1. Erregue eta Aman sarthu ciren beraz erreguinarequin edatera.
2. Eta bigarren egunean ere, erreguec, arnoac berotu çuen ondoan, erran çaroen erreguinari: Esther, cer galdatzen duçu eman daquiçun? cer nahi duçu eguin dadien? galdatzen bacindu ere ene erresumaren erdia, ardiets cineçaque.
3. Estherrec ihardetsi çaroen: Oi erregue, gracia aurkitu badut çure beguietan, onhets dieçadatzu bicia, ceinarençat, othoitzez bainagoçu, eta ene populua, ceinarençat, errequeitzen baitzaitut.
4. Ecen ni eta ene populua arthiquiac gare lehertuac, sarrasquituac eta galduac içateco. Eta oxala gathibutzat salduac baguindedi! jasanquiçun liçate çorigaitza, eta ixilic niagoque auhenequin; bainan orai etsai bat badugu ceinaren odolguirotasuna erregueren gain bihurcen baita.
5. Eta erregue Asueroc ihardestean erran çuen: Nor da hura, eta cer ahaletacoa da horren eguitera ausartatzeco?
6. Eta Estherrec erran çuen: Gure etsai eta ixterbegui guciz gaixto hura, Aman da. Hori aditzearequin, Aman harritua guelditu cen, ecin jasanez erregueren eta erreguinaren beguitharteac.
7. Erregue berriz, hasarretan jaiqui cen, eta barazcarico toquitic goan cen baratze çuhaitzez bethe batera. Aman ere xutitu cen Esther erreguinaren othoizteco bere biciarençat; eçagutu çuen ecic cer asturu çaducan erreguec harençat.
8. Erregue itzuli cenean baratze çuhaitsutic eta barazcarico lekuan sarthu cenean, atzeman çuen Amanec bere burua arthiqui çuela Esther etzana cen ohearen gainera, eta erran çuen: Cer erreguinari ere ene etchean, ene aitzinean borcha eguin nahi dio! Hitza erregueren ahotic atheratu orduco, Amani berehala estali çaroten beguithartea.
9. Eta Harbonac, erregueren cerbitzuan çaroen ebaquietaric batec erran çuen: Amanen etchean bada berrogoi eta hamar besoz gora den urkabe bat, xuxendu çuena Mardoqueorençat, ceina erregueren onetan minçatu baita. Erreguec ihardetsi çaroen: Hau urka çaçue hartaric.
10. Hargatic Aman urkatua içan cen Mardoqueorençat xuxendu çuen urkabetic, eta jabaldu cen erregueren hasarrea.
1. Egun hartan Asuero erregueac Aman Juduen etsaiaren etchea eman çaroen Esther erreguinari, eta Mardoqueo aguertu cen erregueren aitzinera; ecen Estherrec aithortu çaroen bere osaba çuela.
2. Eta erreguec hartu çuen Amani kenaraci çaroen erreztuna, eta Mardoqueori eman çaroen. Estherrec berriz, Mardoqueo eçarri çuen bere etchearen buruan.
3. Horiec ez asquiz, bere burua nigarrez arthiqui çuen erregueren oinetara, eta minçatu citzaioen othoizca mana ceçan alferretara bihur citecen Aman Agagtarraren gaixtaqueria eta Juduen contra asmatu cituen cimarku tzarrac.
4. Erreguec escuaz hedatu çaroen ohitzaren arabera urhezco erregue-makila, ceintaz eguiten baitzen barkatiartasuneco eçagutzaria. Eta erreguina jaiquiric, xutic eman cen erregueren aitzinean,
5. Eta erran çuen: Erreguec atseguin badu, eta beren beguietan gracia aurkitu badut, eta ene othoitza ez baçaio desgogaraco, errequeiez nago gutun berri batzuz oneratuac içan ditecen Aman Juduen celatari eta etsaiaren lehenagoco gutunac, ceinetaz erregueren herrialde orotara igorri baitzuen Juduen galceco manua;
6. Ecen nola jasanen ahal ditut ene herritarren sarrasquia eta heriotzea?
7. Erregue Asueroc ihardetsi çaroten Esther erreguinari eta Mardoqueo Juduari: Estherri eman diot Amanen etchea, eta manatu dut Aman bera içan çadien gurutzeari lothua, ceren ausartatu den bere escua Juduen gainean eçarcera.
