La Bible en un an

1. Çuhurciac içarniatzen du guiçonaren ahurpeguian, eta Ahalorotacoac mudatzen dio beguithartea.
2. Nic çaincen ditut erregueren ahoco hitzac eta Jaincoaren cineco manamenduac.
3. Ez guibela herresacaz haren aitzinetic, eta ez iraun tzarqueriaco lanean, ceren nahico dituen guciec eguinen baititu.
4. Ahalez bethea da haren hitza, eta nihorc ecin erran dioçoque: Cergatic eguiten duçu hola?
5. Manamendua beguiratzen duenac ez du gaitzic batere jasanen. Çuhurraren bihotzac eçagutzen du noiz eta cer ihardets.
6. Eguiteco guciec badute beren ordua eta ongui-ethorria, eta guiçonac asco atsecabe;
7. Ceren ez baitaquizqui gauça iraganac, eta ethorcecoez ez baitute niholazco berriric.
8. Ez da guiçonaren ahalean bicia goatetic debecatzea; ahalic ez du heriotzeco egunaren gainean, eta phausuric etzaio uzten, jauzten denean guerla; gaixtaguina ere ez du gaixtaqueriac salbatuco.
9. Beguietsi ditut horiec oro, eta iritchiqui dut ene bihotza iguzquiaren azpian eguiten diren gauça guciei. Batzutan guiçonac guiçonaren gainean bere çorigaitzetan nausitasun badu.
10. Ikusi ditut gaixtaguinac ehorciac, ceinac oraino bici cirenean ere, leku sainduan baitzauden, eta laudatzen cituzten hirian hequien eguinçac, prestuen eguincen iduricoac içan balira beçala; bainan hori ere hutsalqueria;
11. Ecen, erabaquia ez delacoan gaixtaguinen contra berehala ekarcen, guiçasemeec beldurric batere gabe eguiten dituzte gaizquiac.
12. Eta bizquitartean ceren bekatoreac ehunetan eguin duen gaizquia, eta jasancorqui egarria den, hortaric eçagutu dut nic çoriona içanen dela Jaincoaren beldur direnençat eta haren beguitharteac larderiatzen dituenençat.
13. Onic içan ez bedi gaixtaguinarençat, aien egunac ez beitez içan luçatuac; bainan itzala beçala iragan beitez Jaunaren beldur ez direnac.
14. Bada berce hutsalqueria bat ere lurraren gainean guerthatzen den: prestuac badira, ceinei asturugaitzac helcen baitzaizcote, gaixtaguinen eguincetan ibili balire beçala; eta badira gaixtaguinac, descansua dutenac, prestuen eguinçac balituzte beçala. Bainan hori ere daducat hutsalqueria guciz handitzat.
15. Laudatu dut beraz bozcarioa, guiçonac iguzquiaren azpian ez duelacotz berce onic, baicic-ere jaten eta edaten duela eta bozten dela; eta berequin hori bakarric eramanen baitu bere lanetic, Jaincoac iguzquiaren azpian eman diozcan bere bicico egunetan.
16. Eta iratchiqui dut ene bihotza çuhurciaz jaquinsun eguiteari eta lurraren gainean dagoen saxeriaren eçagutzeari; bada guiçonic ceinaren beguiec ez egunaz, ez gauaz loric atzematen ez dutenic.
17. Eta eçagutu dut, Jaincoaren eguinça iguzquiaren azpian guerthatzen diren gucien ariaric batere ez deçaqueela kausi guiçonac, eta cembatenaz ere guehiago harico baita haren bilhatzen, hambatenaz gutiago kausituco duela. Çuhurrac erran baleça ere eçagutzen duela, ecin atzeman leçaque.
1. Horiec oro ene bihotzean erabili ditut, çucenqui eçagutu nahiz. Badira prestuac eta çuhurrac, eta hequien eguinçac Jaincoaren escuetan dira; eta halere guiçonac et daqui ala duen mereci onhirizcoa, ala gaitzirizcoa:
2. Bainan oro mentura batean ethorquiçunecotzat beguiratuac dira, ceren oro bardin guerthatzen çaizcoten prestuari eta gaixtaguinari, onari eta gaixtoari, xahuari eta lohiari, bitimac imolatzen dituenari eta sacrificioac arbuiatzen dituenari. Nola baita ona, hala-hala bekatorea ere; gueçurrez cin eguiten duena beçala da eguiaz eguiten duena ere.
3. Hori da areenic iguzquiaren azpian eguiten diren orotan, ceren guciei gauça berac guerthatzen baitzaizcote. Hortaric dathor guiçasemeen bihotzac tzarqueriaz eta arbuioz bethetzen direla beren bician; eta guero ifernuetara eramanac içanen dira.
