urthesariric.
25. Çuc berriz, Esdras, çure Jaincoaren çuhurcia çure baithan denaren arabera, eçar çatzu juieac eta buruçaguiac, juia deçaten hibaiaz haindico populu gucia, erran nahi da çure Jaincoaren leguea eçagutzen dutenac, eta oraino argui çatzue trabaric gabe jaquitateric ez dutenac.
26. Eta ceinac-ere artharequin beguiratuco ez baititu çure Jaincoaren leguea eta erregueren leguea, haina juiatua içanen da heriotzera, edo desterrura, edo bere ontasunaren galcera, edo bederen presondeguira.
27. Benedica bedi gure arbasoen Jainco Jauna, erregueren bihotzean eçarri duena ospatzea Jaunaren etche Jerusalemen dena,
28. Eta bere urricalpena ene gainera ixuri duena erregueren aitzinean, haren batzarrecoen eta azpico aitzindari botheredun gucien aitzinean. Eta nic, ene baithan cen ene Jainco Jaunaren escuac hazcarturic, Israelgo lehembicicoac bildu ditut, enequin igan ditecençat.
1. Hauquiec dira beraz familietaco buruçaguiac eta Babilonatic enequin ethorri cirenen iraulguiac, Artacsercses erreguearen erreguetasuneco egunetan:
3. Pharosen semeetaricaco Sequeniasen umeetaric, Çacarias, eta harequin kondatuac içan ciren çazpitan hogoi eta hamar guiçon;
4. Phabath Moaben umeetaric, Elioenai, Çareheren semea, eta harequin berrehun guiçon
5. Sequeniasen umeetaric, Ecequielen semea, eta harequin hirur ehun guiçon;
6. Adanen umeetaric, Abed, Jonathanen semea, eta harequin berrogoi eta hamar guiçon;
7. Alamen umeetaric, Isaias, Athaliasen semea, eta harequin hirur hogoi eta hamar guiçon;
8. Saphatiasen umeetaric, Cebedia, Micaelen semea, eta harequin laur hogoi guiçon;
9. Joaben umeetaric, Obedia, Jahielen semea, eta harequin berrehun eta hemeçorci guiçon;
10. Selomithen umeetaric, Josphiasen semea, eta harequin çorcitan hogoi guiçon;
11. Bebairen umeetaric, Çacarias, Bebairen semea, eta harequin hogoi eta çorci guiçon;
12. Azgaden umeetaric, Johanan, Eccetanen semea, eta harequin ehun eta hamar guiçon;
13. Adonicamen umeetaric, azquen cirenac eta huna hequien icenac: Elipheleth, Jehiel eta Samaias, eta hequiequin hirur hogoi guiçon;
14. Begüiren umeetaric, Uthai eta Çacur, eta hequiequin hirur hogoi eta hamar guiçon;
15. Bada, bilaraci nituen Ahabaco alderat dihoan hibaiera, eta han egotu guinen hirur egun; populuan eta aphecetan bilhatu nuen Lebiren semeetaric, eta hequietaric ez nuen han kausitu.
16. Hargatic igorri nituen Eliecer, Ariel, Semeia, Elnathan, Jarib, berce Elnathan, Nathan, Çacarias, eta Mosolam buruçaguiac, eta Joiarib eta Elnathan guiçon çuhurrac;
17. Igorri nituen Edo gana, ceina lehembicicoa baitzen Casphiaco lekuan, eta ahoan eçarri narozquioten Edori eta haren anaia Nathindarrei erran behar çarozquioten solasac Casphiaco lekuan, gutara erakarceco gare Jaincoaren etcheco cerbitzariac.
