La Bible en un an

1. Çazpigarren urthean eguinen duçu bihurçapena,
2. Ceina hulaco moldez baita celebraturen: adisquidearen, edo lagunaren edo anaiaren baithan harceco duenac, guibelerat ecin galdeguinen diote, ceren den Jaunaren bihurçapen urthe.
3. Arrotza eta campotarra premiatuco ditutzu, bainan herritarrari eta lagunari guibelerat galdatzeco escuric ez duçu içanen.
4. Çuen artean beharric eta escaleric ez da batere içanen, benedica çaitzan çure Jainco Jaunac goçatzera eman gogo darotzun lurrean.
5. Bizquitartean çure Jainco Jaunaren minçoa ençuten baduçu, eta beguiratzen harec manatu eta nic egun çuri meçutu guciac, benedicaturen çaitu aguindu darotzun beçala.
6. Asco jendaiari maileguz emanen duçu, eta cerorrec nihoren ganic ez hartuco. Asco jendaien nausi eguinen çare eta nihor etzaitzu çuri nausituco.
7. Çure anaietaric bat, çure hiri berean daudecinetaric, çure Jainco Jaunac ematera dihoaquiçun lurrean, beharcera heldu balitz, ez duçu gogortuco çure bihotza, ez-etare hersico çure escua;
8. Bainan beharrari çabalduco dioçu, eta maileguz emanen dioçu escas duela ikusico duçuna.
9. Berautzu lerra daquiçun gogoeta tzar bat, eta çure bihotzean erran deçaçun: Çazpigarren urthea bihurçapeneco hurbilcen hari da: eta aldara detzatzun çure beguiac çure anaia beharra ganic, ez nahiz hari galdatzen duena maileguz eman: beldurrez-eta Jaunari oihu eguin deçan çure contra, eta bekatutzat jaçarria içan daquiçun.
10. Bainan emanen dioçu, eta ez duçu amarruqueriaric erabiliren haren beharren arincean, çure Jainco Jaunac benedica çaitzan bethi gucian eta escurat hartuco ditutzun eguiteco orotan.
11. Beharrac ez dira escas içanen çure egoitzaco lurrean: hargatic manatzen darotzut escua idec dioçoçun çure anaia escasian eta beharretan denari, çurequin lur berean dagoenari.
12. Çure anaia Hebrearra edo arreba Hebrearra saldua içaten çaitzunean, eta sei urthez cerbitzatu çaituenean, çazpigarren urthean libro igorrico duçu,
13. Eta ez duçu jasanen libro uzten duçuna escuac hutsic goan dadien;
14. Bainan bidecoa emanen dioçu arthaldetic, selharutic eta lacotic, ceinetan benedicatu baitzaitu çure Jainco Jaunac.
15. Orhoit çaiteci ceror gathibu içatu çarela Eguipton, eta çure Jainco Jaunac atheratu çaituela, eta hargatic orai ematen darotzut nic manamendu hau.
16. Çure sehiac ordean erraten badarotzu: Ez dut ilki nahi, ceren maite çaituztedan çu eta çure etchea; eta çure etchean onsa dela atzematen badu:
17. Ezten bat hartuco duçu eta haren beharria cilhatuco çure etcheco athean, eta bethi gucico çure sehi içanen da. Nescatoari ere orobat eguinen dioçu.
18. Libro igorri dituqueçunean, ez dituçu çure beguiac hequien ganic baztertuco, ceren cerbitzatu baitzaituzte sei urthez sariçale batec eguin çuqueen beçala, çure Jainco Jaunac benedica çaitzançat hari çaren lan gucietan.
19. Çure abere gorrietaric eta ardietaric, lehembici sorcen diren guciac, nahiz orots, nahiz urrix, sainduetsico diozcatzu çure Jainco Jaunari. Abere gorriaren lehen-sorthua ez duçu lanean erabilico, eta ardiarenari ez dioçu ilea moztuco.