4. Ez da nihor bethi bici denic eta horren ustequeria duenic: çakur bicia hobe da lehoin hila baino.
5. Alabainan bici direnec badaquite hilcecoac direla; hilec ordean deusic ez daquite guehiago, eta guehiago ez dute sariric, ceren hequien orhoitzapena ahanzpenari utzia baita.
6. Maithatze, higüince, bekaizteac ere batean iraungui dira; eta ez dute guehiago ikustecoric, ez mende huntan, ez iguzquiaren azpian eguiten diren gaucetan.
7. Çoaz beraz, eta bozcarioz jan çaçu çure oguia, eta arraiqui edan çure arnoa, ceren Jaincoaren gogaraco baitira çure eguinçac.
8. Ordu oroz çure soinecoac içan beitez xuriac eta çure burucotzat olioac ez beça escas eguin.
9. Maite duçun emaztearequin goça çaite biciaz, iguzquiaren azpian çure hutsalqueriaco demboran emanac içan çaizquitzun çure bicitze iragancorreco egun oroz; ecen hori da çure çathia bician, eta iguzquiaren azpian derabilcaçun lanean.
10. Laster eguiçu çure escuac eguin deçaqueen gucia; ceren ez baita, ez lan, ez aria, ez çuhurcia, ez jaquitateric hilen baithan, ceinen gana çalhuqui baitzoaz.
11. Itzuli naiz berce alde batera, eta iguzquiaren azpian ikusi dut ez dela çalhuençat lastercan irabacia, hazcarrençat garhaicia, çuhurrençat oguia, jaquinençat aberastasuna, ancetsuençat esquerra; bainan ordua eta guerthacaria direla orotan.
12. Guiçonac ez du eçagutzen bere akabança; bainan nola arraina amuan atzematen baita eta xoria segadan, guiçonac ere hala harrapatzen dira oren gaitzean, tupustean gainera heldu çaiotenean.
13. Çuhurcia hau ere ikusi dut iguzquiaren azpian, eta frogatu içan dut guciz handitzat:
14. Hiri bat bacen ttipia, eta guiçon guti hartan; haren contra ethorri cen erregue handi bat, inguratu çuen, hazcargailuac inguruan alchatu eta alde orotaric sethiatu.
15. Eta hartan kausitu cen guiçon bat beharra eta çuhurra, eta bere çuhurtasunaz libratu çuen hiria, eta guero nihor etzen orhoitu guehiago guiçon, behar hartaz.
16. Eta nic erraten nuen çuhurcia indarra baino hobea dela. Nola beraz guiçon behar haren çuhurtasuna erdeinatua içan da, eta haren solasac ez dira ençunac içan?
17. Ixiltasunean ençuten dira çuhurren solasac, çoroen artean aitzindariaren oihua baino hobequi.
18. Guerlaco harmac baino hobe da çuhurcia; eta batean huts eguiten duenac, hainitz ontasun galduco du.
1. Uliec hilcean gançugailuari galarazten diote bere goçotasuna; çoroqueria aphurrac eta iraupengabeac garaitzen ditu çuhurcia eta ospea.
2. Çuhurraren bihotza haren escu escuinean da, eta çoroaren bihotza hunen escu ezquerrean.
3. Eta oraino çoroac, bere bidean dihoanean, nola adimendugabea baita, guciac çoro daduzca.
4. Ahala duenaren izpiritua igaiten baçaitzu gainera, ez utz çure toquia, ceren sendagailuac baratuco baititu bekaturic handienac.
5. Gaizqui bat bada, iguzquiaren azpian ikusi dudana buruçaguiaren ganic atheratzen errebelamendu baten bidez beçala:
6. Çoroa cargu handira goratua, eta aberatsac behereco aldean jarriac.
7. Ikusi ditut gathibuac çaldiz, eta aitzindariac lurrean oinez gathibuac beçala.
8. Cilhoaren eguilea hartara erorico da; eta norc-ere urratuco baitu hesia, hura asiquico du sugueac.
9. Harriac larrutuco du harriquetan hari dena, eta egur arrailcen hari denac hequietan min hartuco du.
10. Burdina kamustua balin bada, eta hura ez lehen beçala, bainan guehiago kamusten bada, neke handirequin çorroztuco da; eta çuhurcia bermatzeari jarraiquitzen çaio.
11. Sugueac ixilic asiquitzen badu, harec baino deusere ez du gutiago gordeca belzten hari denac.
12. Çuhurraren ahoco solasac esquer ederrecoac dira, eta çoroa bere ezpainec erorraracico dute.
13. Haren elheen hastapena çoroqueria bat da; eta haren ahotic ilkitzen den azquena, errebelamenduric tzarrena.
14. Çoroac metaca ditu eiheac. Guiçonac ez daqui cer içan den haren aitzinean; eta norc erakuts dioçoque cer içanen den haren ondotic?
