La Bible en un an

1. Bere etchea, berriz, hamahirur urthez eguin çuen Salomonec, eta azquen akabançaraino eraman çuen.
2. Eguin çuen halaber Libango oihaneco etchea, ceinac luçara ehun beso baitzituen, çabalera berrogoi eta hamar beso, eta gorara hogoi eta hamar beso; eta lau ibiltoqui cedrozco habeen artean; ecic cedro-çurac habetzat lantharaci cituen.
3. Cedrozco oholez bobedatu çuen gaina oro, ceina berrogoi eta borz habez jasana baitzen. Lerro bakarrac cituen hamaborz habe,
4. Bata bercearen parrean eçarriac,
5. Eta elkarri beguira çaudenac, habeen artean bardina celacotz hutsartea. Habeen gainean baciren lau heguitaco laçac, oroz bardinac.
6. Eta eguin çuen lorio bat habeequin berrogoi eta hamar beso cituena luçara eta hogoi eta hamar çabalera; eta berce lorio bat, lorio handienaren parrean, habeequin, eta trebesadura bat habeen gainean.
7. Eguin çuen tronuco lorioa ere, ceinetan baitzen tribunala, eta cedroz estali çuen azpitic gaineraino.
8. Eta lorioaren erdian bacen etchetto bat orobat lanthua, ceinetan jarcen baitzen juiatzeco. Eguin çuen halaber Faraonen alabarençat (ceina emaztetzat hartu baitzuen Salomonec), etche bat lorio hura beçala lanthua.
9. Guciac eguinac ciren, asentutic harrasien gainera, eta campoaldean lorio handiraino, harri ederrenez ceinac moldura eta neurri batean cerratuac baitziren hala barnetic nola campotic.
10. Asentuac ere harri ederrez ciren, hamar besoco edo çorci besoco harri handiz.
11. Eta gainetic ciren harri eder batzu, neurri batean ebaquiac, eta orobat cedroz estaliac.
12. Lorio handiena biribila cen, harri picatuzco hirur lerroz eguina, eta cedro lanthuzco lerro batez; eta hala cen Jaunaren etche barneco lorioan eta etche sarceco lorioan ere.
13. Erregue Salomonec igorri ere çuen eta Tirretic ethorraraci çuen Hiram,
14. Ceina baitzen Nefthaliren leinuco emaztequi alhargun baten eta tirrar aita, baten semea, cobrea lancen çuena, eta çuhurciaz, aditzaz eta jaquitatez bethea cobrezco lan gucien eguiteco. Ethorri cenean erregue Salomonen gana, eguin çuen haren lan gucia.
15. Eguin cituen cobrezco bi habe, habe bakarra hemeçorci beso gora; eta hamabi besoco uhal batec inguratzen çuen habe bakotcha.
16. Eguin cituen halaber cobre urthuz bi buru habeen gainean eçarceco, buru bat borz beso gora cena, eta berce burua ere borz beso gora;
17. Eta ciren lanquetatuac sare bat beçala, eta gatheac beçala, ceinac ederrezteco languinça batez elkarri lotzen baitziren. Bi habe-buruac urthuac ciren; buru bateco sareac bacituen çazpi uztarri-lerro, eta berce buruarenac berce haimberce.
18. Eta eguin cituen habeac eta inguruan bi uztarri-lerro, mingranen gaineco aldean cirenac, buruen estalceco. Orobat eguin çaroen bigarren buruari.
19. Lorioan, berriz, habe gainetan ciren buruac, liliac beçala lanthuac, lau besocoac ciren.
20. Eta oraino habeen gainean, sareen azpitic, baciren berce buru batzu, habearen neurriaren araberacoac, eta bigarren buruaren inguruan berrehun mingrana lerroca.
21. Bi habeac xutic eçarri cituen temploco lorioan; eta xutitu çuenean, escuineco habea, deithu çuen Jaquin: orobat xutitu çuen bigarren habea eta deithu çuen Booz.
22. Habeen gainean eçarri çuen lilien arara eguin lana, eta habeetaco lana akahatua içan cen.
23. Urthuz eguin çuen halaber itsaso bat, hamar besocoa bazter batetic bercera, inguruz biribila: haren goratasuna borz besocoa cen, eta hogoi eta hamar besoco sokatto batec birundatzen çuen inguruan.
