La Bible en un an

1. Eta orai hau dio Jaunac, çu creatu çaituenac, Jacob; çu moldatu çaituenac, Israel: Ez içan beldur, ceren berrerosi aita çure icenaz deithu baitzaitut; enea çare çu.
2. Urac iragaiten baditutzu, çurequin içanen naiz, eta hibaiec etzaituzte estaliren; suan ibilcen baçare, etzare erreco, aita suac ez du çuretzat kaldaric içanen;
3. Ceren ni naicen çure Jainco Jauna, Israelgo saindua, çure salbatzailea; çure barkamenduarençat eman ditut Eguiptoa, eta Ethiopia, aita Saba.
4. Ohoragarri eta ospetsu ene beguietan eguina çarenaz gueroztic, maithatu çaitut, eta guiçonac emanen ditut çure ordain, eta populuac çure biciarençat.
5. Ez içan beldurric, ceren çurequin bainaiz ni; iguzqui-haicetic erakarriren ditut çure haurrac, eta mendebaletic bilduco çaitut çu.
6. Ipharrari erranen diot: Emac; eta hegoari: Berauc debeca; ekarzquic ene semeac urrungo eremuetaric, eta ene alabac lurraren berce bazterretic.
7. Ene icenari dei eguiten duena, ene ospagarri dut creatu, moldatu aita eguin.
8. Camporat athera çaçu populu itsua, eta beguiac dituelaric; gorra, eta beharriac badituelaric.
9. Jendaia guciac elkargana bilduac dira eta leinuac batuac. Çuetaric norc goraqui erranen du hori, eta adiaraciren datozquigu lehembicitic guerthatu direnac? Eman betzazte beren lekucoac, eguiati athera betzazte; eta ençunac içanen dira eta erranen da: Eguia diote.
10. Çuec çarete, dio Jaunac, ene lekucoac aita nic hautatu cerbitzariac; jaquin, sinhets eta endelga deçaçuen, ni neroni naicela. Ni baino lehen ez da jaincoric eguin, eta ene ondotic ez da berceric içanen.
11. Ni naiz, ni naiz Jauna, eta ez da nitaz berce salbatzaileric.
12. Aitzinerat nic erran darozquitzuet gauçac, eta nic salbatu çaituztet; nic adiaraci darotzuet ethorquiçuna, eta jainco arrotzic çuetan ez da içatu; çuec çarete ene lekucoac, dio Jaunac, eta Jaincoa ni naiz.
13. Eta hatsarritic ni neroni naiz, eta gauça niri escutic atheratuco darotadanic ez da. Cerbait eguinen dut, eta norc debecaturen du?
14. Hau dio Jaunac, çuen berrerosleac, eta Israelgo sainduac: Çuen gatic igorri içan dut Babilonara; eta traba guciac, eta Caldearrac, beren unciez espantu çutenac erorraraci ditut.
15. Ni naiz çuen Jaun saindua, Israelen creatzailea, çuen erregue.
16. Horra cer dioen Jaunac, itsasoan eman duenac bide bat, eta ur-uharretan bidexca bat.
17. Hura da itsasora eraman cituena Eguiptoco orga-laster, çaldi, armada eta indar guciac, elkarrequin oro lokartu baitira, eta ez baitira atzarrico; lihoa beçala xehacatuac dira, eta iraunguituac baitira.
18. Lehembicicoez ez orhoit, beihalacoei ez beguira.
19. Huna non berrien eguitera nohan, eta oraietan ilkitzera dohaci; eçagutuco ditutzue beraz; bide bat eçarriren dut mortuan, eta hibaiac ecin-iraganezco toquian.
20. Larreco abereec, erainsugueec eta ostruquec goresten naute, ceren urac eman ditudan mortuan eta hibaiac ecin-iraganezco toquietan, ene populuari, ene hautatuari edatera ematea gatic.
21. Populu hori enetzat eguin dut; ene laudorioa goraqui du eguinen.
22. Jacob, ez darotaçu dei eguin; Israel, etzare enetzat lanean haritu.
23. Ez darotaçu escaini holocaustaco aharia, eta ez nauçu çure bitimez goretsi; escaincez ene cerbitzatzera etzaitut behartu, eta isensuquetan lanic ez darotzut eman.
