La Bible en un an

1. Jauna Moisi minçatu cen hunela:
2. Minça çaite Israelgo semeen balderna osoari, eta erroçute: Saindu içan çaizte, ceren saindu bainaiz ni çuen Jainco Jauna.
3. Batbederac ekar beça ait-amen beldurra. Beguira çaçue ene larumbata. Ni naiz çuen Jainco Jauna.
4. Berautzue jaincordetara bihurcetic, eta jainco urthuric ez beçaçue eguin. Ni naiz çuen Jainco Jauna.
5. Jaunari, jabalgarri içan daquiçuençat, imolatzen badioçue baquezco bitimaric,
6. Imolatu egunean eta biharamunean janen duçue, eta erreco duçue suan hirugarren egunecotzat guelditu gucia.
7. Hartaric nihorc jaten badu bi egunen buruan, lohi içanen da eta impioqueriaz hobendun;
8. Eta jasanen du bere gaizquia, ceren liçundu duen Jaunaren saindua, eta galduco da bere populutic.
9. Çure bazterrean uzta eguiten duçunean, ez duçu murriztuco lurraren açaleraino, eta guelditzen diren burucac ez dituçu bilduco.
10. Çure mahastian ere erorcen diren molkoac eta bihicac ez dituçu bilduco, bainan beharrei eta arrotzei harcera utzico diozcatzute. Ni naiz çuen Jainco Jauna.
11. Ez duçu ohorgoric eguinen. Ez duçu gueçurric erranen, eta norc bere laguna ez du enganatuco.
12. Ez duçu ene icenean gueçurrez cin eguinen, eta ez duçu liçunduco çure Jaincoaren icena. Ni naiz Jauna.
13. Çure lagunari laidoric ez dioçu eguinen, eta ez duçu çure indarraren azpian ehoa iduquico. Saritaco languilearen lana ez da çure baithan biharamun goiça arteo sari gabe egonen.
14. Etzare gorraz gaizqui minçatuco, eta ez duçu itsuaren bidean behaztopagailuric eçarriren: bainan içanen duçu çure Jainco Jaunaren beldurra, ceren ni bainaiz Jauna.
15. Gaizquia ez duçu eguinen, eta ez duçu erabaquico çucenari bidegabe eguinez. Etzare beguiratuco behartasunari, eta etzare aberatsari beguithartez jarrico. Çure lagunari emanen dioçu çucembideco erabaquia.
16. Etzare populuan içanen ez aitzinetic jaçarle, ez guibeletic jale. Etzare oldartuco çure lagunaren biciari. Jauna ni naiz.
17. Çure anaiari ez dioçu çure bihotzean gaitzirizcoric ekarrico, bainan aguerian erranen diotzotzu çure erraitecoac, ez deçaçunçat haren gainetic bekatu eguin.
18. Ez duçu aspercea bilhatuco, eta etzare orhoituren çure herritarren ganicaco irainaz. Çure adisquidea maithatuco duçu çure burua beçala. Ni naiz Jauna.
19. Beguira çatzu ene legueac. Çure acienda ez duçu estalaracico berce mota batetaco abereaz. Ez duçu asco haciz erainen çure landa. Ez duçu jauncico bi hari motetaric ehoa den soinecoa.
20. Guiçona etzaten bada emaztequiarequin eta harequin balsatzen, emaztequia gathibu bada eta heldua, eta bizquitartean ez oraino dirutan berrerosia, ez eta libro utzia; açotatuac içanen dira biac, eta ez dira hilen, ceren emaztequia gathibu baitzen.
21. Bainan bere hobenarençat ahari bat escainico dio Jaunari lekucotasuneco tabernaclearen sarcean.
22. Apheçac othoitz eguinen du harençat eta haren bekatuarençat Jaunaren aitzinean, eta Jauna jabalduco çaio, eta bere bekatua barkatua içanen çaio.
