La Bible en un an

1. Halaber Dabiden egunetan, hirur urthez lerroan gosete bat guerthatu cen, eta Dabidec consultatu çuen Jaunaren oraclea. Jaunac ihardetsi çuen: Hori da Saulen gatic eta haren etche odolcoia gatic, hil dituelacotz Gabaontarrac.
2. Beraz erreguec Gabaontarrac deithuric, erran çaroeten, (bada Gabaontarrac etziren Israelgo semeen etsaiac, bainan Amorhear ondar batzuec, eta Israelgo semeec cin eguin içan çaroeten, eta Saulec karrez, jo nahi içan cituen, Israelgo eta Judaco semeen ordez beçala.)
3. Dabidec erran çaroeten beraz Gabaontarrei: Cer eguinen darotzuet eta cer içanen da çuen bidegabearen medeapena, benedica deçaçuençat Jaunaren primança?
4. Gabaontarrec ihardetsi çaroeten: Ez dugu bilhatzen ez cilharric ez urheric, bainan Saul eta haren etchea ditugu bilhatzen, eta ez dugu nahi Israeldic guiçon bat içan dadien hila. Erreguec erran çaroeten: Cer nahi duçue beraz eguin deçaçuedan?
5. Hauquiec ihardetsi çaroeten erregueri: Bidegabequi lehertuac eta ehoac erabili gaituen guiçona xahutu behar dugu, bat bakarra haren odolecoric gueldi ez dadien Israelgo muguen barnean,
6. Eman bequizquigu çazpi guiçon haren semeetaric, gurutzefica detzogun Jaunari Gabaa Saulenean, lehenago Jaunaren hautatua içatu denarenean. Eta erreguec erran çuen: Emanen ditut.
7. Eta erreguec guphide içan çuen Miphiboseth, Jonathas, Saulen semearen semea, Dabiden eta Saulen seme Jonathasen artean içatu cen cina gatic Jaunaren icenean.
8. Erreguec beraz hartu cituen Armoni eta Miphiboseth, Saulen ganic Erresphac, Ayaren alabac içan cituen bi semeac, eta Saulen alaba Micolen borz seme, Bercelai Molathicoaren seme Hadrielen ganic içanac.
9. Eman cituen Gabaontarren escuetan. Hauquiec gurutzeficatu cituzten mendian Jaunaren aitzinean; eta çazpi guiçon hunec hil ciren batean uztaco lehembicico egunetan, garagarrraren uzta hastearequin.
10. Bada, Ayaren alaba Erresphac çurdatz bat harturic harriaren gainean hedatu çuen bere ohetzat, hilabethearen hastetic eta cerutic uria hequien gainera eror çadien arteo; eta etzituen egunaz xoriac utzi hequien circicatzera, ez-etare gabaz ihiciac.
11. Heldua içan cen Dabidi cer eguin çuen Erresphac, Ayaren alaba Saulen ohaideac.
12. Eta Dabid goan cen, eta hartu cituen Saulen heçurrac eta haren seme Jonathasenac Jabes Galaadeco guiçonen ganic, ceinec ebatsi baitzituzten Bethsango carricatic, non Filistindarrec dilindan eçarri baitzituzten, Saul Jelboen hil içan çutenean.
13. Eta ekarri cituen handic Saulen heçurrac eta haren seme Jonathasenac; eta gurutzeficatuen heçurrac bilduric,
14. Ehorci cituzten Saulen eta haren seme Jonathasen heçurrequin Benjamingo lurrean, elkarren aldean, Cis, Saulen aitaren hobian; eta erreguec manatu guciac eguin cituzten, eta guero Jaincoa berriz lurrari beguithartez jarri cen.
15. Bada, Filistindarren gudua berritu cen Israelen contra. Dabid jautsi cen, eta haren cerbitzariac harequin, eta guduca hall ciren Fililindarren contra. Dabid ahitzen hari celaric,
16. Jesbibenob, Arapharen odolecoa, ceinaren haizcoraco burdinac phisu baitzituen hirur ehun unça, eta ceinac ezpata berria baitzuen guerrian, abiatu cen Dabiden jotzera.
17. Bainan Abisai, Sarbiaren semea, lagunçara ethorri citzaioen, eta Filistindarra jo eta hil çuen. Orduan Dabiden guiçonec cin eguin çuten, ciotelaric: Oraidanic etzare guehiago gurequin guerlara ilkico, iraungui ez deçaçun Israelgo arguia.
18. Bi arren guerla bat ere Goben içan cen Filistindarren contra: orduan Sobocai Husaticoac jo çuen Saph Arapharen erroticacoa, diganteen odoletic.
