1. Josep goanic beraz Faraonen aitzinera berria eman cioen, erraten cioelaric: Ene aita eta anaiac, beren ardi eta idi eta dituzten guciequin, Canaango lurretic ethorri dira; eta huna non guelditzen diren Jefengo lurrean.
2. Bere anaietaric ere borz aguerraraci cituen erregueren aitzinera:
3. Hunec galdeguin cioten: Cer lan duçue? Ihardetsi çuten: Çure cerbitzuco, ardi çainçaileac gare, gu eta gure aitzinecoac.
4. Bidaietan ethorri gare çure lurretara, ceren, gosetea borthizten hari delacotz, Canaango lurrean belharric ez baita arthaldeençat: eta galdatzen dugu mana deçaçun çure cerbitzariac egon ditecen Jefengo lurrean.
5. Horren gatic erreguec Josepi erran cioen: Çure aita eta çure anaiac ethorri dira çure gana.
6. Aitzinean duçu Eguiptoco lurra oro; toquiric hobeenean eguinaraz çoçute egoitza, eta emoçute Jefengo lurra. Eçagutzen baduçu horien artean guiçon ancesturic badela, eçar çatzu ene arthaldeen buruco.
7. Guero Josepec sarraraci çuen bere aita erregueren gana, eta eçarri çuen haren aitzinean: Jacobec benedicatu çuen hura.
8. Eta erreguec galdeguin cioen: Cer adin ekarcen dute çure bicitzeco urtheec?
9. Ihardetsi cioen: Ene erromeriaco egunac dira ehun eta hogoi eta hamar urthe, aphurrac eta tcharrac, eta ez dira heldu içan ene arbasoec beren erromerian iragan dituztenetara.
10. Eta erregue benedicaturic, campora ilki içan cen.
11. Josepec beraz bere aita eta anaiei eman cioten, Eguipton, toquiric hobeenean, Erramesesco lurra, Faraonec manatu içan çuen beçala.
12. Eta hazten cituen hequiec, eta bere aitaren etche gucia, bakotchari jatecoac emanez.
13. Ecen oguia mundu gucian escas cen; goseteac xahutzen hari çuen lurra, guehienic Eguiptoa eta Canaan-herria.
14. Ogui salcetic Josepec bildu çuen leku hequietaco diru gucia, eta ekarri çuen erregueren kutchara.
15. Eta diruac erosleei escas eguin ciotenean, Eguipto gucia ethorri cen Josepen gana, cioelaric: Iguçu oguia; certaco çure aitzinean hilcen han gure diru escasez?
16. Hunec ihardetsi cioten: Ekar çatzue çuen abereac, eta hequien truc jateco emanen darotzuet, diruric ez baduçue.
17. Ekarri cituztenean, eman cioizquiten jatecoac beren çaldi, ardi, idi eta astoetan truc: eta acienda truc haci cituen urthe hartan.
18. Ethorri ciren bigarren urthean ere, eta erran cioten: Ez diogu gure jaunari gordeco, diruac escas eguinic, aciendec orobat escas eguin darocutela; etzare jaquin gabe gure gorphutzaz eta lurraz landan, deusere ez dugula.
19. Certaco beraz hilen gare çure beguien aitzinean? gu eta gure lurra çureac içanen gare; eros gaitzatzu erregueren cerbitzuco, eta igutzu haciac, beldurrez-eta, nekaçalea hilic, lurra mortu bilhaca dadien.
20. Josepec erosi çuen beraz Eguiptoco lur gucia, batbederac bere bazterrac salcen cituelacotz gosetearen handiz. Eta Faraon eguin çuen jabe lurraz,
21. Eta sende guciaz, Eguiptoaren buru bateco cedarrietaric berce buruco muguetaraino,
22. Aphecen lurraz landan, erreguec hequiei emana içan citzaioetenaz; erabaquia cen jatecoa ematen citzaioeten herrico bihiteguietaric, eta hola etziren beren ontasunen salcera behartuac içan.
23. Josepec erran cioten beraz populuei Huna, ikusten duçuen beçala, Faraon çuen buruen eta çuen lurraren jabe da: har çatzue haciac eta erain çatzue landac,
24. Fruituac içan ahal deçaçuençat. Erregueri borzgarrena emanen dioçue; gaineraco lauac uzten darozquitzuet hacitaco eta çuen etchecoen eta haurren hazteco.
25. Hauquiec ihardetsi çuten: Çure escuetan da gure bicia; bakarric gure jaunac beguithartez ikus beiquitza, eta gogotic cerbitzatuco dugu erregue.
26. Ordutic oraidino, Eguipto gucico lurrean, erregueençat berezten da borzgarrena, eta hori eguina da leguetan beçala, lekat aphez lurra, ceina holaco çorretic garbi utzia içan baitzen.
27. Israelec beraz içan çuen bere egoitza Eguipton, erran nahi baita, Jefengo lurrean, eta içan cen hartaz jabe; eta hainitz berhatu eta populatu cen.