23. Aguindu lurrean sarthuac içanen çaretenean, han landatzen baditutzue fruitutaco çuhamuac, ninicac ebaquico diozcatzuete; ethorcen diren fruituac lohi içanen çaizquitzuete, eta ez duçue hequietaric janen.
24. Bainan laugarren urthean hequien fruitu guciac Jaunaren ospetan consecratuco dira.
25. Eta borzgarren urthean, ekarcen dutena bilduric, janen dituçue hequien fruituac. Ni naiz çuen Jainco Jauna.
26. Ez duçue deus janen odolarequin, eçarete asmaguinçan harico ez-eta amets arguitzen.
27. Ileac ez dituçue inguruan ebaquico, ez-eta biçarra moztuco.
28. Hilen deithoratzean ez duçue çuen haraguiari ebaquiduraric eguinen, eta ez duçue çuen gorphutzetan seinaleric edo ozcaric eguinen. Jauna ni naiz.
29. Ez duçu çure alaba lohiqueriari emanen, lurra eztadien kutsa eta tzarqueriaz bethe.
30. Ene larumbata beguira çaçue, eta ikaran egon çaizte ene sainduteguiaren aitzinean. Jauna ni naiz.
31. Etzarete gaizquinen alderat itzulico, eta ez dioçuete aztiei deusere galdeguinen, hequiez kutsatzeco çuen buruac. Ni naiz çuen Jainco Jauna.
32. Buru çurituaren aitzinean xuti çaizte, ohora çaçue guiçon-çaharra: çuen Jainco Jaunaren beldurra içan çaçue. Jauna ni naiz.
33. Çuen lurrean eta çuen artean arrotzic balin badago bicitzez eta egoitzaz, ez hari eguin irainic;
34. Bainan çuen artean içan bedi herricoa beçala, eta çuetaric balitz beçala maitha çaçue: çuec ere alabainan arrotz içatu çarete Eguiptoco lurrean. Ni naiz çuen Jainco Jauna.
35. Berautzue çucen ez denac eguin erabaquian, leguebidean, phisuan, neurrian.
36. Çucenac içan beitez çuen balençac eta phisuac, gaitzerua eta laurdena. Ni naiz çuen Jainco Jauna Eguiptoco lurretic atheratu çaituztedana.
37. Beguira çatzue ene manamendu guciac eta erabaqui guciac, eta beren bidea emanen dioçuete. Ni naiz Jauna.
1. Bada, Jauna Moisi minçatu cen huneletan:
2. Hautchec erranen diozcatzute Israelgo semeei: Israelgo semeetaric eta Israelen daudecin arrotzetaric batec bere umeetaric Moloquen idolari ematen badio, heriotzez hila içan bedi; lekuco jendeac harrica beça.
3. Eta nic ene beguithartea bihurturen dut haren contra; eta eceztatuco dut bere populuaren erditic, ceren bere umeetaric eman duen Moloqui, lohitu duen ene sainduteguia eta liçundu ene icen saindua.
4. Bainan baldin lekuco populuac arduraric ez badu harcen eta ene manamenduaren eçaxolaz beçala, Moloqui bere umeetaric eman duen guiçona uzten badu, eta ez badu hil nahi,
5. Ene beguithartea bihurturen dut guiçon haren contra eta haren odolaren contra, eta calituren ditut populuaren erditic bera eta Moloquequin bere lohiqueria onhetsi dioten guciac.
6. Norbait gaizquinetara eta aztietara bihurcen bada, eta hequiequin kutsatu, haren contra bihurturen dut ene beguithartea, eta heriotzez kenduco dut bere populuaren erditic.
7. Sainduets çaitezte eta içan çaizte saindu, ceren ni bainaiz çuen Jainco Jauna.
8. Ene manamenduac beguira eta bethe çatzue. Ni naiz Jauna çuec saindutzen çaituztedana.
9. Bere aitari edo amari burhoa arthiqui dioquena, heriotzez hila içan bedi: aitari eta amari burho arthiqui diote, gainera hel bequio haren odola.
