La Bible en un an

1. Bada, Dabidec bere jaureguian çuenean bere egoitza, Nathan profetari erran çaroen: Huna non nagoen ni cedrozco jaureguian, eta Jaunaren batasuneco arka berriz larru-olha batean.
2. Eta Nathanec ihardetsi çaroen Dabidi: Bihotzean ditutzun guciac eguizquitzu, ecic çurequin da Jaincoa.
3. Bainan gau hartan Nathani atheratu citzaioen Jaunaren hitza, cioelaric:
4. Çoaz eta erroçu Dabid ene cerbitzariari: Hau dio Jaunac: Ez darotaçu çuc eguinen etcheric ni hartan egoteco.
5. Ecic ez naiz etchetan egotu Israel eraiqui dudan egunetic orai arteo, bainan lekuz aldatuz bethi, olhan egotu naiz ni,
6. Israel guciarequin egonez. Ene populuaren arthatzeaz manatu nituen juieetaric bati ere minçatu othe natzaio, erranez: Certaco ez darotaçue cedrozco etche bat alchatu?
7. Hargatic orai erranen dioçu ene cerbitzari Dabidi: Hau dio armadetaco Jaunac: Arthaldeari alhapideetara jarraiquitzen cinenean, nic hartu içan çaitut, Israelgo ene populuaren buruçagui içan cintecençat.
8. Eta goan içan çaren toqui gucietan ni çurequin içatu naiz; çure etsai guciac hil içan ditut çure aitzinean eta çure icena eguin dut lurraren gainean goresten dituzten handietaric batenaren iduri.
9. Leku bat eman darot Israelgo ene populuari; hartan gogortuco eta egonen da; handic ecin jauçaracico dute, eta gaixtaqueriaco semeec ez dute lehertuco hastetic beçala,
10. Israelgo ene populuari juieac eman diotzadan egunetaric; eta lurreratu ditut çure etsai guciac.
11. Eta çure egunac bethe ditazqueenean, eraiquiren dut çure hacia çure ondotic; hura içanen da çure semeetaric, eta gogorturen dut haren erreinua.
12. Hura içanen da niri etchea alchatuco darotana, eta haren tronua bethico gogorturen dut.
13. Hari aita bat beçala içanen natzaio, eta hura seme bat beçala içanen da enetzat; eta ez dut haren gainetic aldaratuco ene urricalpena, aldaratu içan dudan beçala çure aitzinean içatu denaren gainetic,
14. Eta ene etchean eta ene erreinuan bethi gucico jarriren dut, eta haren tronua menderen mendetan gogor egonen da.
15. Nathan Dabidi minçatu citzaioen hitz horien ororen arabera, eta aguerpen horren guciaren arabera.
16. Eta erregue Dabid ethorri eta jarri cenean Jaunaren aitzinean, erran çuen: Nor naiz ni, Jainco Jauna, eta cer da ene etchea, horrelacoric niri eguiteco?
17. Bainan hori guti çaiote oraino çure beguiei, eta hargatic çure cerbitzariaren etcheaz minçatu çare ethorquiçuneco gaucetan ere, eta guiçon gucien gainetic ikusgarri eguin nauçu, Jainco Jauna.
18. Cer iritchic deçaque guehiago Dabidec, horrela ospatu duçunetic çure cerbitzaria eta horrela orhoitu çarenetic hartaz?
19. Jauna, çure cerbitzariaren ariaz, çure bihotzaren arabera, eguin duçu handiespen hau gucia, eta nahi içan duçu eçagutuac içan citecen hambat sendagaila.
20. Jauna, nihon ez da çure iduricoric, eta ez da çu baicen berce Jaincoric, gure beharriec aiphatzen aditu dituzten gucietan.
21. Ecic cein da çure Israelgo populua beçalaco berce bat, lurrean jendaia bakarra, ceinari goan baitzaio Jaincoa libratzera, hartaric bere populuaren eguiteco, eta bere indarraren handiaz eta icialdurez jendaquiac iraizteco, Eguiptotic atheratu çuen populuaren aitzinetic?
22. Eta Israelgo çure populua çure populutzat eçarri duçu bethico, eta çu, Jauna, jarri çare haren Jainco.
23. Orai beraz, Jauna, çure cerbitzariari eta haren etchearen gainean erran içan duçun hitza, bethico gogor bedi, eta eguiçu minçatu çaren beçala.
