La Bible en un an

1. Eta Jeremias presondeguico lorioan hersia celaric oraino, Jaunaren hitza bigarren aldico eguin citzaioen, cioelaric:
2. Hau dio Jaunac, ceinac derrana eguinen, moldatuco eta aphainduco baitu, eta Jauna baita haren icena.
3. Ene ganat eguiçu deihadar eta ençunen çaitut, eta eçagutaracico darozquitzut çuc ez daquizquitzun gauça handi eta segurac.
4. Ecen hau derrote Israelgo Jainco Jaunac hiri huntaco etche, eta Judaco erregueen etche, urratuac direnei, eta hazcargailuei eta ezpatari,
5. Ceina baitakarte heldu direnec Caldearren guducatzera, eta etcheen bethetzera jo ditudan gorphutzez ene hasarre eta gaitziduran, ene beguithartea gordez hiri huni, horien tzarqueria gucien gatic.
6. Huna nic hersico eta orbainduco ditudala horien çauriac, eta sendatuco ditut berac; eta emanen diotet galdatu baquea eta cintasuna.
7. Bihurraraciren ditut Judaco eta Jerusalemgo desherrituac; eta antolaturen ditut hastapenetic beçala.
8. Eta garbituren ditut beren tzarqueria gucietaric, ceintaz ene contra eguin baitute bekatu; eta jabalduren natzaiote gaizqui guciei, ceinetaz bazterrerat utzi eta erdeinatu bainaute.
9. Eta horrec barraiaturen ditu ene icena, eta bozcario, cantu eta jauciac lurreco jendaia gucietan ceinec adituco baitituzte nic horiei egonen daroeztedan onguiac; eta horiei emanen daroeztedan baque handi eta ontasun guciec lotsaturen eta nahasiren dituzte hequiec.
10. Hau dio Jaunac: Leku hortan, ceina mortu baiterraçue, ez delacotz hor ez guiçonic, ez abereric; Judaco hiri eta Jerusalemeco inguru, egoiliarric eta aciendaric gabe larrutuac daudecenetan ençunen dire oraino
11. Atseguinezco eta bozcariozco oihuac, jaun esposaren eta andre esposaren cantuac, eta erranen dutenac: Aithor dioçogun bihur armadetaco Jaunari, ceren ona den Jauna, ceren bethi gucian dirauen haren urricalmenduac; ençunen dire, botuzco escainçac Jaunaren etchera ekarrico dituztenen oihuac; ecen lur huntaco desherrituac guibelerat ekarriren ditut eta jarriren ditut hastapenean ciren beçala, dio Jaunac.
12. Hau dio armadetaco Jaunac: Mortu, guiçon eta abere gabe den leku huntan, eta huntaco hirietan içanen da oraino arthaldeac phausaracico dituzten arçainen egoitza.
13. Mendietaco eta celhaietaco hirietan eta hegoalderat diren hirietan, Benjaminen lurrean, Jerusalemeco inguruan eta Judaco hirietan, arthaldeac iraganen dire oraino kondatzaileen escuen azpian, dio Jaunac.
14. Huna non heldu diren egunac, dio Jaunac, eta betheco dut Israelgo etcheari eta Judaco etcheari eman içan diotedan hitz ona.
15. Egun hequietan eta ordu hartan, Dabiden ganic ilkiaracico dut çucentasuneco gandoa, eta lurraren gainean çucenari çucentasunean emanen dio bere bidea.
16. Eta egun hequietan Juda salbatua içanen da, eta Jerusaleme descansu bethean egonen da; eta icen huntaz deithuco dute haina: Gure Jaun çucena.
17. Ecen hau dio Jaunac: Ez da Dabiden ganic escasturen guiçona, Israelgo etcheco tronuaren gainean jarrico dena;
18. Eta aphecetaric eta lebitarretaric ez da ene aitzinean escasturen guiçona, holocaustac escainico, sacrificioa erreco eta bitimac hilen dituena menderen mendetan.
19. Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric:
20. Hau dio Jaunac: Alfer bilhacaraz balin badaite egunarequilaco ene patua, eta gauarequilaco ene patua, eguna eta gaua ez ditecençat içan, cein bere orduan;
21. Dabid ene cerbitzariarequilaco patua ere alfer içanen ahal da, haren ganic ez dadien ilki seme bat, haren tronuan erreguinatuco dena, ez-eta lebitar eta aphecic ni cerbitzatuco nautenic içan ez dadien.
