La Bible en un an

1. Adi çaçu, Israel, egun iraganen duçu Jordaneco ura, jabe çaitecençat jendaqui handienez eta çu baino hazcarragoez, hiri handi eta ceruraino harrasiztatuez,
2. Populu larri eta irazquiz gaitz, Enaquen seme, ikusi eta aditu ditutzuenez, ceinei nihorc buru eguin ez baiteçoquete.
3. Jaquinen duçu beraz egun çure Jainco Jauna bera çure aitzinean iraganen dela, su jale eta erregarri bat iduri, ceinac hequiec herraustuco, xahutuco eta galduco baititu aphur batez çure beguien aitzinean, berac erran içan darotzun beçala.
4. Çure Jainco Jaunac çure aitzinean xahutu dituqueenean, ez beçaçu erran çure bihotzean: Ene çucentasuna gatic Jaunac sarraraci nau lur hunen goçatzera, beren impioquerien gatic xahutuac direnaz gueroz jendaia hauquiec.
5. Ecen etzare çure çucena gatic eta çure bihotzeco çucentasuna gatic sarthuco lur horien goçatzera: bainan çu sarcean, xahutuac içanen dira, ceren impioqui bici içan diren; eta Jaunac bethe deçançat bere hitza, cinequin aguinduz emana çuen arbasoei, Abrahami, Isaaqui eta Jacobi.
6. Jaquiçu beraz çure Jainco Jaunac ez darotzula çure çucenen bidez goçatzerat emanen lur guciz on hori, buru gogorreneco populu bat çarenaz gueroztic.
7. Orhoit çaiteci eta ez bequiçu ahanz, nola hasarretzera erakarri içan duçun çure Jainco Jauna mortuan. Eguiptotic ilki çaren egunetic leku huntaraino bethi Jaunaren contra erasiaca haritu çare:
8. Ecen-eta narritatu duçu Horeben, eta hasarreturic xahutu nahi cintuen.
9. Mendi gainera igan nincenean harcera har-lauçac, Jaunac çuequin eguin çuen batasuneco har-lauçac; eta mendian egon nincen berrogoi gau-egunez, oguiric jaten eta uric edaten ez nuelaric.
10. Eta Jaunac eman çarozquitan bi har-lauça Jaincoaren erhiaz iscribatuac, eta çaduzcatenac mendian suaren erditic erran cituen solas guciac, populuco baldarna bildua çagoenean.
11. Berrogoi egun eta berce haimberce gau iragan cirenean, Jaunac erran çarozquitan bi har-lauça, batasuneco lauçac,
12. Eta erran çarotan: Xuti çaite, eta hemendic laster jauts çaite, ceren Eguiptotic erakarri duçun çure populua laster makurtu baita erakutsi dioçun bidetic, eta beretzat jaincorde urthu bat eguin baitu.
13. Eta berriz Jaunac erran çarotan: Ikusten dut populu hori buruz gogorra dela:
14. Utz neçaçu xehaca deçadan, eta horren icena ceruaren-petic ecezta deçadan, eta hori baino handiagoa eta hazcarragoa den populu baten gainean eçarrico çaitut.
15. Eta sutan çagoen menditic jausten nincelaric, eta batasuneco bi lauçac bi escuez naduzcalaric;
16. Eta ikusi nuenean bekatu eguin cinutela çuen Jainco Jaunaren contra, eta eguin cinutela çuençat aratche urthu bat, eta laster makurtu cinetela haren bide erakutsi çarotzuenetic,
17. Arthiqui nituen lauçac escuetaric, eta hautsi nituen çuen aitzinean.
18. Eta lehen beçala, ahuspez erori nincen Jaunaren aitzinean, berrogoi gauegunez oguiric jaten eta uric edaten ez nuelaric, Jaunaren contra eguin cintuzten bekatu gucien gatic, eta ceinetaz hura hasarretzera erakarri baitzinduten.
19. Ecen lotsatu ninduten haren sumindurac eta hasarreac, ceinac çuen contra subermaturic, xahutu nahi baitzintuzteten. Eta aldi hartan ere Jaunac ençun içan ninduen.
20. Aaronen contra ere borthizqui hasarreturic, nahi çuen xahutu, eta harençat halaber errequeitu nuen.
21. Hartu nuen guero çuen bekatugailu eguin cindutena, erran nahi da aratchea eta suan erre nuen; eta puscaturic, eta dena herrautsetan eçarriric, arthiqui nuen menditic jausten cen ur-errecara.
