1. Juie baten egunetan, juieac buruçagui cirelaric, gosete bat guerthatu cen lurrera. Eta guiçon bat goan cen Bethlehem Judacotic, Moab-herrira arrotz, bere emaztearequin eta bi haurrequin.
2. Bera deitzen cen Elimelec, eta emaztea Noemi; eta bi semeac, bat Mahalon eta bercea Quelion. Ephratarrac ciren Bethlehem Judacoac. Eta Moab-herrian sarthuric, han egoten ciren.
3. Hil içan cen Elimelec, Noemiren senharra; eta Noemi bera guelditu cen bere bi semeequin;
4. Hauquiec Moabitar emazteac eguin cituzten; bat deitzen cen Orpha, bercea Erruth. Han egotu ciren hamar urthez;
5. Eta biac hil içan ciren, erran nahi da Mahalon eta Quelion; eta Noemi guelditu cen bere bi haurrez eta senharraz gabetua.
6. Eta jaiqui cen bere herrialdera goateco bere bi erreinequin, Moab-herritic; aditu çuen ecic Jaunac beguitharte eguin cioela bere populuari, eta jatecoa eman.
7. Hargatic bere bi erreinequin atheratu cen arrotz egotu cen lekutic; eta jadanic bidean celaric Judaco lurrera bihurceco,
8. Erran cioeten: Itzul çaitezte çuen amaren etchera: Jauna urricalmendutsu içan bequiçue, çuec hil direnen alderat eta ene alderat içatu çareten beçala.
9. Phausua eman beçaçuete hartuco ditutzuen senharren etchetan. Eta besarcatu cituen. Eta hequiec nigar marrascaz hasi ciren,
10. Erraten çutelaric: Çurequin goanen gare çure populua gana.
11. Noemic ihardetsi cioeten: Bihur çaitezte, ene haurrac; certaco ethor enequin? ene sabelean othe da guehiago semeric, çuec ni ganic iguriquitzeco senharric?
12. Itzul çaizte, ene haurrac, eta çoazte: ecen jadanic adinac azpian naduca, ez naiz ezconçaco lokarriaz gai; gaur amatzen ahal baninz ere, eta bi semez erditzen,
13. Baldin hequien beguira egon nahi bacindute, hequiec handitu eta morroindu arteo, berriz ezcondu baino lehen xahartto eguin cintezquete. Ez holacoric, othoi, ene haurrac, ecen çuen atsecabeac eneac baino guehiago nau hestutzen: Jaunaren escua ene contra ilkia da.
14. Berriz eman ciren nigar marrasquetan. Orphac bere amaguinarreba besarcatu çuen, eta guibelerat itzuli cen; Erruth josi cen bere amaguinarrebari.
15. Noemic erran cioen: Horra non çure ahizpa bihurtu den bere herritarretara eta bere jaincoetara; çu ere çoaci horrequin.
16. Erruthec ihardetsi çuen: Ez beçaizquit trebes jar, utz çaitzadan eta goan nadiençat; ecen norat-nahi eguin deçaçun, haratzo naiz; eta non-ere gueldituco baitzare, ni gueldituco naiz halaber. Çure populua ene populua içanen da, çure Jaincoa ene Jaincoa.
17. Cein lurrec hartuco baitzaitu hilcen çarenean, hartan hilen naiz ni ere, hartan içanen da ene hobia. Edocein gaitzez jo beneça Jaunac, eta eguin beçat guehiago oraino, baldin deusec-ere, herioaz landan, berezten banau çu ganic.
18. Noemic ikusiric beraz gogo sendo batequin hartu çuela harequin goateco asmua, etzuen nahi içan ceiher jarri, ez-eta guehiago aiphatu bere herritarretara bihurceaz.
19. Bideari batean eman ciren eta ethorri Bethlehemera. Hirira sarthu cirenean, berriac laster jo çuen orotara; eta emaztequiec erraten çuten: Hau da behialaco Noemi.
20. Noemic erran cioeten: Ez beneçaçue deith Noemi (erran nahi da ederra), bainan deith neçaçue Mara (erran nahi da uherra), ceren uherdura handiz bethe bainau Ahalorotacoac.
