La Bible en un an

1. Handic dembora aphur baten buruan, oguien bilceco egunac hurbilduac cirelaric, Sanson goan cen bere emaztearen ikustera, eta eraman çuen bere ahuncetaric pittica bat. Eta nola ohi beçala sarthu nahi baitzuen haren guelan, haren aitac debecatu çuen, cioelaric:
2. Uste içan dut bigüindu cinduela, eta hargatic çure adisquide bati eman diot; bainan badu ahizpa bat bera baino gazteagoa eta ederragoa; içan bedi haren ordainez çure emazte.
3. Sansonec ihardetsi cioen: Egun huntaric ez da ene baithan içanen Filistindarren alderateco hutsa; ecen emanen diotet jasaitera.
4. Goan cen; atzeman cituen hirur ehun haceri, buztanez buztan lothu cituen, eta erdian estecatu arguiac;
5. Eta arguiac suarequin bizturic, haceriac haiçatu cituen, alde orotara laster eguin ceçaten. Hauquiec berehala goan ciren Filistindarren oguietara. Hequiei su emanic, erreac içan ciren bilduac eta oraino xutic ciren fruituac hambatetaraino non mahastiac eta olibadiac ere garraz ahituac içan baitziren.
6. Eta Filistindarrec erran çuten: Norc eguin du lan hori? Eta erran cioten: Hori Sansonec eguin du Thamnatharraren suhiac, ceren kendu dioen bere emaztea eta berce bati eman. Eta Filistindarrac igan ciren eta erre cituzten hala emaztequia nola haren aita.
7. Sansonec erran cioten: Hori eguin duçuen arren, oraino, bada, aspercunde atheraco dut çuetaz, eta orduan phausatuco naiz.
8. Eta içurri handi batez jo cituen, halaz non ixter bat bercearen gainera emanez baldituac guelditu baitziren. Eta jautsiric Sanson egotu cen Etamgo harrico cilhoan.
9. Filistindarrac beraz Judaco lurrera iganic, campatu ciren, guerorat Lequi deithua içan cen toquian, horrec erran nahi baitu Matraila-leku, non ere hequien armada içan baitzen ihes igorria.
10. Eta Judaco leinucoec erran cioten: Certaco igaiten çarete gure contra? Ihardetsi çuten: Sansonen estecatzera ethorri gare, eta hari eguin dagocunaren bihurcera.
11. Jautsi ciren beraz hirur mila guiçon Judaco leinutic Etamgo harrico cilhora, eta Sansoni erran cioten: Ez daquiçu Filistindarrec manatzen darocutela? Certaco eguin nahi içan dioçute hori? Ihardetsi cioten: Nola eguin baitarotet niri, hala eguin içan diotet bereri.
12. Hequiec erran cioten: Ethorri gare çure estecatzera eta Filistindarren escuetara ematera. Sansonec ihardetsi cioten: Hitz eman eta cin eguin diçadaçuet ez nauçuela hilen:
13. Ihardetsi çuten: Etzaitugu hilen, bainan bai estecaturic emanen. Eta estecatu çuten bi soka berriz eta atheratu Etamgo harritic.
14. Matraila-lekura heldu içan cirenean, eta Filistindarrac marrumaca ethorri cirenean, Jaunaren izpiritua jauci cen haren baithan; eta nola suaren indarrera ahitzen ohi baita lihoa, hala urratuac eta hautsiac içan ciren hura estecatzen çuten lokarriac.
15. Eta lothuric lurrean harrapatu çuen matraila-heçur bati, erran nahi asto-matraila bati, hartaz hil cituen mila guiçon.
16. Eta erran çuen: Asto-matraila batez, astocume baten matrailaz xahutu ditut, eta mila guiçon hil.
17. Eta hitz horiec cantatu ondoan, escutic arthiqui çuen matraila, eta leku hura deithu çuen Erramathlequi, horrec erran nahi baitu Matraila-munho.
18. Eta egarri handi baitzagoen, Jaunari oihu eguin cioen eta erran: Çuc eçarri duçu çure muthilaren escuan salbatze harrigarri hau eta garhaicia; eta huna non egarriz hilcen hari naicen, eta erorico naiz ingurebaquigabeen escuetara.