20. Çure Jainco Jaunaren aitzinean janen ditutzue çuc eta çure etchecoec urthe oroz, Jaunac bereci duqueen lekuan.
21. Eta lehen-sorthuac balu narrio bat, edo maingu, edo itsu, edo berce nombaitic markets edo erphil balitz, ez da çure Jainco Jaunari imolatuco.
22. Bainan hura janen duçu çure hiriaren barnean: lohiac edo xahuac orobat janen dute halacoetaric orkazquia eta orenquia beçala.
23. Bakarric huntaric beguiratuco çare, janen ez baituçu hequien odola: bainan ura beçala lurrera ixurico duçu.
1. Beguiratuco dituçu fruitu berrietaco hilabethea eta uda lehena, Bazcoa çure Jainco Jaunari eguiteco, ceren hilabethe hartan gauaz çure Jainco Jaunac ilki çaituen Eguiptotic.
2. Eta çure Jainco Jaunari Bazcoa imolatuco dioçu ardietaric eta idietaric çure Jainco Jaunac hautatu duqueen lekuan, han egon dediençat haren icena.
3. Ez duçu janen orduan ogui alchaturic: çazpi egunez janen duçu alchagarriric gabe, atsecabeco oguia, ikaran ilki çarelacotz Eguiptotic, baicic eta Eguiptoticaco çure ilkipeneco egunaz orhoit çaitecen çure bicico egun oroz.
4. Çazpi egunez çure eremu gucietan ez da alchagarriric aguertuco, eta lehembicico eguneco arratsean imolatu den bitimaren haraguietaric ez da batere gueldituco goiceraino.
5. Bazcoa ecin imolaturen duçu Jaunac ematera dihoazquitzun hirietaric edoceintan;
6. Bainan bai çure Jainco Jaunac hautatu duen lekuan, haren icena han egon dediençat: eta Bazcoa imolatuco duçu arratsaldean iguzqui-sarcean, Eguiptotic ilki çaren tenorean.
7. Eta erreco eta janen duçu çure Jainco Jaunac hautatu duqueen lekuan: eta goicean jaiquiz, itzulico çure olhetara.
8. Sei egunez janen ditutzu airisac: eta çazpigarren egunean, ceren den çure Jainco Jaunaren bilkuco eguna, ez duçu eguinen escu-lanic.
9. Çazpi aste kondatuco ditutzu, ihiteguia uztan eçarri duqueçun egunetic:
10. Eta çure Jainco Jaunari celebratuco dioçu Asteetaco besta-eguna, çure escuco escainça çure oldetara escainiz çure Jainco Jaunaren benedicionearen arabera:
11. Eta çure Jainco Jaunaren aitzinean, çuc eta çure seme-alabec, muthil-nescatoec, çure atheen barnean den lebitarrac, eta çuequin daudecin arrotzac, umeçurz eta alhargunac eguinen ditutzue bozcariozco barazcariac çure Jainco Jaunac hautatu duen lekuan, haren icena han egon dediençat.
12. Eta orhoituco çare ceror gathibu içatu çarela Eguipton; eta manatuac direnac beguiratuco eta eguinen ditutzu.
13. Tabernacletaco besta-burua ere çazpi egunez celebratuco duçu, larrainetic eta lacotic çure fruituac bilduco ditutzunean;
14. Eta besta hartan bozcariozco barazcariac eguinen ditutzue, çuc eta çure seme-alabec, muthil-nescatoec, lebitarrac ere eta arrotzac, umeçurz eta alhargunac, çure atheen barnean direnec.
15. Çure Jainco Jaunari çazpi egunez besta celebratuco dioçu Jaunac hautatu duqueen lekuan: eta benedicatuco çaitu çure Jainco Jaunac çure fruitu orotan, eta çure escuetaco lan gucietan, eta bozcariotan içanen çare.