18. Eta gure gainean cen gure Jaincoaren escu lagungarriaren bidez, gutara erakarri cituzten guiçon bat guciz jaquina Moholiren semeetaric, Moholi baitzen Lebiren seme eta Lebi Israelena; eta Sarabia eta haren hemeçorci seme eta anaia;
19. Eta Hasabias, eta harequin Isaias Merariren umeetaric eta haren hogoi anaia eta seme;
20. Eta Nathindarretaric, Dabidec eta aitzindariec lebitarren cerbitzuco eman cituztenetaric, berrehun eta hogoi guiçon; hequiec guciac beren icenez deitzen ciren.
21. Eta han, Ahabaco ur-bazterrean, barur bat oihu eguin nuen, atsecabetan eman guintecen gure Jainco Jaunaren aitzinean, eta makurric gabeco bide bat galda guineçan haren ganic guretzat, gure seme eta içate guciarençat.
22. Ecic ahalque içan nincen erregueri lagunça eta çaldizcoac galdeguitea, bidean etsaia ganic gure çainceco, ceren erregueri erran bainaroen: Gure Jaincoaren escua, hura lainoqui bilhatzen dutenen gainean da; eta haren nausitasuna, indarra eta hasarrea, hura bazterrerat uzten duten gucien gainean.
23. Barurtu guinen beraz eta holetan othoiztu guinduen gure Jaincoa, eta ongui heldu citzaicun.
24. Eta aphecen buruçaguietaric bereci nituen hamabi, Sarabia, Hasabias, eta hequiequin hequien anaietaric hamar.
25. Eta phisatu niozcaten cilharra, urhea eta gure Jaincoaren etcheco unci consecratuac, erreguec, haren batzarrecoec eta aitzindariec eta Israeldic kausitu ciren guciec escaini cituztenac.
26. Eta hequien escuetan phisatu nituen sei ehun eta berrogoi eta hamar talendu cilharrezco, ehun cilharrezco unci, ehun talendu urhezco,
27. Hogoi xata urhezco, mila solidoren hazta çutenac, eta bi unci, cobre hauta dirdiragarri batezcoac, urhea beçain ederrac.
28. Eta erran naroten: Jaunaren sainduac çarete, eta sainduac dira unci, cilhar eta urhe, norc bere oldez gure arbasoen Jainco Jaunari escainiac.
29. Çain eta beguira çatzue, phisa detzatzuen arteo aphecen eta lebitarren buruçaguien aitzinean eta Israelgo familietaco buruçaguien aitzinean, Jerusalemen Jaunaren etcheco kutchan.
30. Aphecec eta lebitarrec hartu cituzten guero cilharra, urhea eta unciac phisaturic, Jerusalemera eramateco gare Jaincoaren etchera.
31. Abiatu guinen beraz Ahabaco hibaietic lehembicico hilabethearen hamabigarren egunean, Jerusalemera goateco. Gure gainean içan cen gure Jaincoaren escua, eta bidean itzurraraci guintuen etsaiaren eta celatariaren escuari.
32. Jerusalemera ethorri eta han hirur egunez egotu guinen.
33. Laugarren egunean berriz, cilharra, urhea eta unciac gure Jaincoaren etchean phisatuac içan ciren, Meremoth, Uriasen seme apheçaren escuz; Eleaçar Phineesen semea harequin cen; eta hequiequin Joçabed Josueren semea eta Noadaia Benoiren semea, lebitarrac.
34. Oro beren nombre eta phisuaren arabera emanac içan ciren, eta gucien phisuac iscribatuac içan ciren orduan.
35. Desterruco ume, gathibutasunetic ethorri cirenec Israelgo Jaincoari holocaustetan escaini çaroezten Israelgo populu guciarençat hamabi aratche, laur hogoi eta hamasei ahari, hirur hogoi eta hamaçazpi bildots, eta bekatuarençat hamabi aker: oro holocaustetan Jaunari.
36. Erregueren erabaquiac eman çarozten erregueren aitzinera aguercen ciren satrapei, eta hibaiaz hunaindico aitzindariei; eta populua eta Jaincoaren etchea alchatu cituzten.