10. Norbait balsatu bada berceen emaztearequin, eta lohiqueriaco bekatua jauqui badu bere Jaunaren emaztearequin, lohitzailea eta lohitua biac heriotzez hilac içan beitez.
11. Norquere lo eguin baituque bere amaiçunarequin eta bere aitaren ahalquea aguertu baituque, bi lohiac heriotzez hilac içan beitez: beren odola gainera bequiote.
12. Norbaitec lo eguin badu bere erreinarequin, biac hilac içan beitez, ecen tzarqueria handia eguin dute: beren odola gainera bequiote.
13. Guiçonac guiçonarequin lo eguin badu eta emaztequi bati beçala hurbildu baçaio, biec eguin dute gaizqui handia; biac heriotzez hilac içan beitez, eta beren odola gainera bequiote.
14. Alabarequin ezcondu eta haren ama ere emaztetzat hartuco duenac, bekatu handia eguin du: biciric hequiequin erre bedi, eta horremberceco gaizquia gueldi ez bedi çuen artean.
15. Aberearequin eta aciendarequin lohituco dena, heriotzez hila içan bedi: acienda ere hil çaçue.
16. Aberearen azpian jarrico den emaztequia, harequin batean hala içan bedi: eta beren odola gainera bequiote.
17. Hartuco duenac bere arreba, bere aitarenganicacoa edo bere amarenganicacoa, eta ikusi baituque haren ahalquea, eta arrebac beguiratu baitioque anaiaren laidoari, biec gauça tzarra eguin dute: beren herritarren aitzinean hilac içanen dira, ceren elkarri aguertu diozcaten beren laidoac, eta beren tzarqueria jasanen dute.
18. Emaztequi astagaitza darioenarequin balsatu dena eta haren ahalquea aguertu duena, eta harec berac ere erakutsi badu bere odolaren ithurria, biac beren populuaren erditic hilac içan beitez.
19. Ez duçu aguertuco çure amaren ahizparen baithan eta aitaren arrebaren baithan ahalquesun dena: hori eguin duqueenac bere haraguico laidoa aguerian ematen du: biec jasanen dute beren tzarqueria.
20. Aitaganicaco edo amaganicaco osabaren emaztearequin balsatu denac, eta bere ahaidearen laidoa aguertu duenac, biec jasanen dute beren bekatua, eta haurric gabe hilen dira.
21. Bene anaiaren emaztearequin ezconcen denac, haiçu ez den gauça eguiten du, bere anaiaren ahalquesuna aguercen du: haurric gabe egonen dira.
22. Beguira çatzue ene manamenduac eta erabaquiac eta hequiec bethe, beldurrez-eta iraiz çaitzaten lurrac ceintan sarcecotan eta egotecotan baitzarete.
23. Berautzue ibilcetic çuen aitzinean eragoztera nohan jendaquien legueetan. Ecen horiec guciac eguin dituzte, eta gorrototan ditut.
24. Bainan çuei minço natzaitzue: Goça çaçue hequien lurra, çuei primancetan emanen darotzuetadana, esne eta ezti darioen lurra. Ni naiz çuen Jainco Jauna berce jendaquietaric bereci çaituztedana.
25. Berez çatzue beraz çuec ere abere xahua hala ez denetic, hegastin xahua xahu ez denetic; beldurrez-eta çuen arimac liçun detzatzuen, acienda, eta xori, eta lurraren gainean higuitzen diren eta çuei lohi erakutsi darozquitzuedanetan.
26. Içanen çaquizquidate saindu, ceren saindua bainaiz ni Jauna, eta berce jendaquietaric bereci baitzaituztet, eneac içan çaiteztençat.
27. Guiçon edo emaztequia gaizquinqueriaco eta aztiqueriaco izpiritua içanen duena, heriotzez hil beitez: harrica cali betzate; beren odola beren gain içan beçate.
4. Emoçute beren eguincen arabera eta beren asmuen tzarqueriaren arabera. Eguioçute beren escuetaco eguincen arabera; emoçute beren saria.
