1. Erregue Dabid çahartu cen eta adin handitan cen; eta soinecoz estal ceçaten arren, ecin bero çaitequeen.
2. Bere cerbitzariec erran çaroeten beraz: Gure erregue jaunari bilhatuco diogu nescatcha gazte doncella bat erregueren aitzinean egoteco, haren berotzeco, eta haren sahetsean lo eguinez gure jaun erreguearen berotzeco.
3. Israelgo eremu gucietan bilhatu çuten beraz nescatcha gazte eder bat; kausitu çuten Abisag Sunamtarra, eta erregueren gana ekarri çuten.
4. Bada, nescatcha hainitz ederra cen, erreguerequin lo eguiten çuen eta cerbitzatzen çuen. Bainan erreguec etzuen eçagutu.
5. Bada; Adonias, Haguithen semea, alchatzen cen, cioelaric: Ni erreguinatuco naiz. Eta hartu cituen orga-lasterra, çaldizcoac eta berrogoi eta hamar lastercari bere aitzinean ibilceco.
6. Aitac etzaroen behinere jaçarri, erranez: Certaco eguiten duçu hori? Absalomen ondotic sorcez bigarrena cen, eta hura ere hainitz cen ederra.
7. Hitzetan cen Sarbiaren seme Joabequin eta Abiathar apheçarequin, ceinac Adoniasen alderdia laguncen baitzuten.
8. Bainan Sadoc apheça, Banaias, Joiadaren semea, Nathan profeta, Semei, Errei eta Dabiden armadaco indarra etziren Adoniasequin.
9. Bada, Adoniasec imolaturic ahariac, aratcheac eta bitima guicen guciac Çoheletheco harriaren ondoan, ceina baitzen Erroielgo ithurriaren aldean, deithu cituen bere anaia guciac erregueren semeac, eta Judaco guiçon guciac erregueren cerbitzucoac.
10. Etzituen ordean deithu Nathan profeta, Banaias, hazcar guciac eta Salomon bere anaia.
11. Hargatic Nathanec erran çaroen Bethsabee Salomonen amari: Aditu duçu Adonias, Haguithen semea erregue dela? eta Dabidec gure jaunac ez daqui.
12. Orai beraz çato, beguira çaite ene erranari, eta itzur çatzu çure bicia eta çure seme Salomonena.
13. Çoaz eta alfer çaite erregue Dabiden aitzinera eta erroçu: Erregue ene jauna, ez darotaçu cin eguin niri çure nescatoari, ciniolaric: Salomon çure semea erreguinatuco da ene ondotic eta hura jarrico da ene tronuan? Cergatic beraz erreguinatzen da Adonias?
14. Eta han çu erregueri minço çarelaric oraino, ethorrico naiz ni çure ondotic, eta osatuco dut çure solasa.
15. Beraz Bethsabee erregueren gana guelara sarthu cen. Bada erregue hainitz çahartua cen eta Abisag Sunamtarrac cerbitzatzen çuen.
16. Bethsabee gurthu cen eta adoratu çuen erregue. Erreguec erran çaroen: Cer nahi duçu?
17. Bethsabeec ihardetsi çaroen: Çure Jainco Jaunaz cin eguin dioçu çure nescatoari: Salomon çure semea erreguinatuco da ene ondotic, eta hura jarrico da ene tronuan.
18. Eta huna non orai Adonias erreguinatzen den, çuc, ene erregue jauna, ez daquiçularic.
19. Hil ditu idiac, eta bitima guicen guciac, eta asco ahari, eta deithu ditu erregueren seme guciac, Ahiathar apheça ere eta Joab armadaco aitzindaria. Bainan Salomon çure cerbitzaria ez du deithu.
20. Bizquitartean, ene erregue jauna, Israel guciaren beguiac çure gainean daude, erakuts dioçoçuten çure ondotic çure tronuan jarri behar dena, ene erregue jauna.