19. Hargatic Jaunac idequi çuen astomatrailan haguin bat, eta hartaric atheratu ciren urac. Hequietaric edanic, bihotza biztu citzaioen eta hartu cituen indarrac. Hargatic leku hura orai arteo deithua da Matrailatic galdatzen duenaren ithurria.
20. Eta Sansonec juiatu çuen Israel hogoi urthez, Filistindarren egunetan.
1. Gaçarat ere goan cen, eta han ikusiric emaztequi lilitcho bat, sarthu cen haren gana.
2. Hori aditu çutenean Filistindarrec, eta barraiatu cenean hequietan Sanson hirian sarthu cela, inguratu çuten, hirico athean çainac eçarriric; eta han gau gucia ixil-ixilac beguira egonez, goiçaldera ilkitzen cenean haren hilceco.
3. Bada Sansonec lo eguin çuen gauherditaraino, eta jaiquiric handic, hartu cituen bi athe alderdiac beren habe eta haguequin, eta bizcarrean eçarriric eraman cituen Hebroni beguira dagoen mendi cascoraino.
4. Guero maithatu çuen emaztequi bat Sorequeco haranean egoten cena, eta Dalila deitzen cena.
5. Eta haren gana ethorri ciren Filistandarren buruçaguiac eta erran cioten: Engana çaçu eta haren ganic jaquin çaçu certan duen hambateco indarra; nola garhait deçaquegun, eta jasanaraz deçoquegun estecatu ondoan. Hori eguin nahi baduçu, bakotchac emanen darozquitzugu hameca ehun cilharrezco.
6. Dalilac erran cioen beraz Sansoni. Erradaçu, othoi, certan datza çure indar gaitz hori, eta certaz behar cintazque estecatu çuc ecin ihes eguiteco?
7. Sansonec ihardetsi cioen: Estecatzen banindute çainezco çazpi soka, ez oraino idortuac, bainan cimailduac direnez, berce guiçonac beçala herbal içan nindaiteque.
8. Filistindarren satrapec ekarri ciozcaten Dalilari çazpi soka, erran çuen beçalacoac, eta hequietaz estecatu çuen Sanson.
9. Etchean gordeac cituelaric celatariac, guela batean gauçaren akabançari beguira çaudecenac, oihu eguin cioen: Sanson, gainean dituc Filistindarrac! Sansonec hautsi cituen lokarriac, hala nola ixtupazco hari bat xabillaz bihurtua hauts bailitaque, suaren hatsa harcen duenean. Eta etzuten eçagutu certan çatzan haren indarra.
10. Dalilac erran cioen: Huna trufatu çarela nitaz, eta gueçurrez minçatu çare: orai bederen erakuts diçadaçut certaz behar çaren estecatu.
11. Sansonec ihardetsi cioen: Esteca banindeçate soka berriz egundaino erabiliac içan ez direnez, herbal eta berce guiçonac iduri içan nindaiteque.
12. Halacoz estecatu çuen berriz Dalilac, eta guelan celatariac eçarriric, oihu eguin çuen: Sanson, Filistindarrac gainean! Sansonec lokarriac trencatu cituen oihal-hari batzuec beçala.
13. Dalilac erran cioen berriz ere: Noiz arteo enganatuco nauçu eta gueçurrez minçatuco çare? erakuts diçadaçut certaz behar çaren estecatu. Sansonec ihardetsi cioen: Baldin ene buruco çazpi ile bilbeco hariarequin ezparçatzen baditutzu, eta itze bat horietaz estecatua lurrean landatzen baduçu, herbal içanen naiz.
14. Hori eguin ondoan, Dalilac erran cioen: Sanson, Filistindarrac gainean! Sansonec, lotaric jauztean, atheratu çuen itzea bere ile eta hariarequin.
15. Eta Dalilac erran cioen: Nola dioçu maite nauçula, çure bihotza ez delaric enequin? Hiruretan gueçurra erran darotaçu, eta ez darotaçu nahi içan erran, certan datzan çure indar gaitza.
16. Eta nola cihitaca hari baitzitaioen, asco egunez bethi ondotic descansu aphur bat utzi gabe, haren bihotzac amor eman çuen, eta hilceco heineraino erkitu cen.
