1. Huna Aaronen eta Moisen ondocoac, Jauna Moisi Sinaico mendian minçatu içan cen egunean.
2. Eta hautchec dira Aaronen semeen icenac: Nadab haren seme çaharrena, guero Abiu, eta Eleaçar, eta Ithamar.
3. Horiec dira icenac Aaronen Seme aphecenac, ceinac içan baitziren gançutuac, eta ceinen escuac içan baitziren betheac eta consecratuac apheztasuneco eguimbideen bethetzecotzat.
4. Hil içan ciren bada haurric gabe Nadab eta Abiu, su atzea Jaunaren aitzinean escaincen çutelaric Sinaico mortuan: Eleaçarrec eta Ithamarrec apheztasuneco eguimbideac bethe cituzten beren aita Aaronen aitzinean.
5. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
6. Hurbilaraz çaçu Lebiren leinua eta jarraraz çaçu Aaron apheçaren aitzinean, cerbitza deçaten eta çain egon ditecençat,
7. Eta beguira detzaten, populuac lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean bihurtu behar dituen ohorei deratchicoten guciac,
8. Eta çain ditzaten tabernacleco unciac, hango eguimbideac bethetzen dituztelaric.
9. Eta emaitzaz emanen diozcatzute lebitarrac,
10. Aaroni eta bere semeei, ceinei utziac içan baitira Israelgo semeez. Bainan Aaron eta bere semeac eçarrico dituçu apheztasuneco eguimbideetaraco. Eguimbide horietara hurbilduco den arrotza hilen da.
11. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
12. Nic lebitarrac hartu ditut Israelgo semeen artetic, Israelgo semeetan amaren sabela idequitzen duen lehen-sorthu guciaren orde; eta lebitarrac eneac içanen dira.
13. Ecen lehen-sorthu guciac eneac dira, lehen-sorthuac jo ditudan ordutic Eguiptoco lurrean: enetzat sainduetsi ditut Israelen lehen-sorthuac oro, guiçonetic abereetaraino, eneac dira. Jauna naiz ni.
14. Eta Jauna Moisi minçatu cen Sinaico mortuan, cioelaric:
15. Athera çaçu cembat diren Lebiren semeac, beren aiten etcheca eta familiaca, guiçonqui hilabethe batecoac eta handic goitico guciac.
16. Moisec kondatu cituen Jaunac manatu beçala,
17. Eta Lebiren semeac kausitu ciren beren icenen arabera, Jerson, eta Caath, eta Merari.
18. Jersonen semeac: Lebni eta Semei.
19. Caathen semeac: Amram eta Jesaar, Hebron eta Ociel.
20. Merariren semeac: Moholi eta Musi.
21. Jersonen ganic ilki ciren bi familia, Lebnirena eta Semeirena:
22. Ceinetaricaco guiçonquiac, harturic hilabethe batecoac eta goiticoac, baitziren çazpi mili eta borz ehun.
23. Hauquiec tabernacle guibelean campatuco dira iguzqui-sarcetic,
24. Laelen seme, Eliasaph aitzindariaren azpian.
25. Eta batasuneco tabernaclean çain egonen dira,
26. Beguiratzeco tabernaclea bera eta hartaco estalguia, batasuneco hegazteguico athearen aitzinean hedatzen den bela, eta lorioco erridauac: tabernacleco lorio sarcean hedatzen den bela ere, eta aldareco cerbitzuco direnac oro, tabernacleco sokac eta hartaco tresna guciac.
27. Caathen ondoregoan dira Amramtarrac, Jesaartarrac, Hebrontarrac eta Ocieltarrac. Horiec dira Caatharren familiac, beren icenez kondatuac:
28. Hilabethe bateco eta goitico guiçonqui guciac dira çorci mila eta sei ehun: sainduteguian çain egonen dira,
29. Eta campatuco dira egüerdi-aldetic.
30. Elisaphan, Ocielen semea, içanen dute aitzindari:
31. Eta çainduco dituzte arka, mahaina eta ganderailua, aldareac eta Sainduteguico unci, hango eguimbidetan erabilcen direnac, bela eta horrelaco berce gauça guciac.
32. Bada, Aaron apheçaren seme, Eleaçar, lebitarretaco aitzindarien buruçaguia, içanen da sainduteguia beguiratzen duten çainçaileen gaineco.
