La Bible en un an

1. Berce batzuetara itzuli dut ene izpiritua, eta ikusi ditut iguzquiaren azpian eguiten diren çaphatzeac, eta hobengabeen nigarrac, eta nihor ez dela goçacari emateco; eta nihondic lagunçaric gabe, ecin iharduc dioçoquetela gaixtaguinen muthiriqueriei.
2. Eta erran dut hilac biciac baino hobequi direla;
3. Eta ustea hartu dut batzuec eta berceec baino çori hobea duela oraino sorthu ez denac, eta iguzquiaren azpian eguiten diren gaizquiac ikusi ez dituenac.
4. Berriz eman diotet beguia guiçonen lan guciei, eta ohartu naiz anceac lagunaren bekaizgoari çabalduac daudecela; eta hortan ere hutsalqueria eta behargabeco grina.
5. Çoroac bilcen ditu escuac eta jaten bere haraguiac, dioelaric:
6. Ahurtara bat hobe da descansurequin, ecenetz bi escuen bethea neke eta gogoco behardurarequin.
7. Beguiratuz, berce hutsalqueria bat ere aurkitu dut iguzquiaren azpian:
8. Halacoa pacant da, eta ez du berequin, ez semeric, ez anaiaric, eta halere ez da lanetic baratzen, era haren beguiac ez ditazque diruz ase; eta ez du gogoeta eguiten, erraten duelaric: Norençat hari naiz lanean, eta gabetzen dut ene bicia ene ontasunen goçotic? Hortan ere hutsalqueria eta behardura gaixtoena.
9. Hobe da beraz, pacant baino, bia elkarrequin içatea; ecic probetchu atheratzen dute beren pharçunergotic.
10. Batec erorcera eguin badu, berceac soincaturen du. Çorigaitz bakarrari! Ecen erori ditaqueenean, nihor ez du alchatuco duenic.
11. Eta bia balin badira lotan, elkar berotuco dute; nola berotuco da bakarra?
12. Eta baldin hequietaric bati nausitzen baçaio norbait, biec huni buru eguinen daroete; nekez trencatzen da hirur phirutaco soka.
13. Haur behar eta çuhur bat hobe da erregue çahar eta çoro bat baino, ceinac ez baitaqui aitzinetic gueroan ikusten.
14. Ecen batzutan bada presondeguitic eta burdinetaric, erregue içateco ilkitzen dena; eta berce bat, erregue sorthua, beharraren azpian higatzen dena.
15. Ikusi ditut bici diren guciac, dabilçala iguzquiaren azpian guiçon-gazte ondocoarequin, ceina erregueren ordain jaiquico baita.
16. Haren aitzinean içatu diren guciec eguiten dute nihonereco populu oste bat; eta guero ethorcecoac direnac, ez dira haren baithan boztuco. Bainan hori are hutsalqueria eta gogoco behardura.
1. Ez minça nola-nahica, eta çure bihotza Jaincoaren aitzinean solasaren atheratzera ez bedi laster içan; ecen Jaincoa ceruan da, eta çu lurrean; horren gatic eguiçu solas guti.
2. Hainitz grinari jarraiquitzen dira ametsac, eta solas hainitzetan aurkitzen da çoroqueria.
3. Cerbait botu eguin badioçu Jaincoari, bihurcea ez luça; ecen desgogaraco çaio aguinça gueçurti eta çoroa; bainan cer-ere botu eguin baituçu, bihur çaçu.
4. Hainitzez hobe da boturic ez eguitea, ecenetz aguindu botua ez bihurcea.
5. Çure ahoaz ez bekaturic eraguin çure haraguiari; eta ez erran aingueruaren aitzinean: Ez da probidenciaric; beldurrez-eta çure solasen contra hasarreturic, Jaincoac urmaria detzan çure escuetaco lan guciac.
6. Amets hainitz den toquian bada asco hutsalqueria eta solas elemenia bat: çu ordean içan çaiteci Jaincoaren beldur.
7. Ikusten baditutzu noharroinac çaphatuac, juiamendu borchatiarrac eta çucembidea osticatua herrialde batean, ez hortaz harri; ecen gora dena baino goragoco berce bat bada, eta hequiec baino handiago diren berceac ere badira;
8. Eta berçalde erregue batec manatzen dio bere azpico lur guciari.
9. Jaramana ez da diruz aseco, eta aberastasunac maite dituenac ez du hequietaric probetchuric atheratuco: hutsalqueria bat da beraz hori.
