La Bible en un an

1. Ez dut odolcoi batec beçala eraiquiren; ecen norc itchiquico dio ene beguitharteari.
2. Norc lehenic eman darot cerbait, guero berari bihurcecotan? Eneac dira ceruaren azpico guciac.
3. Ez dut guphide içanen; ez dut amorric emanen haren solas hazcar eta othoizteco aphainduei.
4. Norc aguertuco du haren gaineco açala, eta nor sarthuco da haren ahoaren erdira?
5. Norc idequico ditu haren muthurreco atheac? Laztura dago haren horcen inguruan.
6. Haren bizcarra da gucia erredola cobrezcoz beçala, elkar tincatzen duten ezcataz josia.
7. Ezcatac bata berceari lotzen dira, eta hats bat ere ez da artetic sarcen.
8. Bata berceari iritchiquitzen dira, eta elkarri iduquiz ez ditazque nihondic berez.
9. Haren urcinçac iduri du suco garra, haren beguiratzeec arguitzeco dirdirac.
10. Haren ahotic arguiac ilkitzen dira, çuci biztuac iduri.
11. Haren sudur-mizpiretaric atheratzen da kea, suan iraquitzen duen elcetic beçala.
12. Ikatzac bizten ditu haren hatsac, eta garra ilkitzen da haren ahotic.
13. Indarra haren lephaçaquian dago, gosetea haren aitzinean dabila.
14. Haren gorphutzeco alderdiac hazcarqui iratchiquiac dira elkarri; ozpina eror laquioquete gainera, eta nihorat ez laizteque higui.
15. Haren bihotza gogortuco da harria beçala eta harotzaren ingudioa beçala mokortuco da.
16. Jaiquico denean, aingueruac icituco dira, eta beren icialduran, beren buruen xahutzen hasico dira.
17. Ezpata lothuco çaioenean, ez ezpata, ez lança, ez guerrunceric ez da hari ihardetsico ahal dioenic.
18. Ecen burdinaz axola içanen du, nola lastoaz; eta cobreaz, nola çur ustelaz.
19. Arrambelariac ez du ihes igorrico; habalaticaco harriac ez dira harençat cizquirra baino guehiago.
20. Mailua etzaio lasto-cizquirra baino guehiago içanen, eta irri-eguinen du lançaren dixiduaz.
21. Iguzquiaren dirdirac haren azpian dira; urhea lohia beçala çagoen azpian erabilico du.
22. Itsaso-barna elce bat beçala iraquitaracico du, eta eçarrico du balsamuec iraquitzen dutenean beçala.
23. Bidexca argui bat eguinen da haren ondotic, eta çurrumbiloac idurico du guiçon çaharraren buru çuria.
24. Ez da lurraren gainean ahalic harequin erkatzecoric, ecen hura eguina da nihoren beldur ez içateco.
25. Gora derabilca beguia, hura baita hampurustasunaren utne gucien erregue.
26. Orduan Jobec Jaunari ihardestean erran çuen:
27. Badaquit ahal guciac çurequin direla, eta gogoetaric ez dela çuretzat gordea denic.
28. Nor da jaquitateric gabe itsutuco duena Jaincoaren asmua? Hargatic erasi ditut çoroqueriac eta ene jaquitatea iragaiten çuten gauça neurrigabecoac.
29. Adi neçaçu, eta minçatuco naiz; galdeac eguinen darozquitzut, eta ihardets darotaçu.
30. Ençun içan çaitu ene beharriac, bainan orai ene beguiac çaitu ikusten.
31. Horren gatic ene buruari erançuten diot, eta penitencia eguiten dut herrautsean eta hutsean.
32. Jaunac hitz horiec Jobi erran ondoan, Eliphaz Themandarrari erran çaroen: Ene hasarrea çure gainean eta çure bi adisquideen gainean da, ene aitzinean etzaretelacotz çucentasunean minçatu, Job ene cerbitzaria beçala.
33. Har çatzue beraz çazpi cecen eta çazpi ahari, eta çoazte Job ene cerbitzaria gana, eta çuençat holocausta bat escaint çaçue; Jobec berriz, ene cerbitzariac, çuençat eguinen du othoitz; onhetsico dut haren beguithartea, ez daquiçuençat jaçarria içan çuen çoroqueria; ecen etzaizquidate çucentasunean minçatu, Job ene serbitzaria beçala.
34. Eliphaz Themandarra, Baldad Suharra eta Sophar Naamatharra goan ciren beraz eta eguin çuten Jaunac erran çaroetenaren arabera, eta Jaunac onhetsi çuen Joben othoitza.
1. Jauna halaber jabaldua içan cen Joben errequeietara, bere bi adisquideençat othoitz eguiten çuenean; eta Jobi bikunca bihurtu ciozcan lehenago cituen ontasun guciac.
2. Haren anaia guciac berriz, haren arreba guciac eta aitzineco eçagunac oro ethorri ciren haren gana, eta jan çuten haren etchean. Burua urricariz, higuitu çuten haren gainera, eta Jaunac haren gainera erakarri cituen asturugaitz guciez goçacari eman çaroten; eta bakotchac eman çaroten ardi bat eta urhezco beharrietaco bat.
