La Bible en un an

1. Irlac ixil beitez ene ençuteco; jendaiec berri beçate beren indarra; eta hurbil beitez, eta orduan minça; juiamendutara sar gaitecen elkarrequin.
2. Norc eraiqui du prestua iguzqui-aldetic, eta norc deithu du bere ondotic? Haren aitzinean populuac eman eta erregueac azpiratu, populuac haren ezpatari herrautsa beçala eman eta erregueac haiceac derabilan lastoa beçala haren arrambelari azpiratu ditu.
3. Eta hequiei jarraiquitzean, iragan da, haren oinec eguin bidexcaric ez baita agueri.
4. Norc eguin eta obratu ditu horiec, guiçaldiac hatsarritic deithuz? Nic, Jaunac; ni bainaiz lehena, eta ni azquena.
5. Irlec ikusi eta icitu dira; lurraren lau izquinac harritu dira; jendeac hurbildu eta elkarganatu dira.
6. Lagunduco du batbederac bere laguna, eta bere anaiari erranen dio: Emoc bihotzari!
7. Cobreguinac, mailuaz hari celaric, harequin ingudioan orduan joca hari cena berotu du erranez: Lotzeco ona da; eta lana itzez gogortu du, higui etzadien.
8. Eta çu, Israel, ene cerbitzaria; Jacob, hautatu çaitudana, Abraham ene adisquidea ganicaco iraulguia;
9. Haren baithan hartu çaitudana lurraren berce bazterretic, eta hango leku urrunetaric deithu; eta erran içan darotzudana: Çu çare ene cerbitzaria, çu hautatu çaitut, eta etzaitut iraici;
10. Ez içan beldurric, ceren çurequin bainaiz; ez ceiher, ceren ni bainaiz çure Jaincoa; hazcartu çaitut eta lagundu, eta ene prestuac bere escuinaz hartu çaitu.
11. Huna, ahalcaturen eta gorrituren dira çuri gudu ematen darotzuten guciac; eta jaçarcen darotzuten guiçonac, ez balira beçala eguinen eta galduco dira.
12. Bilhatuco ditutzu çuri bihurcen çaizquitzun guiçonac, eta ez ditutzu kausituco: ez balira beçala eta xahutuac beçala içanen dira guiçon çuri guerla eguileac;
13. Ceren ni bainaiz çure Jainco Jauna, escutic harcen çaitudana eta erraten darotzudana: Ez içan beldur, nic laguncen çaitut.
14. Ez içan beldur, Jacob, harra beçala jarria çarena, eta çuec, Israelgo ume hilac beçala çaretenac; nic lagundu çaitut, Israel, dio Jaunac; eta çure berreroslea, Israelgo saindua da.
15. Nic eguin çaitut orga berri bat beçala, oguiac jotzen dituena eta bihitzeco horçac daduzcana; mendiac joco eta xehatuco eta munhoac herrautsa beçala eçarrico ditutzu.
16. Haiçaturen ditutzu, eta haiceac eramanen ditu, eta xirimolac barraiatuco; eta çu, Jauna baithan boztuco, eta Israelgo saindua baithan jaucico çare.
17. Noharroin eta beharrac ur esque dabilça, eta ez dute aurkitzen; egarriac iharcen hari du hequien mihia. Nic, Jaunac, ençunen ditut; nic, Israelgo Jaincoac, ez ditut bazterrerat utzico.
18. Ibaiac idequiren ditut mendixquen maceletan eta ithurriac landen erdian, mortuac eçarriren ditut ur-maeletan, eta bideric gabeco lurra ur-errequetan.
19. Eremuan emanen ditut cedroa, elhorria, arraiana, olibondoa; mortuan, içaia, çuharra eta ezpela elkarrequin;
20. Ikus deçaten, eta jaquin, eta gogoan erabil, eta adi batean, Jaunaren escuac eguin duela hori, eta Israelgo sainduac creatu duela.
21. Athera çaçue juiamendura çuen çucena, dio Jaunac; aguer çaçue, baldin guerthuz bacindute cerbait, dio Jacoben erreguec.
22. Hurbil beitez eta erran biaçagute cer den guerthatu behar; beihala içatu diren gauçac eçagutaraz detzagutzue; eta bihotza horri emanic, eçaguturen dugu hequien akabança; erraguçue cer den guerthatu behar.
23. Erraguçue ethorquiçunean guerthatu behar dena, eta jaquinen dugu jainco çaretela; eguiçue halaber onguia edo gaizquia, ahal badeçaçue, eta guciac ikusiren dugu eta minçaturen gare.
24. Huna, ezdeusetaric eguinac çarete; etzeneticacoa da çuen eguinça; hatsgarriqueriac hautatu çaituztete.
25. Eraiqui dut ipharretic, eta iguzqui-sorcetic da ethorriren; deithaturen du ene icena, eta handi-mandiac lohia beçala, baxeriguileac buztina oinaz orhatzen duen beçala ditu erabiliren.
