1. Bada, eguin içan cen, Samuel çahartu cenean, bere semeac juie eçarri cituela Israelen.
2. Haren seme çaharrenaren icena cen Joel, eta bigarrenaren icena Abia. Bersabeen juie ciren.
3. Eta haren semeac etziren haren bide beretan ibili; bainan makurrerat eguin çuten jaramanqueriaz; dohainac onhetsi cituzten, eta çucentasunari bidegabe eguin cioten beren juiamenduetan.
4. Beraz Israelgo çahar guciac bilduric, Samuelen gana ethorri ciren Erramathara.
5. Eta erran çaroten: Huna non çahartu çaren, eta çure semeac ez dabilça çure bideaz. Berce jendaia guciec duten beçala, erregue bat eçar guçu gure juiatzeco.
6. Solasa etzen Samuelen gogaraco içatu, erran çutelacotz: Erregue bat iguçu gure juiatzeco. Samuelec othoitz eguin cioen Jaunari.
7. Jaunac erran cioen ordean: Ençun çaçu populuaren minçoa erraten darotzun gucietan; ecen etzare çu hastancen dutena, bainan bai ni, ez nadiençat horien gainean erreguina.
8. Eguiptotic atheratu ditudan egunetic eta orai arteo eguin içan dituzten eguitate gucien arabera, nola utzi bainaute eta Jainco arrotzac cerbitzatu baitituzte, hala eguiten darotzute çuri ere.
9. Orai beraz ençun çaçu horien minçoa: bainan argui çatzu eta aitzinetic erroçute horien gainean erreguinatuco den erreguearen çucena cer içanen den.
11. Eta erran cioten: Hau içanen da çuei manatuco duen erreguearen çucena: Hartuco ditu çuen semeac eta orga-lasterretan eçarrico ditu, eta çaldizco eguinen ditu eta bere orga-lasterraren aitzinean ibilaracico ditu;
12. Eçarrico ditu batzu mila guiçonen buruco, berceac ehun guiçonen; batzu bere lurren lanceco, berceac uzten bilceco; berce batzu bere harmen eta orga-lasterren eguiteco.
13. Çuen alabac ere eçarrico ditu usain goço eguiten, jateco xuxencen eta ogui eguiten.
14. Halaber hartuco ditu çuen landa, mahasti eta olibadi hoberenac, eta bere cerbitzariei emanen diozcate.
15. Çuen uztetaco eta mahastietaco goçoen hamarrenac ere alchaturen ditu, bere ebaquiei eta cerbitzariei emateco.
16. Halaber çuen muthilac, nescatoac, guiçon-gazte hoberenac eta astoac hartuco ditu, eta bere lanetan eçarrico ditu.
17. Hartuco ditu orobat çuen arthaldeetaco hamarrenac, eta ceronec içanen çarete haren cerbitzuco.
18. Eta egun hartan dei eguinen duçue ceronec hautatu duçuen çuen erreguearen contra, eta Jaunac etzaituztete orduan ençunen, ceren ceronec galdatu duçuen erregue.
19. Populuac ordean etzuen ençun nahi içan Samuelen solasa, bainan erran çuten: Ez, erregue bat içanen da gure gaineco.
20. Eta gu ere içanen gure berce populuac beçala: eta gure erreguec juiatuco gaitu, gure aitzinean ibilico da, eta gure guerletan guretzat guducatuco da.
21. Samuelec aditu cituen populuaren solas guciac, eta Jaunaren beharrietara ekarri cituen.
22. Jaunac ordean Samueli erran cioen: Ençun çaçu horien solasa, eta erregue bat gainean eçar çoçute. Eta Samuelec Israelgo guiçonei erran cioeten: Cein bere hirira goan bedi.
1. Benjaminen bacen guiçon bat Cis deitzen cena, ceina battzen Abielen semea, Abiel Serorrena, Seror Becorathena, Becorath Aphiarena, Aphia Jeminirena, eta indarrez hazcarra cen.