10. Ontasun hainitz den toquian, jale hainitz ere bada; eta jabeac cer du berce probetchuric, aberastasun hequiec bere beguiz ikusten dituela baicic?
11. Jan deçan guti edo hainitz, lanean hari denari loa goço çaio; bainan asetasunac ez du aberatsa lo eguitera uzten.
12. Bada berce gaitz bat ere guciz gaixtoa iguzquiaren azpian ikusi dudana: aberastasun beguiratuac beren jabearen caltetan;
13. Ecic atsecabe gaitzaren erdian galcen dira: jaio du seme bat, behartasun handian içanen dena.
14. Buluz ilki den beçala bere amaren sabeletic, buluz itzulico da, eta bere lanetic deusere ez du eramanen berequin.
15. Gaitz guciz urricalcecoa! Nola ethorri, hala itzulico da. Cer baliatuco da beraz haicearençat nekaturic?
16. Bere bicitzeco egun guciez jan du ilhumbeetan, grina hainitzen erdian, atsecabe eta gogoco ilhunduran.
17. Hargatic hau on iduritu çait niri, norc jan eta dan deçan, eta bozcarioz goça dadien bere lan, iguzquiaren azpian berac jasan duenaz, Jaincoac eman diozcan bere bicico egun lerroan; eta hori dela haren çathia.
18. Eta guiçon guciençat, ceinei Jaincoac eman baitiozcate aberastasunac eta ontasunac, eta hequietaric jateco ahala, beren çathiaz goçatzecoa, eta beren lanetic bozcario atheratzecoa; hori Jaincoaren dohain bat da.
19. Alabainan guti orhoituco da bere bicitzeco egunez, ceren Jaincoac goçoz betheco baitu haren bihotza.
20. Bada berme gaitz bat ere iguzquiaren azpian ikusi dudana, eta guiçonen artean arduracoa:
1. Guiçon bat ceinari Jaincoac eman içan baitiozca aherastasun, ontasun, ohoreac; eta haren arimac deusere ez du escas lehia duenetaric; eta Jaincoac ez dio eman hequiez goçatzeco ahala, bainan guiçon atze batec iretsico ditu: hori da hutsalqueria eta deithoragarritasun handia.
2. Norbaitec içan balitu ere ehun haur, bici içan balitz asco urthez eta adin handia ardietsi balu; baldin bere bician goçatzen ez baditu bere içançaco ontasunac eta ehorci gabe guelditzen bada; hortaz nic diot, hura baino hilori bat hobe dela.
3. Alabainan alferretan ethorri da, eta ilhumbeetara dihoa, eta ahanzpenac histuco du haren icena.
4. Iguzquia ez du ikusi, eta ez du eçagutu onguitic gaizquira nolaco artea den.
5. Eta bici içan balitz ere bi mila urthez, eta ontasunez goçatu ez balitz, ez othe doaci lasterrez oro leku berera?
6. Ahoarençat da guiçonaren lan gucia, bainan ez da betheco haren arima.
7. Çuhurrac cer du çoroac baino guehiago? eta cer du beharrac, ecenetz badohala bicia den toquira?
8. Nahi duçunaren ikustea hobe duçu, ez daquiçunaren lehia harcea baino: bainan hori ere hutsalqueria bat da eta gogo sendotasun bat.
9. Içan beharra dena, jadanic bere icenaz deithua da: jaquina da guiçon bat dela, eta hazcarragoarequin juiamendutan ecin iharduc deçaqueela.
10. Erabilcen da elhe asco, eta asco solaz eztabadetan, oro hutsalqueriaz betheac.
11. Haren leguea beguiratzen dutenen Eta haren manamenduen bethetzeaz orhoit direnençat.
12. Jaunac ceruan xuxendu du bere alkia, eta ororen gainera hedatuco da haren erreguetasuna.
18. Jauna benedica çaçue, haren aingueru guciec, indarrez ahaldun çaretenec, haren errana eguiten duçuenec, haren ahoco manuen bethetzeco.
19. Jauna benedica çaçue, haren armada guciec, haren manu-bethetzaile, haren nahia eguiten duçuenec.
20. Jauna benedica çaçue, haren eguinça guciec, haren jauntasuneco leku orotan; ene arima, benedica çaçu Jauna.
21. Guiçon çuhurra hazcar da; eta guiçon jaquinsuna indardun eta bizcor da;
22. Ceren neurriac hartuz eguiten baita guerla, eta salbamendua conseilu hainitz den toquian baita.
23. Eznaiz Apostolu? eznaiz libre? eztut Iesus Christ gure Iauna ikussi? etzarete çuec ene lana gure Iaunean?
24. Baldin bercén Apostolu ezpanaiz, çuen berere banaiz: ecen ene Apostolutassunaren cigulua çuec çarete gure Iaunean.
25. Ene defensá examinatzen nautenac baithara, haur da:
26. Ala extugu bothere iateco eta edateco?
27. Ala eztugu bothere emazte arreba baten gucietan erabilteco, berce Apostoluéc, eta Iaunaren anayéc, eta Cephasec beçala?