21. Eta guerthatuco da, ene erregue jauna loharcatuco denean bere aitequin, ni eta ene seme Salomon hobendun içanen garela.
23. Eta erregueri erran cioten: Hemen da Nathan profeta. Eta erregueren aitzinera sarthu cenean, eta lurrera gurthuz adoratu çuenean,
24. Nathanec erran çuen: Ene erregue jauna, çuc erran duçu: Adonias erreguina bedi ene ondotic, eta hura jar bedi ene tronuaren gainean?
25. Ecic jautsi da egun, imolatu ditu idiac, bitima guicenac eta asco ahari, eta deithu ditu erregueren seme guciac, armadaco aitzindariac, eta Abiathar apheça ere; eta jaten eta edaten dutelaric haren aitzinean, erran dute: Bici bedi gure erregue Adonias!
26. Ez gaitu deithu ni, çure cerbitzaria, ez Sadoc apheça, ez Banaias Joiadaren semea, ez-eta Salomon, çure cerbitzaria.
27. Ene erregue jauna ganic atheratu othe da gauça hori, eta ez darotaçu erran niri, çure cerbitzariari, nor cen tronuaren gainean jarri beharra ene erregue jaunaren ondotic?
28. Huneletan ihardetsi çuen Dabid erregueac: Ene gana deith çaçue Bethsabee. Erregueren aitzinera sarthu cenean Bethsabee, eta haren aitzinean xutic guelditu,
29. Erreguec cin eguin çuen eta erran: Ala Jauna, ene bicia hestura orotaric atheratu duena!
30. Nola Israelgo Jainco Jaunaz cin eguin içan baitarotzut, nioelaric: Salomon çure semea erreguinatuco da ene ondotic, eta hura jarrico da ene orde ene tronuaren gainean, hala eguinen dut egun.
31. Eta Bethsabeec, beguithartea lurrera gurthuric, adoratu çuen erregue, cioelaric: Dabid ene jauna bici bedi bethi guciraino!
32. Dabid erregueac erran çuen berriz: Ene gana deith çatzue Sadoc apheça, Nathan profeta eta Banaias Joiadaren semea. Hauquiec erregueren aitzinera sarthu cirenean,
33. Erran çaroeten erreguec: Çuequin har çatzue çuen nausiaren cerbitzariac, Salomon ene semea eçar çaçue ene mandoaren gainean, eta eramaçue Jihonera.
34. Han Sadoc apheçac eta Nathan profetac erreguetzat gançu beçate Israelen gaineco; eta joco duçue turuta, eta erranen duçue: Bici bedi Salomon erreguea
35. Eta iganen çarete haren ondotic; jarrico da ene tronuaren gainean, ene orde erreguinatuco da, eta manatuco diot buruçagui içan dadien Israelen eta Judaren gainean.
37. Ene jaun erreguearequin içan den beçala, Salomonequin orobat içan bedi Jauna, eta hunen tronua gorago alcha beça oraino ecen-eta Dabid ene jaun erreguearen tronua.
38. Jautsi ciren beraz Sadoc apheça, Nathan profeta, Banaias Joiadaren semea, Ceretharrac eta Pheletharrac; Salomon eçarri çuten erregue Dabiden mandoaren gainean, eta Jihonera eraman çuten.
39. Sadoc apheçac tabernacletic hartu çuen olioco adarra, eta gançutu çuen Salomon. Eta turuta jo çuten, eta populu guciac oihu eguin çuen: Bici bedi erregue Salomon!
40. Eta haren ondotic igan ciren oste gucia eta turuta-joile mulçu bat; eta bozcario handiz bozten ciren guciac, eta lurrac ihardesten cituen hequien oihuac.
41. Bada, Adoniasec eta harec deithuac içan ciren guciac aditu cituzten otsac, barazcaria akabatu orduco. Turutaren durrundac ençunic, Joabec erran çuen: Cer erran nahi dute hirico oihu eta harramanz horiec?