8. Iscriba çaçue beraz Juduei çuen gogoco den beçala erregueren icenean, gutunac joz ene erreztunaz. Ecen hau cen ohitza, erregueren icenean igorriricaco gutunei eta haren erreztunaz joac cirenei nihor ez baitzen enferraric eguitera ausartatzen:
9. Eta erregueren gutun-eguileac eta iscribauac deithuric, (bada, hura cen hirugarren hilabethe, siban deitzen cenaren erditsua), hilabethe haren hogoi eta hirugarren egunean gutunac iscribatuac içan ciren, Mardoqueoc nahi içan çuen beçala, Juduei, eta Indietaric Ethiopiarainoco seietan hogoi eta çazpi herrialdeen buruco ciren buruçagui, aitzindari eta juieei, eta herrialde bakotchari, jendaqui bakotchari eta Juduei, ceini bere minçaia eta letraz, oroc iracur eta adi cetzaztençat.
10. Eta erregueren icenean igorcen ciren gutun horiec haren erreztunaz joac içan ciren eta bidaliac lasterreguile batzuez, ceinec herrialde guciac gaindi laster eguinez, gutun çaharrac aitzin cetzaztençat guerozticaco berriez.
11. Erreguec manatu çaroten Juduen gana goan citecen hiri bakotchean, eta batera bilaraz cetzazten beren bicien çain egoteco, beren etsai gucien hilceco eta xahutzeco hequien emazte, haur eta etcheequin, eta hequien buluzquinez jabetzeco.
12. Eta herrialde gucietan egun bat içan cen eçarria asperraldi horrençat, erran nahi da adar deitzen den hamabigarren hilabetheco hamahirugarren eguna.
13. Eta hau cen gutun harec çaducana, jaquina içan cedin erregue Asueroren azpico ciren lur eta populu gucietan, Juduac beren etsaietaric aspercunde atheratzera abian cirela.
14. Eta lasterreguileac ilki ciren berrien çalhuqui eramatera, eta erregueren erabaquia Susanen afixatua içan cen.
15. Mardoqueoc berriz, jaureguitic eta erregueren aitzinetic ilkiric, distiratzen çuen erregue-soinecoequin, erran nahi da moredin eta ceru-coloreequin, urrezco koro bat çuelaric buruan, eta sedazco eta purpurazco capa bat soinean. Eta hiri gucia bozcarioz jauci cen.
16. Bada, argui berri batec iduri çuen ilkitzen cela Juduen gainera, bozcario, ohore eta bestac.
17. Populu gucien artean, hirietan eta herrialdeetan, erregueren manuac helcen ciren toqui gucietan, harrigarrizco bozcarioa cen; janthordu, barazcari eta bestaric baicen etzen, hambatetaraino non berce jendaqui eta sinhesteco ciren asco bildu baitzien Juduen erliyione eta ceremonietara; ecen judu icenaren beldur handi batec hartu cituen oro.
7. Çure ezquerrean erorico dira mila, eta escuinean hamar mila; ez da ordean bat hurbilduco çuri.
