La Bible en un an

1. Hargatic Israelgo seme guciac ilki ciren, eta batera bildu ciren guiçon bakar bat beçala Danetic Bersaberaino eta Galaaderaino, Masphera, Jaunaren aitzinera.
2. Populuetaco buruçaguiac oro eta Israelgo leinu guciac bildu ciren Jaincoaren batzarrera, lau ehun mila guerlari oinezco.
3. (Eta Benjaminen semeac etziren jaquin gabe guelditu Israelgo semeac Masphara iganac cirela.) Emaztequi hilaren lebitar senharrari galdeguin cioten nola guerthatu cen hambateco belzqueria,
4. Ihardetsi çuen: Benjamineco Gabaara heldu içan naiz ene emaztearequin, eta harat aldaratu naiz;
5. Eta hara non hiri hartaco guiçonec gabaz inguratu duten ni nindagoen etchea, ni hil nahiz, eta ene emazteari jaçarriz ecin-sinetsizco lohiqueriaco errabiarequin, azquenecotz hil den arteo.
6. Harthuric, pusquetan eçarri dut, eta çathiac igorri ditut çuen eremu gucietara, ceren ez baita egundaino Israelen guerthatu horremberceco icigarriqueria eta belzqueriaric.
7. Israelgo semeac, hemen çarete guciac, ikusaçue cer behar duçuen eguin.
8. Eta han cen populu guciac, guiçon bakar bat içan balitz beçala, ihardetsi çuen: Ez gare gure olhetara bihurtuco, nihor ez da bere etchean sarthuco,
9. Non ez dugun batean hau eguiten Gabaaren contra:
10. Hautatuac içan beitez Israelgo leinu gucietan hamar guiçon ehunetaric, ehun miletaric, mila hamar miletaric, eta armadari ekar betzozte jatecoac, guduca ahal gaitecen Benjamineco Gabaaren contra, eta merecitu duena bihur dioçogun bere tzarqueriaren arabera.
11. Eta Israel gucia hiri haren contra bildu cen, guiçon bakar bat beçala, gogo berarequin eta xede bakar batean.
12. Benjaminen leinu guciari bidali ciozcaten mandatariac, ceinec erran baitzuten: Certaco atzeman da horremberceco tzarqueria çuen baithan?
13. Escuetara igutzue Gabaaco guiçon belzqueria hori eguin içan dutenac, hil ditecençat eta gaizquia ken dadien Israeldic. Benjamintarrec etzuten aditu nahi içan beren anaia Israelgo semeec gaztiatu solasa:
14. Bainan beren eremuco hiri gucietaric bildu ciren Gabaara lagunça ekarceco eta Israelgo populu guciaren contra guducatzeco.
15. Eta Benjamindic kausitu ciren hogoi eta borz mila ezpata ekarcen çutenac, Gabaaco egoiliarrez berçalde.
16. Hauquiec çazpi ehun guiçon guciz hazcarrac, ala escuinaz, ala ezquerraz bardin guducatzen cirenac, eta habalaz harriac haien xuxen arthiquitzen cituztenac, non ile bat ere jo baitzeçaqueten, eta harriaren casca ez baitzen den-gutiena nihorat makurtuco.
17. Israelen ere, Benjaminen semeac gabe, kausitu ciren lau ehun mila ezpatadun, gudura jarriac.
18. Hauquiec jaiquiric, ethorri ciren Jaincoaren etchera, erran nahi da Silora; Jaincoa consultatu çuten, eta erran cioten: Nor içanen da gure armadan guduco buruçagui Benjaminen semeen contra? Jaunac ihardetsi cioeten: Juda içan bedi çuen aitzindari.