19. Hirugarren guerla bat içan cen oraino Goben Filistindarrequin, han Saltusen seme Adeodatoc, Bethleemtar ehaileac hil baitzuen Goliath Jetharra, ceinaren lançaco çura baitzen ehaileen ceihermena iduri.
20. Laugarren guerla Jethen içan cen. Han içan cen guiçon bat tantaia, ceinac sei erhi baitzituen escuetan eta çangoetan, erran nahi baita, hogoi eta lau erhi, eta cen Arapharen odolecoa.
21. Eta burhocatu çuen Israel; bainan Jonathanec Dabiden anaia Samaaren semeac hil içan çuen.
22. Horiec laurac Arapharen ganic sorthuac ciren Jethen, eta erori ciren Dabiden eta haren cerbitzarien escuen azpian.
1. Bada, Dabidec Jaunari cantatu ciozcan cantica huntaco hitzac, Jaunac itzuri çuenean bere etsai gucien escuetaric eta Saulen escutic.
2. Eta erran çuen: Jauna da enepeco harria, ene indarra, ene salbatzailea.
3. Jaincoa da ene habea, haren baithan içanen da ene iguriquitza. Hura da ene gueriça, ene itzurpeneco adarra; hura da ene goratzailea, ene ihes-lekua: oi ene itzurlea, itzurico nauçu gaixtaguinqueriari.
4. Dei eguinen diot Jaun laudagarriari, eta ene etsaietaric içanen naiz maldatua.
5. Ecen herioaren hesturec inguratu naute, harritu naute Belialen uharrec.
6. Inguracatu naute ifernuco lokarriec, herioaren arteec atzeman naute.
7. Ene atsecabean dei eguinen diot ene Jaunari, deihadar ene Jaincoari; bere templotic ençunen du ene minçoa, eta ene oihua haren beharrira helduco da.
8. Laztu eta ikaratu da lurra; mendiez erroac iharrosi dira eta kordocatu, hasarre baitute Jauna.
9. Haren mizpiretaric igan da kea, iretsico ditu haren ahoco keac; ikatzac kaldatu ditu.
10. Ezcaili ditu ceruac eta jautsi da; hedoia çuen oin-pean.
11. Igan da querubinen gainera eta hegaldatu da; jauci da haiceen hegalen gainera.
12. Ilhumbeac jarri ditu bere gordegailuaren inguruan, ceruetaco hedoietaric urac bahatuz.
13. Haren beguitharteco simistac kaldatu ditu suco ikatzac.
14. Jaunac cerutic arthiqui du ihurçuria, Guciz-Gorac adiaraci du bere minçoa.
15. Arthiqui ditu bere gueciac, eta haiçatu ditu etsaiac; igorri du simista, eta erre ditu.
16. Eta itsasoaren ondarrac aguerian jarri dira, eta biphilean lurraren erroac, Jaunaren dixiduz, haren hasarreco hatsaz.
17. Ceru-goratic hedatu darot escua, eta bere ganat hartu nau, eta atheratu nau ur-uharren erditic.
18. Itzuri nau ene etsai gaitzari eta hastio nindutenei, ikusi baitu ni baino hazcarrago cirela.
19. Bere itzalera bildu nau ene atsecabeco egunean; Jauna jarri da ene habe.
20. Çabalera atheratu nau eta libratu, ceren bainincen haren gogaraco.
21. Jaunac emanen darot ene çucentasunaren arabera; ene escuen garbitasunaren arabera bihurturen darot.
22. Ecen beguiratu ditut Jaunaren bideac, ez naiz gaixtoqui ibili ene Jaincoaren contra.
23. Alabainan haren erabaquiac beguien aitzinean iduqui ditut oro, eta haren manuetaric ez naiz baztertu.
24. Perfet içanen naiz harequin batean, eta beguiraturen naiz ene tzartasunetic.
25. Eta Jaunac emanen darot ene çucentasunaren arabera, bihurturen darot ene escuen garbitasunaren arabera haren beguien aitzinean.
26. Saindu içanen çare sainduarequin, eta perfet perfetarequin.
27. Xahu içanen çare xahuarequin, eta tzarrarequin tzartuco çare.
28. Goratuco ditutzu aphal gaixoac, çure beguiac aphalduco ditu gora direnac.
29. Ceren çu baitzare, oi Jauna, ene arguia; eta çuc, Jauna, arguituco ditutzu ene ilhumpeac.
30. Çure indarraz jaunciric laster eguinen dut, ene Jaincoaz lagunduric jaucico ditut harrasiac.
31. Xahu dira Jaincoaren bideac, Jaunaren hitza suaz garbitua beçala da; hura da haren baithan beren iguriquitza daducaten gucien erredola.