17. Orduan eguia aguertuz, Sansonec erran cioen Dalilari: Biçarnabala ez da egundaino igan ene buruaren gainera, ceren naicen Naçarearra, erran nahi da ene amaren sabeletic Jaincoari consecratua naicela: murrizten balitz ene burua, ene indarra ene ganic goan laiteque, herbal nindaiteque eta bilhaca berce guiçonac beçala.
18. Dalilac, ikusiric bere barneco berri gucia aithortu cioela, igorri çuen Filistindarren aitzindarietara eta gaztiatu cioten: Igan çaizte behin oraino, ceren idequi baitarot orai bere bihotza. Hauquiec igan ciren, berequin harturic aguindu çuten dirua.
19. Dalilac bere alçoan lokarraraci çuen Sanson eta burua makurraraci cioen bere bulharren gainera. Deithu çuen biçar-eguilea eta murritzaraci ciozcan haren çazpi ile ezparçuac, eta abiatu cen haren kencen eta bulkatzen; ecic ordu berean goan citzaioen bere indarra;
20. Eta erran cioen: Sanson, Filistindarrac gainean! Lotaric jauztean, Sansonec eguin çuen bere baithan: Atheraco naiz lehenago eguin dudan beçala, eta ene burua libratuco dut; ez baitzaquien bere ganic goan citaioela Jauna.
21. Filistindarrec hartu çutenean, iraici ciozcaten berehala beguiac, eta gathez lothuric, eraman çuten Gaçara; eta presondegui batean hersiric, irin ehaiten hariaraci çuten.
22. Jadanic haren ileac berriz handitzen hasiac ciren,
23. Eta Filistindarren aitzindariac elkar gana bildu ciren bitima ederrenac Dagon, beren jaincoari imolatzeco, eta barazcari handi baten eguiteco, ciotelaric: Gure jaincoac escuratu darocu Sanson, gure etsaia.
24. Eta populuac ere ikustenez hori, goresten çuen bere jaincoa, solas berac erranez: Gure jaincoac escuetara eman darocu gure etsaia, gure lurra xahutu eta hainitzac hil dituena.
25. Eta barazcaritan boztuz, onthurunçaren ondoan, manatu çuten deithua içan cedin Sanson, hequien irrigarri içateco. Sanson presondeguitic erakarriric, hequien aitzinean dostagailutzat erabilia cen, eta xutic eçarri çuten bi haberen erdian.
26. Hunec erran cioen bere urhatsetan bidatzen çuen muthilari: Utz neçaçu uquitzera habeac ceinen gainean baitago etche gucia, horien gainean berma nadien eta aphur bat phausa.
27. Bada, etchea guiçonez eta emaztequiz bethea cen, eta han ciren Filistindarren aitzindari guciac, eta hegazteguitic eta gaineco salhatic beguira çaudenac Sansonen dostetari baciren, guiçon eta emaztequi, hirur milaren ingurua.
28. Sansonec Jaunari dei eguinic erran çuen: Jainco Jauna, orhoit çaite nitaz; ene Jaincoa bihur diçadaçu orai ene leheneco indarra, ene Jaincoa, asper nadien ene etsaietaric, eta ene bi beguien galçapenarençat asperraldi bat athera deçadan.
29. Eta lothuric bi habeei, ceinen gainera baitzagoen etchea, bat çaducalaric escu escuinaz eta bercea ezquerraz,
30. Erran çuen: Filistindarrequin gal bedi ene bicia. Eta habeac hazcarqui iharrosiric, etchea erori cen aitzindari gucien eta han cen berce ostearen gainera; eta bera hilcean, hainitz guehiago xahutu çuen guiçon, aitzinean bici celaric hil çuen baino.
31. Haren anaiac eta ahaidego gucia jautsi ciren; hartu çuten haren gorphutza, eta Saraaren eta Esthaolen artean ehorci çuten bere aita Manueren hobian: eta juiatu çuen Israel hogoi urthez.
1. Azqueneraino, Dabiden adigarri,
2. Doeg Idumearra ethorri cenean, eta Sauli berria ekarri eta erran çaroenean: Dabid Aquimelequen etchean içatu da.
3. Nolaz espantatzen duc malçurquerian hire burua, oi guiçon gaixtaqueriaco hazcar haicena?
4. Egun oroz hire mihia bidegabequeria asmatzen ibili duc; biçarnabala çorrotzac beçala cimarku eguin duc.
5. Malçurqueria onguia baino maiteago içan duc, makur minçatzea çucen baino.
6. Solas galgarri guciac maithatu dituc, oi mihi malçurra.
31. Guiçon beharrari bidegabe ekarcen dioenac, haren eguileari irain ekarcen dio; aldiz, ohore demo, beharrez urricalcen denac.