24. Ez duçu çure diruz enetzat kanabera usaindunic erosi, eta ez nauçu çure bitimen bilgorrez horditu. Bainan çure bekatuez gathibu bat beçala erabili nauçu, eta çure tzarqueriez hestutu nauçu.
25. Ni naiz, neroni naiz, çure tzarqueriac ene buruaren ariaz eceztatzen ditudana; eta ez naiz çure bekatuez orhoituren.
26. Cerbait ahanci badut, orhoitaraz neçaçu, en biac juiamendutan sar gaitecen; balin baduçu cerbait çure buruaren garbitzeco, erraçu.
27. Çure arbaso lehenac bekatu eguin du, eta ene legueaz arguitzen cintuztenec ene leguea hautsi dute.
28. Eta nic desohorea eman diotet sainduteguico buruçaguiei; arthiqui dut Jacob ezpataren ahora, eta Israel burhoaren azpira.
1. Eta orai adi çaçu, Jacob, ene cerbitzaria; eta çuc, Israel, hautatu çaitudanac.
2. Hau dio Jaunac, çu eguin, moldatu eta çure amaren sabeletic lagundu çaituenac: Ez içan beldurric, Jacob, ene cerbitzaria, eta çu, guiçon guciz çucen nic berecia.
3. Ecen urac ixurico ditut egarri denaren gainera, eta uharrac lur agorrera ene izpiritua ixurico dut çure ondocoen gainera, eta ene benedicionea çure iraulguiaren gainera.
4. Eta belharren artean musquilduren dira, hala-nola sahatsac ur lasterren heguian.
5. Hunec erranen du: Jaunarena naiz horrec Jacoben icenaz aiphatuco du harec bere escuz iscribatuco du: Jaunarena; eta Israelen icenaz edertuco du berea.
6. Hau dio Jaunac, Israelgo erreguec, eta haren berrerosle armadetaco Jaunac Ni naiz lehena, eta ni azquena; eta Jaincoa ez da nitaz landan.
7. Nor da ene iduricoric? Minça bedi eta aguer beça bere burua; eta populu çaharra jarri dudanaz guerozticaco gauçac lerroan aitzinera athera biatzat; ethorquiçuna eta guerthatuco direnac oraidanic erran betza.
8. Ez ici, ez ikara; hau azpalditic adiaraz, eta erran darotzut: Çuec çarete ene lekuco. Nitaz landan othe da Jaincoa, eta nic eçagutzen ez daquedan creatzaile bat?
9. Idola moldatzaile guciac deusic ez dira, eta beren obra maiteenac etzaizcote baliaturen; berac beren ahalquetaco lekuco dira, idolec deus ez dutela ez ikusten ez endelgatzen.
10. Cein da jainco moldatzailea eta deusetaco on ez den itchura bat urthu duena?
11. Huna non ahalquez estalico diren harequin phartedun direnac oro: guiçonetaric dira ecen moldatzaile hequiec: bilduco dira guciac, aguertuco eta icituco eta ahalquez batean estalico dira.
12. Burdina lancen duenac karraca erabilcen du; ikatzarequin eta mailuarequin moldatzen du idola, eta bere besoco indar guciarequin lancen du; gosetuco da eta ahituco; uric ez du edanen, eta akituco da.
13. Çurguinac escuaira hedatzen du arrabotaz aphaincen du idola; escuairatu eta compasaz neurriac hartu ditu eta eguin du guiçon itchura bat bere etchean dagoen guiçon eder bat iduri.
14. Ebaquitzen ditu cedroac, harcen ditu oihaneco çuhamuen erdian çaudecen artea eta haritza; landatzen du pinoa, mina uriac hazten baitu.
15. Guiçonen sucotzat heldu da: çuhamu hequietaric harcen du guiçonac eta berotzen da; kaldatzen ditu eta oguiac erretzen; gaineracoaz, berriz, eguiten du jainco bat eta adoratzen du; itchura bat eguin, eta haren aitzinean ahuspecatzen da.
16. Çuraren erdia suan eçarri du, eta haren erdiarequin xuxendu haraguiac jan ditu; erre du jaquia eta ase da; eta berotu da, eta erran du: Ongui berotu naiz, ikusi dut su ona.
