1. Hortaz lazten da ene bihotza eta bere lekutic eguiten du.
2. Haren minçoac emanen darotzuen ikaran ençun çatzue haren irakaspena eta haren ahotic ilkitzen den burrumba.
3. Beguira dago bera ceru gucien azpira, eta haren arguiac jotzen du lurraren bazter batetic bercera.
4. Haren ondotic burrumbatuco du harrabots lazgarriac, bere orroa handiarequin carrascatuco du; eta orroa ençun denean, nihor ez da ausartatuco cerezcoa den bilhatzera.
5. Gauça handi eta ecin-ikartuzcoac eguiten dituen Jaincoac ikaragarriqui burrumbaraciren du bere boça.
6. Harec manatzen diote jauts ditecen lurrera elhurrari, neguco uriei eta bere hazcartasuneco çophernei;
7. Harec ciguiluaz jotzen ditu guiçon gucien escuac, batbederac eçagut detzan bere eguinçac.
8. Basaberea bere gordegailura sarthuco eta bere cilhoan egonen da.
9. Hegoa beheretic heldu da phecia, eta hotza ipharretic.
10. Jaincoac haice eguin, eta horma gogorcen da; berriz haice eguin, eta ur turrustetan badihoa.
11. Oguiac ur esque daudeci hedoiei, eta hedoiec beren arguia hedatzen dute.
12. Inguruan badoaci hequiec manatzen dituenaren nahiac igorcen dituen edocein toquitara, lurraren hedadura gucian bidalcen dituen leku gucietara,
13. Edo leinu batera, edo lur batera, edo haren urricalmenduco cein-nahi toquitan aurkitzeaz mana deçoten.
14. Oi Job, ençun çaçu hau; bara çaite; beguia emoçute Jaincoaren sendagailei.
22. Sarthu çare elhurraren bildeguietan? ikusi ditutzu harriaren bildeguiac,
23. Ceinac xuxendu baititut etsaiaren orducotzat, gudu eta guerlaren eguneco?
24. Cein bidetaric arguia hedatzen eta beroa lurraren gainera dira barraiatzen?
25. Norc eman diozcate uhar gaitzari gaia eta ihurçuri burrumbatsuari bides,
26. Erorraraztecotzat uria lurrera, guiçonic gabeco mortuan, nihor-ere egoten ez den lekutan;
27. Toqui basa eta ibilbide ez direnen bethetzeco, belhar ferdeac ekar detzatençat?
28. Nor da uriaren aita, edo norc eguin ditu ihinz-inharrac?
29. Noren sabeletic ilki da horma? norc eguin du ceruticaco içotza?
30. Urac harria beçala mokorcen dira, eta çurrumbiloaren gaina gogorcen da.
31. Gai içanen othe çare Xitoiloen içar dirdirariac elkarganatzeco eta Çazpi-Ohoinac barraiatzeco?
32. Çuc aguerrarazten othe duçu goicean artiçarra bere mugan eta arratsean lurreco umeen gainean jaiquiarazten ilhunceco içarra?
33. Othe daquiçu ceruco antolamendua, eta emanen othe duçu haren aria lurraren gainean?
34. Helduco duçu çure oihua hedoietaino, eta ur-uharrac çurrutaturen othe dira çure gainera?
35. Çuc manatu-eta ozpina goanen othe da, eta guibeleracoan erranen othe darotzu: Huna ni?
36. Norc eçarri du çuhurcia guiçonaren barnean; edo norc eman dio oilarrari eçagutza?
37. Norc erranen du ceruetaco bideen aria? hango itzulien arteco batasuna norc du lohacarraciren?
38. Non cinen herrautsa lurrean herrausten eta mokorrac mokorcen cirenean?
39. Çuc atzematen othe duçu lehoinaren urrixa pusca, eta çuc asetzen othe ditutzu haren umeac,
40. Harpetan etzanac eta cilhoetan celatan daudecinean?
41. Norc aphaincen dio beleari bere jatecoa, haren umeac Jaincoari carrancaz daudecinean, hor-hemenca ibiliz jatecoric ez dutelacotz?
1. Dabidi berari psalmoa. Jauna, cantaturen ditut çure urricalmendua eta çucentasuna. Psalmotan cantatuco dut,
2. Eta erne egonen naiz nothagabeco bidean, ethorrico çarenean ni gana. Bihotzeco garbitasunean nindabilan ene etchearen erdian.
3. Ez nuen gauça tzarric ene beguien aitzinean eçarcen; higüindu ditut leguea hausten çutenac; Bihotz galduric etzait iratchiqui niri;
4. Ez nuen eçagutzen ene ganic baztercen cen guiçon gaixtoa;
5. Guibeletic bere laguna jaten çuenaren contra jarraiquitzen nincen; Begui hampurutsuco eta ecin-asezco bihotzeco guiçonarequin ez nuen jaten.
26. Ene haurra, indaçu çure bihotza, eta çure beguiec çaint betzazte ene bideac.
27. Alabainan lilitchoa, cilho barna bat da; eta emazte atzea putzu hersi bat.
28. Ohoina beçala celatan dago bidean, eta erne ez direla ikusten dituenac hilen ditu.
1. Guciz ençuten da çuen artean paillardiça badela, eta halaco paillardiça cein Gentilén artean aippatzen-ere ezpaita: ecen cembeitec bere aitaren emaztea entretenitzen duela.
2. Eta çuec hantuac çarete, eta eztuçue nigar lehen eguin, ken ledinçát çuen artetic eguitate haur eguin duena.
3. Nic behinçát gorputzez absent beçala, baina present spirituz, ia deliberatu dut present beçala, haur hala eguin duenaren,
4. (Çuec eta ene spiritua Iesus Christ gure Iaunaren icenean bildurric, Iesus Christ gure Iaunaren botherearequin.)
7. Purga eçaçue bada altchagarri çaharra, orhe berri çaretençát, altchagarri gabe çareten beçala: ecen gure Bazcoa guregatic sacrificatu içan da, cein baita Christ.
8. Bada eguin deçagun besta, ez altchagarri çaharrez, ezeta malitiataco eta gaichtaqueriataco altchagarriz, baina altchagarri gaberico oguiz, diot puritatezcoz eta eguiazcoz.
10. Eta ez guciz mundu hunetaco paillartequin, edo auaritiosoequin, edo harrapariequin, edo idolatrequin: ezpere segur behar cenduquete mundutic ilki.
11. Baina orain scribatu drauçuet etzaitezten nahasta, baldin cembeit anaye deitzen denic paillard bada, edo auaritioso, edo idolatre, edo gaitzerraile, edo hordi, edo harrapari: halacoarequin ian-ere ezteçaçuen.