33. Merarirenganicacoac dira Moholitarrac eta Musitarrac, beren icenez kondatuac:
34. Hilabethe bateco eta goitico guiçonqui guciac, sei mila eta berrehun.
35. Hequien aitzindari içanen da Suriel, Abihaielen semea; campatuco dira ipharretic.
36. Hequiec çaindu beharrac içanen dira tabernacleco oholac, hagac, habeac, habeen oinac, eta hequiei darraizcoten guciac:
37. Lorioco habeac inguruan beren oinequin, eta hesaulac sokequin.
38. Moisec eta Aaronec bere semeequin çaindu behar baitute sainduteguia Israelgo semeen erdian, campatuco dira batasuneco tabernaclearen aitzinean, erran nahi baita iguzqui-atheratzeco aldean: hurbilduco den edocein arrotz, hilen da.
39. Moisec eta Aaronec, Jaunaren manamenduaren arabera kondatu içan cituzten lebitar guciac, familiaca, hilabethe bateco eta goitico guiçonquiac içan ciren hogoi eta bi mila.
40. Eta Jaunac erran cioen Moisi: konda çatzu Israelgo semeetaco guiçonqui lehen-sorthuac hilabethe batecoac eta goiticoac, eta atheraco duçu hequien nombrea.
41. Eta hartuco daroztatzu lebitarrac Israelgo semeen lehen-sorthu gucien orde. Jauna naiz ni: eta lebitarren aciendac içanen dira Israelgo semeen aciendetaco lehen-sorthuen orde:
43. Eta guiçonquiac beren icenez, hilabethe batecoac eta goiticoac, içan ciren hogoi eta bi mila berrehun eta hirur hogoi eta hamahirur.
44. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
45. Har çatzu lebitarrac Israelgo semeen lehen-sorthuen orde, eta lebitarren abereac hequien abereen orde; eta lebitarrac içanen dira eneac. Jauna naiz ni.
46. Eta lebitarren nombrea xitzen duten Israelgo semeetaco berrehun eta hirur hogoi eta hamahirur lehen-sorthuen saritzat,
47. Hartuco dituçu buru bakotcheco borz siclo sainduteguico phisura. Sicloac hogoi obola ditu.
48. Eta diru hori Aaroni eta bere semeei emanen dioçute, goitico direnen saritzat:
49. Beraz goitico cirenen dirua, lebitarren ganic berrerosi cituztenena, hartu çuen Moisec,
50. Israelgo semeetaco lehen-sorthuen orde, mila hirur ehun eta hirur hogoi eta borz siclo sainduteguico phisura;
51. Eta diru hori eman cioten Aaroni eta haren semeei Jaunac manatu içan çuenaren arabera.
1. Eta Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen, cioelaric:
2. Lebitarren artetic athera çaçu cembat diren Caathen semea etcheca eta familiaca,
3. Hogoi eta hamar urthe dituztenac eta guehiago berrogoi eta hamar urthetaraino, batasuneco tabernaclean egotera eta beren eguimbideen eguitera sarcen diren guciac.
4. Huna Caathen semeen eguimbideac: batasuneco tabernaclean eta sainduren sainduan
5. Sarthuco dira Aaron eta bere semeac, campac higuitzecoac içanen direnean, eta athearen aitzinean hedatua den bela jautsico dute, eta hartaz inguratuco dute lekucotasuneco arka.
6. Eta berriz estalico dute larru gorrimorezco estalgui batez, eta gainean hedatuco dute saihal bat gucia moredina, eta hagac sarthuco dituzte.
7. Eta proposicioneco mahaina inguratuco dute saihal moredin batez, eta harequin eçarrico dituzte isensunciac eta xurruttoac, xatac eta libacioneen eguiteco unciac: oguiac içanen dira bethi hequien gainean:
8. Eta gainetic hedatuco dute saihal escarlat bat, eta berriz estalico dute larru gorrimorezco estalgui batez eta hagac sarthuco diozcate.
9. Hartuco dute halaber saihal moredin bat, ceintaz estalico baitute ganderailua bere criselu, suhats, muqueta eta olio-unci guciequin, arguien xuxenceco behar direnequin:
10. Eta gucien gainetic eçarrico dute larru gorrimorezco estalgui bat, eta hagac sarthuco dituzte.
11. Urhezco aldarea ere inguratuco dute oihal moredin batez, eta gainetic hedatuco dute larru gorrimorezco estalgui bat, eta hagac sarthuco dituzte.
12. Sainduteguian erabilcen diren unci guciac saihal moredin batez inguratuco dituzte, gainetic hedatuco dute larru gorrimorezco estalgui bat, eta sarthuco dituzte hagac.