21. Bethea ilki naiz, eta hutsa bihurrarazten nau Jaunac. Certaco beraz deitzen duçue Noemi Jaunac aphaldu duena, Ahalorotacoac atsecabez bethe duena?
22. Horreletan ethorri cen Noemi bere erromeriaco lurretic, bere erreina Erruth Moabitarrarequin; eta Bethlehemera bihurtu cen garagarraren ephaiten hasiac cirenean.
1. Bada, ahal handiac eta onthasun hainitz çuen guiçon bat bacen, Elimelequen ahaidea, Booz deitzen cena.
2. Erruth Moabitarrac bere amaguinarrebari erran cioen: Çuc nahi baduçu, goanen naiz landetara, eta uztaçaleari itzuri burucac bilduco ditut, atzemanen dudan leku gucietan bihotz-oneco aita familiaco bat, beguitharte eguinen darotana. Noemic ihardetsi cioen: Çoaci, ene haurra.
3. Goan cen beraz, eta burucac bilcen cituen uztaçaleen guibeletic. Guerthatu cen, bada, landa haren nausia cela Booz, Elimelequen ahaidea.
4. Eta hara non bera Bethlehemetic ethorcen cen, eta uztaçaleei erran cioeten: Jauna bedi çuequin. Hauquiec ihardetsi cioten: Jaunac benedica beçaitza.
5. Uztaçaleen buruco cen guiçon gazte bati erran cioen Boocec: Norena da nescatcha hori?
6. Harec ihardetsi çuen: Noemirequin Moab-herritic ethorri den Moabitarra da hori.
7. Othoiztu gaitu utz deçaçun guelditzen diren buruquen bilcera, uztaçaleen ondotic; eta goicetic hunat landan da, eta ez da aphur bat ere etchera bihurtu.
8. Boocec erran cioen Erruthi: Adi çaçu, nescatcha, ez becedi nihora goan buruca bilcera, bainan çaude landa huntan, eta çoaci ene nescatchetara,
9. Eta jarraic çaiteci uzta eguin duqueten toquietara. Manatu diotet ecen ene muthilei, nihorc ez deçaçun nahigaberic eman: eta egarritzen bacina ere, çoaci unciac diren lekura, eta edan çaçu ene muthilec edaten duten uretaric.
10. Ahuspez eroriric eta lurrean adoratzen çuelaric, Erruthec erran cioen: Nondic dathorquit gracia çure beguien aitzinean aurkitu dudala, eta nardatu gabe jausten çarela ene eçagutzera, ni arrotz gaixoa?
11. Boocec ihardetsi cioen: Çure senharra hil ondoan, çure amaguinarrebarençat eguin ditutzun gucien berriaz jaquina naiz; nola utzi ditutzun çure ahaideac eta çure sorlekua, eçagutzen etzinduen populu batera ethorceco,
12. Bihur beçaçu Jaunac çure eguinçaren arabera; sari oso bat ardiets deçaçula Israelgo Jainco Jauna ganic, ceinaren gana ethorri baitzare eta ceinaren hegalen azpira ihes eguin baituçu.
13. Erruthec erran cioen: Gracia aurkitu dut çure beguien aitzinean, jauna, çu, consolatu nauçuna, eta minçatu çarena çure sehiaren bihotzari, ez naicelaric çure sehietaric baten bethe.
14. Boocec erran cioen: Jateco tenorea ethorri ditaqueenean, çato hunat, jan çaçu oguia, eta çure ahamena minagrean busti çaçu. Jarri cen beraz uztaçaleen sahetsean, garagar xigorretic hartu çuen beretzat, jan çuen eta ase cen eta ondarrac beguiratu cituen.
15. Eta handic jaiqui cen, ohi beçala buruquen bilceco. Bada, Boocec manu hau eman cioten bere muthilei: Çuequin bilcen hari nahi balu ere, ez beçaçue debeca.