24. Eta haren inguruan hamar besoca cihoan lanquetadura bat, ezpaina behera, itsasoa inguratuz: lanquetadurazco bi lerro urthuz eguinac ciren.
25. Itsasoa jarria cen hamabi idiren gainean, ceinetaric hirurec beguiratzen baitzuten ipharrera, hirurec mendebalera, hirurec hegoara eta hirurec iguzqui-haicera; eta itsasoa çagoen idi hequien gainean, ceinen guibel guciac barneco aldean gordetzen baitziren.
26. Hirur erhiren loditasuna çuen unciac, eta haren ezpaina cen xata baten ezpaina beçala eta lili çabaldu baten hostoa beçala: bi mila bato iduquitzen cituen.
27. Eguin cituen hamar oin cobrezcoac, oin bakotcha lau beso luce, lau beso çabal eta hirur beso gora.
28. Oinetaco lana bera leguna cen, eta lanquetadurac baciren iratchiquiguneetan;
29. korottoen eta ezparçaduren artean baciren lehoinac, idiac eta querubinac, eta iratchiquiguneetan gainetic orobat; era azpitic, lehoinac, idiac eta cobrez uhalac beçala dilindaca.
30. Oin bakotchac bacituen lau arroda eta cobrezco haxac: eta lau izquinetan, unciaren azpian, baciren osticoac beçala urthuz eguinac eta elkarri beguira çaudenac.
31. Unciaren ahoa ere buruetan sarcen cen gainez; camporat aguercen cena, biribil cen gucia; beso batecoa cen, eta orotara baçuen beso bat eta erdi. Habeen izquinetan, berriz, baciren asco lanquetadura, eta erdietaco habearteac etziren biribil, bainan lau izquinetacoac.
32. Oinaren lau izquinetan ciren lau arrodac ere, elkarri lothuac ciren oinaren azpitic: arroda bakarra beso bat eta erdi gora cen.
33. Arrodac, berriz, ciren orga-lasterretan içaten ohi diren beçalacoac; eta hequien haxac, besoac, phaldoac eta buhuinac, oro urthuz eguinac ciren.
34. Eta orobat oin bakotcharen lau izquinetan ciren osticoac, gai beretic urthuac nola oina, eta hari iratchiquiac ciren.
35. Oinaren gainean, berriz, beso erdico biribilgune bat bacen, halaco moldez eguina non uncia haren gainean bermaraz baitzitaqueen, eta bernuçadura eta lanquetadura asco moldetacoac ber-beretic eguinac bacituen.
36. Hiramec eguin cituen halaber cobrez ciren habe-arte hequietan eta izquinetan lehoinac, çuhamu-adarrac eta querubin batzu, guiçona xutic dagoen phatchadan beçala, ez baitzuten iduri han cicelatuac, bainan bai inguruan eçarriac.
37. Horreletan eguin cituen hamar oinac, gai batetic urthuac, neurri batean eta lanquetaduraz elkarren iduricoac.
38. Eguin cituen halaber hamar unci cobrezcoac; unci bakarrac çaduzcan berrogoi bato, eta gora cen lau besoz; eta eçarri çuen unci bakotcha oin baten gainean, ceinac hamar baitziren.
39. Hamar oinac eçarri cituen, borz temploaren escuin alderdian, eta borz ezquerrean; itsasoa, berriz, escuin aldean iguzqui-haicearen parrean hegoari huruz.
40. Hiramec beraz eguinic berçac, duphinac eta unciac, Jaunaren temploan akabatu çuen erregue Salomonen lan gucia.
41. Harec eguin cituenac ciren bi habe, eta buruetaco sokac bi habeen buruen gainean, eta bi çare habeen buruen gainean ciren bi soken estalceco;
42. Lau ehun mingrana bi sareetan, bi mingrana-lerro, habeen gainean ciren buruetaco sokac estalcen cituzten sare bakotchean;
43. Hamar oin eta hamar unci oinen gainean;
44. Itsaso bat eta hamabi idi itsasoaren azpico;
45. Berçac, duphinac eta unciac. Hiramec erregue Salomoni Jaunaren etcheco eguin ciozcan tresna guciac cobre ederrenez ciren.