42. Oraino minço celaric, ethorri cen Jonathas, Abiathar apheçaren semea, eta erran çaroen Adoniasec: Sar çaite, ecen guiçon bihozdun bat eta berri onac ekarcen ditutzuna çare.
43. Adoniasi ihardetsi çaroen Jonathasec: Ez, erregue Dabid gure jaunac ecen Salomon eçarri du erregue.
44. Harequin igorri ditu Sadoc apheça, Nathan profeta, Banaias Joiadaren semea, Ceretharrac eta Pheletharrac, eta eçarri dute Salomon erregueren mandoaren gainean.
45. Eta Sadoc apheçac eta Nathan profetac erreguetzat gançutu dute Jihonen. Guero handic igan dira bozcariatuz, eta hirian ez da berce harramancic: hori da çuec aditu duçuen otsa.
46. Eta guehiago dena, Salomon erregueren tronuan jarria da.
47. Erregueren cerbitzariac sarthu dira eta benedicatu dute erregue Dabid gure jauna, diotelaric: Jaincoac handiaraz beça Salomonen icena çure icenetic gorago, handiets beça hunen tronua çure tronuaren gainetic. Erregue adoran egotu da bere ohean,
48. Eta erran du: Benedicatua Israelgo Jainco Jauna, eman darotana ene beguiz ikustea ene semea ene tronuan egun jarria.
49. Adoniasec deithuac içanac ciren guciac ikaratu ciren beraz, jaiqui ciren eta goan cein bere alde.
50. Adonias, berriz, Salomonen beldurrez, jaiqui cen, eta goan cen, eta lothu cen aldareco adarrari.
51. Berria Salomoni ekarri çaroeten, ciotelaric: Huna Adonias erregue Salomonen beldurrez, aldareco adarrari lothu dela, dioelaric: Erregue Salomonec egun cin eguin beçat ez duela ezpataz hilen bere cerbitzaria.
52. Eta Salomonec erran çuen: Guiçon prestu içatu bada, ez da haren ile bakar bat lurrera erorico; bercela ordean tzarqueria atzemana bada haren baithan, hilen da.
53. Erregue Salomonec igorri cituen beraz guiçonac eta erakarraraci çuen aldaretic; Adonias sarthu cen eta adoratu çuen erregue Salomon. Eta Salomonec erran çaroen: Çoaz çure etchera.
1. Bada hurbildu ciren Dabiden hilceco egunac, eta hunela minçatuz eman ciozquien bere manamenduac bere seme Salomoni:
2. Sarcen naiz lur guciaren bidean; eguiçu hazcarretic eta guiçon içan çaiteci
3. Beguira çatzu çure Jainco Jaunaren manamenduac, ibil çaitecençat haren bideetan eta çain ditzatzun haren ceremoniac, manamenduac, erabaquiac eta lekucotasunac, Moisen leguean iscribatuac diren beçala, jaquin deçaçun cer hari çaren eta norat hari çaren.
4. Jaunac bethe deçan niri eman içan darodan hitza, cioelaric: Baldin çure semeec iduquitzen badituzte beren bideac, eta cintasunean ibilcen badira ene aitzinean, beren bihotz guciz eta arima guciz, çure odoleco guiçonac ez darotzu huts eguinen Israelgo tronuan.
5. Çuc ere badaquiçu cer eguin darodan Joabec, Sarbiaren semeac, cer eguin daroeten Israelgo armadaco bi buruçaguiei, Abner Nerren semeari, eta Amasa Jetherren semeari, ceinac hil baititu; baquean guerlaco odola ixuri du, eta hartaz busti ditu guerrian çuen uhala eta çangoetan cituen oinetacoac.
6. Eguinen duçu beraz çure çuhurtasunaren arabera, eta ez duçu baquean utzico bere çaharcearen akabatzera.
7. Bainan esquer iduquico dioçute Bercelai Galaadtarraren semeei, eta çure mahainean janen dute: ecen bidera ethorri çaizquit çure anaia Absalomen aitzinean ihes nindabilanean.