17. Gaineracoaz, berriz, jainco bat, itchura bat beretzat eguin du; haren aitzinean ahuspecatzen da; adoratzen eta othoizten du, dioelaric: Libra neçaçu, çu baitzare ene jaincoa.
18. Deus ez daquite, eta ez dute aditzen; hequien beguiac dira lanhatuac, ez uzteco ikustera eta bihotzez aditzera.
19. Deus ez dute gogoan iragaiten ez dute ez eçagutzen, ez hautematen, errateco: Çur horren erdiaz sua eguin dut; hortaricaco ikatzen gainean erre dut oguia; erre ditut haraguiac, eta jan eta gaineraticoaz eguinen dut idola bat? çur muthur baten aitzinean naiz belhaunicaturen?
20. Çuraren çathi bat hauts eguina da, eta bihotz çoroac adoratzen bercea eta ez du libratuco bere arima, eta ez du erranen: Gueçur bat da beharbada ene escuan.
21. Horietaz orhoit çaite, Jacob, eta çu, Israel, ceren ene cerbitzaria baitzare. Nic eguin çaitut; ene cerbitzaria çare, Israel, ez beneçaçu ahanz.
22. Eceztatu ditut çure tzarqueriac hedoi bat beçala, çure bekatuac lanho bat beçala; bihur çaite ene gana, ceren nic baitzaitut berrerosi.
23. Ceruac, lauda çaçue Jauna, ceren duen urricalpen atheratu; lurraren bazterrac, bozcarioz jauz çaitezte; mendiac, oihanac eta hango çuhaitzac, ocenda çatzue laudoriozco canticac, ceren Jacob berrerosi baitu Jaunac eta Israelen baithan eçarri baitu bere ospea.
24. Huna cer diren Jaunac, çure berrerosleac, eta çure amaren sabeladanic eguin çaituenac: Ni naiz Jauna, oro eguiten ditudana; nic bakarric ditut hedatu ceruac; nic jarri dut lurra, eta nihor etzen enequin.
25. Nic hutsalcen ditut asmaguinen sendagailac, eta erhoarazten aztiac; nic kencen diotet tentua çuhurrei eta nic çoro atheratzen dut hequien jaquitatea.
26. Nic dut ene cerbitzariaren baitharic eraiquitzen hitza, eta bethetzen ene meçularien ahoco aguinça; nic diot Jerusalemeri: Egoiliarrez betheco çare; eta Judaco hiriei: Alchatuac içanen çarete berriz, eta eraiquiren ditut çuen mortuac.
27. Nic diot ondar-leceari: Huts hadi, eta agorturen ditiat hire leceac.
28. Nic diot Cirori: Çu çare ene arçaina, eta çuc betheco duçu ene nahicunde gucia. Nic diot Jerusalemeri: Berrituco çare; eta temploari: Berriz jaiquico çare çure asentuen gainean.
1. Lauda Jauna. Jauna, ene bihotz oroz aithor bihurturen darotzut prestuen baldarna, bilkuetan.
2. Handiac dira Jaunaren escuco lanac, bere nahi gucien arabera bereciac.
3. Aithor eta gorespen atheratzen diote bere lanec, eta menderen mendetan iraunen du haren çucentasunac.
4. Jaun urricalcor eta urricalmendutsuac bere sendagailen orhoitzapen bat eman du:
5. Jatecoa eman diote haren beldur direnei. Bere patuaz orhoituco da bethi gucian;
6. Bere populuari eçagutaracico dio bere eguincen indarra,
7. Hari emanez jendaien primança; eguia eta çucentasuna haren escuetaco eguinçac dira.
5. Çoroari bere çoroqueriaren arabera ihardetsoçu, uste içan ez deçan çuhurra dela.
6. Çangoetaric maingutzen da, eta gaitza hurrupatzen du, bere berriac mandatari çoroarequin igorcen dituenac.
7. Nola mainguac alferretan baititu çangar ederrac, hala çoroen ahoan egoqui ez dira parabolac.
8. Çoroari ohore ekarcen dioenac, hala eguiten du nola Mercurioren metara harri bat ekarcen duenac.