32. Nor da Jainco ecenez Jauna? nor da hazcar ecenez gure Jaincoa?
33. Hura da indarrez jaunci nauen Jaincoa, enetzat celhaitu duena bide perfet bat;
34. Ene oinac çalhutu dituena orenen bardin, leku goretan jarri nauena;
35. Ene escuei guducatzen irakatsi diotena, ene besoac cobrezco arrambela iduri orhatu dituena.
36. Jauna, gueriçatu nauçu çure erredola salbagarriaz, çure ontasunac hedatu nau urrunera.
37. Ene oinen azpian urhatsa luçatu duçu, eta ene oinec ez dute amor eguinen.
38. Ondotic goanen natzaiote ene etsaiei, herrautsiren ditut, eta ez naiz bihurturen xahutu ditudan arteo.
39. Xahutuco ditut eta phorroscatuco, jaic ahal ez ditecen; ene oin-pera erorico dira.
40. Indarrez jaunci nauçu guduco, ene azpira makurtu ditutzu niri bihurcen çarozquitanac.
41. Ihes igorri ditutzu ene etsaiac, higüin nautenac, eta herrautsico ditut.
42. Helca harico dira, eta nihor etzaiote helduco; deihadar eguinen diote Jaunari, eta Jaunac ez ditu ençunen.
43. Lurreco herrautsa beçala eguinen ditut, carriquetaco lohia beçala oincaturen ditut, eta çathicatuco ditut.
44. Beguiratuco nauçu ene populuaganicaco makurretaric; jendaien buruçaguitzat çainduco nauçu; eçagutzen ez dudan populu bat harico da ene cerbitzatzen.
45. Arrotzaren semeec bihurri eguinen darotate; bainan minçaturen natzaiote, adituco dute ene hitza eta ene nahira erorico dira.
46. Arrotzaren semeac goan dira ura beçala, hestutuac dira beren hesturetan.
47. Bici bedi Jauna, benedica bedi ene Jaincoa; goretsia içanen da Jainco hazcarra, ene beguiralea.
48. Çuc, Jaincoa, aspercen nauçu, çuc arthiquitzen ditutzu populuac ene azpira.
49. Çuc itzurcen nauçu ene etsaiei, çuc alchatzen nauçu ene jaçarlez gorago, çuc ilkico nauçu guiçon gaixtoaren aztaparretic.
50. Hargatic aithor emanen darotzut jendaietan, eta cantaturen dut çure icenaren ospatzeco;
51. Erranen dut cer sendagailaz itzuri duçun erregue, cer urricalpena içan duçun Dabid çure cristoz eta haren ondoregoaz bethi eta bethiraino.
1. Azqueneraino, aldatuac içanen direnençat, Dabiden psalmoa.
2. Jaincoa, salba neçaçu, ceren ene arimaraino urac sarthu baitira.
3. Ixtilean barna sarthua naiz, eta ondoric ez da. Itsaso-çabalera heldu naiz eta phesiac itho nau.
4. Oihuca ethendu naiz, erlastu da ene cinçurra; iraunguitu dira ene beguiac ene Jaincoaren iguri nagoelaric.
5. Ariaric gabe gaitzirizcotan hartu nautenac, ene buruco ileac baino usuagotu dira. Ene etsai, bidegabezqui niri jarraiqui direnac, hazcartu dira; hartu ez nuena pagatu dut orduan.
6. Jauna, çuc badaquiçu ene jaquin-escasaren berri, eta ene hutsac etzaizquitzu gordeac.
2. Sehi çuhurra haur çoroei nausituco çaiote, eta anaien artean çathituco du ondoregoa.
3. Suaz cilharra, suteguian urhea frogatzen diren beçala, hala Jaunac frogatzen ditu bihotzac.
4. Gaixtaguinac eguiten du mihi gaixtoaren nahia, eta malçurrac ezpain gueçurtiena.
28. Erran ciecén bada Iesusec, Altchatu duqueçuenean guiçonaren Semea, orduan eçaguturen duçue ecen ni naicela hura, eta neure buruz eztudala deus eguiten, baina Aitac iracatsi nauen, beçala gauça hauc erraiten ditudala.
29. Ecen ni igorri nauena enequin da: eznau vtzi neuror Aitac, ceren nic haren gogaraco gauçác eguiten baititut bethiere.
30. Gauça hauc harc erraiten cituela, anhitzec sinhets ceçaten hura baithan.
31. Orduan erraiten cerauen Iesusec hura sinhetsi vkan çuten Iuduey, Baldin çuec perseuera badeçaçue ene hitzean, eguiazqui ene discipulu içanen çarete.