16. Çuen escumenetaric ere berariaz arthic çatzue, eta utz guibelerat, ahalqueric gabe bil detzan, eta bilcen dituenean nihorc ez beço gaizquiric erran.
17. Arrats arteo haritu cen beraz landan bilcen; eta bildu çuena çaharo batequin joric eta iharrosiric, kausitu çuen ephi baten inguruaren garagarra, erran nahi da hirur gaitzeru.
18. Hequiec soinean, itzuli cen hirira; erakutsi ciozcan bere amaguinarrebari; berçalde aitzinera ekarri eta eman ciozcan, ase-ta beguiratu cituen jateco ondarretaric.
19. Amaguinarrebac erran cioen: Non haritu çare egun bilcen? non haritu çare landan? Benedicatua içan bedi çutaz urricaldu dena. Erruthec erran cioen noren baithan haritu cen lanean; erran cioen guiçonaren icena, ceina Booz deitzen baitzen.
20. Noemic ihardetsi cioen: Jaunaz benedicatua içan bedi, ceren biciei erakutsi içan dioeten beguitharte bera beguiratu baitiote hilei ere. Eta berriz erran çuen: Gure ahaide hurbila da guiçon hura.
21. Erruthec erran çuen: Hau ere manatu darot, haren uztaçaleetara goan nadiela, uzta guciac bildu arteo.
22. Amaguinarrebac ihardetsi cioen: Hobe duçu, ene haurra, haren nescatchequin uztatzera ilki çaitecen, nahigaberic içan ez deçaçun berce baten landan
23. Hargatic Boocen nescatchequin ibili cen, eta hequiequin bilcen haritu cen, garagarrac eta oguiac barnera sarthu arteo.
1. Azqueneraino, Maelethençat, Dabiden adigarri. Çoroac bere bihotzean erran du: Ez da Jaincoric.
2. Ustelduac dira eta beren tzarqueriez hasgarri eguinac: bat ez da onguia eguiten duenic.
3. Cerutic guiçonen semeen gainera beguiratu du Jaincoac, ikustecotzat hean batere baden adimendudunic edo Jaincoa bilhatzen duenic.
4. Oro makurtu dira, batean alfer eguin dira; ez da onguia eguiten duenic, ez-eta bakar bat ere.
5. Ez othe dira noizbait ohartuco tzarqueria eguiten hari diren guciac, jateco oguia beçala iresten dutenac ene populua?
4. Baquezco mihia bicitzeco çuhaitza da; bainan neurriric ez duena, gogo lehergarri da.
5. Çoroa trufatzen da bere aitaren cridançamenduaz; aldiz, erançuquiac beguiratzen dituena çuhurragoturen da. Çucentasun nasaian da indarric handiena; bainan gaixtaguinen gogoetac errotic atheratuac içanen dira.
40. Eta harc ihardesten cuela erran ciecén, Erraiten drauçuet, baldin ichil baditez hauc, bertan harriéc oihu eguinen dutela.
41. Eta hurbildu cenean, ikussiric hiria, nigar eguin ceçan haren gainean, cioela,
42. O baldin hic berere eçagutu vkan bahitu eure iornata hunetan berere, eure baquearen gauçác! Baina orain estaliac diaudec hire beguietaric
43. Ecen ethorriren dituc egunac hire gainera, eta eure etsayéc assetiaturen auté trancheaz, eta inguraturen, eta hersturen alde gucietaric.
44. Eta arrasaturen auté hi, eta hire haour hitan barna diradenac: eta eztié vtziren hitan harria harriaren gainean: ceren ezpaituc eçagutu eure visitationearen demborá.
45. Eta sarthuric templean, has cedin, hartan saltzen eta erosten ari ciradenén campora egoizten.
46. Ciostela, Scribatua da, Ene etchea orationetaco etchea da, eta çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue.
47. Eta iracasten ari cen egun oroz templean: eta Sacrificadore principalac eta Scribác eta populuco principalac hura hil eraci nahiz çabiltzan.
48. Baina etzutén erideiten cer eguin ahal leçaqueoten: ecen populu gucia cen attento haren ençutera.