28. Edo, nic neurorrec eta Barnabasec eztugu bothere lanic ez eguiteco?
5. Norc guerlaric eguiten du bere despendioz behinere? norc landatzen du mahasti, eta haren fructutic eztu iaten? edo norc bazcatzen du arthaldea, eta arthaldearen eznetic eztu edaten?
6. Ala guiçonaren arauez gauça hauc erraiten ditut? ala Legueac-ere eztitu gauça hauc erraiten?
1. Ecen Moysesen Leguean scribatua da, Eztraucac ahoa lothuren idi bihitzen ari denari. Ala artha du idiéz Iaincoac?
2. Ala haur guciz guregatic erraiten du? segur haur guregatic scribatua da: ecen sperançatan behar du laboratzen duenac, laboratu: eta bihitzen duenac participant içateco sperançatan.
3. Baldin guc çuey gauça spiritualac erein badrauzquiçuegu, gauça handia da çuen carnalac biltzen baditugu?
4. Baldin berceac bothere hunetan çuen artean participant badirade, ceren ez cineçago gu? baina eztugu bothere hunez vsatu vkan: aitzitic gauça guciac suffritzen ditugu, Christen Euangelioari empatchuric batre eztemogunçát.
5. Eztaquiçue ecen sacrificioac eguiten dituztenéc, gauça sacrificatuetaric iaten dutela? eta aldarean emplegatzen diradenéc, aldarearequin perticipatzen dutela?
6. Hala gure Iaunac-ere ordenatu vkan draue Euangelioa predicatzen duteney, Euangeliotic vici diraden.
7. Badaric-ere nic gauça hautaric batez-ere eztut vsatu vkan. Eta gauça hauc eztitut scribatu, hala niri eguin daquidançat: ecen hobe nuque hil nendin ecen ez nehorc ene glorificamendua ezdeusetara deçan.
8. Ecen Euangelizatzen badut-ere, eztut ceren gloria nadin: ecen necessitateac eraguiten draut: eta maledictione niri-baldin euangeliza ezpadeçat.
9. Ecen baldin gogotic haur eguiten badut, sari dut: baina baldin gogoz garaitic eguiten badut, dispensationea eman içan çait.
10. Cer sari dut beraz? Euangelioa predicatzen dudanean, Christen Euangelioa deus hartu gabe predica deçadan, ezteçadan gaizqui vsat neure bothereaz Euangelioan.
11. Ecen gucietaric libre banaiz-ere, gucien suiectioneco neure buruä eguin vkan dut, gende guehiago irabaz deçadançát.
12. Eta eguin içan natzaye Iuduey Iudu beçala, Iuduac irabaz ditzadançát: Leguearen azpico diradeney, Leguearen azpico baninz beçala, Leguearen azpian diradenac irabaz ditzadançát.
13. Legue gabey Legue gabe baninz beçala, (Legue gabe ezpanaiz-ere Iaincoagana, baina Christen Leguearen azpico) Legue gabeac irabaz ditzadançát.
14. Eguin içan natzaye infirmoey infirmo beçala, infirmoac irabaz ditzadançát: guciey eguin içan natzaye gauça gucia, guciz batzu salua ditzadançat.
15. Eta haur eguiten dut Euangelioagatic, çuequin batean participant hartan eguin nadinçát.
16. Eztaquiçue ecen stadioan laster eguiten dutenéc, guciéc laster eguiten badutela, baina batec precioa hartzen duela? hala laster eguiçue non har baiteçaqueçue.
17. Eta combatitzen den gucia, regimenduz gauça gucietan vici da: eta hec eguiten duté coroa corrumpituren den baten vkaiteagatic: baina guc corrumpituren eztenagatic.
18. Nic bada hala laster eguiten dut, ez eztaquidala nola: hala bataillatzen naiz, ez aireari baneraunsa beçala.
19. Baina gaztigatzen dut neure gorputza, eta suiectionetara erekarten: eceinere maneraz bercey, predicatu ondoan, neuror reprobatu eriden eznadinçát.
Basque Bible 1571
Public Domain