9. Çuc ez beçaçu jasan hobenic ez balu beçala. Bada guiçon çuhurra çare jaquiteco cer eguin behar dioçun, eta horren buru çuritua odolarequin jautsaracico duçu hobira.
10. Dabid lohartu cen beraz bere arbasoequin, eta ehorcia içan cen Dabiden hirian.
11. Berrogoi urthe dira Dabid Israelen gainean erreguinatu cen egunac: Hebronen erreguinatu cen çazpi urthez; Jerusademen, hogoi eta hamahirurez.
12. Arren Salomon bere aita Dabiden tronuan jarri cen, eta haren erreinua gothortu cen hazcarqui.
13. Adonias Haguithen semea ethorri cen Salomonen ama Bethsabee baithara. Bethsabeec erran çaroen: Baquezco asmuequin heldu çare? Ihardetsi çuen: Bai, baquetiarqui.
14. Eta erran çuen berçalde: Solas bat dut çurequin. Bethsabeec ihardetsi çaroen: Minça çaite. Eta Adoniasec
15. Erran çuen: Badaquiçu erreinua enea cela, eta Israel guciac bore erreguetzat ekarri ninduela: bainan aldatua içan da erreinua eta ene anaiarena eguina; ecen Jaunac haren escuetan eçarri du.
16. Orai beraz galde bakar batez eguiten darotzut othoitz; ez biaçadaçu beguithartea ahalca. Bethsabeec erran çaroen: Minça çaite.
17. Eta Adoniasec erran çuen: Othoi minça çaquizco erregue Salomoni (ecic deusere ecin uka diaçaqueçu) eman deçadan Abifag Sunamtarra emaztetzat.
19. Bethsabee ethorri cen beraz erregue Salomonen gana, Adoniasençat hari minçatzeco. Erregue xutitu cen haren bidera, adoratu çuen eta jarri cen bere tronuan: erregueren amarençat ekarri çuten berce tronu bat, eta jarri cen erregueren escuinean.
20. Eta erran çaroen Salomoni: Galde ttipitto batez dut çuri othoitz eguiteco, ez beçaçu ahalca ene beguithartea. Erreguec ihardetsi çaroen: Ene ama, galda çaçu; ecen ez da çucen beguithartea bazterrerat emanaraz deçaçudan.
22. Erregue Salomonec ihardetsi çuen, eta erran çaroen bere amari: Certaco galdatzen duçu Abifag Sunamtarra Adoniasençat? erreinua ere galda çaçu harençat; ecen ene anaia da ni baino çaharragoa, eta escuan ditu Abiathar apheça eta Joab Sarbiaren semea.
23. Hargatic erregue Salomonec Jaunaz cin eguin çuen, cioelaric: Hau eguin biaçat Jaincoac eta hura gainetic, baldin Adoniasec hitz hori ez badu bere biciaren contra atheratu.
24. Eta orai, ala Jauna, koroa seguratu darotana, eta ene aita Dabiden tronuan eçarri nauena, eta ene etchea eguin duena berac erran beçala, egun hila içanen dela Adonias.
25. Eta erregue Salomonec igorri çuen Banaias, Joiadaren semea, ceinac sarrasquitu baitzuen Adonias, eta hau hil içan cen.
26. Abiathar apheçari ere erran çaroen erreguec: Çoaz Anathothera çure lurretara; herioaren guiçona çare segur, bainan egun etzaitut hilen, ceren duçun Jainco Jaunaren arka erabili ene aita Dabiden aitzinean, eta ceren nekea jasan duçun ene aitac erabili dituen gucietan.
27. Salomonec hastandu çuen beraz Abiathar, etzedin içan Jaunaren aphez, eta bethe cedinçat Jaunac Silon Heliren etchearen gainean erran çuen hitza.
28. Bada, berria ethorri citzaioen Joabi, ceina Adoniasen alderat itzuli baitzen, etez Salomonenerat. Joabec iheseguin çuen beraz Jaunaren tabernaclera eta lothu cen aldareco adarrari.