46. Erreguec urtharaci cituen hequiec Jordaneco celhaiean, lur buztinsu batean, Socothen eta Sarthanen artean.
47. Salomonec eçarri cituen unci guciac beren toquietan; eta haimberce ciren non ez baitzitaqueen erran cobrearen phisua.
48. Salomonec eguin cituen Jaunaren etcheco tresna guciac, urhezco aldarea, proposicioneco oguien eçarceco urhezco mahaina,
49. Urhezco ganderailuac, borz escuin eta borz ezquer, oraclearen aitzinean, urhe garbiz; eta gainean lili loreac beçalaco batzu eta urhezco criseluac; urhezco suhatsac,
50. Legarrac, hirurhorcecoac, xatac, xurruac eta isensunciac urhe garbienetic. Sainduren sainduco etche barneco atheen erroac, eta temploco etcheco atheenac ere urhez ciren.
51. Eta Salomonec akabatu çuen Jaunaren etchecotzat eguiten çuen lan gucia. Ekarri cituen haren aita Dabidec sainduetsi cituen cilharra, urhea eta unciac, eta Jaunaren etcheco kutchetan eçarri cituen.
1. Orduan bildu ciren Israelgo çaharrenac sorcez, leinuetaco aitzindariequin, eta Israelgo semeen familietaco buruçaguiac erregue Salomonen gana Jerusalemera, ekarcecotzat Jaunaren batasuneco arka Dabiden hiritic, erran nahi da Siondic.
2. Israel gucia erregue Salomonen gana bildu cen, besta-buruan, ethanimgo hilabethean, hura baita çazpigarren hilabethea.
3. Israelgo çahar guciac ethorri ciren eta aphecec hartu çuten arka.
4. Eraman cituzten Jaunaren arka eta batasuneco tabernaclea, eta tabernaclean ciren sainduteguico tresna guciac; eta aphecec eta lebitarrec çakarten arka.
5. Erregue Salomon, berriz, eta haren gana bildu cen Israelgo oste gucia baçohan harequin arkaren aitzinean, eta imolatzen cituzten ardiac eta idiac, ez baititaque erran cembat ez cer baliotacoac.
6. Aphecec ekarri çuten bere lekura Jaunaren batasuneco arka, temploco oraclera, sainduren saindura, querubinen hegalen azpira;
7. Ecen querubinec hegalac hedatzen cituzten arkaren lekuaren gainera, eta gainetic gueriçatzen cituzten arka eta, haren hagac.
8. Eta nola hagac atheratzen baitziren, eta hequien muthurrac aguercen baitziren sainduteguitic camporat oraclearen aitzinean, etziren camporatagotic agueri, eta han egotu dira egungo eguna arteo.
9. Bada arkan etzen deus berceric bi har-lauçac baicic Moisec han eçarri cituenac Horeben, Jaunac Israelgo semeequin batasun eguin çuenean, Eguiptoco lurretic atheratzen cirelaric.
10. Eta guerthatu cen, apheçac sainduteguitic ilki cirenean, lanho batec bethe çuela Jaunaren etchea;
11. Eta apheçac etzitazqueen egon eta etzeçazqueten beren eguimbideac bethe lanhoaren gatic, ecen Jaunaren ospeac bethe çuen Jaunaren etchea.
12. Orduan Salomonec erran çuen: Jaunac erran içan du lanhoan eguinen çuela bere egoitza.
13. Etche hau eguin darotzut egoitzatzat, çure tronu mendeen mendetaraino irauncorçat.
14. Eta erreguec itzuli çuen beguithartea, eta benedicatu çuen Israelgo baldarna gucia; ecic hara bildua çaroen Israelgo baldarna gucia.
15. Eta Salomonec erran çuen: Benedicatua Israelgo Jainco Jauna, bere ahoz ene aita Dabidi minçatu dena, eta haren baithan bere hitza bethe duena, dioelaric:
16. Ene Israelgo populua Eguiptotic atheratu dudan egunetic hunat, ez dut Israelgo leinu gucietaric hiri bat hautatu, hartan niri etcheric eguiteco eta ene icena han içateco; bainan hautatu dut Dabid ene Israelgo populuaren buruçaguitzat.