24. Iraun beça çure icenac eta goretsia içan bedi menderen mendetan; eta errana içan bedi: Armadetaco Jauna da Israelgo Jaincoa, eta haren cerbitzari Dabiden etchea bethico iraupenetan dago haren aitzinean.
25. Ecic çuc, ene Jainco Jauna, jaquinsun eguin duçu çure cerbitzariaren beharria, alchaturen cinduela haren etchea; eta hori gatic atzeman du çure cerbitzariac çuri othoitz eguiteco gogoa.
26. Orai beraz, Jauna, çu çare Jainco; çuc aguindu darozquitzu çure cerbitzariari hambateco onac.
27. Abiatu çare çure cerbitzariaren etchearen benedicatzen, bethi çure aitzinean içan dadien; ecic, Jauna, çuc benedicatuz, bethi gucico içanen da benedicatua.
1. Bada, horiez gueroz, guerthatu cen Dabidec jo eta aphaldu cituela Filistindarrac, eta Jeth eta hari çatchicoten lekuac kendu cituen Filistindarren escuetaric,
2. Moabitarrac ere jo cituela eta berepeco eçarri, Dabidi cergac pagatuz.
3. Orduco egunetan, jo çuen halaber Adarecer Sobaco erregue, Hematheco aurkincetan, noiz ere goan baitzen bere erreinuaren hedatzera Ufrataco hibaieraino.
4. Dabidec hartu çarozquien beraz mila orga-laster, çazpi mila çaldizco eta hogoi mila oinezco; eta orga-lasterretaco çaldi guciei ebaqui çarozten çainac, lekat ehun orga-lasterretacoei, ceinac beretzat beguiratu baitzituen.
5. Damasco Siriarra berriz, Adarecerri Sobaco erregueri lagunça ematera ethorri cen; bainan Dabidec jo cituen haren hogoi eta bi mila guiçon.
6. Soldadoac eçarri cituen Damasen, Siria guciac ere cerbitza ceçan eta cerga paga ceçonçat. Eta Jaunac lagundu çuen ibili cituen urhats gucietan.
7. Dabidec hartu cituen halaber Adarecerren cerbitzarian urhezco gueci-unciac, eta ekarri cituen Jerusalemera.
8. Thebathetic eta Cunetic Adarecerren hirietaric hartu çuen asco cobre, ceinetaz Salomonec eguin baitzituen cobrezco itsasoa, habeac eta cobrezco unciac.
9. Thouc, Hematheco erreguec aditu çuenean hori, erran nahi da Dabidec jo çuela Adarecerren, Sobaco erregueren armada gucia,
10. Erregue Dabidi igorri çaroen Adoram bere semea baquearen galdeguitera, eta hari erakustera bere bozcarioa, ceren jo eta garhaitu çuen Adarecer; ecic Thou Adarecerren etsai cen.
11. Erregue Dabidec Jaunari consecratu çarozquien urhezco, cilharrezco eta cobrezco unciac, jendaia guciei hartu çaroezten urhe eta cilharrarequin, hala Idumearrei, Moabitarrei eta Amontarrei, nola Filistindarrei eta Amalectarrei.
12. Abisaic berriz, Sarbiaren semeac, hemeçorci mila Idumear jo cituen Gazteguietaco haranean.
13. Idumean çainac eçarri cituen, Idumea Dabiden azpico egon çadiençat, eta Jaunac atheratu çuen Dabid ibili cituen urhats gucietan.
14. Dabid erreguinatu cen beraz Israel guciaren gainean, eta populua çucenqui juiatzen çuen bere erabaquietan.
15. Joab Sarbiaren semea cen armadaco buruçagui, eta Josafat Ahiluden semea agueriçain.
16. Sadoc berriz, Aquitoben semea eta Ahimelec Abiatharren semea ciren aphez-handi, eta Susa iscribau.
17. Banaias aldiz, Joiadaren semea, cen Ceretharren eta Pheletharren aitzindari; bainan Dabiden semeec çuten lehembicico urhatsa erregueren aitzinean.
17. Guiçon tzarra gaztigatua denean, çoroa çuhurrago içanen da; baldin, berriz, çuhurra cridançatzen baduçu, cridança adituco du.