5. Ceren ez dituzten eçagutu Jaunaren eguinçac eta haren escuetaco lanac, xahutuco ditutzu, eta ez ditutzu berreguinen.
6. Benedica bequio Jaunari, ceren duen ençun ene errequeiaren otsa.
7. Jauna da ene lagunça eta ene malda; ene bihotzac haren baithan içatu du bere iguriquitza eta lagundua içan naiz. Eta birloratu da ene haraguia; eta ene nahitara aithor emanen diot Jaunari.
8. Jauna da bere populuaren indarra, eta bere cristoren itzurpenac maldatzen dituena.
9. Jauna, benedica çaçu çure populua, benedica çaçu çure primança; çure erreguetasuna erabil çaçu hequien gainean, eta gorets çatzu bethi gucian.
10. Begui-keinuca hari denac oinhace emanen du; eta ezpainez içanen da çaurthua.
10. Prestuaren ahoa, biciaren ithurria da; eta gaixtaguinen ahoac gordetzen du tzarqueria.
11. Herrac bizten ditu escatimac, eta caritateac itsutzen hoben guciac.
12. Eta ethor citecen itsassoaren berce aldera, Gadarenoén comarcara.
1. Eta ilki cenean vncitic, bertan aitzinera ethor cequión thumbetaric spiritu satsua çuen guiçombat:
2. Ceinec bere egoitea baitzuen thumbetan, eta cadenaz-ere nehorc ecin esteca ciroen.
3. Ceren anhitzetan cepoz eta cadenaz estecatu içan cenean hauts baitzitzan cadenác, eta çathica cepoac: eta nehorc ecin ceba ceçaqueen.
4. Eta bethiere egun eta gau mendietan eta thumbetan cen oihuz cegoela, eta bere buruäri harriz ceraunsala.
5. Eta ikussi çuenean Iesus vrrundanic, laster eguin ceçan eta gur cequión:
6. Eta oihuz voz goraz erran ceçan, Cer da hire eta ene artean, Iesus Iainco subiranoaren Semea? adiuratzen aut Iaincoaren partez ezneçan tormenta.
7. (Ecen erraiten ceraucan, Ilki adi spiritu satsuá, guiçon horrenganic)
8. Orduan interroga ceçan hura, Nola da hire icena? Eta ihardets ceçan, cioela, Legio diat icen: ecen anhitz gaituc.
9. Eta othoitz handi eguiten çeraucan, ezlitzan igor comarca hartaric campora.
10. Eta cen han mendi aldean vrdalde handibat alha cenic.
11. Eta othoitz eguin cieçoten deabru hec guciéc, cioitela, Igor gaitzac vrdetara, hetara sar gaitecençat.
12. Eta permetti ciecén bertan Iesusec. Eta ilkiric spiritu satsuac lar citecen vrdetara, eta oldar cedin vrdaldea gainetic behera itsassora (eta baciraden bi millaren inguruä) eta itho citecen itsassoan.
13. Eta vrdeac bazcatzen cituztenéc ihes eguin ceçaten, eta ekar citzaten berriac hirira eta campocoetara: Orduan ilki citecen ikustera cer eguin içan cen.
14. Eta ethorten dirade Iesusgana, eta ikusten dute demoniatu içan cena iarriric eta veztituric eta cençaturic, legionea vkan çuena diot: eta ici citecen.
15. Eta haur ikussi çutenéc erran ciecén hæy, nola demoniatuari heldu içan çayon, eta vrdéz.
16. Orduan hec has cequizquión othoitz eguiten parti ledin hayén comarquetaric.
17. Eta hura sarthu cenean vncira, othoiztez çayon demoniatu içan cena harequin licén.
18.
19. Ioan cedin bada, eta has cedin predicatzen Decapolisen cein gauça handiac eguin cerautzan Iesusec: eta guciéc miresten çuten.
Basque Bible 1571
Public Domain