19. Israelgo semeac goicean berehala jaiquiric, campatu ciren Gabaaco ondoan.
20. Eta handic abiaturic Benjaminen semeen guducatzera, hasi ciren hiriaren sethiatzen.
21. Gabaatic atheraturic, Benjaminen semeec hil cituzten egun hartan Israelgo semeetaric hogoi eta bi mila guiçon.
22. Israelgo semeac, beren indarraren eta oste handiaren gainean sinhestea eçarriz, aitzinean guducatu ciren toquian jarri ciren lerrotan berriz ere;
23. Halaz bizquitartean non lehenic igan baitzuren eta nigarrez egon Jaunaren aitzinean ilhunceraino: eta consultatu çuten eta erran cioten: Behar othe dugu guehiago guducatzerat eguin Benjaminen seme, gure anaien contra, ala ez? Ihardetsi cioten: Igan çaizte eta gudu eguiçue.
24. Eta biharamunean, Israelgo semeec gudurat eguin çutenean Benjaminen semeen contra,
25. Benjaminen semeac jauci ciren Gabaaco atheetaric, eta hequien aitzinera laster eguinic, hambateco çalapartac erabili cituzten sarrasquica, non hemeçorci mila ezpataco guiçoni lurra joaraci baitzioeten.
26. Hargatic Israelgo seme guciac ethorri ciren Jaincoaren etchera, eta jarriric çauden nigarrez; barur eguin çuten egun hartan ilhunceraino, eta Jaunari escaini ciozcaten holocaustac eta baquezco bitimac.
27. Eta beren plantaren gainean consultatu çuten. Toqui hartan cen orduan Jaincoaren batasuneco arka.
28. Eta Phineesec, Eleaçarren semeac, Aaronen ilobasoac çuen Jaunaren etcheco cargua. Consultatu çuten beraz Jauna, eta erran cioeten: Behar othe gare guehiago gudura atheratu Benjaminen seme, gure anaien contra, ala guelditu behar gare? Jaunac ihardetsi cioeten: Igan çaizte eta behar emanen ditut çuen escuetara.
29. Israelgo semeec celatac eçarri cituzten Gabaaco hiriaren inguruan;
30. Eta hirugarren aldico, lebembicicoan eta bigarrean beçala, armada atheratu çuten Benjaminen contra.
31. Bainan Benjaminen semeac ere ausartasun handirequin jauci ciren hiritic, eta etsaiec ihes eguinic, lucez jarraiqui citzaizcoten, halaz non hequietaric sakitu baitzituzten lehembicico eta bigarren egunean beçala, eta hil baitzuten ihes çoacinetaric bi bidez, ceietaric batec Bethelera baiterama eta berceac Gabaara, eta hogoi eta hamar guiçonen ingurutsuari lurra joaraci cioeten;
32. Ecen uste içan çuten, ohi beçala amor eguiten çutela. Aleguiaca ihes cihoacenec asmua çuten eguina hequiec hiritic urrunaraztecoa, eta iduri ihesi, hequiec erran diren celatetara erakarcecoa.
33. Hargatic Israelgo seme guciac jarriac ciren toquietaric jaiquiric, lerrotan eman ciren Baalthamar deitzen den leku batean. Hiriaren inguruan jarriac ciren celatariac ere emequi-emequi hasi ciren aguercen,
34. Eta mendebal-aldetic hiriari hurbilcen. Halaber hamar mila guiçonec, Israel gucitic, hiritarrac gudura deitzen cituzten. Eta guduco hestura gaitzac inguratu cituen Benjaminen semeac, eta etzuten eçagutu herioa alde orotaric gainera heldu citzaioetela.
35. Jaunac jo cituen Israelgo semeen aitzinean, ceinec egun hartan hequietaric hil baitzituzten hogoi eta borz mila guiçon, oro guerlariac eta ezpatadunac.
36. Bada, Benjaminen semeec eçagutu çutenean gai etzirela, hasi ciren ihes eguiten. Hori ikustearequin, Israelgo semeec ihes goateco lekua utzi cioeten, eror citecençat xuxendu celatetara, ceinac hiriaren ondoan baitziren.