22. Erre-lekun ere, eta Froga-lekun, eta Çalequeriaco ehorz-lekun narritatu cinduten Jauna.
23. Eta noiz-etare Cadesbarnetic igorri baitzintuzten, cioelaric: Çoazte eta goça çaizte nic çuei eman lurraz, erdeinatu duçue orduan ere çuen Jainco Jaunaren manua, ez dioçue sinheste hartu, eta ez duçue ençun nahi içan haren boça:
24. Bainan bihurri içatu çarete bethi, eçagutzen hasi çaituztedan egunetic.
25. Eta ahuspez egon nincen Jaunaren aitzinean berrogoi gau-egunez, ceinetan errequeituz errequeitzen bainuen, çuec ez xahutzeco, dixidatu çuen beçala;
26. Eta othoiztuz erran nioen: Jainco Jauna, ez beçaçu xahu çure populua, eta çure primança çure indarraren handiaz berrerosi duçuna, Eguiptotic escu hazcarrean eraiqui ditutzunac.
27. Orhoit bequizquitzu çure cerbitzari Abraham, Isaac eta Jacob: ez becedi beguira populu hunen gogortasunari, impioqueriari eta bekatuari,
28. Beldurrez-eta gu eraiqui gaituçun toquico egoiliarrec erran deçaten: Jaunac aguindu cioeten lurrean ecin sarraraz cetzaqueen, eta gaitzets cituen: horren gatic eraiqui ditu mortuan galaraztecotzat.
29. Hauquiec çure populu eta primança dira, çure indarraren handiz eta besoco çabaltasunaz eraiqui ditutzunac.
1. Ordu hartan Jaunac erran içan çarodan: Aphaint çatzu bi har-lauça lehenecoac ciren beçala, eta ene gana mendira igan çaite: eta çurezco kutcha bat eguinen duçu;
2. Eta laucetan iscribatuco ditut lehenago hautsi ditutzunetan ciren hitzac, eta guero kutchan eçarrico ditutzu.
3. kutcha beraz setim çurquiz eguin nuen. Eta bi har-lauça aphaindu nituenean lehenecoac beçala, hequiec escuetan, igan nincen mendira.
4. Eta Jaunac laucen gainean iscribatu cituen, aitzinean eguin içan çuenaren arabera, hamar manamenduac, çuei mendian suaren erditic adiaraci çarozquitzuenac, populua bildua çagoenean: eta eman çarozquidan niri.
5. Eta itzuli nincen eta menditic jautsi, eta eguin nuen arkan eçarri nituen lauçac, ceinac orai arteo han egon baitira, Jaunac niri manatu beçala.
6. Bada, Israelec campac higuitu cituen Berothetic, Jacanen semeena cenetic, Moserara, non hil eta ehorci baitzen Aaron, ceinaren orde, apheztasuna jaunci baitzuen haren Seme Eleaçarrec.
7. Handic ethorri ciren Gadgadera: toqui hortaric abiaturic campatu ciren Jetebathan, uretaco eta errequetaco lurrean.
8. Ordu hartan Jaunac bereci çuen Lebiren leinua Jaunaren batasuneco arkaren erabilceco, eta haren aitzinean jarceco eguimbidetan, eta haren icenean benedicatzen haritzeco egungo eguna arteo.
9. Horren gatic Lebic ez du içatu ez çathiric ez ontasunic bere anaiequin, ceren Jauna bera baita haren ontasuna, çure Jainco Jaunac aguindu cioen beçala.
10. Bada, ni mendian egotu nincen, aitzinean beçala, berrogoi gau-egunez: eta Jaunac aldi hartan ere ençun ninduen, eta etzintuen galdu nahi içan.
11. Eta erran çarotan niri: Çoaci, eta populuaren buruan ibil çaite, sar ditecen eta goça deçaten lurra, ceina emanen diotedala cin eguin baitiotet horien aitei.
12. Eta orai, Israel, cer galdatzen darotzu çure Jainco Jaunac, baicic-ere içan deçaçun çure Jainco Jaunaren beldurra eta ibil çaitecen haren bideetan, maitha eta cerbitza deçaçun çure Jainco Jauna çure bihotz oroz eta çure arima guciz,
13. Eta beguira detzatzun Jaunaren manamendu eta ceremonia nic egun meçutzen darozquitzutanac, ongui hel daquiçunçat?
14. Ikusten duçu çure Jainco Jaunarenac direla cerua, eta ceruco cerua, lurra eta lurrean diren guciac:
15. Eta bizquitartean çure aitequin bat eguin da Jauna, eta maithatu ditu, eta hautatu ditu hequien ondocoac hequien ondotic, erran nahi da çuec, populu gucien artetic, egun froga eguiten den beçala.
16. Ingurebac eçaçue beraz çuen bihotza eta ez beçaçue gogor guehiago çuen burua;
17. Ceren çuen Jainco Jauna baita jaincoen Jaincoa, jaunen Jauna, Jainco handi, ahaldun eta ikaragarria, ceina nor nor den, ez-eta emaitzei beguiratzen ez baita.
18. Alhargunari eta umeçurçari çucena bihurcen diote, maite du arrotza eta ematen dio jatecoa et jaunztecoa.
19. Eta çuec ere beraz maitha çatzue, arrotzac, ceren cerorrec ere arrotz içatu çareten Eguiptoco lurrean.
20. Çure Jainco Jaunaren beldur içanen çare, eta hura bakarra cerbitzatuco duçu: hari berari iratchiquia egonen çare, eta haren icenaz cin eguinen duçu.