17. Ene aita Dabidec etche bat nahi içan çaroen alchatu Israelgo Jainco Jaunaren icenari.
18. Bainan Jaunac ene aita Dabidi erran çaroen: Çure baithan erabili duçunean etche bat ene icenari alchatzeco asmua, ongui eguin duçu hori bera gogoan erabilcea.
19. Halaric-ere ez darotaçu çuc alchatuco etchea; bainan çure semeac, çure erraietaric ilkico denac, harec alchatuco dio etchea ene icenari.
20. Jaunac eguincetara ekarri du atheratu çuen hitza: hartu dut ene aitaren lekua, eta jarri naiz Israelgo tronuan, Jaunac aguindu beçala; eta etchea alchatu diot Israelgo Jainco Jaunaren icenari.
21. Hau bereci diot lekutzat arkari, ceintan baita Jaunarequilaco batasuna, gure aitequin eguin çuena Eguiptoco lurretic ilki cirenean.
22. Orduan Salomon xutic guelditu cen Jaunaren aldarearen aitzinean, Israelgo baldarnac ikusten çuela; escuac cerura hedatu cituen,
23. Eta erran çuen: Israelgo Jainco Jauna, ez da ez ceru gainean, ez lur beherean çure idurico Jaincoric, oi çu, batasun eta urricalpen beguiratzen dioçutena, beren bihotz guciz çure aitzinean ibilcen direnei.
24. Çuc çure cerbitzariari ene aita Dabidi iduqui dioçu aguindu dioçuna; çure ahoz duçu aguindu eta çure escuz akabatu egungo egunac erakusten duen beçala.
25. Orai beraz, Israelgo Jainco Jauna, iduc dioçoçu çure cerbitzari Dabidi ene aitari aguindu dioçuna, cinaroenean: Ez da ene aitzinean escastuco çutaricaco ondorea Israelgo tronuan jarrico dena, baldin bizquitartean çure semeec atchiquitzen badute beren bidea, ene aitzinean ibilceco çu ene beguien azpian ibili çaren beçala.
26. Eta orai, oi Israelgo Jainco Jauna, eguincetara ethor beitez, çuc çure cerbitzari ene aita Dabidi erran içan diozcatzun hitzac.
27. Uste içateco othe da bada Jaincoa lurraren gainean dagoela? ecen baldin ceruac eta ceruetaco ceruac ecin baçaduzcate, cembatez gutiago nic eguin dudan etche hunec?
28. Bainan beguira çoçute, oi erre Jainco Jauna, çure cerbitzariaren othoitzei eta errequeiei; ençun çaçu çure cerbitzariac egun escaincen darozquitzun himnoa eta othoitza,
29. Çure beguiac gau eta egun idequiac içan ditecençat etche hunen gainera; etchearen gainera, ceintaz erran içan baituçu: Hor içanen da ene icena; ençun deçaçunçat çure cerbitzariac leku huntan escaincen darotzun othoitza;
30. Ençun detzatzunçat çure cerbitzariaren eta çure Israelgo populuaren othoitza, edocein gauça galda deçaçuten toqui huntan; ençun detzatzun çure egoitza cerucoan, eta ençun ondoan, beguithartez jar çaquiozquiten.
31. Baldin guiçon batec bekatu eguiten badu bere lagunaren alderat, eta cin cerbait balin baçuen ceinac hersten baitzuen; eta çure aitzinera, çure aldarera, çure etchera cinaren gatic heldu balitz;
32. Çuc ençunen duçu cerutic, eta juiatuco ditutzu çure cerbitzariac, tzarra condenatuz eta haren tzarqueria haren buruaren gainera erorraraciz; çucena garbituz, eta hari bere çucentasunaren arabera emanez.
33. Israelgo çure populuac bere etsaien aitzinean ihes eguin baleça (ecen çure alderat bekatu eguinen du), eta penitencia eguinez eta çure icenari aithor emanez ethor baleitez, othoitz eta errequei bacinteçate etche huntan,
34. Ençun çatzu cerutic, barka çoçu bere bekatua Israelgo çure populuari eta itzularazquitzu hauquien arbasoei eman içan daroeteçun lurrera.
