1. Bethor, ene bihotzecoa bere baratzera, eta jan beça bere sagarretaco fruitua. Ethorri naiz ene baratzera, ene arreba, ene esposa: bildu içan dut ene mirra ene balsamuequin: jan dut bresca ene eztiarequin: edan dut ene arnoa ene esnearequin: jan çaçue, adisquideac, eta edan çaçue, eta hordi çaitezte, ene bihotzecoac.
2. Lotan naiz, eta ene bihotza atzarria dago: ai! ene bihotzecoaren minçoa! Berac jotzen darot athea, dioelaric: Idequi diçadaçu, ene arreba, ene maitea, ene usoa, ene nothagabea; ecen burua dut ihincez bethea, eta ileac gauetaco ur-xortez.
3. Eraunci içan dut ene soina, nola jaunciren dut berriz? Garbitu içan ditut çangoac, nola lohi berriz?
4. Ene bihotzecoac escua cirritutic sarthu du, eta ene barnea laztu du haren uquitzeac.
5. Jaiqui naiz ene bihotzecoari idequitzera: ene escuei çarioten mirra, eta usain goçoenac ene erhiei.
6. Idequi içan diot ene bihotzecoari ene atheco crisqueta: hura ordean aldaratua cen eta aitzina iragana. Ene arima urthu da hura minçatu içan deneco: bilhatu dut, eta ez dut aurkitu: deithu dut, eta ez darot ihardetsi.
7. Hirian inguruca dabilçan çainec atzeman naute; jo eta uspelcatu naute; harrasi-çainec eraman darotade ene capa.
8. Othoizten çaituztet, Jerusalemeco alabac, baldin aurkitzen baduçue ene bihotzecoa, erroçue amodioz ahiduran nagoela.
9. Cer du bada çure maitheac berce batec ez duenic, oi andreetaric ederrena? Cer du çure maitheac berce batec ez duenic, huneletan othoizteco gu?
10. Ene bihotzecoa xuri-gorria da, asco milen artean berecia.
11. Haren burua da urhe ederrena iduri: haren ileac, belea bera beçain belçac, palmondoaren gandoac iduri.
12. Haren beguiec iduri dute uso esnean garbituac ur-xirripen bazterretan, eta ur lasterren heguietan egoten direnac.
13. Haren mathelac dira balsamuzco larraintto bat beçala, balsamuguinec xuxendua: haren ezpainac iduri dute mirra hautena dakarreten liliac.
14. Haren escuac urhezcoac dira, thornuan thornatuac eta moredinez betheac. Haren sabelac iduri du bolia çafirrez berreguindua.
15. Haren çangarrac dira marmolazco habeac beçala, urhezco asentuen gainean. Ederra da Libango mendia beçala, berecia cedroa beçala.
16. Haren minçoa ecin-guehiago eztia da, eta bera osoqui guragarria: horra nolacoa den ene bihotzecoa, eta bera da ene adisquidea, oi Jerusalemeco alabac.
1. Ene bihotzecoa jautsi içan da bere baratzera balsamuetaco larrainera, baratzetan harceco bere janharia, eta lilien bilceco.
2. Ni ene bihotzecoarena naiz, eta enea da ene bihotzecoa, lilien artean hazten dena.
3. Ederra çare, ene maitea, goçoa eta berreguina Jerusalem beçala: lazgarri çare lerrotan pharatua den armada beçala.
4. Bazter çatzu beguiac ni ganic, ceren ene baitharic jauçaraci bainaute. Çure ileac dira Galaadetic aguertu den ahunz-arthaldea iduri.
5. Çure horçac dira garbitzeco lekutic igan diren ardiac beçala, guciac ume biritchiequin, eta ez da hequietan ançuric.
6. Nola mingranaren axala, hala dira çure mathelac, çutan gordeac direnac aiphatu gabe.
7. Hirur hogoi dira erreguinac, eta laur hogoi ohaideac, eta erran ez-daiteque cembat diren nescatcha gazteac.
8. Bainan bat da ene usoa, itzalgabea; bakarra da bere amarena, bere burhasoaren escutic hautatua. Nescatchec ikusi içan dute eta goraqui deithu guciz dohatsua: erreguinec eta ohaideec goretsi içan dute.
9. Cein da andre heldu den hau, argui-urratzea heldu den beçala, ederra nola ilharguia, çoragarria nola iguzquia, lazgarri nola armada lerroca pharatua?
10. Jautsi naiz helçaurretaco baratzera, ikustecotzat haranetaco sagardiac, beguiratzecotzat hea loratu diren mahastiac, eta musquildu mingranac.
11. Ez dut jaquin: ene arimac nahasi nau, Aminadaben urka-lasterren ariaz.
13. Eta Jaincoac bere populua handizqui berhatu çuen, eta bere etsaien gainean hazcartu.
24. Itzuli çuen Eguiptoarren bihotza, higüin ceçaten haren populua, eta maula eguin cioçoten haren cerbitzariei.
25. Igorri cituen Moise, bere cerbitzaria, eta Aaron, ceina baitzuen hautatu.
26. Hequien baithan eçarri çuen eçagutzarien eta sendagailen eguiteco ahala Camen lurrean.
27. Ilhumbeac igorri eta bazterrac ilhundu cituen, eta etzituen garraztu bere solasac.
28. Hequien urac odoletara aldatu eta arrainac hilaraci cituen.
29. Hequien lurrac eman cituen iguelac hequien erregueen guela barneenetaraino.
30. Ez hari cein-guehiagoca gaixtaguinequin, eta ez ekar bekaizgoric guiçatzarrei;
19. Ecen gaixtoec ez dute guerocoaren phesquiçaric, eta gaixtaguinen arguia hilen da.
20. Baldin guiçonén eta Aingueruen lengoagez minça banadi, eta charitateric eztudan, eguin naiz cobre soinu eguiten duenaren, edo cymbala dindatzen duenaren pare.
1. Eta baldin banu prophetiazco dohaina, eta naquizquian mysterio guciac eta scientia gucia: eta nuen fede gucia, hambat non mendiac transporta nitzan, eta charitateric eztudan, deus eznaiz.
2. Eta baldin distribui baditzat neure on guciac paubrén hatzeco, eta baldin eman badeçat neure gorputza erre içateco, eta charitateric eztudan, etzait deus probetchatzen.
3. Charitatea patient da, benigno da, charitatea ezta inuidioso: charitateac eztu insolentiaric, eta ezta hancen:
4. Eztu deshonestateric eguiten, eztabila bere probetchuén ondoan, ezta despitatzen: eztu gaitzic pensatzen:
5. Ezta bidegabeaz alegueratzen, baina alegueratzen da eguiaz.
6. Gauça guciac pairatzen ditu, gauça guciac sinhesten ditu, gauça guciac speratzen ditu, gauça guciac suffritzen ditu.
7. Charitatea nehoiz-ere ezta erorten: baina are prophetiác abolituren dirade, eta lengoagéc fin harturen duté, eta scientiá abolituren da.
8. Ecen partez eçagutzen dugu eta partez prophetizatzen.
9. Eta perfectionea ethorri datenean, orduan partez dena abolituren date.
11. Ecen orain mirail batez ikusten dugu ilhunqui: baina orduan beguithartez beguitharte ikussiren dugu: orain eçagutzen dut partez, baina orduan eçaguturen dut eçagutu-ere naicén beçala.
12. Bada orain badaude hirur gauça hauc, fedea, sperançá, charitatea: baina hautarico handiena charitatea da.