3. Jaunac aldiz guehiago benedicatu çuen Job azquenerat hastapenean baino. Haren arthaldeac ethorri ciren hamalau mila arditara, sei mila camelutara, mila idi-uztarritara eta mila asto urrixetara.
4. Eta içan cituen çazpi seme eta hirur alaba.
5. Eta nescatcha bat deithu çuen Eguna, bigarrena Casia, eta hirurgarrena Antimonio-adarra.
6. Etzen bada, lur guciaren gainean kausitu emaztequiric Joben alabac beçain ederric, eta beren aitac eman çaroeten ontasunetan çucen bera nola hequien anaiei.
7. Horiez gueroztic berriz, Job bicitzan cen ehun eta berrogoi urthe; ikusi cituen bere semeac eta bere semeen semeac laugarren belhauneraino, eta hil içan cen çaharturic eta egunez bethea.
8. Ihartu naiz belharra beçala, eta kabartu da ene bihotza, ceren ene oguiaren jatea ahanci baitut.
9. Ene auhenen auhenez, ene heçurra bat eguin da ene haraguiarequin.
10. Eguin naiz mortuco pelicanoaren idurico, eta bilhacatu naiz hunça bere cilhoan beçala.
11. Loa galdu dut eta eguin naiz etchexori bakarra hegazteguian beçala.
12. Ez arnoari beguira horitzen denean, basoan haren itchurac arguitzen duenean: goçoqui sarcen da,
13. Bainan azquenecotz asiquico çaitu sugueac beçala; eta basilicac beçala sarthuco darotzu phoçoadura.
14. Çure beguiec ikusico dituzte emazte atzeac, eta çure bihotzac tzarqueriac erranen ditu;
15. Eta içanen çare itsasoaren erdian lo dagoena beçala, eta lema galdu duen lemaçain lohakartuaren idurico;
16. Eta erranen duçu: Jo naute, bainan ez dut minic hartu; herrestatu naute, bainan ez naiz ni ohartu; noiz atzarrico naiz eta kausituco dut berriz arnoa?
17. Eta scribatu drautaçuen gaucéz den becembatean, on da guiçonaren emazteric ez hunquitzea.
5. Baina paillardiçari ihes eguiteagatic, batbederac bere emaztea biu, eta batbederac bere senharra biu.
6. Emazteari senharrac çor draucan onheriztea renda bieçó: eta halaber emazteac-ere senharrari.
7. Emazteac bere gorputza eztu bere bothereco: baina senharrac: eta halaber senharrac-ere bere gorputza eztu bere bothereco, baina emazteac.
8. Ezteçaçuela defrauda batac bercea cembeit demboratacotz consentimendu batez ezpada, baruretan eta orationetan emplega çaiteztençát: eta harçara elkargana itzul çaitezte, Satanec tenta etzaitzatençát çuen incontinentiagatic
31. Baina haur erraiten dut permissionez, ez manamenduz.
32. Ecen nahi nuque guiçon guciac liraden ni beçala: baina batbederac bere dohain propria du Iaincoaganic, batac hunela eta berceac hala.
33. Bada erraiten drauet ezcondu-gabey eta alharguney, on dela hayençat, baldin badaudez ni beçala.
34. Baina baldin continent ezpadirade, ezcon bitez: ecen hobe da ezconcea ecen ez erre içatea.
35. Eta ezconduey denuntiatzen drauet, ez nic baina Iaunac, Emaztea senharraganic eztadin parti.
1.
2. Baina bercey nic erraiten drauet, ez Iaunac, Baldin cembeit anayec emazte infidela badu, eta emazteac consentitzen badu harequin habitatzera, ezteçan hura vtzi.
3. Eta baldin cembeit emaztec senhar infidela badu, eta senharrac consentitzen badu harequin habitatzera, ezteçan hura vtzi.
4. Ecen sanctificatu da senhar infidela emazteaz, eta sanctificatu da emazte infidela senharraz: bercela çuen haourrac satsu lirateque: baina orain saindu dirade.
5. Eta baldin infidela partitzen bada, parti dadin ecen ezta suiet anayea edo arrebá halaco gaucetan: baina baquera deithu gaithu Iaincoac.
6. Ecen cer daquin emazteá, eya senharra saluaturen dunanez? edo cer daquic senharrá, eya emaztea saluaturen duanez?
7. Baina nola batbederari dohaina partitu baitrauca Iaincoac, nola batbedera deithu baitu Iaunac, hala ebil bedi: eta hunela Eliça gucietan ordenatzen dut.
8. Circoncidituric norbeit deithu içan da? ezterakarran preputioa: preputioan norbeit deithu içan da? eztadila circoncidi.
9. Circoncisionea ezta deus, eta preputioa ezta deus: baina Iaincoaren manamenduén beguiratzea.
Basque Bible 1571
Public Domain