1. Hau dio Jaunac ene cristo Cirori, ceinaren escuina hartu baitut, haren escupean eçarceco jendaiac, eta ihes erregueac igorceco, eta atheac haren aitzinean çabalceco, eta ez ditecen atheac hers.
2. Ni goanen naiz haren aitzinean eta aphalduren ditut lurreco handi-mandiac; urraturen ditut cobrezco atheac eta çathicaturen burdinazco hagac.
3. Emanen darozquitzut gordeac diren aberastasunac, eta ixilicacoac aguertuco, jaquin deçaçun ni naicela Jauna, Israelgo Jainco, çu çure icenaz deithu çaitudana.
4. Eta deithu çaitut, Jacob ene cerbitzaria gatic, eta Israel ene hautetsia gatic; deithu çaitut çure icenaz; berce bat ere eman darotzut, eta ez ninduçun eçagutzen.
5. Ni Jauna naiz, eta ez da berceric; nitaz landan ez da Jaincoric; nic guerricatu çaitut, eta ez ninduçun eçagutzen;
6. Jaquin deçaten iguzquia jaiquitzen den toquitic etzaten den lekuraino bici direnac ez dela ni baicen Jaincoric. Ni naiz Jauna, eta berceric ez da.
7. Nic eguiten dut arguia, nic ilhuna; nic eguiten dut baquea, nic sorrarazten gaitza; ni naiz Jauna, horiec oro eguiten dituena.
8. Ceruac, gain-behera igorraçue ihinça; hedoiec uria beçala jautsaraz beçate prestua; idec bedi lurra, eta salbatzailea belharra beçala athera beça, eta çucentasuna sor bedi harequin; hura nic, Jaunac, eguin içan dut.
9. Çorigaitz bere eguileari jaçarcen dioenari! lurrezco baxera pusca! Buztinac baxereguileari erraten othe dio: Cer hari haitz, hire lanac ez dic plantaric?
10. Çorigaitz bere aitari erraten dioenari: Certaco aitatzen çare? eta bere amari: Certaco amatzen çare?!
11. Hau dio Jaunac, Israelgo saindu haren eguileac: Galda daroztatzue guertatuco direnac; bilha neçaçue ene haurrez eta ene escuetaco eguincez.
12. Nic eguin içan dut lurra, eta haren gainean guiçona nic creatu dut; ene escuec hedatu dituzte ceruac, eta nic eman ditut manuac hango armada guciari.
13. Nic eraiquiren dut hura, çucenari eman dioçon bere bidea, eta aphainduren ditut haren bide guciac; harec berrituren du ene hiria, eta gathibutasunetic igorriren ditu ene haurrac, ez dirutan, ez emaitza truc, dio armadetaco Jainco Jaunac.
14. Hau dio Jaunac: Eguiptoco languilea, eta Ethiopiaco tratularia, eta Sabaco guiçon handiac iraganen dira çure gana, eta çureac içanen dira: Çure ondotic ibilico dira, escu-burdinaz lothuric dira ibilico; eta ahuspecaturen çaizquitzu eta othoizturen çaituzte, diotelaric: Çure baithan bakarric da Jaincoa, eta çutaric campoan Jaincoric ez da.
16. Gueçur-orhatzaileac ahalquetan eta gorrituric erori dira guciac; ahalquea soinean goan dira batean.
17. Jaunac Israel salbatu du bethirainoco salbamenduz; etzarete menderen mendetaraino ahalquez gorrituren.
18. Ecen hau dio Jaunac, ceruac creatu dituenac, lurra moldatu eta eguin duen Jaincoac berac, eta haren obratzaileac; hura ez baitu alferretan eguin, eta jendeac egoteco moldatu baitu: Ni naiz Jauna, eta berceric ez da.
19. Ez naiz minçatu gordeca, lurreco toqui ilhun batean; ez daroet alferretan erran Jacoben umeei: Bilha neçaçue. Ni naiz Jauna, çucenaren arabera minço naicena, gauça çucenac irakasten ditudana.
20. Bil çaitezte, eta çatozte, eta batean hurbil çaitezte, jendaietaric salbatuac içan çaretenac; jaquingabeac dira çurezco molde eguiten, eta salbatzen ez duen jainco bati othoizca hari direnac.
21. Minça çaitezte, çatozte eta elkarren artean conseilu har çaçue norc hastapenetic adiaraci du hau? norc orduan aitzinetic erran içan du? Ez othe nic, Jaunac, eta ez da guehiago nitaz landan Jaincoric? Jainco çucen, salbatzen duenic, ez da ni baicic.
22. Lurraren bazterrac oro, ene gana bihur çaitezte, eta salbatuac içanen çarete, ceren ni bainaiz Jaincoa, eta berceric ez baita.
23. Cin eguin dut ene buruaz; çucembideco hitza ilki da ene ahotic, eta bihurturen ez da,
24. Belhaunac ene aitzinean lurra joco duela, mihiac ene icenaz duela cin eguinen.
25. Erranen du beraz: Jauna baithan dira ene çucentasuna eta ene ahala. Populuac haren ganat ethorrico dira, eta hari bihurri eguiten ciotenac ahalquetara içanen dira arthiquiac.
