1. Erreinua gogortu cen beraz Salomonen escuetan, eta odoleco lokarriz batu cen Eguiptoco erregue Faraonequin; ecic haren alaba emaztetzat hartu eta Dabiden hirira erakarri çuen, akaba cetzan arteo bere etchea eta Jaunaren etchea eta Jerusalemen inguruco harrasia.
2. Bizquitartean populuac leku goretan imolatzen cituen bitimac, ceren ez baitzitzaioen ordu arteo temploric alchatu Jaunaren icenari.
3. Bada, Salomonec maithatu çuen Jauna, eta bere aita Dabiden manuen arabera cerabilan, lekat imolatzen çuela leku goretan, eta han balsamuac erretzen cituela.
4. Hargatic Gabaonera goan cen, han imolatzecotzat; hura cen ecic leku goretan aiphatuena. Salomonec Gabaonen mila bitima aldare gainean escaini cituen holocaustetan.
5. Bada Jauna Salomoni aguertu citzaioen gabaz ametsetan, erraten cioelaric: Galda çaçu nic ematea nahi duqueçuna.
6. Eta Salomonec ihardetsi çuen: Urricalpen handia hartu dioçu çure cerbitzari Dabid ene aitari, ibili den beçala cintasunean eta çucenean eta çure alderaco bihotz leialen; iduqui dioçu çure urricalpen handia, eta seme bat eman dioçu haren tronuan jarria dena, egun den beçala.
7. Eta orai, Jainco Jauna, erreguinaraci duçu çure cerbitzaria ene aita Dabiden orde; ni, berriz, haur gazte bat naiz, ene sar-ilkiac eçagutzen ez ditudana.
8. Eta çure cerbitzaria çuc hautatu duçun populuaren erdian da, populu nihonerecoa, konda eta cembat den har ez ditaqueena, ostearen handia gatic.
9. Çure cerbitzariari emanen dioçu beraz bihotz bat ethorcorra, juia ahal deçançat çure populua eta berez onguia gaizquitic; ecen norc juiatuco ahal du populu hori, çure populu horrembat handia?
11. Eta Jaunac Salomoni erran çaroen: Ceren gauça hori galdatu duçun, eta ez ditutzulacotz galdatu ez egun luceac, ez aberastasunac, edo çure etsaien biciac, bainan galdatu baituçu çuhurcia çucenaren berezteco;
12. Huna non eguin darotzudan çure galdeguitzaren arabera, eta eman darotzut bihotz bat çuhurra eta arguitua, hambatetaraino non, aitzinean çure iduricoric içan ez baita, eta çure ondotic ere jaiquico ez baita.
13. Bainan berçalde eman darozquitzut galdatu ez ditutzun hequiec, erran nahi da aberastasunac eta ospea, halai non ez baita lehenagoco egun orotan erregueetan nihor içatu denic çure idurico.
14. Bada, ibilcen baçare ene bideetan eta çaincen baditutzu ene manu eta manamenduac, çure aitac eguin dituen beçala, bicitze luce bat emanen darotzut.
15. Beraz Salomon atzarri cen eta eçagutu çuen ametsetan cela; eta Jerusalemera ethorri cenean, eman cen Jaunaren batasuneco arkaren aitzinean, escaini cituen holocaustac eta baquezco bitimac, eta barazcari handi bat eman çaroeten bere cerbitzariei.
16. Orduan bi emaztequi lilitcho ethorri ciren erregueren gana, eta xutic jarri ciren haren aitzinean.
17. Hequietaric batec erran çuen: Othoizca narotzu, jauna, ni eta emaztequi hau guinauden etche berean, eta erdi içan naiz hunen baithaco guelan.
18. Bada, ni erdi naicenetic hirugarren egunean, hau ere erdi da; eta elkarrequin guinen, eta nihor berceric etzen gurequin etchean, gu biac baicic.
19. Emaztequi hunen semea gabaz hil içan da, ecen lotan celaric itho du.
20. Eta gau orcicara baten minean jaiquiric, ni çure nescato naicenaren sahetsetic hartu du ene semea eta eçarri du bere bulharrean; aldiz, bere seme hila eman du ene galçarrean.
21. Goicean jaiqui naicenean ene semeari dithiaren emateco, iduritu çait hila; eta artha guehiagorequin beguiraturic argui garbitan, atzeman dut etzela ni erdi nincen haurra.
22. Berce emaztequiac ihardetsi çuen: Ez dun hic dionan beçala, bainan hire semea hil dun, eta enea bici. Berceac berce aldera cioen: Gueçurra dion, ecen ene semea dun bici, eta hirea hila dun. Eta horreletan hizcatzen ciren erregueren aitzinean.
23. Orduan erreguec erran çuen: Hunec dio: Ene semea bici da, eta hirea hila dun. Eta horrec ihardesten du: Ez, hire semea hila dun; enea, berriz, bici.