16. Urthean hiruretan çuganicaco guiçonqui guciac aguertuco dira çure Jainco Jaunaren aitzinera, hautatu duqueen lekuan: Airisetaco besta-buruz, Asteetaco besta-buruz eta Tabernacletaco besta-buruz. Ez dira Jaunaren aitzinera aguertuco escuac hutsic:
17. Bainan norcberac escainico du duenaren ereduz, bere Jainco Jaunaren benedicioneac eman içan dioenaren arabera.
18. Juieac eta cargudunac eçarrico dituçu, çure Jainco Jaunac, leinu bakoxca, emanen darozquitzun hirietaco atheetan; populua juia deçaten erabaqui çucenez,
19. Eta çucen ez denera makur ez beitez. Ez nor nor den ez-eta emaitzei etzare beguiraturen: ceren emaitzec guiçon çuhurren beguiac itsutzen baitituzte, eta itzulicatzen çucenen solasac.
20. Çucenqui jarraiquico çare çucen denari, bici cedinçat eta goça deçaçun çure Jainco Jaunac eman içan darotzuqueen lurra.
21. Ez duçu lucuric ez-eta çuhaitzic landatuco çure Jainco Jaunaren aldarearen aldean.
22. Ez duçu çuretzat eguinen ez-etare alchatuco jainco-molduraric, ceren gaitzirizcotan baitaduca çure Jainco Jaunac.
30. Daquienaren errailea, lekuco çucena da; aldiz, gueçurrez minço dena, lekuco maulatia da.
31. Bada aguincen duenic eta concienciaren ezpataz beçala sistatua denic; bainan çuhurraren mihia haren osagarria da.
32. Eguiaz minço den ahoa, bethi gogor egonen da; aldiz, harramascan minço den lekucoac aphaincen du mihi gueçurtia.
33. Eta Tiberio Cesaren emperadoregoaren hamaborzgarren vrthean, Pontio Pilate Iudeaco gobernadore cenean, eta Herodes Galileaco tetrarcha, eta harén anaye Philippe halaber Iturea eta Trachonite comarcaco tetrarcha, eta Lisania Abilineco tetrarcha,
34. Eta Annas eta Caiphas Sacrificadore subirano ciradenean: eman cequión Iaincoaren hitza Ioannes Zachariasen semeari desertuan.
35. Eta ethor cedin Iordanaren inguruco comarca gucira, predicatzen çuela emendamendutaco Baptismoa bekatuén barkamendutan:
36. Nola baita scribatua Esaias prophetaren hitzén liburuän, dioela, Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue Iaunaren bidea, plana itzaçue haren bidescác.
17. Haran gucia betheren da, eta mendi eta mendisca gucia beheraturen da, eta makur diraden gauçác chuchenduren dirade, eta bide ikeçuac planaturen,
18. Eta ikussiren du haragui guciac Iaincoaren saluagarria.
19. Erraiten cerauen bada harenganic batheya litecençat ethorten ciraden gendetzey, Vipera castá, norc auisatu çaituzte ethorteco den hirari ihes eguiten?
1. Eguin itzaçue bada fructu emendamenduaren digneac: eta etzaiteztela has erraiten ceuroc baithan, Abraham dugu aita: ecen badiotsuet, Iaincoac harri hautaric-ere Abrahami haour suscita, ahal dieçaqueola.
2. Bada ia aizcora-ere arborén errora eçarria da: beraz arbore fructu on eguiten eztuen gucia piccatzen da, eta sura egoizten.
3. Orduan interroga ceçaten gendetzéc, cioitela, Cer eguinen dugu beraz?
4. Eta ihardesten çuela erran ciecén, Bi arropa dituenac eman bieço eztuenari: eta iatecoric duenac, halaber eguin beça.
5. Ethor cedin publicanoetaric-ere batheya litecençat: eta erran cieçoten, Magistruá, cer eguinen dugu?
6. Eta harc erran ciecén, Deus ordenatu çaiçuen baino guehiago ezteçaçuela erekar.
7. Interroga ceçaten gendarmesec-ere, cioitela, Eta guc cer eguinen dugu? Eta dioste, Nehor ezteçaçuela tormenta, ez iniuria: eta contenta çaitezte çuen gagéz.