37. Hauquiec brastacoan jaiqui ciren beren gordegailuetaric, eta Benjamin guibelaz itzulcen celaric hilca hari citzaizcotenei, sarthu ciren hirian eta jo çuten ezpataren ahoaz.
38. Bada Israelgo semeec celatetan eçarri cituztenei eçagutzaritzat eman cioeten sutan eçar ceçaten, hiria hartu ondoan, eta kea goiti igaitearequin erakutsico çutela hartua cela hiria.
39. Guduan sarthuac ciren Israelgo semeac horri ohartu cirenean (ecen Benjaminen semeec uste içan çuten ihes cihoacela, eta hequien armadatic hogoi eta hamar guiçon hilic, biciquiago ondotic emanac ciren),
40. Ikusi çuten kezco habe bat beçala hiritic igaiten. Benjaminec guibelerat beguiraturic, eçagutu çuenean hiria hartua ceta eta garra goiti cihoala;
41. Lehenago aleguiaca ihes eguin çutenac, aitzinaz itzuliric, bihurcen ciren hazcarquiago. Hori ikustearequin, Benjaminen semeac ihesari eman ciren,
42. Eta hartu çuten mortuco biderat, haran ere estaiac ondotic cituztelaric: bainan hiriari su eman ciotenac atheratu citzaizcoeten aitzinera.
43. Eta halaz guerthatu cen, non etsaiac bi aldeetaric hilca hari baitzitzaizcoeten, eta sarrasquia baratu gabe baitzihoan, lurra jo çuten eta etzanac guelditu ciren Gabaaco hiriaren iguzqui-haice alderat.
44. Bada, leku hartan berean bicia galdu çutenac, ciren hemeçorci mila guiçon, oro gudulari hazcarrenetaric.
45. Hori ikusiric, guelditu ciren Benjamintarrec mortura ihes eguin çuten, eta hartu çuten harcadi batera, ceinaren icena Erremon baita. Ihes hortan ere barraiatuac eta asco aldetara hedatuac baitziren, Israelgo semeec hil cituzten borz mila guiçon; eta urrunago goanic, hil cituzten oraino bi mila.
46. Eta hula guerthatu cen, non asco toquitan erori ciren Benjamintarrac baitziren hogoi eta borz mila guerlari, guduco hoberenetaric.
47. Horreletan Benjaminen oste gucitic guelditu ciren, itzuri ahal içan cirenac eta mortura ihes eguin, sei ehun guiçon; eta lau hilabethez egotu ciren Erremongo harcadian.
48. Bada, guibelerat itzuliric, Israelgo semeec hirico ondar guciac, guiçonetaric abereetaraino, ezpataz jo cituzten, eta gar goseac erre cituen Benjaminen hiri eta herriac oro.
1. Israelgo semeec Masphan cin ere eguin çuten eta erran: Gutaric nihorc ez du Benjaminen semeei bere alabetaric emanen emaztetzat.
2. Eta guciac ethorri ciren Jaincoaren etchera Silora, eta haren aitzinean jarriric arrats arteo, alchatu çuten boça, eta hasi ciren nigarrez eta marrascaz, cioetelaric:
3. Israelgo Jainco Jauna, certaco guerthatu da çorigaitz handi hau çure populuan, non egun leinuetaric bat eceztatzen baita gutaric?
4. Eta biharamunean, argui-urratzean jaiquiric, aldare bat eguin çuten; escaini cituzten han holocaustac eta baquezco bitimac, eta erran çuten:
5. Nor da Israelgo leinu gucietaric Jaunaren armadara igan ez dena? Ecen Masphan cirelaric, cin handi batez hersi cituzten beren buruac, hilen cituztela huts eguinen çutenac.
6. Eta urriquiac joric Benjamin beren anaiaren gainean, Israelgo semeac abiatu ciren erraten: Leinu bat Israeldic ebaquia da.
7. Nondic hartuco dituzte emazteac? cin eguin dugu ecen guciec batean, ez diotzotegula gure alabac emanen.
8. Hargatic erran çuten: Nor da Israelgo leinu gucietaric Jauna gana igan ez dena Masphara? Eta hara non kausitu cen Jabes Galaadecoac armada hartan etzirela içatu.