13. Aldarea ere hautsetaric garbituco dute, eta purpurazco oihal batez inguratuco;
14. Harequin eçarrico dituzte hartaco eguimbideetan erabilcen diren tresna guciac, erran nahi da su-unciac, suhatsac, hiruhorcecoac, macoac eta phalac. Aldareco tresna guciac batean estalico dituzte larru gorrimorezco estalgui batez, eta hagac sarthuco dituzte.
15. Campac alchatzean, Aaronec eta bere semeec inguratu dituzquetenean sainduteguia eta hartaco tresna guciac, orduan Caathen semeac sarthuco dira tresna biribilcatu hequien eramateco: eta ez dituzte sainduteguico unciac uquituco, hil ditecen beldurrez. Horiec dira batasuneco tabernaclean Caathen semeec eraman beharrac.
16. Aphez-handi Aaronen seme Eleaçar içanen da hequien gaineco; hari dagoquio artha criseluen xuxenceco olioarena, isensu aphainduarena, bethi escaincen den sacrificioarena, gançutzeco olioarena, tabernacleco eguimbideei dagoquioten gauça guciena, eta sainduteguian diren tresna ororena.
17. Eta Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen, cioelaric:
19. Bainan artha emoçuete bici ditecin eta ez hil uquitzen balute sainduren saindua. Aaron eta bere semeac sarthuco dira barnera, berec erakutsico dituzte bakotcharen eguitecoac, eta berecico norc cer eraman behar duen.
20. Berceec curiostasunez ez beçote beguira sainduteguian diren gaucei, biribilcatuac diren baino lehen, bercenaz hilen dira.
21. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
22. Athera çaçu halaber etcheca, familiaca eta ahaidegoca cembatetara helcen diren Jersonen semeac,
23. Hogoi eta hamar urthetaric eta handic goiti berrogoi eta hamar urthetaraino. konda çatzu batasuneco tabernaclean sarcen eta cerbitzatzen diren guciac.
24. Huna cer diren Jersondarren familiaren eguimbideac:
25. Ekarrico dituzte tabernacleco erridauac, batasuneco hegazteguia, bigarren estalguia, eta gucien gaineco saihal gorrimorea, eta batasuneco tabernaclearen sarcean hedatzen den bela,
26. Lorioco erridauac, eta sarcean, tabernaclearen aitzinean den bela. Aldareari deratchicozten guciac, sokac eta cerbitzuco unciac
27. Ekarrico dituzte Jersonen semeec, Aaronen eta haren semeen manuen azpian: eta bakotcha jaquinsun içanen da ceren gainean escua eçarri behar duen.
28. Horra Jersondarren familiaren eguimbidea batasuneco tabernaclean; Aaron apheçaren seme Ithamarren escupeco içanen dira.
29. Merariren semeac ere cembat diren atheraco duçu familiaca eta beren aiten etcheca,
30. Hogoi eta hamar urthetaric eta handic goiti berrogoi eta hamar urthetaraino, beren eguimbideen bethetzera eta batasuneco lekucotasunaren cerbitzura sarcen diren guciac.
31. Huna hequien haxeac: Ekarrico dituzte tabernacleco oholac eta hartaco hagac, habeac eta hequien oinac,
32. Lorio inguruco habeac ere beren oin, hesaul, eta sokequin. Unci eta tresna guciac kondaturic hartuco dituzte, eta hala ekarrico dituzte.
33. Horra Meraritarren familiaren eguimbidea eta cerbitzua batasuneco tabernaclean: eta Aaron apheçaren seme Ithamarren escupeco içanen dira.
34. Moisec, Aaronec eta sinagogaco aitzindariec Caathen semeac kondatu cituzten beraz ahaidegoca eta beren aiten etcheca,
35. Hogoi eta hamar urthetaric eta goiti berrogoi eta hamargarren urtheraino, batasuneco tabernacleco cerbitzuan sarcen ciren guciac;
36. Eta kausitu ciren bi mila çazpi ehun eta berrogoi eta hamar.
42. Halaber kondatuac içan ciren Merariren semeac ahaidegoca eta beren aiten etcheca,
43. Hogoi eta hamar urthetaric eta goiti berrogoi eta hamargarren urtheraino, batasuneco tabernacleco eguimbideen bethetzera sarcen ciren guciac:
44. Eta kausitu ciren hirur mila eta berrehun.
45. Horra cembat ciren Merariren semeac Moisec eta Aaronec kondatu cituztenac, Jaunac Moisen arartecoz eman çuen manuaren arabera.