22. Nola ez baititazque konda ceruco içarrac, ez-eta neur itsasoco legarra; hala berhaturen ditut Dabid ene cerbitzariaren ganicaco iraulguia, eta lebitarrac, eta apheçac ene ministroac.
23. Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric:
24. Ez othe duçu ikusi cer cerasan populu horrec, erraten çuenean: Jaunac hautatu cituen bi ahaidegoac hastanduac dire, eta erdeinatu dute ene populua, etzelacoan guehiago jendaia bat hequien beguira?
25. Hau dio Jaunac: Ene patua egunarequin eta gauarequin, eta ceruari eta lurrari eman daroeztedan legueac ez badaude sendo;
26. Orduan hastanduren dut Jacoben eta Dabid ene cerbitzariaren odola, ez harceco hunen odoletic Abrahamen, Isaaquen eta Jacoben erroticaco buruçaguiric; ecen bihurraraciren ditut hequien desherrituac eta urricalduren natzaiote.
1. Nabucodonosor, Babilonaco erregue, eta haren armada gucia, eta lurreco erresuma haren escupeco ciren guciac, eta populuac oro guerlan hari cirenean Jerusalemeren contra eta haren hiri gucien contra, Jeremiasi ilki citzaioen Jaunaren hitza, cerrana:
2. Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Çoaz eta minça çaquizquio Sedeciasi, Judaco erregueri, eta erranen dioçu: Hau dio Jaunac: Huna non hiri hunen ematera nohan Babilonaco erregueren escuetara, eta suz erreco du.
3. Eta herori ez haiz itzurico haren escuari; bainan atzemanic eta harturic, haren escuetara emanen haute; eta bekoz beko ikusiren duc Babilonaco erregue, eta ahotic ahora minçaturen hatzaio, eta Babilonan sarthuco haiz.
4. Gucia gatic adi çaçu Jaunaren hitza, Sedecias, Judaco erregue: Hau derraçu Jaunac: Ez haiz ezpatatic hilen,
5. Bainan baquean hilen haiz, eta hire arbaso hire aitzinean erregue içatu dirençat eguin diren errepenen arabera, orobat eguinen dute hiretzat; eta deithoraturen haute, ai Jaunca hariz; nic erran baitut hori, dio Jaunac.
6. Eta Jeremias profetac hitz horiec guciac erran ciozcan Sedecias, Judaco erregueri, Jerusalemen.
7. Eta Babilonaco erregueren armada guducatzen cen Jerusalemeren contra, eta Judaco hiri guelditzen ciren gucien contra, Laquisen eta Acecaren contra; ecen Judaco hirietaric, hauquiec ciren, hiri hazcar guelditzen cirenac.
8. Jaunaren ganic Jeremiasi ethorri hitza, Sedecias erregueac Jerusalemen populu guciarequin patu jo ondoan, oihu eguinarazten çuelaric,
9. Batbederac bere sehiac, Hebrear muthil eta nescatoac, libroric igor cetzan; eta etzeçaten behinere hequien gainean jauntasunic erabil, erran nahi da gainean jauntasunic eta bere anaiaren gainean.
10. Beraz aitzindariec oroc eta populu guciac ençun çuten eta patu bat eguin, batbederac libroric igorceco bere muthila eta bere nescatoa, eta guehiago hequien gainean ez erabilceco nausitasunic: aditu çuten beraz eta sehiac libroric igorri.
11. Bainan bihurtu ciren guero; libro utzi cituzten muthil, nescatoac, berriz hartu eta sehitasunera borchatu cituzten.
12. Eta Jeremiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric:
13. Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nic çuen arbasoequin batasun eguin içan dut, Eguiptoco lurretic, gathibutasuneco etchetic atheratu çaituztedan egunean, nioelaric:
14. Çazpi urthe betheco direnean, batbederac utz beça bere anaia Hebrearra, saldua içan çaioena; eta sei urthez cerbitzaturen çaitu, eta guero çure ganic igorriren duçu libro; eta çuen arbasoec ez naute ençun, eta ez dute makurtu beren beharria.
15. Eta çuec bihurtu cineten egun, eta eguin cinduten ene beguietan çucen dena, bakotchac libertate oihu eguinez bere adisquidearençat; eta ene aitzinean eguin cinduten patua, ene icenaz deithua den etchean.
16. Eta guibelerat eguin, eta ene icena laidatu duçue; eta bihurraraci ditutzue, ceinec çuen muthila, ceinec çuen nescatoa, libro eta beren buruen nausi igorri cintuzten ondoan; eta azpicotu ditutzue, çuen muthil eta nescato içan ditecen.