15. Beren lanac xahutuco ditu çoroac, ceinec ez baitaquite hirira goaten.
16. Çorigaitz hiri, lurra, ceinaren erreguea haur baita, eta ceinetaco buruçaguiac goicetic hari baitira jaten
17. Dohatsu lurra, ceinaren erreguea deithatua baita, eta ceinetaco buruçaguiec tenorean jaten baitute, barnearen hazteco eta ez çalequeriaz!
18. Alferqueriac erorraracico du etchegaineco çureria eta escuen naguitasunac betheco du etchea citaitzez.
19. Guiçonac eguiten dituzte oguia eta arnoa irriz egoteco, beren bicia asetan iragan deçatençat; eta gauça guciac diruaren manuco dira.
20. Çure gogoan ez erran erreguerençat gaizquiric, eta çure guela çokoan ez madarica aberatsa, ceren ceruco xoriec berec eramanen baitituzte çure hitzac, eta hegalac dituenac barraituco baitu çuc errana.
6. Lecea çuen jauncitzat soineco baten pare; urec estalcen cituzten mendiac.
7. Ihes eguin dute çure larderiaren aitzinean; çure ihurçuriaren burrumbac ikaratu ditu.
8. Mendiac igaiten eta celhaiac jausten dira bereci dioçuten lekuan.
9. Urei eçarri dioçute iraganen ez duten mugarria, eta ez dira lurraren estalcera bihurtuco.
10. Ithurriac igorcen ditutzu haranac gaindi, eta urac iragaiten dira mendi artetaric.
11. Bazterretaco abere guciec hetaric edaten dute; basastoac, beren egarrian, hequien beguira daude.
12. Ceruco hegastinac hequien gainean egoten dira; harrien erditic cantatzen dute.
13. Mendiac urztatzen ditutzu beren gain-aldeetaric; lurra asetzen da çure escuetaricaco fruituz.
14. Sorhoa sorrarazten duçu aciendençat eta belharrac guiçonaren cerbitzuco; Lurretic atheratzen ditutzu oguia,
10. Hesturaco egunean, ahituric etsitzen baduçu, gutituco da çure indarra.
11. Itzurraraçatzu hilcera daramatzatenac, eta heriotzera eramaten dituztenen atheratzetic ez bara.
12. Erran bacineça: Indarrec ez naute laguncen, bihotzen ikarleac berac eçagut leçaque; deusec ez du enganatzen çure arimaren beguiralea, eta guiçonari bere eguincen arabera dio bihurturen.
19. Cer erraiten dut beraz? idola cerbait dela? edo idolari sacrificatu çayona, cerbait dela? ez.
20. Aitzitic diot, ecen Gentiléc sacrificatzen ditutzen gauçác, deabruey sacrificatzen drauztela, eta ez Iaincoari: eztut bada nahi çuec participant çareten deabruén.
21. Ecin Iaunaren copá edan deçaqueçue, eta deabruaren copá: ecin Iaunaren mahainean participant çaratezte: eta deabruén mahainean.
22. Ala nahi dugu asserre eraci Iauna? ala hura baino borthitzago gara?
23. Gauça guciac permettitzen çaizquit, baina guciac eztirade probetchutaco: gauça guciac permettitzen çaizquit, baina gauça guciéc eztute edificatzen.
24. Nehorc ezteçala bere propria bilha, baina batbederac bercerena.
25. Haraquinçán saltzen den orotaric, ianagaçue: deus galdeguin gabe conscientiagatic.
26. Ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua.
27. Eta baldin infideletaric cembeitec gomitatzen baçaituztez, eta ioan nahi baçarete: aitzinera eçarten çaiçuen orotaric ianagaçue, deus galdeguin gabe conscientiagatic.
28. Baina baldin cembeitec erran badieçaçue, Haur idoley sacrificatua da, ezteçaçuela ian, auertitu çaituztenagatic, eta conscientiagatic: ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua.
29. Baina conscientiá erraiten diat, ez hirea, baina bercearena: ecen cergatic ene libertatea iudicatzen da berceren conscientiaz?
30. Eta baldin nic gratiaz viandán participatzen badut, cergatic gaichto iudicatzen naiz nic esquerrac emaiten ditudan gauçagatic?
31. Bada, edo iaten baduçue, edo edaten baduçue. edo cerbait berceric eguiten baduçue, gucia Iaincoaren gloriatan eguiçue.
32. Çareten scandalo gabe eta Iuduetara eta Grecoetara eta Iaincoaren Eliçagana.
33. Ni-ere gauça gucietan gucién gogaraco naicen beçala, bilhatzen eztudala neure probetchu propria: baina anhitzena, salua ditecençat.
Basque Bible 1571
Public Domain