35. Cerua hersia içaten balitz eta uritzen ez balu hauquien bekatuen gatic, eta othoizten çaituztelaric leku huntan, çure icenari barkamendu esque jar baleitez beren oinhaceen bidez;
36. Ençun çatzu cerutic eta barka çatzu çure cerbitzarien eta Israelgo çure populuaren bekatuac; erakuts dioçoçute bide ona ceinetaz ibili behar baitira, eta uria igorraçu çure populuari goçatzera eman dioçun çure lurraren gainera.
37. Lurraren gainera athera baleitez gosetea, edo içurritea, edo aireco usteldura, edo ilhindia, edo xartala, edo herdua; baldin etsaiac çure populua hesturetan eçar baleça hunen atheac sethiatuz; cerbait çauri, cerbait erkidura,
38. Cerbait xahutze edo gaizquinqueria hel balequio edocein guiçoni Israelgo çure populuan; orduan baldin norbaitec eçagut baleça bere bihotzeco çauria eta escuac heda baletzatzu etche huntan,
39. Ençun çaçu cerutic, çure egon-lekutic, berriz jar ceraizquio beguithartez, eta hala eguioçu non batbederari emanen baitioçu bere bideen arabera haren bihotza ikusten duçun beçala (ecen çu çare bakarra guiçaseme gucien bihotza eçagutzen duçuna),
40. Çure beldur içan ditecençat, gure aitei eman daroeçun lurraren gainean bicico diren egun orotan.
41. Berçalde arrotza, Israelgo çure populuticacoa ez dena, çure icena gatic urrungo lurretic ethorrico denean (ecen non-nahi ençunen da aiphatzen çure icenaren handiaz, çure escuaren hazcarraz, çure besoaren
42. Hedaduraz), ethorrico denean beraz arrotza, eta leku huntan othoitz eguin duqueenean,
43. Ençunen duçu ceruan, çure egoitzaco orcian, eta eguinen ditutzu arrotzac othoizca galdatu guciac, lurreco populu guciec ikas deçatençat çure icenaren beldur içaten, Israelgo çure populuac beçala, eta froga deçatençat çure icena deithua dela nic alchatu dudan etche hunen gainera.
44. Çure populua guerlara atheratuco denean bere etsaien contra, igorri dituquetzun bidean, çure othoizteco itzulico dira bereci duçun hirico alderat eta nic çure icenari alchatu diodan etcheco alderat,
45. Eta cerutic ençunen ditutzu hauquien othoitzac eta errequeiac, eta çucena bihurtuco dioçute.
46. Bekatu eguiten badute çure alderat (ecen ez da guiçonic bekatu eguiten ez duenic), eta samurturic arthiquitzen baditutzu beren etsaiei, eta gathibu eramanac badira urrun edo hurbil etsaien lurrera,
47. Beren bihotzetan urriquitan sarcen badira gathibutasuneco lekuan, eta itzuliz errequeitzen baçaituzte beren gathibutasunean, diotelaric: Bekatu eguin dugu, tzarqui haritu gare, gaixtaguinquerian ibili gare;
48. Eta çure ganat beren bihotz guciz eta bere arima oroz itzulcen badira, beren etsaien lurrean, ceinetara gathibu eramanac içan baitira; eta othoizten baçaituztete itzuliric hauquien aitei eman dioçuten lurreco aldera, hautatu duçun hirico, eta nic çure icenari alchatu diodan temploco aldera,
49. Ençunen ditutzu cerutic, çure tronuco orcitic hauquien othoitzac eta errequeiac; çucena bihurtuco dioçute,
50. Jabalduco ceraizquio çure populu çure alderat bekatu eguin duenari, eta hunen gaizqui guciei, ceinetaz hautsi baitute çure leguea, eta beratuco ditutzu hauquiec gathibu daduzcatenen bihotzac, hauquiez urricalmendu har deçatençat.
51. Ecen çure populua eta çure primança dira, Eguiptoco lurretic, burdin-labearen erditic çuc atheratuac.
52. Çure beguiac idequiac egon beitez çure cerbitzariaren eta Israelgo çure populuaren othoitzari, eta ençun betzatzu othoizca escatuco darozquitzuen orotan.