21. Hura bera da çure ospea eta çure Jaincoa, çure beguiec ikusi dituzten sendagaila handi eta ikaragarriac eguin dituena.
22. Çure aitac hirur hogoi eta hamar arima ciren Eguiptora jautsi cirenean: eta orai huna non çure Jainco Jaunac berhatu çaituen ceruco içarrac beçala.
12. Ene adisquideac eta ene ahaideac ene contra hurbildu eta jarri dira. Eta ene aldean cirenac urrunetic guelditu dira,
13. Eta ene biciaren ondotic çabilçanac, muthiritasunean lotzen ciren. Niri bidegabe eguin beharrez çabilçanac gueçurrez minço ciren, eta egun gucian cimarku asmatzen hari ciren.
14. Bainan nic, gorrac beçala ez nituen aditzen, eta mutuac beçala ez nuen ahoa idequitzen.
15. Eta bilhacatu naiz aditzen ez duen guiçon bat beçala, eta cer ihardets ahoan ez duena beçala.
16. Ceren çure baithan içan dudan ene iguriquitza, çuc ençunen nauçu, ene Jainco Jauna.
17. Alabainan erran dut: Ene etsaiac ez beitez bozcaria ene gainean; ene çangoac kordocatu direnean, hequien mihia ene gainean larderia handitan ibili da.
11. Bere lurra lancen duena aseco da oguiz; aldiz, alferquerian laket dena guciz da çoroa. Arnozco bestetan goçoqui egoten denac, ahalcagarriqueriac utzico ditu bere hazcargailuetan.
57. Eta compli cedin Elisabethen ertzeco demborá: eta erdi cedin seme batez.
58. Eta ençun ceçaten haren auçoéc eta ahaidéc, nola frangoqui Iaunac bere misericordia declaratu çuen harengana, eta alegueratzen ciraden harequin.
59. Eta guertha cedin, çortzigarreneco egunean ethor baitzitecen haourtchoaren circonciditzera, eta deitzen çuten hura bere aitaren icenaz, Zacharias.
60. Baina ihardesten çuela haren amac erran ceçan, Ez, baina deithuren da Ioannes.
61. Eta erran cieçoten, Eztun nehor hire ahaidetan icen horrez deitzen denic.
62. Orduan keinu eguin cieçoten haren aitari, nola nahi luen hura dei ledin.
63. Eta harc tableta batzuren escaturic scriba ceçan, cioela, Ioannes da horren icena. Eta mirets ceçaten guciéc.
64. Eta irequi cedin bertan haren ahoa, eta haren mihia lacha cedin: eta minço cen laudatzen çuela Iaincoa.
65. Eta icidura ethor cedin aldiri hetaco gucién gainera, eta Iudaco herri mendiçu orotan publica citecen hitz hauc guciac.
66. Eta ençun cituzten guciéc, eçar citzaten bere bihotzean, erraiten çutela, Nor haourtcho haur içanen da? Eta Iaunaren escua cen harequin.
67. Orduan haren aita Zacharias bethe cedin Spiritu sainduaz: eta prophetiza ceçan, cioela,
68. Laudatu dela Israeleco Iainco Iauna, ceren visitatu eta redemitu baitu bere populua.
69. Eta alchatu baitraucu saluamendutaco adarra Dauid bere cerbitzariaren etchean.
70. Nola minçatu içan baita bere Propheta saindu bethidanic içan diradenen ahoz.
71. Salbu içanen guinela gure etsayetaric eta guri gaitz çarizcuten gucién escutic.
72. Gure aitey misericordia leguiençat, eta orhoit licén bere alliança sainduaz:
73. Eta gure Aita Abrahami eguin ceraucan iuramenduaz:
74. Ecen emanen ceraucula, beldur gabe gure etsayén escuetaric deliuraturic, hura cerbitza guineçan,
75. Saindutassunetan eta iustitiatan haren aitzinean, gure vicico egun gucietan.
76. Eta hi haourtchoá, Subiranoaren Propheta deithuren aiz: ecen ioanen aiz Iaunaren beguitharte aitzinean, haren bideac appain ditzançat,
77. Eta eman dieçoançat saluamenduco eçagutzea haren populuari, hayén bekatuén barkamenduaz.
78. Gure Iaincoaren affectione misericordiosoaz, ceinez visitatu vkan baiquaitu, Orientac garaitic:
79. Argui daguiençat ilhumbean eta herioaren itzalean iarriric daudeney, gure oinen baquezco bidera chuchenceagatic.
80. Eta haourtchoa handitzen eta spirituz fortificatzen cen: eta egon cedin desertuetan Israeli manifestatu behar içan çayón egunerano.
Basque Bible 1571
Public Domain