9. (Israelgo semeac Silon ciren orduan, Jabesetic etzen hequiequin nihor kausitu.)
10. Hargatic igorri cituzten hamar mila guiçon hazcarrenetaric, eta manu eman cioeten: Çoazte eta Jabes Galaaden daudecenac ezpataren ahotic iragan çatzue, beren emazte eta haur ttipiequin.
11. Eta huni behar çarete ohartu: Guiçonqui guciac eta guiçona eçagutu duten emaztequiac hil çatzue, bainan birjinac beguira.
12. Jabes Galaaden kausitu ciren lau ehun birjina guiçonaren ohea eçagutzen etzutenac, eta erakarri cituzten campetara, Silora, Canaango lurrera.
13. Eta Benjaminen seme, Erremongo harrian cirenei, manaturic onhets cetzaten baquera, berriquetariac igorri ciozcaten.
14. Orduan Benjaminen semeac ethorri ciren, eta emazteac eman citzaizcoeten Jabes Galaadeco alabetaric; bainan molde berean emateco etzen berceric kausitu.
15. Israel gucia damu minetan eta urriquitan sarthu cen Israelgo leinu baten hilceaz.
16. Eta çaharrec erran çuten: Cer eguinen diotegu emazteric içan ez duten gaineracoei? Benjamingo emaztequi guciac hilac dira.
17. Grina handi batequin eta gogoa behartuz, Israeldic leinu bat gal ez dadien bideac harceco ditugu.
18. Ecic gure alabac ecin eman detzozquegute, hersiac garelacotz cinaz eta arthiqui dugun burhoaz, guinioenean: Madaricatua bere alabetaric Benjamini emaztetzat emanen dioena.
19. Asmu bat eguin çuten beren artean eta erran çuten: Huna Jaunaren besta-burua urthe oroz celebratzen dena Silon, ceina jarria baita Betheldic ipharrerat, eta Betheldic Siquemera dohan bidetic iguzqui-haicerat, eta Lebonaco hiritic hegoarat.
20. Manatu cioten beraz Benjaminen semeei, eta erran: Çoazte eta mahastietan gorde çaitezte.
21. Eta ikusico ditutzuenean Siloco nescatchac, ohitzaren arabera, dancetara abiatzen, bet-betan athera çaitezte mahastietaric, bakotchac hequietaric har çaçue emaztetzat bana, eta çoazte Benjamingo lurrera.
22. Eta hequien aitac ethorrico direnean, eta çuen contra hasico direnean arranguratzen eta jaçarcen, erranen diotegu: Urrical çaquizquiote; ecic ez dira hequiei lothu guerlaco eta garhaiciaco çucenez, bainan othoizca galdatu darozquitzueten ondoan, eta ez diozcatzuete eman, eta çuen ganic ethorri da bekatua.
23. Nola manatu, hala eguin çuten Benjaminen semeec. Beren nombrearen arabera, emazte bana berençat hartu çuten dançan heldu ciren nescatchetaric, eta goan ciren beren toquietara: han eguin cituzten hiriac eta hequietan egotu ciren.
24. Israelgo semeac ere leinuca eta familiaca bihurtu ciren beren olhetara. Orduco egunetan erregueric etzen Israelen, bainan bakotchac, cer-ere ongui iduritzen baitzitzaioen, eta hura eguiten çuen.
25. Eztiqui ihardesteac samurra hausten du; hitz gogorrac sulia jauçarazten.
12. Çuhurren mihiac aphaincen du jaquintasuna; erguelen ahoan iraquitzen hari da çoroqueria.