17. Aria hortaz hau dio Jaunac: Ez nauçue ençun, ceinec bere anaiari, ceinec bere adisquideari libertatearen emateco; huna non ematen darotzuedan nic çuen libertatea ezpataren, içurrite eta gosetearen azpian erorcecoa, dio Jaunac; eta lurreco erresuma guciei emanen çaituztet, asaldutan biciaraz çaitzazteten.
18. Eta emanen ditut guiçonac, enequilaco batasuna hautsi dutenac, eta beguiratu ez dituztenac patuco hitzac, ceinetaz hitzartuac baitziren ene aitzinean, hala-nola bi erdi eguin duten erguia eta ceinaren çathien artetic iragan baitire;
19. Judaco buruçaguiac eta Jerusalemgoac, ebaquiac eta apheçac eta lurreco populu gucia, erguiaren bi erdien artetic iragan direnac;
20. Eta arthiquiren ditut beren etsaien escuetara, bicia kendu nahiz bilhatzen dituztenen escuetara; eta hequien gorphutzac içanen dire ceruco hegastinen eta lurreco basabereen hazcurri.
21. Eta Sedecias, Judaco erregue, eta haren azpico aitzindariac emanen ditut beren etsaien escuetara, bicia kendu nahiz bilhatzen dituztenen escuetara, eta Babilonaco erregueren armaden escuetara, ceinec çuen ganic guibelerat eguin baitzuten.
22. Huna nic manatzen dudala, dio Jaunac; eta nic bihurraraciren ditut armada hequiec hiri huntara, hunen contra dire guducaturen; hartuco dute eta suz erreco; eta Judaco hiriac mortu eguinen ditut, ez baita nihor egonen horietan.
57. Nola frogatzen baita cilharra urceco uncian, eta urhea labean, hala guiçona frogatua da laudatzen duenaren ahoaz. Gaixtaguinaren bihotza gaizqui bilha dabila; prestuarena, berriz, çuhurciaren bilha.
58. Hitz segura duc haur, Baldin nehorc, Ipizpicu içatera desiratzen badu, obra excellentbat desiratzen dic:
59. Baina behar dic Ipizpicuac içan irreprehensible, emazte bakoitz baten senhar, vigilant, sobre, modest, estrangerén ostatuz gogotic recebiçale, iracasteco carazco:
60. Ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabaizte deshonestaren guthicioso, baina benigno, ez reuoltari, ez auaritioso:
61. Bere familia honestqui gobernatzen duelaric, bere haourrac suiectionetan eduquiten dituelaric honestate gucirequin:
62. (Ecen baldin edoceinec bere etchearen gobernatzen ezpadaqui, nolatan Iaincoaren Eliçari gogoa emanen drauca?)
63. Ez apprendiz berri, vrguluz hanturic deabruaren condemnationera eror eztadinçát.
64. Behar dic are harc duen testimoniage ona campocoetaric-ere: reprotchutara eta deabruen laçora eror eztadinçát.
21. Diacréc halaber behar die içan honest, ez bi hitzetaco, ez mahatsarno anhitzari emanac, ez irabaizte deshonestaren guthicioso:
1. Eduquiten dutelaric fedearen mysterioa conscientia chahurequin.
2. Eta hec-ere phoroga ditecen lehen, guero cerbitza deçaten, baldin reprotchu gabetaco badirade.
3. Halaber hayén emazteac diraden honest, ez gaitzerraile, baina sobre, leyal gauça gucietan.
4. Diacreac diraden emazte bederaren senhar, gobernatzen dituztelaric honestqui bere haourrac eta bere etcheac.
5. Ecen vngui cerbitzatu duqueitenéc grado ona acquisitzen dié beretzat, eta libertate handia Iesus Christ baithango fedean.
6. Gauça hauc scribatzen drauzquiat, sperança dudalaric ecen sarri hiregana ethorriren naicela:
7. Eta baldin berancen badut, daquiançát nola behar den Iaincoaren etchean conuersatu, cein baita Iainco viciaren Eliçá, eguiaren habea eta sustenguä.
8. Eta duda gabe, handi duc pietatearen mysterioa: ecen Iaincoa manifestatu içan dela haraguian, iustificatu dela Spirituan, ikussi içan dela Aingueruèz, predicatu içan çayela Gentiley, sinhetsi içan dela munduan, goiti recebitu içan dela gloriara.
Basque Bible 1571
Public Domain