53. Ecic cerorrec çure primançatzat bereci ditutzu lurreco populu gucien artetic, oi Jainco Jauna, cerorrec erran içan duçun beçala, Moise çure cerbitzariaren ahoz, gure arbasoac Eguiptotic eraiqui ditutzunean.
54. Bada, guerthatu cen Salomonec Jauna othoiztean, othoitz eta errequei hau akabatu ondoan, jaiqui cela aldarearen aitzinetic; ecen bi belhaunez lurrerat eguin çuen eta escuac cerurat hedatu cituen.
55. Xutitu cen beraz eta Israelgo baldarna gucia goraqui benedicatu çuen, erranez:
56. Benedica bedi Jauna, Israelgo bere populuari phausua eman dioena, bere aguinça gucien arabera. Hitz bakar bat ez da erori harec bere cerbitzari Moisen arartecoz aguindu on gucietaric.
57. Gurequin içan bedi gure Jainco Jauna, gure aitequin içatu den beçala, gu bazterrerat utzi eta bulkatu gabe.
58. Bainan bere alderat malguaraz betza gure bihotzac, haren bide gucietan ibil gaitecen eta beguira detzagun haren manamendu, ceremonia eta gure aitei manatu diozcaten erabaqui guciac.
59. Eta ene solas hauquiec ceinetaz errequeica haritu bainaiz Jaunaren aitzinean, gau eta egun hurbil bequizquio gure Jainco Jaunari, egun oroz çucena eguin deçotençat bere cerbitzariari eta Israelgo bere populuari;
60. Lurreco populu guciec jaquin deçaten Jauna bera dela Jaincoa, eta hartaz landan berceric ez dela.
61. Gure hihotza ere oso içan bedi gure Jainco Jaunarequin, ibil gaitecençat haren erabaquietan, era beguira detzagun haren manamenduac, egun eguiten ditugun beçala.
62. Erreguec beraz eta Israel guciac harequin bitimac imolatzen cituzten Jaunaren aitzinean.
63. Salomonec Jaunari imolatu ciozcan baquezco bitimatzat hogoi eta bi mila idi, eta ehun eta hogoi mila ardi hil cituen; eta erreguec eta Israelgo semeec lehen aldia eman cioten Jaunaren temploari.
64. Erreguec egun hartan sainduetsi çuen Jaunaren etche aitzinean cen lorioa; ecen han escaini cituen holocausta, sacrificioa eta baquezco bitimen bilgorra, ceren Jaunaren aitzinean cen cobrezco aldarea ttipieguia baitzen eta ez baitzeçazqueen iduc holocausta, sacrificioa eta baquezco bitimen bilgorra.
65. Salomonec eguin çuen beraz orduan aiphamen handitaco besta bat, eta Israel guciac harequin, uste handia ethorriric Ematheco sarcetic eta Eguiptoco ibairainodanic gure Jainco Jaunaren aitzinera, çazpi egunez, erran nahi baita hamalau egunez.
66. Eta çorcigarren egunean guibelerat bidali cituen populuac, ceinac erregue benedicatuz goan baitziren beren olhetara bozcalencietan eta bihotzac goihereric Jaunac bere cerbitzari Dabidi eta Gaelgo bere populuari eguin ciuzcaten ongui guciez.
28. Gaizquia eraguioçute beren gaizquiaren gainera, eta ez beitez sar çure çucembidean.
29. Borratuac içan beitez bicien liburutic: eta prestuequin ez beitez iscribatuac içan.
30. Beharrac eta atsecabeac joa naducate ni: bainan, Jaincoa, çure escu salbagarriac eguin darot lagunça.
31. Cantiquequin laudaturen dut Jaincoaren icena, eta goretsiren dut ene laudorioetan.
32. Eta gogaragarriago içanen çaio, ecenetz aratche gazte, adar eta behatz eguiten hari dena.
33. Beharrec ikus beçate, eta bozcaria beitez: bilha çaçue Jaincoa, eta bicico da çuen arima:
34. Ecen Jaunac ençun ditu beharrac, eta ez ditu arbuiatu bere gathibuac.
35. Lauda beçate ceruec eta lurrac, itsasoac eta hequietan diren cierpeec:
16. Çoroarençat cer du balio aberastasunen içatea, ez deçaqueenean eros çuhurcia? Etche gora eguin duenac, haren urrança bilhatzen du; eta ez ikastera hari dena, asturugaitzetara erorico da.