32. Bere malçurquerian gaixtaguina hastandua içanen da; prestuac, berriz, bere heriotzetic iguriquitzen du.
1. Eta erran ciecen comparationebat-ere fin hunetaracotz ecen bethi othoitz eguin behar dela, enoyatu gabe:
2. Cioela, Iugebat cen hiri batetan Iaincoaren beldur etzenic, eta nehorçaz conturic eguiten etzuenic:
3. Eta cen hiri hartan emazte alhargumbat, eta ethor cedin harengana, cioela, Eguidac iustitia neure partida contrastaz.
4. Eta harc etzuen deus eguin nahi vkan dembora lucez: baina guero erran ceçan bere baithan, Iaincoaren beldur ezpanaiz-ere eta nehorçaz conturic ez eguitenagatic:
5. Badaric-ere ceren fascheria emaiten baitraut alhargun hunec, iustitia eguinen draucat, finean-ere ethorriz buruä hauts eztieçadan.
6. Eta dio Iaunac, Ençuçue cer iuge gaichto harc erraiten duen:
7. Bada Iaincoac eztraue iustitia eguinen bere elegitu gau eta egun hari oihuz dagozcaney, hayén alde asserretzera luçatzen badu-ere?
8. Erraiten drauçuet, ecen hayén mendequioa eguinen duela sarri. Baina guiçonaren Semea dathorrenean, eridenen othe du federic lurrean?
9. Eta erran ciecén bere buruètan iusto ciradela fida ciraden batzuey, eta berceac deus-ere estimatzen etzituzteney, comparatione haur:
10. Bi guiçon igan içan ciraden templera othoitz eguitera, bata Phariseu eta bercea publicano:
11. Phariseuac cegoela gauça hauçaz bere baithan othoitz eguiten çuen, Iaincoá, esquerrac emaiten drauzquiat ceren ezpainaiz berce guiçon harrapariac, iniustoac, adulteroac beçala: edo publicano haur beçala-ere.
12. Astean biguetan eguiten diat barur, posseditzen ditudan gauça guçietaric hamarrenac emaiten citiát.
13. Eta publicanoac vrrun cegoela, etzituen are beguiac-ere cerurat altchatu nahi: baina bere bulharrari ceraunsón, cioela, Iauna, amatiga aquit, othoi niri bekatoreoni.
14. Badiotsuet, iautsi içan dela haur iustificaturic bere etcherat, eta ez bercea: ecen bere buruä goratzen duen gucia, beheraturen da: eta bere buruä beheratzen duena, goraturen da.
15. Eta ekarten cituzten harengana haour chipiac-ere, hec hunqui litzançat: eta hori ikus ceçatenean discipuluéc, mehatcha citzaten.
16. Baina Iesusec haourtchoac beregana deithuric, erran ceçan, Vtzitzaçue haourtchoac enegana ethortera, eta eztitzaçuela empatcha: ecen hunelacoén da Iaincoaren resumá.
17. Eguiaz erraiten drauçuet, norc-ere ezpaitu recebituren Iaincoaren resumá haourtchoac beçala, eztela sarthuren hartan.
18. Orduan interroga ceçan cembeit iaunec, cioela, Magistru oná, cer eguinez, vicitze eternala possedituren dut?
19. Eta erran cieçon Iesusec, Cergatic deitzen nauc ni on? nehor eztuc onic bat baicen, eta hura, Iaincoa.
20. Manamenduac badaquizquic, Eztuc adulteraturen, Eztuc hilen, Eztuc ebatsiren, Eztuc testimoniage falsuric erranen, Ohoraitzac eure aita eta eure ama.
21. Eta harc erran ceçan, Horiac guciac beguiratu citiát neure gaztetassunetic.
22. Eta Iesusec hori ençunic erran cieçón, Oraino gauçabat falta çaic: duán gucia sal eçac eta eman iecec paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri.
23. Eta hura gauça horiac ençunic, triste cedin: ecen guciz abratsa cen.
Basque Bible 1571
Public Domain