2. Eta seme bat baçuen Saul deitzen cena, guiçon eder eta tantaia, eta Israelgo seme gucietan etzen hura baino handiagoric; sorbaldetaric eta goiti agueri cen populu guciaren gainetic.
3. Bada, Saulen aita Cisen asto urrixac galdu ciren, eta Cisec Saul bere semeari erran cioen: Muthiletaric bat har çaçu çurequin, eta jaiquiric çoaci eta astoac bilha çatzu. Hauquiec Efraimgo mendia gaindi iragan ondoan,
4. Eta Salisaco lurra gaindi, astoac kausitu gabe, halaber iragan ciren Salimgo lurretic, eta etziren han: guero jo çuten Jeminico lurra barna, eta etzituzten batere kausitu.
6. Muthilac erran cioen: Huna, Jaincoaren guiçon bat bada hiri hortan, guiçon aiphatua; harec erran guciac, hutsic gabe guerthatzen dira. Goacen beraz orai horrat; beharbada cerbait argui emanen darocu hunat erakarri gaituen urhatsaren gainean.
7. Saulec bere muthilari erran cioen: Goacen berehala, bainan cer eramanen diogu Jaincoaren guiçonari? goan da gure murchiletaco oguia; Jaincoaren guiçonari emateco ez dugu ez jatecoric, ez berceric.
8. Muthilac berriz ihardetsi cioen Sauli, eta erran: Huna estater cilharrezco baten laurdena ene escuan kausitu dela; eman deçogun Jaincoaren guiçonari, argui gaitzan gure bidearen gainean.
9. (Behiala Israelen hunela minçatzen cen Jaunaren consultatzera goaten cena: Çatozte, goacen ikuslearen gana. Ecen orai profeta aiphatzen dena, lehenago ikustea deitzen cen.)
10. Eta Saulec bere muthilari erran cioen: Ona da çure solasa. Çato, goacen. Eta Jaincoaren guiçona çagoen hirira goan ciren.
11. Eta hirico patarra gora cihoacelaric, atzeman cituzten nescatcha batzu urquetara atheratzen cirenac, eta erran cioeten: Hemen da ikustea?
12. Hauquiec ihardetsi cioeten: Hemen da, huna çuen aitzinean, higui çaizte; ecen hirira egun ethorria da, ceren egun baita populuaren sacrificioa leku goran.
13. Hirian sarcean, berehala kausituco duçue igan dadien baino lehen leku goran jatera; ecen populuac ez du janen hura ethorri arteo, ceren berac benedicatzen baitu bitima, eta guero janen dute deithuac direnec. Orai igan çaizte beraz, ceren egun aurkituco baituçue.
14. Hirira igan ciren. Eta hiriaren erditic cihoacelaric, Samuel aguertu cen hequien bidera atheratzen cela, leku gorara igaiteco.
15. Bada, Jaunac Samueli gauça aguertu cioen Saul ethorri baino egun bat lehenago, erraten cioelaric:
16. Oraico oren huntan berean, bihar çure gana igorrico dut guiçon bat Benjamingo lurretic, eta hura buruçagui gançutuco duçu Israelgo ene populuaren gainean; eta ene populua atheratuco du Filistindarren escutic; ceren beguiratu baitiot ene populuari, ecic haren oihua heldu içan da ene gana.
17. Samuelec ikusi çuenean Saul, Jaunac erran cioen: Huna nic erran darotzudan guiçona, bau erreguinatuco da ene populuaren gainean.
18. Bada, Saul Samueli hurbildu citzaioen athearen erdira, eta erran cioen: Erakuts diçadaçu, othoi, non den ikuslearen etchea.
19. Eta Samuelec erran cioen Sauli: Ni naiz ikuslea; ene aitzinean igan çaite leku gorara, egun jan deçaçun enequin, eta bihar goicean utzico çaitut; eta bihotzean ditutzun guciac erranen darozquitzut.
20. Eta herenegun galdu ditutzun astoez ez içan grinaric, ceren atzemanac baitira Eta norençat içanen dira Israelen diren hoberen guciac? ez othe dira çuretzat eta çure aitaren etche guciarençat?