1. Bel puscatua içan da, Nabo xehacatua: hequien itchurac basabereen eta acienden itchurara eguinac dira; çuen haxeac phisu dorphecoac dira, leherceraino.
2. Erori eta çathicatu dira batean: eramailea ecin salbatu dute, eta hequien adoratzaileac gathibu goan dira.
3. Adi neçaçue, Jacoben etchea, eta çuec, Israelen etcheticaco ondar guciec, ceinac ene galçarrean jasan eta ene bihotzean ekarri baitzaituztet.
4. Çahartu arteo eta ileac çuritu arteo ekarriren çaituztet neronec; nic eguin eta nic jasanen çaituztet; ekarrico çaituztet eta salbatuco.
6. Oi çuec, molsatic atheratzen eta cilharra balancetan phisatzen duçuenac, urheguina erakarriz jainco bat eguin deçan; eta ahuspecatzen eta adoratzen jarcen çarete.
7. Ekarcen dute, soinen gainean eçarriric, eta eçarcen dute bere toquian; eta han egonen da xutic, eta ez da bere lekutic cantituco. Oihu eguinen diotenean ere, ez du adituco; hesturatic ez ditu ilkico.
9. Orhoit bequizquitzue mende iraganac, ni naicela Jaincoa, ez dela berce Jaincoric, ez-eta ene iduricoric ez dela;
10. Ni banaiz hatsarritic eçagutarazten dudana azquenean guerthaturen dena; eta hastapenetic, oraino eguina ez dena, diodalaric: Ene gogoco gauça gogor egonen da, eta ene nahiac oro eguinen dira;
11. Iguzqui-haicetic deithuren baitut hegastin bat, eta urrungo lurretic ene nahicundeco guiçona: eta minçatu naiz, eta eguinen dut; asmua atheratu dut, eta obraturen dut.
12. Adi neçaçue, bihotz gogorrecoac, çucembidetic urrun çaretenac.
13. Hurbilaraci dut ene justiciaren orena, ez du luçaturen, eta ene ganicaco salbamenduac ez du beranduren. Sionen eçarriren dut ene salbamendua eta Israelen ene ospea.
1. Lauda Jauna, Agjeoren eta Çacariasen bihurpenaz. Dohatsu Jaunaren beldur den guiçona! Haren manamenduetan guciz laket dena.
2. Lurraren gainean ahaldun içanen da haren ganicaco ondoregoa: benedicatuac içanen dira prestuen umeac.
3. Ospea eta aberastasunac haren etchean içanen dira, eta menderen mendetan iraunen du haren çucentasunac.
4. Ilhumbeetan prestuei argui bat ilki çaiote: Jauna urricalcor, urricalmendutsu eta çucena da.
5. Dohatsua da urricalcen eta maileguz ematen duen guiçona! Bere solas guciac adimendurequin aphaincen ditu;
6. Hargatic ez da behinere kordocatua içanen.
10. Erabaquiac trencatzen ditu hauciac, eta çoroa ixilarazten duenac, hasarredurac jabalarazten ditu.
1. Beraz Christec libre eguin gaituen libertatean, çaudete fermu, eta berriz etzaiteztela eduqui suiectionezco vztarriaz.
2. Huná, nic Paulec erraiten drauçuet ecen baldin circoncidi baçaiteztez Christ etzaiçuela deus probetchaturen.
3. Eta testificatzen draucat berriz circonciditzen den guiçon guciari, ecen hura Legue guciaren beguiratzera çordun dela.
4. Christez gabetu çarete Legueaz iustificatu nahi çareten gucioc: eta gratiatic erori çarete.
5. Ecen gu fedetic den Spirituaz iustitiazco sperançaren beguira gaude:
6. Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deus balio, ezeta preputioac: baina charitatez obratzen duen fedeac.
8. Persuasione hori ezta çuec deitzen çaituztenaganic.
9. Altchagarri appurbatec orhe gucia mincen du
10. Ni seguratzen naiz çueçaz gure Iaunean, ecen eztuçuela berce sendimenduric vkanen: baina çuec trublatzen çaituztenac, ekarriren du condemnationea, norere baita hura.
11. Bada niçaz den becembatean, anayeác, baldin are circoncisionea predicatzen badut, cergatic are persecutatzen naiz? beraz abolitu da crutzeazco scandaloa.
12. Ailitez trenca çuec trublatzen çaituztenac.
13. Ecen, anayeác, çuec libertatera deithu içan çaréte: solament beguirauçue, libertatea eztén haraguiari occasionetan: baina elkar charitatez cerbitza eçaçue.
14. Ecen Legue gucia hitz batetan complitzen da, cein baita, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.
15. Baldineta elkar aussiquiten eta iresten baduçue: beguirauçue bata berceaz consumi etzaitezten.
16. Eta haur erraiten drauçuet, Spirituaren araura ebil çaiteztez: eta haraguiaren guthiciac eztitzaçuela compli.
17. Ecen haraguiac guthiciatzen du Spirituaren contrá, eta Spirituac haraguiaren contra: eta gauça hauc elkarren contra dirade: hala non nahi dituçuen gauça guciac ezpaitituçue eguiten.