8. Eta populua beha cegoela, eta guciéc bere bihotzetan pensatzen çutela Ioannesez, eya hura liçatenez Christ,
9. Ihardets ceçan Ioannesec, erraiten cerauela guciey, Eguia da nic batheyatzen çaituztet vrez: baina heldu da ni baino borthitzago dena, ceinen çapatetaco hedearen lachatzeco ezpainaiz digne: harc batheyaturen çaituzte Spiritu sainduaz eta suz.
10. Ceinen bahea haren escuan içanen baita, eta garbituren du chahu bere larraina: eta bilduren du bihia bere granerera: baina lastoa choil erreren du bihinere hiltzen ezten suan.
11. Bada anhitz berce gauçaz-ere exhortatzen çuela euangelizatzen ceraucan populuari.
12. Baina Herodes tetrarcha harçaz reprehenditzen cenean, Herodias bere anaye Philipperen emazteagatic, eta berac eguin cituen gaichtaqueria guciacgatic,
13. Eratchequi ceçan haur-ere berce gucién gainera, eçar baitzeçan Ioannes presoindeguian.
14. Eta guertha cedin populu gucia batheyatzen cela, eta Iesus batheyaturic othoiztez cegoela, irequi baitzedin cerua:
15. Eta iauts baitzedin Spiritu saindua forma visibletan vsso columba baten guissán, haren gainera, eta vozbat cerutic eguin baitzedin, cioela, Hi aiz ene Seme maitea, hitan hartzen diat neure atseguin ona.
16. Eta Iesus bera hatsen cen hoguey eta hamar vrtheren inguruco içaten, seme (estimatzen çuten becembatean) Iosephen, Ioseph cen Heliren seme:
17. Heli Matthaten: Matthat, Leuiren: Leui, Melchiren: Melchi, Iannaren: Ianna, Iosephen:
18. Ioseph, Matthatiaren: Matthatia, Amosen: Amos, Nahumen: Nahum, Esliren: Esli, Naggeren:
19. Nagger, Maathen: Maath, Mattathiaren: Mattathia, Semeiren: Semei, Iosephen: Ioseph, Iudaren:
20. Iuda, Iohannaren: Iohanna, Rhesaren: Rhesa, Zorobabelen: Zorobabel, Salathielen: Salathiel, Neriren:
21. Neri, Melchiren: Melchi, Addiren: Addi, Cosamen: Cosam, Elmodamen: Elmodam, Eren:
22. Er, Ioseren: Iose, Eliezeren: Eliezer, Ioramen: Ioram, Matthaten: Matthat, Leuiren.
23. Leui, Simeonen: Simeon, Iudaren: Iuda, Iosephen: Ioseph, Ionamen: Ionam, Eliacimen:
24. Eliacim, Melearen: Melea, Mainanen: Mainan, Mattatharen: Mattatha, Nathanen: Nathan, Dauid-en:
25. Dauid, Iesseren: Iesse, Obed-en: Obed, Boozen: Booz, Salmonen: Salmon, Naassonen:
26. Naasson, Aminadab-en: Aminadab, Aramen: Aram, Esronen: Esron, Pharesen: Phares, Iudaren:
27. Iuda, Iacob-en: Iacob, Isaac-en: Isaac, Abrahamen: Abraham, Thararen: Thara, Nachoren:
28. Nachor, Saruch-en: Saruch, Ragauren: Ragau, Phalec-en: Phalec, Heberen: Heber, Saleren:
29. Sale, Cainanen: Cainan, Arphaxad-en: Arphaxad, Semen: Sem, Noeren: Noe, Lamech-en:
30. Lamech, Mathusalaren: Mathusala, Henoch-en: Henoch, Iared-en: Iared, Mahalaleel-en: Mahalaleel, Cainanen:
31. Cainan, Henosen: Henos, Seth-en: Seth, Adamen: Adam, Iaincoaren.
Basque Bible 1571
Public Domain