28. Eta han bici içan cen hamaçazpi urthez; eta haren bicitzeco egun guciac igan ciren ehun eta berrogoi eta çazpi urthetara.
29. Eta ikustearequin hurbilcen hari citzaioela heriotzeco eguna, deithu çuen bere seme Josep, eta erran cioen: Gracia aurkitu içan badut çure aitzinean, eçar çaçu çure escua ene ixterraren gainean; eta eguidaçu urricalpen eta cintasunez aguinça, ez nauçula Eguipton ehorcico:
30. Bainan lo eguinen dudala ene arbasoequin, eta eramanen nauçula lur huntaric eta eçarrico aitzinecoen hobian. Josepec ihardetsi cioen: Eguinen dut çuc manatua.
31. Eta Jacobec erran cioen: Beraz cin eguidaçu niri. Josepec cin eguinic, Israel itzuli cen buruquita-aldera eta Jaincoa adoratu çuen.
1. Horiec hola iragan ondoan, Josepi ekarri cioten berria aita eri çuela: hunec bere bi semeac, Manase eta Efraim harturic, bideari eman cen.
2. Guiçon-çaharrari erran cioten: Huna Josep çure semea non heldu den çure gana. Jacob hazcarturic ohean jarri cen.
3. Eta Josepi, sarthu cenean, erran cioen: Jainco guciz ahalduna aguertu çait Luçan, ceina baita Canaango lurrean; eta benedicatu nau,
4. Eta erran içan darot: Berhatuco eta populatuco çaitut, eta eçarrico çaitut jendaia ascoren buruco: eta lur hau emanen darotzut çuri, eta çure ondoan çutaricacoei, behin-bethico goçamenetan.
5. Beraz çure bi semeac, Eguiptoco lur huntan sorthu çaizquitzunac, ni çure gana ethorri baino lehen, eneac içanen dira: Efraim eta Manase, Erruben eta Simeon beçala ene iceneco ekarriac içanen dira.
6. Bainan horien ondotic içanen dituçun berceac, çureac içanen dira eta beren anaien icenetan deithuac içanen dira beren içancetan.
7. Ecen Mesopotamiatic heldu nincelaric, bidearen beraren gainean hil içan citzaitan Erruhel Canaango lurrean, eta uda-hastea cen; eta Efratan sarcen nincen, eta ehorci nuen Efrataco bide bazterrean, ceina berce icenez Beteleme deitzen baita.
8. Hambatequin haren semeac ikusiric, Josepi erran cioen: Nor dira hauquiec?
9. Ihardetsi çuen: Ene haurrac dira, Jaincoac leku hunetan eman içan darozquidanac. Erran cioen: Ene gana hurbilarazquitzu, benedica detzançat.
10. Ecen Israelen beguiac lambrotuac icen bere adin handia gatic, eta etzeçaqueen ikus garbiqui. Eta hequiec hurbilaraciric bere gana, musu emanic, eta besarcaturic,
11. Erran cioen bere semeari: Ez naiz çure beguitharteaz içan gabetua, berçalde Jaincoac erakutsi içan darozquit çure umeac.
12. Josepec hequiec aldaratu ondoan bere aitaren besoetaric, ahuspez lurrean jarriric adoran eman cen.
13. Eta eçarri çuen Efraim bere escuinean, hori baita Israelen ezquerrean: eta Manase bere ezquerrean, edo aitaren escuinean, eta biac ondora hurbilaraci cioizquien.
14. Israelec escu escuina hedaturic, eçarri çuen Efraim, anaia gazteenaren buruaren gainean: eta escuac gurutzatuz, ezquerra eçarri çuen Manase, sorcez çaharrena cenuen buruaren gainean.
15. Eta Jacobec Josepen semeac benedicatu cituen, eta erran: Jaincoac, ceinuen aitzinean ibili baitira ene aita Abraham eta Isaac, Jaincoac, ceinac haci bainau ene haurretic oraidinocoan:
16. Aingueruac, gaitz orotaric beguiratu nauenac, benedica betza haur hauquiec: eta deithua içan bedi hauquien gainera ene icena, eta ene aita Abraham eta Isaaquen icenac ere bai, eta osteca berha beitez lurraren gainean.
17. Bainan Josepec ikusiric bere aitac escu escuina eçarri çuela Efraimen buruaren gainean, gaitzitu citzaioen: eta aitaren escua harturic, eguin çuen haren goititzera Efraimen buruaren gainetic, eta Manaseren buruaren gainera eramatera,
18. Eta aitari erran cioen: Ez da hola behar, aita: ceren hau baita çaharrena, eçar çaçu escuina hunen buru gainean.
19. Bainan Jacobec etzuen nahi içan eta erran çuen: Badaquit, ene semea, badaquit: hau ere populuen buruan içanen da, eta populatuco da: bainan anaia gazteena hau baino handiago içanen da, eta hunen ondoregoa berhatuco da jendaquietan.