9. Ecen, Jauna, çu çare ene iguriquitza; Guciz-Gora hartu duçu çure ihes-lekutzat.
10. Gaitza ez da çure gana helduco, eta açotea ez da hurbilduco çure olhara.
11. Ecen bere aingueruei eman diote çutaz cargu, çaint cetzaten çure bide gucietan.
12. Ekarrico çaituzte beren escuetan, beldurrez oinaz jo deçaçun harria.
13. Aspicaren eta basilicaren gainean ibilico çare, eta osticaturen ditutzu lehoina eta erainsuguea.
14. Ceren ene baithan iduqui duen bere phesquiça libratuco dut; gueriçatuco dut, ceren eçagutu duen ene icena.
15. Niri eguin darot oihu, eta ençunen dut nic; harequilaco içanen naiz hesturetan; atheratuco dut eta ospatuco.
16. Betheco dut egunen lucetasunaz, eta erakutsico diot ene salbamendua.
17. Iraiçaçu trufaria, eta harequin goanen da aharra, eta baratuco dira makur eta irainac.
10. Bihotzeco garbitasuna maite duenac, bere ezpainetaco esquer ederra gatic içanen du adisquidetzat erregue.
11. Iustificaturic bada Fedez, dugu baque Iaincoa baithara Iesus Christ gure Iaunaz.
1. Ceinez are vkan baitugu sartze haur fedez gratia hunetara, ceinetan fermu baicaude, eta gloriatzen baicara Iaincoaren gloriaren sperançán.
2. Eta ez haur solament, baina are gloriatzen gara tribulationetan, daquigularic ecen tribulationeac patientia ekarten duela.
3. Eta patientiác experientia, eta experientiac sperançá.
4. Eta sperançác eztu confunditzen, ceren Iaincoaren amorioa eraitsia baita gure bihotzetan eman içan çaicun Spiritu sainduaz.
5. Ecen Christ, oraino indar gabe guinela, bere demborán infidelacgatic hil içan da.
6. Ecen miraz iustoagatic nehor hiltzen da: baina aguian norbeit ventura leite cembeit vnguieguilegatic hiltzera.
7. Baina certificatzen du bere charitatea gu baithara Iaincoac, ceren oraino bekatutara abandonnatuac guinela, Christ guregatic hil içan baita.
8. Anhitzez areago beraz orain haren odolaz iustificaturic, harçaz salbu içanen gara hiratic.
9. Ecen baldin etsay guinela reconciliatu içan bagara Iaincoagana haren Semearen herioaz, anhitzez areago reconciliaturic saluaturen gara haren viciaz.
10. Eta ez haur solament baina gloriatzen-ere bagara Iaincoa baithan Iesus Christ gure Iaunaz, ceinez orain reconciliatione recebitu baitugu.
11. Halacotz, nola guiçon-batez bekatua mundura sarthu içan baita, eta bekatuaz herioa: eta halaz guiçon gucietara herioa heldu içan da, ceren guciéc bekatu eguin baituté.
12. Ecen Leguerano bekatua munduan cen, baina bekatua ezta imputatzen legueric eztenean
13. Baina regnatu vkan du herioac Adamganic Moysesganano, bekaturic eguin eztutenén gainean-ere Adamen transgressionearen façoinera cein baita ethorteco cenaren figura.
14. Baina dohaina ezta offensá beçala: ecen baldin baten offensáz anhitz hil içan badirade, anhitzez areago Iaincoaren gratiá, eta guiçon-batez den gratiaren dohaina, cein baita Iesus Christ anhitzetara abondatu içan da.
15. Eta ezta dohaina bekatu eguin duen batez sarthu içan den gaucá beçala: ecen hoguena offensa batetaric sarthu içan da condemnationetan: baina dohaina, da anhitz offensataric iustificationetan.
16. Ecen baldin baten offensaz herioac regnatu vkan badu, anhitzez areago iustitiazco gratiaren eta dohainaren abundantiá recebitzen dutenéc vicitzetara regnaturen duté Iesus Christ batez.
17. Bada nola offensa batez hoguena ethorri baita guiçon gucietara condemnationetan: hala iustificatzen gaituen iustitia batez ethorri da dohaina -ere guiçon gucietara vicitzezco iustificationetan.
18. Ecen nola guiçon baten desobedientiáz, bekatore anhitz eguin içan baitirade, hala baten obedientiáz iusto anhitz eguinen dirade.
19. Eta Leguea berçalde sarthu içan da handi ledinçat offensá: baina non handitu içan baita bekatua, han abundosago içan da gratiá:
20. Nola regnatu baitu bekatuac heriotara, hala gratiác-ere regna leçançát iustitiaz vicitze eternaletara, Iesus Christ gure Iaunaz.