46. Lebitarretaric kondatuac içan ciren guciac, eta Moisec, Aaronec eta Israelgo aitzindariec hartu cituztenac icenez, ahaidegoca eta beren aiten etcheca,
47. Hogoi eta hamar urthetaric eta goiti berrogoi eta hamargarren urtheraino, tabernacleco cerbitzuan eta haxequetan sarcen cirenac,
48. Oro batean ciren çorci mila borz ehun eta laur hogoi.
49. Jaunaren hitzaren arabera Moisec kondatu cituen, ceini bere lan eta eguitecoac bereciz, Jaunac manatu içan cioen beçala.
1. Azqueneraino, estasioco Dabiden psalmoa.
2. Çure baithan, Jauna, içan dut ene iguriquitza, ez naiz bethi ahalcatua içanen; libra neçaçu çure çucentasunaren arabera.
3. Ene alderat makur çaçu beharria; laster eguiçu ni hesturatic atheratzera. Içan çaquizquit Jainco beguirale eta ihes-leku bat, ni salba neçaçunçat;
4. Çu çare alabainan ene indarra eta ihes-lekua, eta çure icenaren gatic bidaturen eta haciren nauçu.
5. Atheraturen nauçu gorde darotedan arte huntaric; ceren çu baitzare ene gueriçatzailea.
7. Higüin ditutzu gauça huts eta alferretan laket direnac. Bainan nic Jauna baithan eman dut ene phesquiça;
30. Prestua ez da behinere kordocatua içanen; gaixtaguinac aldiz, ez dira lurraren gainean egonen.
31. Prestuaren mihiac arguitaraturen du çuhurcia; gaixtaguinen mihia galduco da.
32. Prestuaren ezpainac beguiratzen dira atseguingarri denari, eta gaixtaguinen ahoa cimarkuari.
1. Egun hetan, gucizco gendetze handia cen becala, eta ezpaitzuten cer ian leçaten, dei citzan beregana Iesusec bere discipuluac, eta erran ciecen,
2. Compassione dut populuaz: ecen ia hirur egun du enequin daudela, eta eztuté cer ian deçaten.
3. Eta baldin igor baditzat baruric cein bere etcherat, flacaturen dirade bidean: ecen horietaric batzu vrrundanic ethorri içan dirade.
4. Eta ihardets cieçoten bere discipuluéc, Nondic hauc hemen nehorc ressasia ahal litzaque oguiz desertuan?
5. Eta interroga citzan, Cembat ogui dituçue? Eta hec erran ceçaten, Çazpi.
6. Orduan mana ceçan populua iar ledin lurrean: eta harturic çazpi oguiac, gratiác rendatu eta, hauts citzan, eta eman cietzen bere discipuluey, presenta litzatençat: eta presentatu cituzten populuaren aitzinean.
7. Bacituzten halaber arrain guti batzu, eta gratiác rendaturic, erran ceçan hec-ere presenta litzaten.
8. Ian ceçaten bada, eta ressasia citecen: eta altcha citzaten çathi soberatuetaric çazpi sasquitara.
9. Eta ian çutenac ciraden laur millaren inguruä, guero eman ciecén congit.
10. Eta bertan uncira sarthuric bere discipuluequin, ethor cedin Dalmanutha bazterretara.
11. Eta ethor citecen Phariseuac, eta has citecen harequin iharduquiten, hari cembeit signoren cerutic galdez caizcala, hura tentatzen çutela.
12. Orduan barnadanic bere spirituan suspirio eguinic, erran ceçan, Cergatic generatione haur signo galdez dago? eguiaz diotsuet generatione huni signoric etzayola emanen.
13. Eta hec vtziric, vncian berriz sarthuric iragan cedin berce aldera.
14. Eta ogui hartzera discipuluey ahanz cequién: eta oguibat baicen etzutén berequin vncian.
15. Eta mana citzan, cioela, Gogoauçue eta beguira çaitezte Phariseuén altchagarritic, eta Herodesen altchagarritic.
16. Eta baciharducaten elkarren contra, cioitela, Ceren oguiric eztugun da hori.
17. Eta hori eçagutu çuenean Iesusec, erran ciecen, Cer diharducaçue, ceren oguiric eztuçuen? oraino eztuçue consideratzen ez aditzen? oraino gogortua duçue çuen bihotza.
18. Beguiac dituçuelaric, eztacussaçue? eta beharriac dituçuelaric, eztançuçue? eta etzarete orhoit?
19.
20. Eta çazpiac laur milla guiçoney hautsi nerauztenean cembat sasqui çathiz betheric altchatu centuzten? Eta hec erran cieçoten, Çazpi.