24. Erreguec erran çuen beraz: Ekar darotaçue marrauça bat. Eta marrauça ekarri çutenean erregueren aitzinera,
25. Erran çuen: Haur bicia bi çathi eguiçue; emoçuete batari erdi bat, eta bercear berce erdia.
26. Bainan semea bicia çuen emaztequiac erregueri erran çaroen (ecen barnea laztu citzaioen bere semearen gainean): Othoi, jauna, haurra biciric emoçue horri, eta etzaçuela hil. Berceac cioen aitzitic: Ez bedi içan ez hiretzat, ez enetzat, bainan çathi bedi.
27. Erreguec ihardetsi eta erran çuen Emoçue huni haur bicia, eta ez bedi hil; ecen hau da horren ama.
28. Horreletan Israel guciac ençun çuen erreguec nola bihurtu çuen bere erabaquia, eta erregueren larderia hartu çuten, ikusiric Jaincoaren çuhurtasuna haren baithan cela erabaquien eguiteco.
1. Bada, erregue Salomon Israel guciaren gainean cen erreguinatzen;
2. Eta hauquiec ciren bere azpico cituen aitzindariac: Açarias, Sadoc apheçaren semea;
3. Elihoreph eta Ahia, Sifaren semeac, iscribau; Josafat, Ahiluden semea, aguerietan;
4. Banaias, Joiadaren semea, armadaco buruçagui; Sadoc eta Abiathar berriz, aphez.
5. Açariasec, Nathanen semeac manatzen cituen erreguerequin egoten cirenac. Çabud, Nathanen semea, cen aphez, erregueren adisquide;
6. Ahifar etcheco buruçagui; eta Adoniram, Ahdaren semea, cerguen gaineco.
7. Eta Salomonec bacituen Israel guciaren gainean hamabi aitzindari, ceinec bicicaria ekarcen baitzaroeten erregueri eta haren etcheari; ecen bakotchac urthean hilabethe batez ematen cituzten behar ciren gauçac.
8. Huna hequien icenac: Benhur Efraimgo mendian,
9. Bendecar Maccefen, Salebimen, Bethsamesen, Elonen eta Bethananen;
10. Benhefed Arubothen; Soko eta Ephergo lur gucia ere harenac ciren;
13. Bengaher cen Erramoth Galaaden; berepeco çuen Aboth-Jair Manaferen semearena, Galaaden; Argobeco lur gucian, ceina baita Bafanen, hura bera cen buruçagui hirur hogoi hiri handitan, harrasiztatuac eta cobrezco haguequilacoac cirenetan.
16. Baana, Husiren semea cen buruçagui Aserren eta Balothen;
17. Josafat, Pharuen semea, Isacarren;
18. Semei, Elaren semea, Benjaminen;
19. Gaber, Urien semea, Galaadco lurrean, Amorhear erregue Sehonen eta Bafango erregue Oguen lurrean, aurkinça hartan ciren gucian gainean.
20. Juda eta Israel ecin kondatuac ciren; baciren itsasoco legarra becembat: janez, edanez eta bozcariotan bici ciren.
21. Bada Salomonec, Filistindarren lurreco ibaitic Eguiptoco mugaraino bere azpico cituen erresuma guciac, ceinec escaincen baitziozcaten beren emaitzac eta cerbitzatzen baitzuten bere bicico egun gucietan.
22. Salomonen etcheco behar ciren, egun bakotch, hogoi eta hamar coro irin cethahatu eta hirur hogoi coro irin eho,
23. Hamar idi guicendu, hogoi idi alhapidetaco eta ehun ahari, sarthu gabe ihiciticaco oren, basahunz, basidi eta hegastin guicenduac.
24. Ecic berepeco cituen ibaiaz hunaindico eremu gucia, Thaphfatic Gaçaraino, eta toqui hequietaco erregue guciac, eta baquea çuen alde orotaric inguruan.
25. Salomonen bici gucian, Judan eta Israelen batbedera deusen beldurric gabe çagoen, bere mahatsaren eta picoaren azpian Danetic Bersaheeraino.
26. Salomonec bacituen çalditeguiac, berrogoi mila orguetaco çaldirençat eta hamabi mila azpico çaldirençat.
27. Lehenago aiphatu hamabi aitzindariec hazten cituzten; erregue Salomonen mahaineco behar cena ere artha handirequin ekarcen çuten bere orduan.
28. Halaber çaldien eta acienden garagarra eta lastoa eramaten çuten erregue cen lekura, içatu manuen arabera.
29. Jaincoac Salomoni orobat eman ciozcan çuhurtasuna, umotasun handi bat, eta izpirituco hedadura bat, itsas-bazterrean den legardia beçain çabala.
30. Eta Salomonen çuhurciac Eguiptoarren eta iguzqui-sorthaldecoen çuhurcia gaihencen çuen.
31. Guiçon guciac baino çuhurrago cen; çuhurrago Ethan Ezraharra baino, Maholen seme, Heman, Calcol eta Dorda baino; eta aiphutan cen inguruetaco jendaia orotan.