26. Cein çarete hatsarritic ethorquiçunaren errailea, arren-eta eçagut deçagun? cein da hastapenetic minçatu dena, erran dioçogun: Eguiatia çare? Bainan ez da çuetan berri-ekarleric, ez aitzinetic erraileric, ez-eta nihorc ez du çuen solasic aditu.
27. Jaunac lehembicicoric erranen du: Huna non diren; eta Jerusalemeri emanen diot berri onaren ekarlea.
28. Eta beguiratu dut, eta hequietaric etzen bat bakarra ere asmu baten atheratzeco, ez-eta galdearen gainean hitz baten ihardesteco.
29. Huna guciac gueçurti eta hequien eguinçac hutsal direla; hequien itchurac haice eta ezdeusqueria dira.
1. Huna ene cerbitzaria; nic lagunduren dut: huna ene hautetsia; hunen baithan du laket ene arimac; hunen gainean eçarri dut ene izpiritua; çucembidea ekarriren du jendaietara.
2. Ez du oihuric eguinen, nor-nor-den ez da beguiratuco, eta haren minçoa ez da campoetan ençunen.
3. kanabera hautsia ez du lehertuco, eta ketan den mitcha ez du iraunguico; cintasunean emanen dio çucenari bere bidea.
4. Ez da içanen ez gobel, ez nahasi, çucentasuna lurraren gainean jar deçan arteo; eta irlac haren leguearen iguri egonen dira.
5. Hau dio Jainco Jaunac, ceruac creatu eta hedatu, lurra eta hartan sorcen direnac fincatu dituenac; lurraren gainean den populuari hatsa, eta lurra oinaz çaphatzen dutenei bicia eman diotenac:
6. Nic, Jaunac, deithu çaitut çucentasunean, eta hartu dut çure escua, eta çaindu çaitut; eta eman çaitut populuarequilaco batasunçat, eta jendaien arguitzat;
7. Idec detzatzun itsuen beguiac, estecatic athera lothua dena eta presondeguitic ilhumbeetan jarriac direnac.
8. Jauna naiz ni, hori da ene icena ez diot berce bati emanen ene ospea, ez-eta idolei enetzateco laudorioa.
9. Huna non guerthatu diren erranac içan ciren lehembicicoac; berriac ere eçagutarazten ditut nic, adiaracico darozquitzuet guertha ditecen baino lehen.
10. Jaunari canta dioçuçue cantica berri bat; haren laudorioa lurraren lau izquinetaric ilkiaraz çaçue, oi itsasora jausten çaretenac eta haren hedaduran çabilçatenac; irlac, eta hequietaco egoiliarrac.
11. Jaic beitez mortua eta hango hiriac: Cedarrec etcheetan eguinen du bere egoitza. Petrarrac, lauda çaçue Jauna; mendi-cascoetaric harico dira oihuca.
12. Jaunari bihurturen diote ospe, eta haren laudorioa goraqui erranen dute irletan.
13. Guerlari hazcarra iduri ilkiren da Jauna; guduco guiçonac beçala beroturen du bere karra, oihuz hasico da, deihadar eguinen du; bere etsaien gainean indar hartuco du.
14. Ixilic egotu naiz bethi, ez dut hitzic erran, jasancor içatu naiz; orai erditzen hari dena beçala minçatuco naiz; xahutuco, hondatuco ditut oro batean.
15. Mortu eguinen ditut mendiac eta munhoac, iharraracico ditut hequietaco sorho guciac, eta hibaietaric eguinen ditut irlac, eta agortuco ditut ur-maelac.
16. Itsuac eramanen ditut ez daquiten bide batetic, eta ibilaraciren ditut eçagutu ez dituzten bidexca batzuetaric; ilhumbeac hequien aitzinean arguitara aldaturen ditut, eta makurrac xuxenetara: hitz horiec eman diozcatet, eta berac ez ditut bazterrerat utzi.
17. Guibelerat itzuli dira; ahalque gorriz ahalca beitez molde bernuçatuetan beren sinhestea daducatenac, molde urthu batzuei erraten dutenac: Çuec çarete gure jaincoac.
18. Gorrac, adi; itsuac, beguira çaçue ikusteco.
19. Nor da itsu, ez bada ene cerbitzaria? eta nor da gor, ez bada haina ceinari igorri baitiozcat ene meçulariac? Nor da itsu, ez bada saldua içan dena? eta nor da itsu, ez bada Jaunaren cerbitzaria?
20. Çuc, hainitz ikusten duçunac, ez othe duçu cerbait iduquitzen? beharriac idequiac ditutzunac, ez othe duçu aditzen?
21. Eta Jaunac hau nahi içan du hunen sainduesteco, leguearen handiesteco eta goresteco.
22. Bainan populu hau larrutua eta deboilatua da; gazte guciac artean atzemanac aita presondeguietan sarthuac dira; arthiquiac dira norc biluz, eta nihor ez da horien atheratzeco; arthiquiac dira norc larru, aita nihor ez da errateco: Utzatzue.