9. Nola bailiçate elhorri bat sorcen balitz hordiaren escuan, hala liçate parabola çoroen ahoan.
1. Eta haur erraiten dut, Herederoa haour deno, ezta different deusetan cerbitzariaganic, gauça gucien iabe badere:
2. Baina tutorén eta curatorén azpico da aitáz ordenatu içan çayón demborarano
3. Hala gu-ere haourrac guinenean munduco elementén azpiratuac guinén suiectionetan:
4. Baina ethorri içan denean demboraren complimendua, igorri vkan du Iaincoac bere Semea emaztetic eguina, eta Leguearen azpico eguina:
5. Leguearen azpico ciradenac redemi litzançát, haourrén adoptionea recebi gueneçançát.
6. Eta ceren haour baitzarete, igorri vkan du Iaincoac çuen bihotzetara bere Semearen Spiritua, oihuz dagoela, Abba, erran nahi baita, Aita.
7. Bada guehiagoric ezaiz sclabo, baina semé: eta baldin seme bahaiz, Iaincoaren heredero-ere Christez.
8. Baina Iaincoa eçagutzen etzendutenean cerbitzatzen centuzten naturaz iainco eztiradenac.
9. Baina orain Iaincoa eçagutzen duçuenaz gueroz, baina aitzitic Iaincoaz eçagutu çaretenaz gueroz, nola conuertitzen çarete harçara element infirmoetara eta paubretara, cein ohi beçala cerbitzatu nahi baitituçue?
10. Egunac beguiratzen dituçue eta hilebetheac, eta demborác eta vrtheac.
11. Beldurra dut çueçaz, alfer trabaillatu naicén çuec baithan.
12. Çareten ni beçala: ecen ni-ere çuec beçala naiz: anayeác, othoitz eguiten drauçuet: ni deusetan eznauçue iniuriatu vkan.
13. Eta badaquiçue nola haraguiaren infirmitaterequin euangelizatu vkan drauçuedan lehen.
14. Eta niçaz ene haraguian eguiten cen experientiá eztuçue menospreciatu ez arbuiatu vkan, aitzitic Iaincoaren Ainguerubat beçala recebitu vkan nauçue, bayeta Iesus Christ beçala.
15. Ceric cen bada çuen dohainontassuna? ecen testificatzen drauçuet, baldin possible içan albaliz, çuen beguiac idoquiric eman cendrauzquedetela.
16. Etsay eguin natzaiçue eguia erraiten drauçuedanean?
17. Çueçaz ielossi dirade, ez onetacotz baina aitzitic idoqui nahi çaituztéz berac desira ditzaçuençát.
18. Baina on da anhitz onhestea gauça onean bethiere, eta ez solament çuec baithan present naicenean.
19. Neure haourtoác, ceinéz berriz ertzeco penatan bainaiz, Christ forma daiteno çuetan.
20. Nahi nuque orain çuequin içan, eta cambiatu neure voza: ecen dudatan naiz çueçaz.
21. Erradaçue Leguearen azpico içan nahi çaretenéc, Leguea eztuçue ençuten? Ecen scribatua da Abrahamec bi seme vkan cituela: bat nescatoaganic, eta bat libreaganic.
22.
23. Baina nescatoaganicoa haraguiaren arauez iayo içan cen, eta libreaganicoa, promessaren partez.
24. Gauça hauc comparationez erraiten dirade. Ecen hauc dirade bi alliançác, bata da Sinaco menditic Agar, suiectionetara engendratzen duena:
25. (Ecen Sina mendibat da Arabian Ierusaleme oraingoari ihardesten draucanic) eta bere haourrequin cerbitzutan dena:
26. Baina Ierusaleme gorá, libre da, cein baita gure gución ama.
27. Ecen scribatua da, Alegueradi steril ertzen ezaicená: dendadi eta heyagora eguin ertzeco penan ezaicená: ecen guehiago ditun vtziaren haourrac ecen ez senhardunarenac.
28. Gu bada, anayeác, Isaac beçala promessezco haour gara.
29. Baina nola orduan haraguiaren arauez sorthuac persecutatzen baitzuen Spirituaren arauez sorthua, hala orain-ere.
30. Baina cer dio Scripturac? Egotzquic campora nescatoa eta haren semea: ecen eztic heretaturen nescatoaren semeac librearen semearequin.
31. Bada, anayeác, ezgara nescatoaren haour baina librearen.
Basque Bible 1571
Public Domain