32. Halaber Salomonec eguin cituen hirur mila parabola, eta haren canticac içatu ciren mila eta borz.
33. Eta minçatu cen çuhaitz guciez, Libanen den cedrotic, harrasitic ilkitzen den hisoporaino, eta abereez, hegastinez, cierpeez eta arrainez.
34. Eta Salomonen çuhurciaz aiphatzen aditzen çutenac, populu gucietaric eta lurreco erregue gucien ganic ethorcen ciren haren çuhurciaz arguitzera.
15. Ixtiletic athera neçaçu, eta ez naiz hondatuco; athera neçaçu gaitzets nautenen escuetaric eta uren çolatic.
16. Ureco phesiac itho ez beneça, çurrumbiloac irets ez beneça, eta putzuco ahoa ez bedi hers ene gainera.
17. Ençun neçaçu, Jauna, ceren onguicoi baita çure urricalcortasuna; beguira çaçu ene gainera çure urricalpen handien arabera.
18. Ez beçaçu aldara çure beguithartea çure cerbitzariaren gainetic; laster ençun neçaçu, ecen hesturan nabila.
19. Atzarria çagozquio ene arimari, eta libra çaçu; salba neçaçu ene etsaien gatic.
20. Çuc badaquizquitzu ene laido, deboilamendu, ahalqueriac.
10. Erançun bat guehiago baliatzen da umoaren baithan, ecenetz ehun ukaldi çoroaren baithan.
11. Bethi aharraqueta dabila gaixtoa; bainan aingueru gogorra igorria içanen da haren contra.
12. Hobe da umeac ebatsi çaizcon harz ama bat buruz buru eguitea, ecenetz bere çoroquerian sinheste harcen duen erguel bat.
1. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, borthatic ardién artheguira sartzen eztena, baina da igaiten bercetaric, hura ohoin da eta gaichtaguin.
2. Baina borthatic sartzen dena, da ardien artzaina.
3. Huni borthalçainac irequiten drauca, eta ardiéc haren voza ençuten duté: eta bere ardiac deitzen ditu cein bere icenez, eta eramaiten ditu camporat.
4. Eta bere ardiac idoqui dituenean, hayén aitzinean ioaiten da: eta ardiac hari iarreiquiten çaizca, ecen eçagutzen dute haren voza.
5. Eta arrotz bati etzaizca iarreiquiren, baina ihes eguinen draucate: ceren ezpaitute eçagutzen arrotzén voza.
6. Comparatione haur erran ciecén Iesusec: baina hec etzeçaten eçagut cer cen hæy erraiten cerauena.
7. Erran ciecén bada berriz Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ni naicela ardién borthá.
8. Guciac cembat-ere ene aitzinean ethorri baitirade ohoin dirade eta gaichtaguin: baina ardiéc eztituzte hec ençun vkan.
9. Ni naiz borthá, nitaric baldin nehor sar badadi saluaturen da: eta sarthuren da eta ilkiren da, eta bazca eridenen du.
10. Ohoina ezta ethorten ardiac ebats eta hil eta deseguin ditzançat baicen: ni ethorri naiz vicitze dutençat, eta abundantia dutençát.
11. Ni naiz artzain ona: artzain onac bere vicia eçarten du bere ardiacgatic:
12. Baina mercenarioac, eta artzain eztenac, ceinenac ezpaitirade ardiac, dacussanean otsoa heldu dela, vtziten ditu ardiac, eta ihes eguiten du: eta otsoac harrapatzen eta barreyatzen ditu ardiac.
13. Eta mercenarioac ihes eguiten du, ceren mercenario baita, eta ezpaitu ardién ansiaric.
14. Ni naiz artzain ona, eta eçagutzen ditut neure ardiac, eta eçagutzen naiz neure ardiéz.
15. Aitac ni eçagutzen nauen beçala, nic-ere eçagutzen dut Aita: eta neure vicia eçarten dut neure ardiacgatic.
16. Berce ardiric-ere badut cein ezpaitirade arthegui hunetaco: hec-ere ekarri behar ditut: ecen ene voza ençunen duté, eta eguinen da artheguibat eta artzaimbat.
17. Halacotz maite nau ni Aitac, ceren nic eçarten baitut neure vicia, berriz hura har deçadançat.
18. Nehorc eztraut hura edequiten, baina nic dut eçarten hura neure buruz: bothere dut haren eçarteco, eta bothere dut berriz haren hartzeco. Manamendu haur recebitu dut neure Aitaganic.
19. Orduan berriz dissensione eguin cedin Iuduén artean propos haucgatic.
20. Eta erraiten çuten hetaric anhitzec, Deabrua du, eta erhotu doa: cergatic horri behatzen çaizquiote?
21. Bercéc erraiten çutén, Hitz hauc eztirade deabrua duenarenac: ala deabruac itsuén beguiac irequi ahal ditzaque?
22. Orduan Dedicationearen bestá eguin cedin Ierusalemen, eta neguä cen.
23. Eta passeatzen cen Iesus templean Salomonen galerian.