23. Nor da çuen artean hau ençuten duenic, atzarria dagoenic eta beharria ematen duenic ethorcecoac diren gaucei?
24. Norc eman du Jacob larrutzera, Israel arthiqui deboilarien aztaparretara? Ez othe da Jauna bera, ceinaren alderat eguin içan baitugu bekatu? Eta ez dute nahi içan haren bideetan ibili, eta ez dute haren leguea ençun.
25. Eta Jaunac horien gainera hustu ditu bere sepharen gaitzidura eta guerla gogorra; eta inguru gucian erre du Israel, eta Israelec ez du eçagutu; aita su eman dio, eta ez da ohartu.
26. Açotea çaldiari, muthurrecoa astoari, eta çaharoa çoroen bizcarrari.
27. Çoroari ez ihardets haren çorotasunaren arabera, haren idurico bilhaca çaitecen beldurrez.
28. O Galatiano çoroác, norc encantatu çaituztéz eguia obedi ezteçaçuen? ceiney beguién aitzinean lehenetic representatu içan baitzaiçue Iesus Christ, çuen artean crucificatua?
29. Haur solament iaquin nahi dut çuetaric, Legueco obréz Spiritu saindua recebitu vkan duçue, ala fedearen predicationeaz?
30. Hain çoro çarete, Spirituaz hassiric, orain haraguiaz acaba deçaçuen?
31. Alfer hambat suffritu vkan duçue? baldin alfer-ere bada.
3. Bada, Spiritua çuey fornitzen drauçuenac, eta verthuteac çuetan obratzen dituenac, Legueco obréz eguiten du, ala fedearen predicationeaz?
4.
1.
2. Eta Scripturác aitzinetic ikussiric ecen fedeaz Iaincoac iustificatzen dituela Gentilac, aitzinetic euangelizatu vkan drauca Abrahami, cioela, Benedicatuac içanen dituc hitan Gende guciac.
3. Bada, fedezcoac benedicatzen dirade Abraham fidelarequin.
4. Ecen norere Legueco obretaric baitirade, maledictionearen azpian dirade: ecen scribatua da, Maradicatua da norere ezpaita egonen Legueco liburän scribatuac diraden gauça gucietan, hec eguin ditzançát.
5. Eta Legueaz nehor eztela iustificatzen Iaincoa baithan, gauça claroa da: ecen iustoa fedez vicico da.
6. Eta Leguea ezta fedetic: baina gauça hec eguinen dituen guiçona, vicico da hetan.
7. Baina Christec redemitu vkan gaitu Leguearen maledictionetic, bera guregatic maledictione eguin içanic: (ecen scribatua da, Maradicatua da çurean vrkatua den gucia)
8. Abrahamen benedictionea Gentiletara hel ledinçát Iesus Christez, eta Spirituaren promessa fedez recebi deçagunçát.
9. Anayeác, guiçonén ançora minço naiz, Appoinctamendubat guiçon-batena badere, authoritatez confirmatua bada, nehorc eztu hausten ez emendatzen.
10. Abrahami bada promessac erran içan çaizquio, eta haren haciari. Eztu erraiten, Eta haciey, anhitzez minço baliz beçala: baina batez beçala, Eta hire haciari, cein baita Christ.
11. Haur bada diot, lehenetic Iaincoaz Christen respectuz confirmatu içan den alliançá, laur-ehun eta hoguey eta hamar vrtheren buruän ethorri içan den Legueac eztuela hausten, promessa aboli deçançát.
12. Ecen baldin heretagea Leguetic bada, ez ia promessetic: baina Abrahami promessetic eman vkan drauca Iaincoac.
13. Certaco da beraz Leguea? Transgressionén causaz eratchequi içan da, ethor leiteno haci hura ceini promessa eguin içan baitzayó, eta Leguea ordenatu içan da Aingueruéz, Ararteco baten escuz.
14. Eta Arartecoa ezta batena: baina Iaincoa bat da.
15. Leguea beraz Iaincoaren promessén contra eratchequi içan da? Guertha eztadila. Ecen eman içan baliz Leguea ceinec viuifica ahal leçan, segur Leguetic liçate iustitiá.
16. Baina ertsi vkan du Scripturác gucia bekatuaren azpian, promessa Iesus Christen fedeaz eman lequiençát sinhesten duteney.
17. Bada fedea ethor cedin baino lehen, Leguearen azpian beguiratzen guinen ertsiac reuelatzeco cen federa heltzeco.
18. Bada, Leguea gure pedagogo içan da Christgana, fedez iustifica guentecençát.
19. Baina fedea ethorriz gueroztic, ezgara guehiagoric pedagogoren azpian.
20. Ecen guciác Iaincoaren haour çarete Iesus Christ baithango fedeaz.
21. Ecen batheyatu içan çareten guciéc Christ iaunci vkan duçue.
22. Ezta Iuduric ez Grecquic, ezta sclaboric ez libreric, ezta arric ez emeric: ecen çuec gucioc bat çarete Iesus Christean.
23. Eta baldin çuec Christenac baçarete, beraz Abrahamen haci çarete, eta promessaren arauez heredero.
Basque Bible 1571
Public Domain