1. Ethan Ezraharraren adigarria.
2. Bethi eta bethi cantaturen ditut Jaunaren urricalmenduac. Ene ahoac guiçamende gucietan goraqui erranen du çure eguia;
3. Ceren erran baituçu: Bethi gucian urricalmendua alchatua içanen da ceruetan; han gogortuco da çure eguia.
4. Batasun eguin dut ene hautetsiequin; cin eguin içan diot ene cerbitzari Dabidi:
21. Çucembideari eta urricalmenduari jarraiquitzen denac kausituco ditu bicia, çucena eta ospea.
22. Çuhurra hazcarren hirira igan da, eta hautsi du haren sinhesteco indarra.
16. Baina Paulen arrebaren semea ençunic celatác, ethor cedin, eta sarthuric fortaleçara conta cieçón Pauli.
17. Eta Paulec Centeneretaric bat beregana deithuric, erran cieçón, Guiçon gazte haur eramac Capitainagana, ecen badic cerbait hari erran beharric.
18. Harc bada hura harturic eraman ceçan Capitainagana, eta erran ceçan, Paul presonerac beregana deithuric othoitz eguin dirautac, guiçon gazte haur hiregana ekar neçan, ceinec baitu cerbait hiri erran beharric.
19. Eta Capitainac hura escutic harturic, eta appart retiraturic galde eguin cieçón, Cer duc niri erran beharric?
20. Eta harc erran ceçan, Iuduéc ordenatu dié hiri othoitz eguitera, bihar Paul conseillura igorri deçán, hobequiago cerbaitez informatu nahi balirade beçala harçaz:
21. Baina hic eztieceala accorda: ecen hayén artecoric berroguey guiçon baino guehiago haren celata diaudec: vot eguinic maledictionezco penán, eztutela ianen ez edanen hura hil duqueiteno: eta orain prest diaudec, hic cer promettaturen drauèan beguira.
22. Capitainac bada igor ceçan guiçon gaztea, hari manaturic, nehori ezlerron nola gauça hauc hari dclaratu cerauzcan.
23. Eta deithuric bi Centenér erran ciecén, Eduquitzaçue prest ber-ehun gendarmés Cesarearano ioaiteco, eta hiruroguey eta hamar çamaldun, eta ber-ehun archer, gauaren heren oreneco.
24. Eta den abre prestic, igan eraciric Paul salburic eraman deçatençát Felix gobernadore handiagana.
25. Eta scriba cietzon letra batzu tenor hunetacoric,
26. Claude Lysiasec Felix gobernadore gucizco excellentari, salutatione.
27. Guiçon haur Iuduéz hatzamana, eta ia heçaz hiltzeco cegoela, ethorriric garniçoinarequin edequi diraueat, eçaguturic ecen Romaco burgés cela.
28. Eta iaquin nahiz cer causagatic accusatzen lutén, eraman vkan diat hayén conseillura.
29. Cein eriden baitut accusatzen cela berén Legueco questionéz, eta herioric edo presoinic mereci luen hoguenic batre etzuela.
30. Eta aduertitu içanic guiçon huni Iuduéz eguiten çaizcan celatéz, bertan igorri vkan diát hiregana: manamendu eguinic accusaçaley-ere, hunen contretaco dituzten gauçác hire aitzinean erran ditzaten. Vngui aicela.
31. Gendarmeséc bada hæy manatu içan çayen beçala, Paul harturic eraman ceçaten gauaz Antipatrisera.
32. Eta biharamunean vtziric çamaldunac harequin loacençát, itzul citecen fortaleçara.
33. Eta hec Cesareara ethorriric eta Gobernadore handiari letrác emanic, Paul-ere haren aitzinera presenta ceçaten.
34. Eta iracurri cituenean Gobernadore handiac letrác, eta cer prouinciataco cen hura interrogatu çuenean, eta eçaguturic ecen Ciliciaco cela:
35. Ençunen aut dio, hire accusaçaleac-ere ethorri diratenean. Eta mana ceçan Herodesen palatioan beguira ledin.