18. Aitari atsecabe ematen dioena eta ama ihes igorcen duena, laidotsu eta dohacabe da.
19. Eta Saul consent cen haren hiltzean. Eta eguin cedin dembora hartan persecutione handi Ierusalemen cen Eliçaren contra: eta guciac barreya citecen Iudeaco eta Samariaco comarquetarát, salbu Apostoluac.
20. Eta eraman ceçaten Esteben ohorztera Iaincoaren beldurra çuten guiçon batzuc, eta nigar handi eguin ceçaten haren gainean.
21. Eta Saulec deseguiten çuen Eliçá, etchez etche sartzen cela: eta tiratuz bortchaz guiçonac eta emazteac presoindeguian eçarten cituen.
22. Bada barreyatu içan ciradenac baçabiltzan hara huna, Iaincoaren hitza denunciatzen çutela.
23. Eta Philippec iautsiric Samariaco hiri batetara, predica ciecén Christ.
24. Eta populua gogo batez behatzen çayon Philippec erraiten çuenari, ençuten eta ikusten cituztela eguiten cituen signoac.
25. Ecen spiritu satsuác, heçaz eduquiten ciradenetaric anhitzetaric ilkiten ciraden, ocengui oihuz ceudela: eta anhitz paralytico eta maingu senda cedin.
25. Eta alegrança handi eguin cedin hiri hartan.
26. Eta Simon deitzen cen guiçombat cen, lehendanic hirian encantamenduz vsatzen çuenic, eta Samariaco populua encantatu çuenic, cioela bere buruäz cembeit personage handi cela.
1. Ceini behatzen baitzaizquión chipienetic handieneranoco guciac, cioitela, Haur da Iaincoaren verthute handi hura.
2. Eta hari beha çaizcan ceren dembora lucez encantamenduz adimendutaric erauci baitzituen.
3. Baina Philippe sinhetsi çutenean, ceinec denuntiatzen baitzituen Iaincoaren resumari eta Iesus Christen icenari appertenitzen çaizcan gauçác, batheyatzen ciraden bay guiçonac bay emazteac.
4. Eta Simonec berac-ere sinhets ceçan, eta batheyatuz gueroztic Philipperen aldetic etzén higuitzen: eta eguiten ciraden signoac eta verthuteac ikusten cituenean, spantatzen cen.
5. Eta ençun çutenean Ierusalemen ciraden Apostoluéc, nola Samariac recebitu çuen Iaincoaren hitza, igor citzaten hetara Pierris eta Ioannes.
6. Hauc hara iautsi içan ciradenean othoitz eguin ceçaten hecgatic, recebi leçatençát Spiritu saindua.
7. (Ecen oraino hetaric batetara-ere etzén iautsi içan, baina solament batheyatuac ciraden Iesus Iaunaren icenean)
8. Guero paussa citzaten escuac hayén gainean, eta recebi ceçaten Spiritu saindua.
9. Orduan ikussiric Simonec ecen Apostoluen escuen paussatzez emaiten cela Spiritu saindua, diru presenta ciecén.
10. Erraiten çuela, Indaçue niri-ere bothere hori, nori-ere escuac gainean paussaturen baitrautzat, recebi deçan Spiritu saindua.
11. Baina Pierrisec erran cieçón, Hire diruä hirequin gal dadila, ceren estimatu baituc Iaincoaren dohaina dirutan conquestatzen dela.
12. Eztuc hic parteric ez heretageric eguiteco hunetan: ecen hire bihotza eztuc chuchen Iaincoaren aitzinean.
13. Emendadi bada eure malitia horretaric, eta Iaincoari othoitz eguióc, eya, aguian barka lequidianez eure bihotzeco pensamendua.
14. Ecen behaçun gucizco karminean, eta iniquitatezco estecailluan aicela badiacussát.
15. Orduan ihardesten çuela Simonec erran ceçan, Othoitz eguioçue çuec enegatic Iaunari, erran dituçuen gaucetaric batre guertha eztaquidançát,
16. Hec bada testificaturic eta denuntiaturic Iaunaren hitza, itzul citecen Ierusalemera, eta anhitz Samaritanoén burgutan Euangelioa predica ceçaten.
Basque Bible 1571
Public Domain