21. Bainan Saulec ihardetsi cioen: Ez othe naiz Jentiniren semea, Israelen leinu ttipienetic? eta ene ahaidegoa ez othe da Benjaminen leinuco familia gucietan azquena? certaco beraz iharduqui darotaçu solas hori?
22. Samuelec harturic Saul eta bere muthila, sarraraci cituen barazcarico salhara, eta lekua eman cioeten comitatuac cirenen buru-buruan; ecen baciren hogoi eta hamar bat guiçonen ingurua.
23. Eta Samuelec erran cioen jateco xuxençaileari: Ekarçu eman darotzudan eta bazterrerat eçarceco manatu çaitudan çathia.
24. Jateco xuxençaileac beraz hartu çuen sorbalda bat eta Saulen aitzinean eçarri çuen. Eta Samuelec erran cioen: Horra cer guelditu den, eçar çaçu aitzinean eta jan çaçu, ceren berariaz çuretzat beguiratua içan baita, populua deithu dudanean. Saulec egun hartan Samuelequin jan çuen.
25. Leku goratic hirira jautsi ciren, eta Samuel Saulequin minçatu cen hegazteguico salhan. Saul etzan cen salha hartan eta lo eguin çuen.
26. Goicean jaiqui cirenean, arguitzen hari çuen, eta Samuelec Saul deithu çuen salhan, cioelaric: Jaiqui çaite, eta goatera utzico çaitut. Saul jaiqui cen, eta biac ilki ciren, erran nahi da hura eta Samuel,
27. Eta hiriaren behereco burura jausten cirelaric, Samuelec erran cioen Sauli: Erroçu çure muthilari dihoala gure aitzinean, eta iragan dadiela; çu ordean çaude aphur bat, Jaunaren hitzaz jaquinsun eguin çaitzadan.
9. Eguin içan darotzut ene biciaren aithorra; ene nigarrac eçarri ditutzu çure aitzinean. Çure aguinçac dakarren beçala,
10. Orduan ene etsaiac bulkatuac içanen dira guibelerat. Edocein egunez dei eguin deçaçudan, hara non eçagutzen dudan ene Jaincoa çarela.
11. Jaincoa baithan laudaturen dut haren hitza; Jauna baithan laudaturen dut haren aguinça; Jaincoa baithan içan dut ene iguriquitza, ez naiz içanen guiçonac eguin diçaquetanaren beldur.
12. Jaincoa, ene baithan bici dira esquer onetan bihurturen darozquitzutan botuac;
13. Ceren atheratu duçun ene bicia herioaren aztaparretic eta ene oinac behaztopatic beguiratu, Jaincoaren gogara eguin deçadan bici direnen arguitara.
14. Beharraren egunac, oro gaixtoac dira; gogo descansuac iduri du bethi dirauen barazcari bat.
15. Guti, Jaunaren beldurrarequin, hobe da, ecenetz dirutze handi eta ecin-asezcoac.
15. Eta copa harturic gratiác rendatu cituenean erran ceçan, Har eçaçue haur, eta parti eçaçue çuen artean. 18 Ecen erraiten drauçuet eztudala edanen aihenaren fructutic, Iaincoaren resumá ethor daiteno.
16.
17. Eta harturic oguia, gratiác rendatu cituenean, hauts ceçan: eta eman ciecén, cioela, Haur da ene gorputza çuengatic emaiten dena: haur eguiçue ene memoriotan.
18. Halaber copa-ere eman ciecén, affal ondoan cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean, cein çuengatic issurten baita.
19. Badaric-ere huná, ni traditzen nauenaren escua, enequin da mahainean.
20. Eta segur guiçonaren Semea, ordenatu içan den beçala badoa: guciagatic-ere maledictione guiçon hari, ceinez traditzen baita.
21. Orduan hec has cequizquión bata berceari galde eguiten elkarren artean, eya cein cen hetaric hura eguinen luena.