29. Erregue Salomon jaquinsun eguina içan cen nola Joabec ihes eguin içan çuen Jaunaren tabernaclera, eta aldarearen ondoan cela. Salomonec igorri çuen beraz Banaias, Joiadaren semea, erranic: Çoaz, eta hil çaçu.
30. Banaias goan cen Jaunaren tabernaclera, eta Joabi erran çaroen: hau dio erreguec: Ilki hadi. Eta hunec ihardetsi çuen: Ez naiz ilkico; bainan hemen hilen naiz. Banaiasec erregueri ekarri çaroen solas hori, cioelaric: Hau erran du Joab eta hau ihardetsi darot.
31. Erreguec erran çaroen: Eguiçu erran duen beçala, hil eta ehorz çaçu, eta kenduco duçu ene ganic eta ene aitaren etchearen gainetic Joabec ixuri duen odol hohengabea.
32. Eta Jaunac haren odola haren buruaren gainera bihurtuco du, ceren hil dituen bi guiçon çucen, bera baino prestuagoac, eta ezpataz sarrasquitu, ene aita Dabiden jaquingabean, Abner Noeren semea, Israelgo armadaco buruçaguia, eta Amasa Jetherren semea, Judaco armadaco buruçaguia.
33. Eta hequien odola itzulico da Joaben buruaren gainera eta haren ondoregoaren gainera menderen mende. Aldiz, Dabidi eta haren ondoregoari, eta etcheari, eta tronuari Jauna ganic baquea içan bequiote bethi guciraino.
34. Banaias, Joiadaren semea, igan cen beraz, eta Joabi oldar eguinic, hil içan çuen; eta ehorci çuen bere etchean mortuan.
35. Erreguec eçarri çuen Banaias, Joiadaren semea, armadaren buruan Joaben orde, eta Sadoc Abiatharren orde jarri çuen aphez.
36. Erreguec halaber igorri çuen Semeiren deitzera, eta erran çaroen: Etche bat eguiçu çuretzat Jerusalemen, çaude hartan eta ez handic ilki harat eta hunat.
37. Bainan egun batez atheratzen baçare, eta Cedrongo erreca iragaiten baduçu, jaquiçu egun hartan hila içanen çarela; çure odola çure buruaren gain içanen da.
38. Semeic erran çaroen erregueri: Solasa ona da; nola minçatu baita ene erregue jauna, hala eguinen du çure cerbitzariac. Hargatic Semei Jerusalemen egotu içan cen asco egunez.
39. Bainan guerthatu cen hirur urtheren buruan, Semeiren gathibuec iheseguin çutela Jetheco erregue Aquis Maacaren semea gana; eta berria ekarria içan citzaioen Semeiri Jethera goan cirela haren gathihuac.
40. Semei jaiqui cen, harbalda eçarri çaroen bere astoari, jo çuen Jethera Aquisen gana bere gathihuen guibelerat galdatzera eta hequiec erakarri cituen Jethetic.
41. Bada, Salomon jaquinsun eguina içan cen Semei Jerusalemetic Jethen içatu cela eta itzulia cela.
42. Eta igorriric haren bilha erran çaroen: Ez othe darotzut Jaunaz cin eguin eta aitzinetic erran: Egun batez ilkiric, ibilcen baçare hor edo hemen, jaquiçu hilen çarela? Eta ihardetsi darotaçu: Ona da ençun dudan solasa.
43. Certaco beraz beguiratu ez ditutzu Jaunaren cina eta nic çuri eman manamendua?
44. Eta erreguec Semeiri erran çaroen: Badaquiçu gaizqui gucia, ceintaz çure bihotzac lekucotasun eguiten baitarotzu eta ene aita Dabidi eguin dioçuna; Jaunac çure tzarqueria bihurraraci du çure buruaren gainera.