17. Adisquide denac noiznahiden maite içaten du; eta anaia, hesturaco orduan da eçagun.
1. Cen bada Lazaro deitzen cen guiçombat eri, Bethaniaco, Mariaren eta Martha haren ahizparen burguco.
2. (Eta Maria haur cen Iauna vnguentuz vnctatu çuena, eta haren oinac bere adatseco biloez ichucatu cituena: ceinen anaye Lazaro baitzen eri)
3. Igor ceçaten bada hunen arrebéc harengana, cioitela, Iauna, huná, hic maite duana, eri duc.
4. Eta hori ençunic Iesusec erran ceçan, Eritassun hori ezta heriotara, baina Iaincoaren gloriatan, eritassun harçaz Iaincoaren Semea glorifica dadinçat.
5. Eta cituen maite Iesusec Martha, eta haren ahizpá, eta Lazaro.
6. Bada ençun çuenean ecen eri cela, bi egun egon cedin, orduan non baitzén leku hartan.
7. Guero horren ondoan erran ciecén discipuluey, Goacen Iudearát berriz.
8. Diotsate discipuluéc, Magistruá, orain ciabiltzan Iuduac hi lapidatu nahiz, eta berriz hara ioaiten aiz?
9. Ihardets ceçan Iesusec, Egunean eztira hamabi oren? baldin nehor egunaz ebil badadi, ezta behaztopatzen: ecen mundu hunetaco arguia ikusten du.
10. Baina baldin nehor ebil badadi gauaz, behaztopatzen da: ecen arguiric ezta hura baithan.
11. Gauça hauc erraiten ditu, eta guero dioste, Lazaro gure adiquisdea lo datza, baina banoa iratzar deçadan.
12. Erran cieçoten bada bere discipuléc, Iauna, baldin lo badatza sendaturen duc.
13. Eta haur erran ceçan Iesusec haren herioaz: eta hec vste çuten lozco lokartzeaz erraiten çuela.
14. Orduan bada erran ciecén Iesusec claroqui, Lazaro hil da:
15. Eta aleguera naiz çuengatic (sinhets deçaçuençat) ceren ezpainincén han: baina goacen harengana.
16. Erran ciecén bada Thomas Didymus deitzen denac discipulu laguney, Goacen gu-ere horrequin hil gaitecençát.
17. Ethor cedin bada Iesus, eta eriden ceçan hura ia laur egun çuela monumentean cela.
18. Cen bada Bethania hurbil Ierusalemeren hamaborz stadioren inguruä:
19. Eta Iuduetaric anhitz ethor citecen Marthagana eta Mariagana, hec consola litzatençát bere anayeaz.
20. Marthac bada ençun ceçanean Iesus ethorten cela, aitzinera ilki cequión: eta Maria etchean iarriric cegoen.
21. Erran cieçón bada Marthac Iesusi, Iauna, baldin içan bahinz hemen, ene anaye etzuqueán hil:
22. Baina orain-ere baceaquiat ecen cer-ere galde eguinen baitraucac Iaincoari, emanen drauala hiri.
23. Diotsa Iesusec, Resuscitaturen dun hire anaye.
24. Diotsa Marthac, Baceaquiat ecen resuscitaturen dela resurrectionean, azquen egunean.
25. Erran cieçón Iesusec, Ni naun resurrectionea eta vicitzea: ni baithan sinhesten duena, baldin hil içan badere vicico dun:
26. Eta nor-ere vici baita, eta sinhesten baitu ni baithan, seculan eztun hilen. Sinhesten dun haur?
27. Erraiten drauca, Bay, Iauna, nic diat sinhesten ecen hi aicela Christ Iaincoaren Seme mundura ethorteco cena.
28. Eta haur erranic, ioan cedin, eta secretuqui dei ceçan Maria bere ahizpá, cioela, Magistrua dun hemen, eta deitzen au.
29. Hura, hori ençun duenean, iaiquiten da fitetz, eta ethorten da harengana.
Basque Bible 1571
Public Domain