20. Eta orduan benedicatu cituen, cioelaric: çutan benedicatua içanen da Israel, eta erranen da: Jaincoac eguin deçaçula Efraimi beçala, eta Manaseri beçala. Eta jarri çuen Efraim Manaseren aitzinean.
21. Eta erran cioen Josep bere semeari: Huna non hilcen naicen, eta Jaincoa içanen da çuequin, eta bihurturen çaituzte çuen aiten lurrera.
22. Ematen darotzut çure anaiei baino guehiago, ezpatarequin eta ene balaztarequin Amorhearren gainean irabaci dudan ontasuna.
1. Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Çoroac bere bihotzean erran du: Ez da Jaincoric. Galduac dira halacoac eta hatsgarri eguin dira beren laketzuncetan: horietan ez da onguia eguiten duenic, bakar bat ere ez da.
2. Jaunac cerutic beguiratu du ikusteco heia baden adimenducoric edo Jaincoa bilhatzen duenic.
3. Oro ceihertu, oro batean alfer bilhacatu dira; bat ez da onguia eguiten duenic, bakar bat ere ez da. Horien cinçurra hobi idequi bat da; malçurqueriaco erabili dituzte beren mihiac, aspicaren phoçoina dute ezpaimpean. Madaricionez eta uherduraz bethea dute ahoa; odolaren ixurceco arin dute urhatsa. Gogorqueriaric eta çorigaitzic baicen ez da horien ibilbideetan, eta baqueraco bidea ez dute eçagutu; Jaincoaren beldurra ez da horien beguien aitzinean.
4. Ene populua ogui pusca bat beçala iresten duten tzarqueria-eguile horiei guciei ez othe çaiote bada eçagutzaric ethorrico?
5. Deiric Jaunari ez daroete eguin; eta beldurrac ikaratu ditu, beldurcecoric etzen lekuan ere;
6. Alabainan Jauna prestuen araldearequin da; eta çuec, gaixtaguinac, urmariatu ditutzue guiçon beharraren xedeac, Jauna delacotz haren iguriquitza.
18. Aldiz, prestuen bidexca, argui distiragarri bat iduri, ilkitzen da eta handitzen egun betheraino.
19. Gaixtaguinen bidea ilhuna da: ez daquite norat erorcen diren.
21. Eta ilkiric handic Iesus ioan cedin Tyreco eta Sidongo comarquetarat.
22. Eta huná, emazte Chananeabat aldiri hetaric ilkiric, oihuz iar cedin, ciotsola, Auc pietate niçaz Dauid-en seme Iauná, ene alaba duc deabruaz gaizqui tormentatua.
23. Baina harc etzieçon ihardets hitzic. Orduan hurbilduric bere discipuluéc othoitz ceguioten, cioitela, Emóc congit: ecen oihuz diaoc gure ondoan.
24. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Eznaiz igorri Israeleco etcheco ardi galduetara baicen.
25. Eta harc ethorriric adora ceçan hura, cioela, Iauna, aiuta neçac.
26. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztun gauça bidezcoa haourrén oguiaren hartzea, eta chakurrey egoiztea.
27. Baina harc erran ceçan, Hala duc, Iauna, baina chakurrec-ere bere nabussién mahainetic erorten diraden appurretaric iaten dié.
28. Orduan ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, O emaztea, handi dun hire fedea: eguin bequin nahi dunán beçala. Eta senda cedin haren alabá orduandanic.
29. Eta partituric handic Iesus ethor cedin. Galileaco itsas aldera: eta iganic mendira, iar cedin han.
30. Orduan ethor cedin harengana anhitz gendetze, çutela berequin mainguric, itsuric, muturic, hebainic eta anhitz berceric: eta eçar citzaten Iesusen oinetara, eta senda citzan.
31. Hala non populuac mirets baitzeçan çacusquianean mutuac minçatzen, hebainac sendaturic, mainguäc çabiltzala, itsuéc ikusten çutela: eta glorifica ceçaten Israeleco Iaincoa.
32. Orduan Iesusec beregana deithuric bere discipuluac erran ceçan, Compassione dut populu huneçaz: ecen ia hirur egun du enequin dagoela, eta eztute cer ian deçaten: eta eztitut baruric igorri nahi, bidean flaca eztitecençat.
33. Eta bere discipuluéc diotsote, Nondic guri hambat ogui desertuan hunambat genderen ressasiatzeco?
34. Eta dioste Iesusec, Cembat ogui dituçue? Eta hec erran cieçoten, Çazpi, eta arraintcho batzu.
35. Orduan mana ceçan populua lurrean iartera.
36. Eta harturic çazpi oguiac eta arrainac, gratiac rendaturic hauts citzan, eta eman cietzén bere discipuluey: eta discipuluéc populuari.
37. Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen: eta goiti citzaten çathi soberatuetaric çazpi sasqui betheric.
38. Eta ian çutenac ciraden, laur milla guiçon, emazteac eta haourrac gabe.
39. Orduan congit emanic gendetzeari, igan cedin vnci batetara: eta ethor cedin Magdaleco bazterretara.