45. Eta erregue Salomon içanen da benedicatua, eta Dabiden tronua sendo bethi guciraino Jaunaren aitzinean.
46. Hargatic erreguec manatu çuen Banaias, Joiadaren semea; ceinac ilkiric, jo baitzuen Semei; eta hil içan cen.
11. Eta ene arima baruraren azpian eçarri dut, eta laidotara bihurtua içan çait.
12. Eta çurdatz bat eçarri dut soinecotzat, eta hequiei irrigarri eguin natzaiote.
13. Athean jarcen cirenac, ene contra minçatzen ciren, eta arno edaten hari cirenec ene gainean cantatzen çuten.
14. Nic ordean, Jauna, çuri igorcen darotzut ene othoitza: orai da, Jaincoa, atseguin duqueçunaren erakusteho ordua. Ençun neçaçu çure urricalmendu handian eta çure hitz salbagarriaren cintasunean.
7. Solas aphainduac ez dagozquio çoroari, ez-eta gueçurra buruçaguiaren ezpainei.
8. Harri balios bat da, beguira dagoenaren iguriquitza; nora-nahi itzul dadien, umoqui aditzen du.
9. Huts-estalçailea, adisquidequeta dabila; salhatariac, bat cirenac berezten ditu.
24. Dei ceçaten bada bigarren aldian guiçon itsu içana, eta erran cieçoten, Emóc gloria Iaincoari: guc bacequiagu ecen guiçon hori gaichtoa dela.
25. Ihardets ceçan bada harc, eta erran ceçan, Gaichto denez eztaquit: gauçabat badaquit, ecen itsu nincelaric orain badacussadala.
26. Eta erran cieçoten berriz, Cer eguin drauc? nolatan irequi ditu hire beguiac?
27. Ihardets ciecén, Ia erran drauçuet, eta eztuçue ençun: cergatic berriz ençun nahi duçue? ala çuec-ere haren discipulu eguin nahi çarete?
28. Orduan iniuria ceçaten hura, eta erran ceçaten, Aicén hi haren discipulu: guçaz den becembatean, Moysesen discipulu gaituc.
29. Guc baceaquiagu ecen Moysesi minçatu içan çayola Iaincoa: baina haur nondic den etzeaquiagu.
30. Ihardets ceçan guiçonac eta erran ciecén, Segur, hunetan da miraculua, ceren çuec ezpaitaquiçue nondic den, eta irequi baititu ene beguiac.
31. Eta badaquigu ecen Iaincoac vicitze gaichtotacoac eztituela ençuten: baina baldin norbeit Iaincoaren cerbitzari bada, eta haren vorondatea eguiten badu, hura ençuten du.
32. Egundano ençun içan ezta ecen nehorc irequi duela itsu sorthuren beguiric.
33. Baldin ezpaliz haur Iaincoaganic, deus ecin laidi.
34. Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Hi bekatutan sorthua aiz guciori, eta hic iracasten gaituc gu? Eta iraitz ceçaten hura campora.
35. Ençun ceçan Iesusec nola egotzi vkan çuten hura campora: eta eriden çuenean hura, erran cieçón, Sinhesten duc hic Iaincoaren Semea baithan?
36. Ihardets ceçan harc eta erran ceçan, Eta nor da, Iauna, sinhets deçadan hura baithan?
37. Eta erran cieçon Iesusec, Eta ikussi duc hura, eta hirequin minço dena duc hura.
38. Eta harc dio, Sinhesten diat, Iauna. Eta adora ceçan hura.
39. Eta erran ceçan Iesusec, Iugemendu eguitera ni mundu hunetara ethorri naiz: ikusten eztutenéc, ikus deçatençát: eta ikusten dutenac itsu ditecençat.
40. Eta ençun ceçaten hori, Phariseuetaric harequin ciraden batzuc, eta erran cieçoten, Ala gu-ere itsu gara?
41. Erran ciecén Iesusec, Baldin itsu bacinete, etzinduqueite bekaturic: baina orain erraiten duçue, Badacussagu: beraz çuen bekatua badago.