32. Eta duçue eçaguturen Eguiá, eta Eguiác çuec libre eguinen çaituzte.
33. Ihardets cieçoten, Abrahamen hacia gaituc, eta nehor eztiagu cerbitzatu egundano: nola dioc hic gu libre içanen garela?
34. Ihardets ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet ecen bekatua eguiten duen gucia bekatuaren cerbitzari dela.
35. Eta cerbitzaria ezta egoiten bethierecotz etchean, semea dago bethierecotz.
36. Bada baldin Semeac çuec libre eguin baçaitzate, eguiazqui libre içanen çarete.
37. Badaquit ecen çuec Abrahamen hacia çaretela: baina ni hil nahiz çabiltzate, ceren ene hitzac ezpaitu lekuric çuec baithan.
38. Nic erraiten dut neure Aita baithan ikussi dudana: eta çuec eguiten duçue çuen aita baithan ikussi duçuena.
39. Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Gure aita, Abraham duc. Dioste Iesusec, Baldin Abrahamen haour bacinete, Abrahamen obrác eguin cinçaqueizte.
40. Orain bada ni hil nahiz çabiltzate, bainaiz, Iaincoaganic ençun dudan eguia erran drauçuedan guiçona: hori Abrahamec eztu eguin.
41. Çuec eguiten dituçue çuen aitaren obrác. Eta erran cieçoten, Gu ezgaituc paillardiçataric iayo: aitabat diagu, baita Iaincoa.
42. Erran ciecén bada Iesusec, Baldin Iaincoa çuen aita baliz, maite ninduqueçue ni: ecen ni Iaincoaganic partitu eta ethorri naiz: eta eznaiz neure buruz ethorri, baina harc igorri nau.
43. Cergatic ene lengoagea eztuçue aditzen? ceren ecin ençun baitiroqueçue ene hitza.
44. Çuec, aita deabruaganic çarete, eta çuen aitaren desirac eguin nahi dituçue: hura guicerhaile cen hatseandanic, eta eguián eztu perseueratu: ecen eguiaric ezta hartan. Noiz-ere erraiten baitu gueçurra, bere propritic minço da: ecen gueçurti da eta gueçurraren aita.
45. Eta ceren nic eguia erraiten baitut, eznauçue sinhesten.
46. Norc çuetaric reprehenditzen nau ni bekatuz? eta baldin eguiá erraiten badut, ceren çuec eznauçue sinhesten?
47. Iaincoaganic denac, Iaincoaren hitzac ençuten ditu: halacotz çuec eztituçue ençuten, ceren ezpaitzarete Iaincoaganic.
48. Ihardets ceçaten orduan Iuduéc eta erran cieçoten, Eztugu vngui erraiten guc, ecen Samaritano aicela hi, eta deabrua duala?
49. Ihardets ceçan Iesusec, Eztut nic deabrua: baina dut ohoratzen, neure Aita, eta çuec desohoratzen nauçue ni.
50. Eta nic eztut neure gloriá bilhatzen: bada bilhatzen duenic, eta iugeatzen duenic.
51. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nehorc ene hitza beguira badeça, herioa eztu ikussiren seculan.
52. Orduan erran cieçoten Iuduéc, Orain eçagutu diagu ecen deabrua duala: Abraham hil içan duc eta Prophetác: eta hic dioc, Baldin nehorc ene hitza beguira badeça, eztu dastaturan herioa seculan.
53. Ala hi gure aita Abraham baino handiago aiz, cein hil içan baita? Prophetac-ere hil içan dituc: nor hic eure buruä eguiten duc?
54. Ihardets ceçan Iesusec, Baldin nic glorificatzen badut neure buruä, ene gloria ezta deus: ene Aita da ni glorificatzen nauena, ceinez erraiten baituçue çuec ecen çuen Iainco dela.
55. Eta eztuçue eçagutzen hura: baina nic eçagutzen dut hura: eta baldin erran badeçat ecen eztudala hura eçagutzen, içanen naiz çuec irudi, gueçurti: baina badaçagut hura, eta haren hitza beguiratzen dut.
56. Abraham çuen aita aleguera cedin ikus leçançát ene egun haur: eta ikussi vkan du, eta alegueratu içan da.
57. Erran cieçoten bada Iuduéc, Berroguey eta hamar vrthe oraino eztituc, eta Abraham ikussi duc?
58. Erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Abraham cedin baino lehen, ni naiz.
59. Har ceçaten orduan harri: haren contra aurthiteco: baina Iesus gorde cedin, eta ilki cedin templetic.
Basque Bible 1571
Public Domain