13. Jaunaren beguiac leku gucietan beguira daude onei eta gaixtoei.
14. Eta sarthuric Iericon, iragaiten cen.
15. Eta huná, Zaccheo deitzen cen guiçombat, eta hura cen publicano principal, eta abrats:
16. Eta ikussi nahiz çabilan, cein cen Iesus: eta ecin ceçaqueen gendetzearen causaz: ecen thaillu chipitaco cen.
17. Eta aitzinera laster eguinic igan cedin bassa ficotze batetara, hura ikus leçançat: ecen handic iragan behar çuen.
18.
19. Eta leku hartara ethor cedin beçala goiti behaturic Iesusec ikus ceçan hura: eta erran cieçon, Zaccheo, haitsa lehiatuqui: ecen egun hire etchean egon behar diat. Orduan haur iauts cedin lehiatuqui, eta recebi ceçan hura alegueraqui.
1. Eta hori ikussiric guciéc murmuratzen çuten, cioitela, Ecen guiçon vicitze gaichtotaco batenean sarthu cela, alogea ledinçát.
2. Eta han cegoela Zaccheoc erran cieçón Iaunari, Huná, neure onén erdiac, Iauna, emaiten diraizteat paubrey: eta baldin deus nehori bidegabequi edequi badraucat, rendatzen diat halaco laur.
3. Orduan Iesusec erran cieçón, Egun saluamendua etche huni eguin içan ciayóc, ceren haur-ere Abrahamen seme baita.
1. Ecen ethorri içan da guiçonaren Semea galdu içan cena bilha eta salua leçançat.
2. Eta hec gauça hauc ençuten cituztela, continuatzen çuen, eta erran ceçan comparationebat, ceren baitzén Ierusalemeco aldean, eta ceren vste baitzutén bertan Iaincoaren resumá manifestaturen cela.
3. Erran ceçan bada, Guiçon noblebat parti cedin leku vrrun batetara, resuma baten conquestatzera, guero itzultzecotán.
4. Eta deithuric hamar cerbitzari bereric, eman cietzén hamar marco, eta erran ciecén, Traffica eçaçue nathorren artean.
5. Eta bere ciuitatecoéc çaritzoten gaitz, eta igor cieçoten embachadorebat guibeletic, cioitela, Eztugu nahi horrec regna deçan gure gainean.
6. Eta guertha cedin itzuli cenean resumá conquestaturic, mana baitzeçan dei lequizquion diruä eman cerauen cerbitzariac, laquiançat norc cer traffica eguin çuen.
7. Ethor cedin bada lehena, cioela, Iauna, hire marcoac hamar marco irabaci citic.
8. Eta harc erran cieçón, Vngui duc cerbitzari oná: ceren gauça chipian leyal içan baitaiz, auc bothere, hamar hiriren gainean.
9. Eta bercea ethor cedin, cioela, Iauna, hire marcoac eguin citic borz marco.
10. Eta harc huni-ere erran cieçón, Hi-ere aicén borz hiriren gaineco.
11. Eta bercea ethor cedin, cioela, Iauna, huná hire marcoa, cein eduqui baitut gorderic oihal batetan:
12. Ecen hire beldur içan nauc, ceren baitaiz guiçon gogorra: hartzen duc eçarri eztuana, eta biltzen duc erein eztuana.
13. Orduan harc erran cieçón, Eure ahotic iugeaturen aut, cerbitzari gaichtoá: bahaquian ecen guiçon gogorra naicela, hartzen dudala eçarri eztudana, eta biltzen dudala erein eztudana:
14. Nola beraz eztuc ene diruä banquean eman, eta nic hura lucuruarequin erekarri bainuqueen?
15. Eta present ciradeney erran ciecen, Edequi eçoçue marcoa, eta emoçue hamar dituenari.
16. Eta hec erran cieçoten, Iauna, bacitic hamar marco.
17. Hala diotsuet, ecen duen guciari emanen çayola, eta eztuenari, duena-ere edequiren çayola.
18. Guehiago, ene etsay nic hayén gainean regna neçan nahi vkan eztuten hec, ekatzue huna eta hil itzaçue ene aitzinean.
Basque Bible 1571
Public Domain